19 emaitza beso bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

beso
1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Unairi ezkerreko besoa falta zaio jaiotzetik. Arduradunek ezaugarri bat daramate besoan. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Ikusi ahala, besotik kontu zidan. Handia egingo niken, ba, hik nahi dunala eta, beste gabe, ezteietara hire besotik joango banintz. Txoko batera eraman zuen besotik oratuta.
2 iz. Hainbat animaliaren aurreko gorputz adarra. Txakurra, burua lur-arras, bizkarra besoen gainera eroria.
3 iz. Besaurrea. Besoak, eta are besondoak, agerian dituela.
4 iz. Besaulkietan, besoak jartzen diren alboko atala. Alberto bere aulkiaren besoan esertzen da, baina besteei ez die esertzeko gonbitik egiten, eta zutik geratzen dira.
5 iz. Besanga. Zuhaitzaren besoak. Gurutzearen besoak.
6 iz. Zerbaitetarako indarra edo ahala. Jainkoaren beso ahaltsua, indartsua, azkarra. Haren zuzentasunaren beso ikaragarria.
7 iz. Lan-indarra. Lanez gaindituak gara eta beso falta dugu.
8 iz. Luzera-neurria, ukondotik esku puntarainoko tartearen baliokidea. Bi beso luze eta beso bat zabal. Igo ziren urak mendi guztiak baino hamabost besoz gorago.

Esaera zaharrak

Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean.

Aztergaia: beso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

fm (fathom): Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beso: HiztEn (adib. gisa), LurE

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: besoz beso.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehaztean, horietako bat "luzera-neurria" dela adieraziko da.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

besoz beso

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera: "besada"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-10-30): Onartua: beso 1 iz. 2 iz. ‘luzera-neurria’.

beso-zabalik
adb. Besoak zabalik. Katalina beso-zabalik hurbildu zitzaion anaiari. Zihoan tokira zihoala, beso-zabalik hartzen zuten non-nahi.

Aztergaia: beso-zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESO-ZABALIK. Con los brazos abiertos. v. BESO-ZABAL. Gero joaten da beso zabalik Pillipe laztantzera. Ill Pill 29. Aspaldi ontan beso-zabalik ne-zai zeundela / badakit ziñez, Aizkorri. Jaukol Biozk 57. Beso-zabalik emen naukazu / Jesusen aurrean. Ib. 73. Zijoan tokira zijoala, beso-zabalik artzen zuen nunai. TAg Uzt 237. Elkarren etsai bizi dira-ta / gauz onik ez uritarrak. / Mendiyan beso zabalik daude / lizar, aritz, orrikarak. EA OlBe 16. Beso zabalik artuko zaitu, / "Kaixio, mutil" esanda. BEnb NereA 262. Beso zabalik eskatzen diot / zeru-lurren labeari. MMant 111. Beso zabalik artuko zara / erritar danen aurrean. FEtxeb 163. Con los brazos tendidos. Ermita aldian beso zabalik / utzi zuan ama zarra, / arren begitan ez da faltako / ikusi arte negarra. EusJok II 153.

adib: zabalik adb. Zabaldurik; irekirik. Besoak zabalik hartu dute kritikariek. Etxeko atea zabalik. Liburua zabalik utzi. Zabalik eduki ezazu begia. Ahoa zabalik begiratu zion. Ez baitzen beste biderik ikusten zabalik. Gogoa zabalik badauka. || Beso-zabalik hartuko zaitu.

beso zabalik 32: Deia 4, HABE, Berria 10, EiTB 12, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beso zabalik 26: Berria, Lander Garro, Patxi Zubizarreta, Arantxa Iturbe, Andoni Egaña, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Karlos Zabala, Patxi Iturritegi, Aingeru Epaltza, Iñaki Zabaleta, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak gurutzatu
ad.-lok. Besoak, bular parean, bata bestearen gainean jarri. Ik. antxumatu. Langileak hobeki daki lanaren berri, besoak gurutzaturik begira dagoenak baino.

Aztergaia: besoak gurutzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK GURUTZATU. Cruzar los brazos. "Cruzados los brazos, besoak gurutzeturik" Lar. "Besoak gurutzetuek (B) [...] besoak guruztuta (AN-gip-5vill)" Gte Erd 57. Besoak bulharraren gainean gurutzatuz, gurutzefika bat besarkatuz. SP Phil 114 (He 116s besoak gurutzatu; Echve Dev 149 eskuak gurutziaren moduan [...] ipiñi). Aita gure bat Abe Maria bategaz besoak krutzeturik errezetea. Añ LoraS 123. Bularraren gañian besuak gurutzeturik. Bv AsL 99. Etxeko-andrea, zaude bi besoak kurutzaturik, argiari so. HU Zez 81. Ipiñi ebazan besuak gurutzetuta belaun-ganetan. Kk Ab I 103. Mutilla bazera besoak gurutzatuaz, eta nexka bazera eskuak bilduta. ArgiDL 46. Besuak gurutzauta, burua makurrik. Enb 32. Izterrak zabalduak, besoak kurutzatuak, dantzarier zo zagona. Zub 86. Ez gira gu Roschild, hola hemen, bi besoak gurutzaturik bizitzeko. Larz Iru 48. Sukaldean an zeuden bi gizon besoak gurutzatuta. Zendoia 219. Hor zaude exerita, besoak gurutzaturik, mokoka. MEIG IX 108. [Langileak] hobeki daki lanaren berri besoak gurutzaturik begira dagoenak baino. MEIG III 154. v. tbn. B. gurutzetu: Alz Bern 54. B. kurutzatu: Barb Sup 25. Ardoy SFran 167. Etxekoek begiak hesten daroztate, besoak gurutzatzen. Dv LEd 183.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak gurutzatu 114: ElCorreo, Consumer, Berria 50, EiTB 54, Jakin, Karmel, Argia 5, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak gurutzatu 95: Berria, Herria, Ramon Saizarbitoria, Koldo Biguri, Bernardo Atxaga, Asisko Frantzizko, Pello Lizarralde, Fernando Morillo, Karlos Zabala, Josu Landa…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak zabaldu
1 ad.-lok. Besoak gorputzaren alde banatara hedatu. Ekilibristak soka gainean nola, horrela ibiltzen ginen, besoak zabaldu eta gorputza gurutze eginda alde batera edo bestera erori gabe, oreka mantenduz. Aitak, besoak zabalduta, bere bularraren kontra estutu zuen semea.
2 ad.-lok. Atseginez eta begitarte onez hartu. Beti egongo da besoak zabalduko dizkizun norbait, goizetan kantuz esnatuko zaituen txoritxo bat.

Aztergaia: besoak zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK ZABALDU. Abrir los brazos; (fig.) acoger, mostrarse acogedor. Cf. BESO-ZABALIK. Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik / Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk; / Beso biak zabaldurik dago errendaturik / Gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik. E 127s. Azken hatsak diraueño, ziadutzak Iainkoak, Arimen rezibitzeko, zabaldurik besoak. EZ Man I 55. Iesus besoak zabaldurik zagozkiguna. EZ Man II 195. Saihetsa idekirik; besoak zabaldurik; zangoak hedaturik; zauriz betherik. Harb 311. Ni seme galdua, ta Aita ona besoak zabaldu ta niri laztan ematera. Cb Eg II 139. Leku ezkutuan zagozala, besoak zabaldu. Añ EL1 59. Besoak zabaldurik dago, seme ondatzallea artu zuan eran artzeko. AA II 230. Deitzen ninduzun. Besoak zabaltzen zinerozkidan. Dv LEd 240. Mariaren onran besoak zabaldu eta Gloria Patri zazpitan errezatzea. Arr May 13. Aitak, besoak zabalduta, bere bularraren kontra estutu eban-da. Ag AL 73. Bere athean bat ikusten zuen ber [...], edozoin izan zadien, besoak zabalduz altxatzen ziozkan, ama batek bere haurrari buruz bezala. JE Bur 66. Berari beira jarri zitzaion / zabaldurikan besuak. Tx B II 116. Apaiz antz-antzeko bat ere ikusi genunan besoak zabalik itzaldian. Or QA 51. Gizonak besoak zabaldu zituen sorbaldak goitituz. JEtchep 29. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabea nai dugu arrapatu. Vill Jaink 133. Etsaiari besoak zabaltzera zijoan. Alkain 60. v. tbn. Mat 214. FrantzesB I 156. Lard 43. Bordel 202. Hb Egia 103. Apaol 114. HU Aurp 196. A Ardi 71. Alz Bern 58. Zub 38. Yanzi 165. Or Poem 549. Zerb IxtS 37. Anab Poli 88. Berron Kijote 113. (Fig.). Bealdetik, mueta guztiko txalopaz beterikako ibaia igaro ezkero, aurreko beste mendiaren ondoan estu estu dagozan ontzitegiak edo itxasoak bere goraldietan besoak zabalduteko bear daben ondartzea. Ag Kr 18.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak zabaldu 44: Elkar 2, Berria 6, EiTB 31, Jakin 2, Karmel, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak zabaldu 147: Berria, Herria, Koldo Biguri, Koldo Izagirre, Bernardo Atxaga, Josu Zabaleta, Pello Lizarralde, Fernando Morillo, Asisko Frantzizko, Joan Mari Irigoien, Matias Mugica, Aingeru Epaltza, Felipe Juaristi, Aitor Arana, Pako Aristi, Jose Morales, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak zabalik
1 adb. Besoak zabaldurik edukiz. Gurutzean josita, besoak zabalik.
2 adb. Atseginez eta begitarte onez. Etxekoek besoak zabalik hartzen ninduten beti. Espainiako giro itogarritik Kataluniara joan zinen, eta Bartzelonak besoak zabalik hartu zintuen.

Aztergaia: besoak zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK ZABALIK, BESOAK ZABAL. (Tener, etc.) los brazos abiertos. Begira nola bere besoak zabalik dauzkan pekatariak artzeko. Cb Eg III 290. Belauniko, besoak zabalik. Añ EL2 54. Gurutze baten iltzez josia, / besoak zabal gugana. Echag 219. Eta dakus altaran Santo Kristo andi bat, / Kurutzean josita besoak zabalik. AB AmaE 390. Mundakan neskatilla eder asko dagoz, besoak zabalik Mati senartzat artuko leukienak. Echta Jos 219. Besoak zabal nago gaur zure begira, / Elgar besarkatzean baitzaizkit hetsiko. Iratz 61. Besoak zabalik diraute geienak. SMitx Aranz 146. Kaleek, besoak zabalik balituzte bezela, abegi onez artzen dituzte kanpotarrak. Anab Poli 73. Aiñengille aen antzera, besoak zabal, baiñan madarikatzeko ordez parkeskeko oiuak egiñaz. Erkiag Arran 186. Zoaz apaizarengana, besoak zabalik artuko zaitu. MAtx Gazt 47. Itxaron beste anaiok astiro, besoak zabalik, naparrok erri kontzientzi geiago artzen daben arte. Gerrika 274. v. tbn. Besoak zabalik: Ag G 44. A Ardi 89. Inza Azalp 154. Enb 42.Yanzi 132. NEtx Nola 20. Osk Kurl 97. Larz Iru 36. Olea 275. Besoak zabal: Or Eus 413. SMitx Aranz 134. Izeta DirG 75. NEtx LBB 231. (Fig.). Besoak zabal zengozan, / kimak dardaraz beterik. / Baso erripan ez ei zan / zure gerizpea lakorik. Gand Elorri 198. (Besoak zabal-zabala). Othoitzik khartsuenetan zaraman handik hasirik-eta, biharamun eguerdirainoko denbora, besoak zabal-zabala, batere erortzerat utzi gabe. Jnn SBi 86. (Besoak zabal-zabal). Besoak zabal-zabal zure zai, begira. Jaukol Biozk 9. (Besoak zabal-zabalik). Besoak zabal-zabalik bere ugazama besarkatu nai izan zun. Etxde AlosT 93.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak zabalik 67: Aizu 2, Deia, Elhuyar, Consumer, HABE 2, Berria 34, EiTB 17, Karmel, Argia 5, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak zabalik 54: Herria, Berria, Joan Mari Irigoien, Juan Kruz Igerabide, Eskarne Mujika, Itxaro Borda, Daniel Landart, Anjel Lertxundi, Aurelia Arkotxa, Fernando Rey…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besobakar, beso-bakar
adj. g. er. Besomotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: besobakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bakar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

besobakoitz
adj. zah. Besomotza.

Aztergaia: besobakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: beso-bakoitz / EuskHizt: AS: azalpen berritua: beso-bakoitz / HiztEn: + / LurE: AS: beso bakoitz / ElhHizt: + / EskolaHE: AS: beso-bakoitz

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bakoitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

besobakarra; besomotza.

besodun
adj. Besoa edo besoak dituena. Aulki besoduna.

Aztergaia: besodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

besoetako
iz. Norbait bere aitabitxi edo amabitxiarentzat. Ik. alababitxi; semebitxi; haur besoetako. Madalena Araoz, Isabel erreginaren besoetakoa edo alaba pontekoa omen zena. Aitona-amonen besoetakoa naiz ni. Aitabitxiak besoetakoari egiten dizkion opariak.

Aztergaia: besoetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: besoetako ‘ahijado’: Cb SIgn, CartAnd, Sor Bar, Azc PB, Ag G, A Ardi, Or Eus, Mde HaurB, Etxde JJ, NEtx Antz, MEIG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aitona-amonen besoetakoa naiz ni.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"aitona-amonen besoetakoa naiz ni"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "besotako: semebitxia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

besoetan
adb. Besoen artean, besoen artean eutsita. Anaia zauritua besoetan zuela, barkutik ihes egitea lortu zuen. Bere besoetan estutu zuen umea. Ama Birjinaren irudia, haurtxoa besoetan duela. || Heriotzaren besoetan galdu aurretik.
Loturak

Aztergaia: besoetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOETAN. En brazos, entre los brazos. "Ambracilado, besoetan erabillia" Lar. v. BESOAN, BESOTAN; v. tbn. ejs. de besartean (s.v. besarte). Haurra besoetan zadukala. Lç Adv ** 4v. Zu nigaz konfesadu, ni zuregaz, / alkar daratzagula besoetan. Lazarraga 1186v. Gizon batek or daroa / inozentea besoetan. Ib. 1197v. Simeon Sazerdote sanduak bere besoetan artu izandu zuena. Ber Trat 7r. Aingeru onek zituzten [animak] / altxatu besoetan. EZ Noel 169. Iesus haurra bere besoetan errezibitu zuen eguna. Hm 105. [Iainkoak] bere besoetan eta alzopean eduki zaitzala. SP Phil 548. Ezpadu nai eskua eman / iragokodu besoetan / eztu zer bildurrik euki / busti zaiztela errekan. Gamiz 206. Erroman bere burua S. Borja Jeneralaren besoetan ikusi zuenean. Cb Just 108s. Simeon, Jesus bere besoetan zaukalarik, mintzo zen. Mih 95. Har ezazü besoetan ene senhar ohoratiaren arima. Egiat 160. Jaunaren Letart edo probidenziaren besoetan uste oso ta sosegu andiarekin atsedetea. AA III 302. Besuetan daukazun seiñtxu ori. JJMg BasEsc 23. Jesusekin eta Mariarekin bizitzeko eta hekien besoetan hiltzeko. JesBih 444. Gau batez bakotxa zagoela lotan / Morfeoren besoetan. Gy 297. Aurra besoetan artu, begiak zeruronz jaso, eta otsegin zuen. Lard 369. Besoetan artu gura izan eban [umea]. A BeinB 77. [Nere emaztiak] iru bider bakarrik atzamarkatu ninduen eta ori neskamia besuetan iruki nuelako. Iraola 35. Mutiko bi egozan, etzunda, bata bestiaren besuetan. Altuna 23. Bere bildotxa besoetan, badoa beraz muthil gaztea. Barb Leg 136. Berak besoetan eraman dezan. Or QA 143. Gizona eta haurra pintatuko zituen elkarren besoetan. Mde HaurB 109. Lo samur batek bere besoetan artu eban. Erkiag Arran 158. Usain gozo bat erosiko dinat, besoetan jasan ahalako kriztailezko untzi eder batean. JEtchep 64. Ama Joakiñak estutu zuan bere besoetan. NEtx LBB 49. Arratsaldeko bost eta erdietan il zan nere besoetan. JAzpiroz 64. Geienak aur gazte bat besuetan. Gerrika 100. Ama Birjinaren irudia, haurtxoa besoetan duela. MEIG I 190. v. tbn. Gç 141. Mb IArg I 134. CatLan 39. AstLas 31. Mg CO 56. fB Ic I 76. Echag 153. Jaur 394. Bordel 33. Hb Egia 16. Arr GB 42. Laph 181. Zabala Gabon 90. AB AmaE 293. Bv AsL 23. Elzb PAd 80. Elsb Fram 94. Zby RIEV 1908, 411. Jnn SBi 12. Apaol 114. Arb Igand 11. HU Zez 147. Ag AL 50. Itz Azald 179. Echta Jos 20. Goñi 31. JE Bur 66. Urruz Zer 16. Ill Pill 18. Ox 80. Inza Azalp 154. ArgiDL 98. Etcham 31. Enb 140. FIr 158. Zub 94.Yanzi 139. Alz Ram 97. Kk Ab II 142. Ir YKBiz 27. TAg Uzt 248. Iratz 26. Zait Sof 44. JAIraz Bizia 56. Zerb Azk 81. Bilbao IpuiB 257. Anab Poli 21. Ugalde Iltz 32. Osk Kurl 38. MAtx Gazt 19. Etxba Ibilt 485. Xa Odol 238. Lasa Poem 75. Berron Kijote 179. "Besoetan artu, apadrinar. Auzoko andra-gixon gaztiak, ume bat besuetan artzera urten dabe dotore dotore" Etxba Eib. Jaio zan Zoietako baserrian aur eder bat, zeñari bataioan jarri zioten izena Arturo. Besoetan artu zuten Porrotek eta bere emazteak. Urruz Urz 29. Orain ere badakit nik zuri zer gogoratzen zaitzun: aurtxoa geuk biok artu bear gendukela besoetan. Ag G 69. Agur, beraz, agur, o gurutzea, / berriz ere agur bihotzetik; / besoetan erregen Erregea / atxiki duk, hila guregatik! Iraultza 20.

adib: amaño iz. Ipar. Inudea. Ondotik amañoa, haurra besoetan.

besoetan : adibidez: ElCorreo (“Geroztik ez dut nire besoetan besterik ikusi”), Deia (“zerbaiten besoetan abandonatzea”, “elkarren besoetan bukatuko balute”), Elhuyar (“Umeak besoetan nituela”), Elkar (“hartu besoetan”), Consumer (“haur bati besoetan ongi eustea”), Berria (“haurrak gurasoen besoetan igotzen dira”), EiTB (“haren besoetan hil zen”), Jakin (“besoetan ondo gordeak”), Karmel (“besoetan hartuta”), Argi (“neska gazte baten besoetan”), Laneki (“besoetan hartuz”), Erlea (“emakume baten besoetan urtzea”), DiarioVasco (“amonaren besoetan dabilen haurtxoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoetan , adibidez: Berria (“pozarren hartu zituzten txakurrak besoetan”), Herria (“amaren besoetan”), Asisko Frantzizko (“bildotsak bezala besoetan ginderamatzanak urrutira alde egin du”), Anton Garikano (“besoetan daukadan alaba”), Jon Muñoz (“zure maitea besoetan harturik”), Oskar Arana (“Besoetan hartzen duenean”), Karlos Zabala (“bere lankidearen besoetan”), Edorta Jimenez (“katemea besoetan hartzen zuelarik”), Arantxa Iturbe (“Irribarre, haurdun gaudela jakiten dugunean; irribarre, umea besoetan hartzen dugunean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoetan hartu
1 du ad.-lok. Pertsona bat edo animalia bat besoekin hartu, edukitzeko edo garraiatzeko. Umea besoetan hartuta. Katuarengana hurbildu, makurtu, eta besoetan hartu zuen. Besoetan hartu eta airean altxatu du.
2 du ad.-lok. Besarkatu. Besoetan hartua du emakumea, eta hura kontsolatzen saiatzen ari da.

Aztergaia: besoetan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz.

besoetara
adb. Norbaiten besoetarantz, norbaitengana babes bila. Haur bat, otsoa ikustean, bere aita edo amaren besoetara lasterka doan eran. Ez zuen Manuelek bere osaba apaizaren besoetara jo beharrik.
Loturak

Aztergaia: besoetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOETARA (besoetra R-uzt), BESOETARAT. A los brazos. "Artu ziézun áurra bésoara, besoétra, tomó al niño en el brazo, en los brazos" Iz R 284. Hark orduan har zezan [Iesus haur] hura bere besoetara. Lç Lc 2, 28 (Dv besoetara; He, TB, Oteiza, Brunet, Ol, Leon, Arriand, Or, Ker, IBk, IBe besoetan). Faboreziduko dabela bein berorren besoetara egotzi ezkero. Cap (ed. 1893), pról. Zato, o ene arima maitea, sekulako errepausura ene ontasunaren besoetara. SP Phil 63. Orren besotará botaturik nágo. LE BOEanm 63. Elduko zara bere besuetara pekatuben damu andi abtegaz? Mg CO 104. Aur bat, otsoa ekustean, bere aita edo amaren besoetara lasterka dijoan eran. AA III 328. Egotz zaite Jaunaren besoetarat. Dh 236. Hartu zuenean hila bere besoetara. Jaur 363. Ah! altxa zaite, eta atoz nere besoetara. Arr GB 105. Eta hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu zen Jesus Jaunaren besoetarat. Jnn SBi 162. Gazteakandik zarrakana, lurretik musura, seaskatik besoetara, aide guztiak jan bearrean darabilte aurtxoa. Ag G 367. Mariaren besoetarat gure arbasoak berriz itzuli orduko. Barb Sup 165. Bertan dükek Jinkuaren aitziniala ene agertzia eta nahi nük izan Jundane Juhane lilia bezain xuri nausi handiaren besuetara juaiteko. Const 43. Etzun Manuelek bere osaba apaizaren besoetara jo-bearrik ere. Or SCruz 18. Bixenta besoetara joan zitzaion. JAIraz Bizia 119. [Helena] artista antzean alditxartu zen neskame batean besoetara. Mde Pr 184. Zain egokion amaren besoetara aalbait lenen eldu nairik. Erkiag Arran 187. v. tbn. Gy 130. Lard 460. Laph 217. Aran SIgn 94. Bv AsL 153. Alz Ram 76. Zait Sof 98. NEtx Antz 33. Besoetarat: MarIl 94. Gy 247. Laph 131. (En expresiones como besoetara eman, etc. 'dar a apadrinar', etc. ). Au gaiti, ez jakue emon biar seina besuetara ez erejiai, ez judegubai, ez moruai, ez kristinautza bagakuai. fB Ic III 76. --Zer emain duzu sari? / [...] / --Zaldia zelaturik / nere anaia jauna. --Hoiek guzik eztuzu aski / nere arreba Ioana. --Aurra besoetara / nere anaia jauna. Balad 180. (En función de part.). Cf. besoetaratu. Amaren arpegi gozua urriñera ikusi neban, eta, aita itxi urrin atzera eta bere besuetara nintzen. Gerrika 17.

adib: korri egin du ad. Laster egin. Ik. korrika egin; lasterka egin. Ikasi genuen muinoan gora korri egiten zakuto astun haiek bizkarrean hartuta. Korri egin nuen bere besoetara. // osaba iz. Aitaren edo amaren anaia; izebaren senarra. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen berezi bezala jokatzen da gehienetan). Osaba Mikel. Zure osaba Alberto zenaren agindua da. Ez zuen Manuelek bere osaba apaizaren besoetara jo beharrik. Nire osaba Inazio jesulaguna.

besoetara 75: HABE, Berria 11, EiTB 53, Karmel, Argia 4, Laneki 2, Erlea 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoetara 85: Berria 9, Jon Muñoz 8, Julen Gabiria 3, Itxaro Borda 4, Filosofia apaingelan 4, Lopez de Arana, Patxi Zubizarreta, Markos Zapiain, Elizen arteko Biblia, Jon Maia, Xabier Paya, Aingeru Epaltza, Pako Aristi, Hasier Etxeberria, Gotzon Garate…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoetaratu, besoetara/besoetaratu, besoetaratzen
da ad. Besoetara joan. Ikusi ditu zuen alabak lotsagarriro mutil lizunen besoetaratzen.

Aztergaia: besoetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besoetara(tu), besoetaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

besoetara joan.

besoko
iz. Besondoa inguratuz jartzen den apaingarri edo ezaugarria. Soinean zituzten oinetako eta buruko gorriak eta besoko urdinak. Urrezko besokoa zeraman. Doluzko besokoa. Besokoan ezagun du antolatzaileetakoa dela.

Aztergaia: besoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"soinean zituzten oinetako eta burugaineko gorriak eta besoko urdinak"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH: burugaineko kendu eta buruko lehenetsi du. (2015-10-02)

besomotz, beso-motz
adj. Besoa edo eskua falta zaiona. Besomotz geratu zen gerran.
Azpisarrerak

Aztergaia: besomotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  besomotz proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): onartu egin da.

besondo
iz. Besoaren zatia, besaburutik ukondora doana. Besoak eta are besondoak agerian dituela. Besaurrea eta besondoa. Besondoa hautsi.

Aztergaia: besondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

besoak eta are besondoak agerian dituela.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"besoak eta are besondoak agerian dituela"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Besondo: besondo hezur (humero)'.

 - [E116]: Lehenbiziko itzulian onartua, ez dut arrazoi nahiko ikusten esanahia zehazteko. OEH ikusten bada besondo hitzak berak esan nahi du, besterik gabe, 'humero', edo 'ukondotik bizkarreraino doan zatia'. Bestetik 'besondo hezur' elkarketa librea da, eta ez dirudi beste elkarketa libreak baino gehiago erabilia izan denik. Nik lehengoa bere horretan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

besotik hartu
du ad.-lok. Besotik harturik joan ziren euritakoaren azpian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: besotik hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

besotik heldu
dio ad.-lok. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Besotik heldu dio zaintzaileari, eskailerak elkarrekin jaisteko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: besotik heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

besoz beso
adb. Besotik helduta. Senar-emazteak besoz beso etxerantz doaz.
Loturak

Aztergaia: besoz beso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper