62 emaitza behar bilaketarentzat - [1 - 62] bistaratzen.

behar1
1 iz. Nahitaezko den gauza; beharrezko gertatzea. Ik. premia. Zerbait lortzeko beharra. Ukitu batzuen beharra du oraindik. Bazen beharra euskaraz honelako zerbait egin zedin. Beharrez egin du. Gure beharrak betetzeko. Ez dut horren beharrik ikusten. Ez dago horretaz luzaz aritzeko beharrik. Lagunarte-beharrak eta aldakuntza-beharrak piztu du zugan kanpora irteteko beharra.
2 iz. (Osagarritzat aditz bat, partizipio burutuan, hartzen duela). Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak. Harlauza zabal ederrak, landu behar handirik ez dutenak. Erne ibili beharra dago han.
3 iz. bizk. Lana, egitekoa. Behar eguna. Behar gabe gelditu. Premia handi gabe beharrik zuk egin edo besteri eragin badiozu.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Beharra, beharrak eragin. Beharra, eragile handi. Beharra, gauza meharra. Beharrak aharra. Beharrak, zaharra merkatura. Etorkizuneko olak, beharrik ez. Gaueko beharra, eguneko lotsari. Jainkoari otoi eginez, eta beharrari ekinez.
behar2
1 adj. Beharrezkoa. Gauza beharra da loa. Ona da, eta ona ez ezik beharra, bekatuak adieraztea; baina askoz beharragoa da egiazko damua izatea. Bere bizitzari buruz, argitasunik beharrenak emango ditugu huts-hutsik.
2 adj. Pobrea, behartsua. Nagia beti behar, eskas eta erromes. Jende beharrari lagundu behar zaio.
3 Aipatzen dena izango dena edo izateko dena. (Izen batekin hitz elkartua osatuz). (Batez ere senar, emazte, errain eta kideko ahaide izenekin erabiltzen da). Oro ele dorpe, oro mehatxu, bai alabaren kontra, bai suhi beharraren kontra. Hau da ene andre beharra. Soldadu beharra apez egiten bada (...).
4 (Partizipio burutuan dagoen aditz baten eskuinean). Guztiok agertu beharrak gara Jesu Kristoren tribunalaren aurrean. Mundu guztia gosete izugarri batek hartu beharra zela.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino.
behar adina
Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

Aztergaia: behar adina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar adina(ko) forma bilduan eskain daiteke AS s.u. behar izan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

adina(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar adinako
adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

Aztergaia: behar adina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar adina(ko) forma bilduan eskain daiteke AS s.u. behar izan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

adina(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar baino ...-ago
Behar den (diren, zen...) baino ...-ago. Ez dezaten behar baino gehiago ordaindu. Behar baino maizago. Behar baino garrantzi txikiagoa eman diola.
behar beste
bizk. Behar adina. Euskarazko prentsak euskarazko kultura ez duela behar beste kritikatzen.

Aztergaia: behar beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar beste(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

beste(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

behar besteko
adj. bizk. Behar adinakoa.

Aztergaia: behar beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar beste(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

beste(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

behar bezain
Behar den (diren, zen...) bezain. Guk ere ez genituen behar bezain ondo ulertu agian. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. Jartzen zaizkien mugak ez direla behar bezain zorrotzak.

Aztergaia: behar bezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh571 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

behar bezain 570.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behar bezain 193.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: bezain 1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Handia bezain ederra da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri. Goraipatua bezain erabilia dela. // behar izan 3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak.

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak azaltzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jaso liteke, ahal bezain arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behar izan eta bezain sarreretan.

behar bezainbat
Behar adina. Sekula ez diot behar bezainbat eskertuko.

Aztergaia: behar bezainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar bezainbateko
adj. Behar adinakoa. Ez zuelako behar bezainbateko sostengurik.

Aztergaia: behar bezainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar bezala
Behar den (diren, zen...) bezala. Lana behar bezala aztertzeko. Gauzak behar bezala balira, euskaraz egingo zukeen agian bere lantxoa.

Aztergaia: behar bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar bezala(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar bezalako
adj. Behar den (diren, zen...) bezalakoa. Behar bezalako etekin eta irabazia emateko. Badirudi, ur garbiaren pare behar duela izan, behar bezalako prosak.

Aztergaia: behar bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar bezala(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar bidean
adb. lap. eta bnaf. Beharrean, ordez. Mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

Aztergaia: behar bidean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Lap. eta BNaf.

Forma baten adiera(k)

beharrean, ordez.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

behar egin
ad.-lok. Lan egin. Sei egunetan behar egingo duzu, eta bukatuko dituzu zeure lan guztiak.

Aztergaia: behar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): behar egin eta behar eragin sarrerak kendu dira.

behar eragin
ad.-lok. du ad.-lok. Lan eginarazi. Zerk egin zintuen behargin?, beharrak behar eragin. Alferrari behar eragitea, lotia iratzartzea eta arduragabea estutu eta arduratsu egitea.

Aztergaia: behar eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
behar ez bezala
Behar ez den (diren, zen...) bezala. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi du orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz.

Aztergaia: behar ez bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar ez bezalako
adj. Behar ez den (diren, zen...) bezalakoa. Behar ez bezalako hitzak.

Aztergaia: behar ez bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar hainbat
Behar adina. Labeak astebete zeraman piztu gabe, eta hura behar hainbat berotzea latza izango zen.

Aztergaia: behar hainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar hainbat(eko) forma bilduan eskain daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar hainbateko
adj. Behar adinakoa.

Aztergaia: behar hainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar hainbat(eko) forma bilduan eskain daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar izan
1 du ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez zaitut behar. Ez dut besterik behar. Festarik behar bada, bego Donostia. Behar den arretarekin. Behar ez den orduetan agertzeko. Erantzun ezak behar den bezala. Ekarri zenuen behar zen erremedioa. Zure laguntza behar zuela.
2 da/du ad.-lok. (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela, behartzea edo premia dakarren gertakizuna edo etorkizun dena adierazteko; aditz osagarria edozein motatakoa delarik, aditz laguntzaile iragankorra hartzen du gehienetan (joan behar du), baina zenbait euskalkitan, batez ere Iparraldekoetan, laguntzaile iragangaitza har dezake aditz iragangaitzekin (joan behar naiz, ez zara ikaratu behar)). Bihar ekarri behar du. Bihar etorri behar du. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Argi dago hil behar dugula. Harrian jo behar da gogotik galburua. Ekarri behar zituenak ez ditu ekarri. Nagusiak izan beharko ditugu erakusle. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. Gurekin etorri beharko duzu. Baimena eskatu behar izan dio. Bertan utzi behar izan omen zuen. Egun asko igaro behar izaten dituzte itsasoan. Zuk ni bataiatu behar, eta zu bataio eske niri. || (izan ezabaturik). Hala behar luke. Aukera berdina behar lukete denek. Hala beharko du.
3 ad.-lok. Ipar. (Aditz laguntzailerik gabe, izen batekin). Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria! Jakin behar gauzak.
4 da ad.-lok. (-en atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Badaki zuen Aita Zerukoak gauza horien behar zaretela. Inoren behar ez zirela.

Esaera zaharrak

Bururik ez duenak txapelik behar ez. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Ehun zaldik ehun zaltoki behar. Etxeak behar, eta bideak ekarri. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Orratzetik hariraino behar du jakin. Zangoak behar ditu xuxenak, makurrak eskarniatzen ari denak.

Aztergaia: behar izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behar izan, behar izaten, beharko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: behar adina(ko), behar beste(ko), behar bezainbat(eko), behar bezala(ko), behar bidean, behar ez bezala(ko), behar hainbat(eko), beharko, behar orduan, beharrago izan .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

beharrean, beharreko, beharrez, beharrik

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.13: honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan): behar izan, behar izaten, beharko (B2 behar izango )" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erregimena falta du. Ez legoke gaizki, hedadura eta zahartasuna gogoan izanda, etorri behar dut eta ekarri behar dut erakoak bultzatzea eta ez etorri behar naiz eta ekarri behar dut gisakoak.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): erregimena argitzeko eskaria ez da onartu.

behar ordu, behar-ordu
iz. Estualdia, larrialdia. Ik. behar orduan. Behar orduetan begira gaitzan. Behar ordurik minenak.

Aztergaia: behar ordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
behar orduan
adb. Behar den unean; beharra denean. Ik. behar ordu. Aitzinean aska bat urez betea, behar orduan burdina goritua iraungitzeko. Nornahik bataia dezake behar orduan.

Aztergaia: behar orduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

nornahik bataia dezake behar orduan.

behar orduko
Behar den ordurako. Ik. behar orduan. Fabrikak izan ditzan, gaiez betetzeko nola etekinetatik husteko, bi erraztasun: bat burdinbidez, bestea urez ur; errepidea, behar orduko, hirugarren.

Aztergaia: behar orduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHAR ORDUKO. a) (Adverbal). Para caso de necesidad. Finean ezin osoki fida naiteke nihor behar orduko helduko zaitala ene beharkietan. SP Imit III 59, 1. Beraren etxekoai gertatzen bazaiote bear orduko ezin biraldua, goserik ez du nozituko, txabolako lagunak duten arteraño. Izt C 225s. Ehun / lus hoiek hart zatzu, / behar orduko begira zatzu. Arch Fab 229. [Fabrikak] ukan ditzan, geiez bethetzeko nola etekinetarik husteko, bi errextasun: bat burdin-bidez, bertzea urez-ur. Erregebidea behar-orduko, hirugarren. JE Ber 83. b) (Adnominal). "Opportun" Lrq. Ez dire gizonen meneko bizi luzea, bakea, zoriona, aroen gaindi ona, behar orduko uriak. Hb Egia 9.

behar orduko 2: EiTB (“Nik ezagutzen dudan neurrian, oso neska azkarra da, eta ezer behar orduko, hamentxe edukiko duzu, ate joka”), Jakin (“Ez da sekula ahaztu behar orduko «izan direlako gara, eta garelako izango dira...» esperantzazko oihu/aitormen hura”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behar orduko 4: Herria 2 (“Edo zoin behar orduko sala baten eraikitzea herriko etxearen gibelean diren oraiko aintzinetik eginen ordez”), Matias Mugica (“Zu adiskide izan zaitut, behar-orduko adiskidea”), Anjel Lertxundi (“Ez ninduke harritu behar orduko testugilearen eta lerro hauek idazten hari den dontsu honen arteko lubaki izugarriak?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, behar bezala, behar beste, behar orduan… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behar sarreran.

behar sari, behar-sari
iz. Lansaria.

Aztergaia: behar sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
behar-beharrezko
adj. Guztiz beharrezkoa. Neurri hauek behar-beharrezkoak ditugu, gure gorputza indartu eta osasuntsu egingo bada. Behar-beharrezkoa da paper hori aurkeztea.
Loturak

Aztergaia: behar-beharrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: behar beharrezko / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: behar beharrezko / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beharrezko sarrerari dagokion azpisarrera.

beharazi, beharaz, beharazten
du/dio ad. Behatzera behartu, begirarazi.

Aztergaia: beharazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beharazi, beharaz, beharazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beharazi, beharaz, beharazten

beharbada
adb. Zerbait gerta daitekeelako ustea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. agian; apika; akaso. Beharbada etorriko da. Batzuk, eta beharbada gehienak. Eltze betea zeukaten bertako sukaldean, baina beste baserrietan ere zerbait jango zen, eta, beharbada, eltze gozoagoa. Badakit ez naizela aproposena, beharbada eta beharbadarik gabe, parte hartu dudan auzia epaile bezala epaitzeko.

Aztergaia: beharbada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behardun
adj./iz. Ipar. Behartsua. Behardunaz urrikaltzea ongi, laguntzea hobeki. Jende xehe behardunak.

Aztergaia: behardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

behartsua.

behardura
iz. Ipar. Zaintiratua. Pilotariak gelditu behar ukan baitu zangoko behardura batekin.

Aztergaia: behardura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Corpusetan eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu; ezta ohiko iturriotan ere: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm // 'torcedura' itzulitako besteak: Euskalterm: bihurridura 1, bihurritu 1; AB38: trokaketa 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Kirola.1 Futbola: bihurritu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behardura : Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko torcedura/luxation beste hiztegietan: behartze : XarHizt, HaizeG FB; bi(h)urdura : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE (bühürdüra, bühürrada), T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea (bühürdüra); bihurritu : ElhHizt, Lur EG/CE; zainartadura : Lur EF/FB, XarHizt, HaizeG FB (zain-artadura), T-L LFB (zainhartadura), PMuj DCV (zartadura); zaintiratu : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB, Azkue Aurkibidea //Eta gainera: HiruMila: 2 (acción y efecto de torcerse) okertze, okerrune, makurdura, desbideraketa // Lur EF/FB: zainbihurtu // XarHizt: bihurtze // Casve FE: bühürtze, zeinauzi // HaizeG FB: enartadura // PMuj DCV: 1 torsión: makurtasun, okertasun, biurri; 2 esguince: zain-tiratu, zain-biurtu, zain-beartu // Azkue Aurkibidea: bidur, bior, makurdura, makurtasun, okertasun.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahoz ezagun-erabilia da, P. Xarritonek dioenez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lokadura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'behardura iz. 'lokadura'. ahoz ezagun-erabilia da, PXk dioenez. OEHk ez dakar adibiderik. Iparraldean bada ezaguna eta erabilia, ez ote du behar Ipar. marka?'.

 - [E116]: 'bai, nire proposamena ere hori da, marka jartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK behardura iz. Ipar. 'zaintiratua''.

behargabe
1 adj. Ipar. g. er. Behargabekoa, alferrikakoa.
2 iz. Ipar. g. er. Ezbeharra. Mundu honetan agitzen diren behargabe gehienak ezaxolakeriagatik jiten dira.

Aztergaia: behargabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe(ko).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. Ipar. g.er. behargabekoa. 2 iz. Ipar. g.er. ezbeharra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "behargabe batean erori naiz, hala beharrak eman nahigahea" (1995-03-03)

behargabekeria
iz. Egite desegokia. Ik. beharreztenkeria. Neronek ere erosi behar izan ditut esklaboak; baina orain, ez du gehiago inork ikusiko holako behargabekeriarik.

Aztergaia: behargabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

egite desegokia.

behargabeko
adj. Alferrikakoa, beharrezko ez dena; desegokia. Hainbeste sos eta diru ezdeuskerian eta behargabeko gauzetan xahutzeko? Azkenean egia nagusitu zen, baina zortzi hilabetez zer behargabeko kalapita!

Aztergaia: behargabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag. 'alferrikakoa'

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

alferrikako

behargai
iz. g. g. er. Egitekoa, zeregina; buruhaustea, beharlekua. Ik. lantegi 2. Aingeruen behargaia zirudien. Aitzurrean, laietan eta behargairik gogorrenetan.

Aztergaia: behargai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buruhaustea, beharlekua.

behargile
iz. zah. Langilea, behargina.

Aztergaia: behargile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile/-gin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

behargina.

behargin
1 iz. bizk. Langilea. Beharginen arazoak. Makinak behargin askoren lana egin ohi du. Beharginak eta ugazaba.
2 adj. bizk. Langilea. Andre behargina da Miren. Gaztetatik agertu zen asmotsua eta behargina. Onerako alferra, gaitzerako behargina.

Aztergaia: behargin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): azpisarrera kendu egin da.

behargintza
iz. Lanbidea; egitekoa. Ikasi behar duzu behargintzaren bat, zer jan izateko.

Aztergaia: behargintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

behari
iz. Ipar. Behatzailea. Plaza isilik dago, iduri eliza, beharien begiak pilotak dabiltza.

Aztergaia: behari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

behatzailea.

beharki
1 iz. Ipar. zah. Egitekoa, zeregina.
2 iz. Heg. g. er. Beharra.

Aztergaia: beharki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Ipar. Zah. egitekoa, zeregina. 2 Heg. g.er. beharra.

beharkizun
1 iz. Beharra, premia. Oraingo beharkizunetarako nekez sor zitekeen Villasanteren hau bezain liburu egokirik.
2 iz. Betebeharra. Unamunok aldarri mingotsenez oihukatzen digun beharkizun edo mandamentua. Ordutegi alua nuela, bistan da, baita halako beharkizun batzuk ere semearekin.

Aztergaia: beharkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 beharra, premia. 2 betebeharra.

beharko
Beste erremediorik ez dagoela edo beste aukerarik ez dagoela adierazteko hitza. Lanera joan zara? Bai, beharko! (edo Bai, beharko joan!). —Umilduko dira, bai. —Beharko! Orain Oiartzunen, gero Hernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zen apaiza; beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.
Loturak

Aztergaia: beharko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EukHizt: + / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"lanera joan zara? Bai, beharko!" edo "Bai, beharko joan!"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "lanera joan zara? Bai, beharko!" (1995-03-03)

beharleku
1 iz. Lantokia.
2 iz. Buruhausteak ematen dituen zeregina edo egitekoa. Ik. lantegi 2. Nahiko beharleku ematen digu eguneroko jana zuzendu beharrak. Niri behintzat, makina bat neke eta beharleku eskatzen dit kontu horrek. Hau da beharlekua!

Aztergaia: beharleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'lantokia'. 2 'buruhaustea, nekea': hau da beharlekua!

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

buruhauste ("Hau da beharlekua!")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Batzutan hitz ez hain erabiliei ere sarrera emaiten zaienez gero ez dut ikusten zergatik ez den biltzen aiutu, arerio, beharleku, berbaldun, berbaro, dontsu, gomuta eta abar, eta abar, erakorik. Hor desoreka ageri da Ez da sartzen kokot(e), matxet [oh.] {eta ez *matxete} eta abar, typokorik ere". (1993-02-20)

beharrago izan
ad.-lok. Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz. Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

Aztergaia: beharrago izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

29 ager. jaso dira (B 4, G 11, IE-ZuAm 14): a) -ren beharrago izan 2: SP Imit ("Noiz ere borondate onezko gizona tribulatzen baita, edo tentatzen, edo gogoramendu gaiztoz penatzen, orduan ezagutzen du Iainkoaren beharago dela, eta ikusten du hura gabe ezin daidikeiela deus ere onik"), Cb Eg III ("Ordu onetan iñoizere baño zure bearrago naiz"); b) ez + izan + (deus(en)) + beharragorik esapidea L 6: HU Aurp ("Ezkinuke deusen beharragorik!"), HU Zez ("Gogo emazu Maria; oroen irri-egingarri bilakatzen ari zira; ez ginuen deusen beharragorik!"), Barb Sup ("Ez zuen deus beharragorik, giza-gaixoak!"), Lf Murtuts 2 ("Girixtino maiteak, holako ametsik ez da: beharria gero-ta-gehiago luzatzen ari zautan gure patroin sainduak, ez bainuen beharragorik!"; "Adixkideak, ez dugu biharko besta egin gabe uzten ahal, Eskualdun guzien irri-egingarri gintazke, ez baitugu beharragorik"), Ardoy SFran ("Etzuen beste beharragorik bere azken indar bakarren galtzeko!"); c) be(h)arrago + izan 21: G 10: Cb Eg II ("Garizuma etorri, ta konfesio on batekin animen erremedioa billatzen, ta Eleizaz kunplitzen besteak ikusi, ta berak guziak baño bearrago zuela ezagutzen zuen"); Cb EBO ("Argatik Maisu, ta Guraso umeai erakatsi bear dienak, ori ondo egiteko Erreglak bearrago dituzte"); Gco I ("Ogia bera gorputzarenzat baño bearragoa degula Jaungoikoaren hitza animarenzat"); A Ardi ("Nik naiago nikek euskeraz baino ingelesez irekin mintzatu, ez ingelesa euskera baino maiteago dedalako, bearrago degulako baino"); Urruz Zer ("Zezenak berak baño mutill-zar kuadrillak bearrago dituzte suzko banderillak"); Ldi IL 2 ("Gerta diteke gizagaxoak erreal biak arnasa artzea baño bearrago izatea"; "Ta edozertarako baño bearrago zaitutegu geure erri au yasotzeko"); TAg Uzt ("Itxasaldekoa baño bearrago zain osasunarentzat legorraldeko aizea"); NEtx Nola ("Arnasa baño bearrago zaitun"); And AUzta ("Bearrago genuan etxean utzi bagenu"); B 4: Añ LoraS 2 ("Egizuez propositu banak ta bakarrak, irabazteko bearrago dozuen bertutea"; "Arako bizio agintaria goiartuteko, arako bearrago dodan bertutea irabazteko, sendagarriak emoten ezteustazuzen artean"); Mg CO ("Konfesore zur edo kontuzko batek esaten badeutse larga degijela absolbidu orduko pekatubaren okasinua begijak ta oñak baño biarrago bada bere, aginduten daben legez Jesu Kristok"); Otx ("Eztozu zuk ezer niretzat baño zuretzat biarrago eztozunik"); IE-ZuAm 7: SP Phil 2 ("Hala gizon bertutezaleak borondatea hartu duenean bere buruaren begiratzeko, beharago duen bertutearen osoki ardietsteko"; "Zure flakotasuna hain handia dela, non hargatik bertzeek baino beharago duzula norbait hel eta lagun dakizun"); Bp II ("Zoin da egün saintü hontan egin beharrago dügüna?"); Ch ("Nihoiz ere eztuzu beharrago zure buruari billa izatea, nola gutien nahi zinduken gauza ikhusi edo pairatu behar duzunean"); Egiat ("Gü, balima, hüskaldünak, hartan inhur beno enjogiago giradialakoz medika sendogarriak beharrago güntüke"); Jaur ("Galdegiten ditugu haren arartekotasuna eta haren othoitzak gure biziaren denbora guziko, eta oraino heriotzeko mementekotzat, zeintan protekzione hori beharrago izanen baitugu"); HU Aurp ("Eta nork daki zuen haurrek eztuketenez geroxago eskuara zihaurek baino laketago eta beharrago?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

8 ager. (G 1, IE 2, EB 5): a) ez + izan + beste beharragorik 2, D. Landart ("Jadanik seme gehiena gerlan hila izanki-ta, ez zuen beste beharragorik... Zer egin?"; "To, to, to, ez genuen beste beharragorik aferen argitzeko!"); b) be(h)arrago + izan 6: SMitx Unam ("Ba, arta ezkero, orratx, nik milla bider naiago San Agustin bat; naiago ta bearrago"); Mi primer Sopena Vasco ("Haurrek inork baino beharrago dute hiztegiak kontsultatzea"); Heraklito-ren "Izadiari buruz" ("Beharrago da nabarmenkeria itzali, erreketa baino"); L. Haranburu-Altuna ("Eskola eta guraso arteko harremanak sekulan baino beharrago dira"); M. Etchehandi ("Bainan haragian egoitea beharrago zuen gatik"); Gand Uda ("[Zerbantes] Beharrago genuen bizirik gaur arte, / Kabaileri-liburu kaxkalak ez eze / Diario putzalak salatzeko ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beharrago izan : DFrec 4 ("gure izanaz jabetzea iñoiz baino beharrago zaigun unean datozkigu bi liburu hauek"; "Hitzegitea beharrezkoa zait baina zenbatez beharrago oinharriko proletariaz edo gizon zapalduenaz"; Vill: "Anai X eta arreba Xren idazkiak sekula baino beharrago ditugu gaur"; "inoizkoak baino beharrago du egungo gizonak anai X itsu aurreko..."; eta "sekula baino beharrago bihurtu zaigu guri kristauoi...", "elkarren arteko har-emanak geroago eta beharrago eta hestuagoak direlarik"). Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; HiztEn; LurE; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan ez dugu aurkitu: EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -ago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz; Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

beharrak ase
du ad.-lok. Munduan badago denon beharrak asetzeko adina janari. Europako 80 milioi pertsona inguruk ez dute beren oinarrizko beharrak asetzeko behar beste baliabide.
Ohiko lexiak

Aztergaia: beharrak ase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

beharraldi
iz. Beharren bat den aldia; beharra. Ik. premialdi. Balia dakizula zeure beharraldietan.

Aztergaia: beharraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beharrean
1 adb. Zerbait behar delarik, zerbaiten beharra izanik. Zu zara itsasoko izarra eta beharrean daudenen laguntzaile handia. Beharrean dagoenari kontseilu ona ematea.
2 adb. Aipatzen denaren beharra izanik. (Dagokion izen sintagma artikulurik edo kasu markarik gabe, edo sintagma horrek -en atzizkia hartzen duela). Diru beharrean dago. Zerbaiten beharrean daudenei laguntzea.
3 adb. Aipatzen denaren beharra izanik. (Osagarritzat aditz bat partizipio burutuan duela). Ohar batzuk egin beharrean nago. Norbait hautatu beharrean, Lizardi hautatuko genuke askok.
4 adb. -tzeko zorian. (Osagarritzat aditz bat partizipio burutuan duela). Lehertu beharrean dut barrualdea. Erroetatik atera beharrean darabiltza zuhaitzak. Pozez zoratu beharrean zegoen. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari.
5 Behar edo espero zena ez, baizik eta beste zerbait gertatzen denean erabiltzen den hitza. (Partizipio burutuan dagoen aditz baten eskuinean). Ik. ordez. Konpondu beharrean, hondatu egin du. Bazterrik bazter ibili beharrean, hobe genuke (...). "Agindu" jarri beharrean, "agondu" jartzen du. || (Partizipioa ezabaturik). Zerura beharrean, linbora joan zena.
6 adb. bizk. Lanean. Erleak goizetik gaueraino dihardute beharrean, gelditu gabe. Zarata entzutean, laster azaldu ziren inguruan beharrean zebiltzan baserritar batzuk.

Esaera zaharrak

Idiak erausi beharrean, gurdiak.

Aztergaia: beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'premian' 2 (aditzaren era burutuaren ondotik) 'ordez' / AS: beharreko izlag.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "zerbaiten eskasean dena bainan ere: etxera joan beharrean, ostatura joan da" (1995-03-03)

beharreko
1 adj. (Osagarritzat aditz bat partizipio burutuan duela). Eta hau esan beharrekoa dugu haren alde. Ez ditugula ere galdu galdu beharreko guztiak. Nahitaez irakurri beharrekoa izan ez banu, hasiko ote nintzen irakurtzen ere?
2 adj. Batez ere bizk. Beharrezkoa. Gauza ona, eta askotan beharrekoa. || Behar-beharreko ez diren gastuak kenduaz.
Loturak

Aztergaia: beharreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izlag.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
beharren izan
ad.-lok. Langileak beharren duena. || Euskara idatziaren barrutian, irakaste lanean dugu beharrenik batasun hori.

Aztergaia: beharren izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -en.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

beharrenean
adb. g. er. Behar gehien dagoenean. Ez ditut beharrenean ene adiskideak ukatzen.

Aztergaia: beharrenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

be(h)arrenean B 1 (Añ GGero); G 4 (Or, Vill Jaink; Uzt LEG I: "-ian"); IE 3 (Ax: "han anu eta ukho egiten dugu, beharrenean faltatzen dugu"; ES, Larz Iru: "Ez ditiat beharrenean ene adixkideak ukatzen"); bearreneko G 3 (JMB ELG: "asmakizun eta lanbide bearreneko"; Berron Kijote: "au bait-zan estu-aldi larri artatik irtetzeko bearren-bearrenekoa"); bearrenezko G 7 (Inza Azalp: "kristauaren libururik bearrenezkoa"; "kristauak siñistu bear duan bearrenezkoa"; "egirik jakin bearrenezkoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beharreneko G-EB 3 (A. Zavala EsZa: "105. Alperraren indarrak, aularen enpeñoak eta pobrearen arrazoiak, bearreneko garaian kale"; Euskera 1968: "H. bi bokal berdinen artean beharrenekoa"; "Euskaltzaindiak... oraingoz... beharrenekoa nahi luke"). Ez dugu beharrenean forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beharrenean : HaizeG BF ("au moment le plus pressant"), Lh DBF, PMuj DVC (bearrenean: "en lo más preciso"); bearreneko : PMuj DVC ("v. bearrekoen, bearren") // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, DRA.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "beharrik handienean [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

beharreneko
adj. Beharrezkoena. Osasuna, eskola, ogia eta beharrenekoak eduki genituen, eskubide izan aurretik, dirua kostatzen zirenean; bestelako gutxi.

Aztergaia: beharreneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ikaslearen libururik beharrenekoa.

beharretan
adb. Ipar. eta naf. Beharrean, premian. Zure laguntzaren beharretan gara.
Loturak

Aztergaia: beharretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

diru(aren) beharretan direnak.

beharrez
1 adb. Osagarritzat duen aditzak adierazten duena gauzatzeko asmoz edo lehiaz. (Osagarritzat aditz bat, partizipio burutuan, duela). Erorikoa bigundu beharrez. Zergatik zabiltza ni hil beharrez? Bazekien milaka kristauk odola isuri zutela turkoei Jerusalem kendu beharrez. Besoak zabalik dauzka, laztan eman beharrez.
2 adb. -tzeko zorian. Zurrungaka, arnaska, ito beharrez.
3 adb. Aditzak edo izenak adierazten duena behar delarik, behar delako. (Osagarritzat, batez ere aditza, partizipio burutuan, edo izen soila dituela). Euskaltzaindia, gainerako helburuak gainerako, batasun beharrez sortua izan baitzen. Lan beharrez joan zen Parisera. Penaturik geratu zen harekin mintzatu gabe etxera itzuli beharrez. Jolas lagunen beharrez, elkarrekin zebiltzan etxe batekoak eta bestekoak.
4 adb. Beharrak eraginda, behartua; nahitaez. Egiazki beharrez dabil eske. Beharrez egin dut.

Aztergaia: beharrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: erorikoa bigundu beharrez. 2 labur beharrez; hobe beharrez.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
beharrezko
1 adj. Aipatzen dena izan edo gertatu gabe, beste zerbait ezin izan edo ezin gerta daitekeena; nahitaezkoa. Ik. nahitaezko. Baldintza beharrezkoa. Borondatezkoa da, ez da beharrezkoa. Zerbaitetarako, zerbait egiteko, beharrezko diren gauzak. Hain beharrezko zaigun zure laguntza. Beharrezkoa baino on gehiago egitera eragiten diguna. Euskarak beharrezkoa du batasuna, iraungo badu. Hamaika lan beharrezkoagoak baditugu.
2 adj. (Osagarritzat aditz bat partizipio burutuan duela). Ik. beharreko 1. Bete beharrezko aginduak.

Aztergaia: beharrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: behar-beharrezko .

beharrezkotasun
iz. Beharrezkoa denaren nolakotasuna. Galdera horiek interesatzen zaizkigu metafisikan eta bereziki beharrezkotasunaren auzian barneratzen garenean.

Aztergaia: beharrezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beharrezkotasun 4 aldiz jaso da: Lantziri ("Estatuak irakaskintza osoki eskuratu nahiko du, iraultza aitzin ere airean zebiltzan ideia nagusi batzu baliatuz: urritasuna laikotasuna eta beharrezkotasuna"), UZEI ("Sentsazioek ezin dute ezagutzaren arazorik nagusiena argitu: alegia, egia batzuren orokortasuna eta beharrezkotasuna"), Azurm ("Eta guti dira, herrigintzarako burrukatzea balio nagusitzat jotzen den urte hauetan, sakristiako mundu sakratu horri beharrezkotasunik edo itxurarik ere ikusten diotenak"), EHAA 1990 ("Baimen honek ez du kentzen egitasmoa egin aurretik legezko udal baimena lortzeko beharrezkotasunik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beharrezkotasun : AB38 1 'necesidad'; Euskalterm 7 ('necesidad' 2; beharrezkotasun metafisiko 'necesidad metafísica' 1; beharrezkotasun-lege 'ley de necesidad' 1; beharrezkotasun dibino 'necesidad divina' 1; beharrezkotasun logiko 'necesidad lógica' 1; 'obligatoriedad' 1) // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; HiztEn; LurE; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

beharrezkotasun : AdminEL // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin; AdmMila; AgAld hitz-bilduma; EurItune; AdmHizt; LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beharrezkotasun jaso duen beste hiztegia: HiruMila ('obligatoriedad') // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria, sistemaren araberakoa.

beharreztenkeria
iz. Ipar. eta naf. Behargabekeria. Hobendun garela koleran erraten edo egiten ditugun beharreztenkeria guztiez.

Aztergaia: beharreztenkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beharreztenkeria iz. Ipar. Zah. Erabilia, Baztanen behinik behin. Naf marka behar du'.

 - [E116]: 'Baztanen galdetu dut, baina ez dut aurkitu. Baztango grabazioetan ere ez'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'beharreztenkeria iz. Ipar. Naf. hori behareztenkerietan aritzen da'.

beharri
iz. Ipar. Belarria.

Aztergaia: beharri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

beharri, belarri

Euskaltzaindiaren Arauak

: Ipar. h. belarri.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

belarri da euskara osorako hobestekoa, gehituz: "beharri. Ipar.: ik. belarri"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "oraingo zerrenda honetatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [E301]: belarri bakarrik onartu dugu". (1993-02)

 - [A106]: zerrendatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [I203]: belarri" (1993-02)

 - [K204]: aztalbeharri: kabila [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  beharri Ipar. h. belarri. Horrelakoetan e. jartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da oharra onartu.

beharrik
adb. Ipar. eta naf. Zorionez; eskerrak (lasaituaren edo pozaren adierazle gisa). Anton. damurik. Beharrik han bainuen ama. Andoaindarraren eragina ez zen gainera, eta beharrik, Konpainian gelditu. Beharrik da gertatu gizon bat Euskal Herria eta euskaldunak zinez maite zituena. Beharrik, orduko, ilargiak argitzen zituela erreka eta bazter ikaragarri haiek. Beharrik etorri zaren, bestenaz itoko nintzen.

Aztergaia: beharrik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'zorionez': beharrik han bainuen ama; andoaindarraren eragina ez zen gainera, eta beharrik, Konpainian gelditu.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zorionez ("beharrik han bainuen ama"; "Andoaindarraren eragina ez zen gainera, eta beharrik, Konpainian gelditu")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beharrik | EArau: batez ere Ipar. 'zorionez': beharrik han bainuen ama; andoaindarraren eragina ez zen gainera, eta beharrik, Konpainian gelditu. Beharrik, oso erabilia. Naf marka gehitu'.

 - [E116]: 'bai, Baztanen hitzetik hortzera'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK'.

beharrizan
iz. Batez ere bizk. Beharra, premia. Gizonaren beharrizanak. Sendi guztien beharrizanak ere ez dira berdinak izaten. Berak argi du egoera hori beharrizan egoera dela.

Aztergaia: beharrizan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'beharra, premia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk. Ik. behar, premia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Bizkaialde osoan erabiltzen da, eta A marka beharko luke" (1995-01-25)

beharrune
iz. zub. Beharra. Ik. beharkizun.

Aztergaia: beharrune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-une.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

behartasun
1 iz. Behartsua denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. pobretasun; txirotasun. Behartasuna eta aberastasuna. Behartasunik larrienean.
2 iz. Zerbaiten falta, zerbaiten gabezia. Ezeren ere behartasunik gabe gauza guztiez txit hornitua.

Aztergaia: behartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pobrezia, gabezia'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

pobrezia, gabezia

beharti
adj./iz. g. er. Behartsua. Behar duena bilatzen ez duena, beharti gelditzen da beti.

Aztergaia: beharti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behartsua.

behartsu
iz./adj. Pertsonez mintzatuz, gauzarik beharrezkoenak ere ez dituena. Ik. pobre; txiro. Anton. aberats. Anaia behartsuari guztia emateko. Honen gurasoak behartsuak ziren lurreko gauzetan. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Ez da behartsua gutxi duena, asko nahi duena baizik. Behartsu eta eskaleak. Irabaziak behartsuei banatzen. Behartsuei laguntzeko. Eta nor gu baino behartsuago gai honetan?

Esaera zaharrak

Behartsuaren asteak bi ostiral. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi.

Aztergaia: behartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behartu, behar/behartu, behartzen
1 du ad. Eginbideren batek norbait hartu; norbait zerbait egiteko premian jarri. Ik. premiatu; hertsatu. Berez bezala dago horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, idazlan biak elkarrekin berdintzea. Nagusiak behartu nau. Agindu horrek guztiok behartzen gaitu. Legez behartzerik ez dagoenean. Behartu nuen eta eman zidan hitza. Gizalegeak horretara beharturik. Zorrak kitatzera behartu zuen aitak. Debekua haustera behartu nahi zuen. Senar zikinak behartzen du bekatu diren gauzetara. Nor da aldez edo moldez behartu ez zaituenik? || da ad. Sortu zen gose hain ikaragarria, non amak beren semeak jatera behartu ziren. Halabeharrez-edo gizakiekin hitz egitera behartzen zenean, zurrundurik geratzen zen arrotzen artean balego bezala.
2 zaio ad. Ipar. Behar izan. Herriko liburutegiaren ikertzea behartuko zait: herriko liburutegia ikertu beharko dut.
3 zaio ad. Ipar. Baliatu. Behartu ere zitzaion eriari adiskide onaren kontseilua.
4 da ad. Behar izan. (Dagokion osagarriak -en edo -z atzizkia hartzen duela). Ene behartzen bazara. Hemen ez dakigu zer laguntzaren behartuko garen. Goazen Madrilera badaezpada ere; errege gaixo dago eta akaso behartuko dira gutaz eta. Nork daki, egun batez, ez garen holako ofizio batez behartuko bizitzeko? || Behartzen bazara, hemen duzu giltza.
5 da/du ad. Behartsu bihurtu; ahuldu. Eritasunek eta beste gaitzek gure gorputza behartzen dutenean. Ume anitz egin duen ahardiari gehiago ematen zaio jatera ez bazaio zenbait ume kentzen; handizki behartzen baita. Etxea asko behartu gabe sobratu duzu dotea, garai honetan neskatxa askok izango zaitu maitea.
6 du ad. Trokatu. Ik. bihurritu1 2. Besoa behartu dut.

Aztergaia: behartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behartu, behar(tu), behartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

behartu, behar(tu), behartzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bortxatu bainan ere 'zangoa behartu', zangoaren behardura" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'behartu | EArau: behar(tu), behartzen. da/du ad. Erantsi hau: 1 nagusiak behartu nau eta 2. besoa behartu dut'.

 - [E116]: 'ez dut aurkitu, baina hala izango da, PX-ek berak argi dezala kontua'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK baina zuzendu: behar(tu), behartzen. da/du/zaio ad. 3. Ipar herriko liburutegiaren ikertzea behartuko zait (liburutegia ikertu beharko dut)'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper