25 emaitza baso bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

baso1
iz. Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. Baztango basoetan. Arrainak urean, abereak basoan. Ikatza egiteko basoa. Baso sarria, zarratua. Baso inausia, soildua. Pago baso itzaltsua. Basoko abereak, hegaztiak. Munikolako baserriak baso sail handiak zituen. Herri basoa. Baso jabeak diruzale dira; larrutu dituzte mendi eta basoak.

Esaera zaharrak

Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. Etxera orduan basora.
baso2
iz. Edalontzia; ontzi horren edukia. Basoa puskatu zuen. Basoak bete. Baso bat ur hotz. Baso bana sagardo eman zien. Edan dezagun beste baso bana. Baso bete ardo. Hamar baso hartuta hamar baso hustu. Zenbait baso ardo. Baso ardoa goratu eta irri egin zuen.
baso3
pred. Ipar. zah. Gai, gauza. Zuk egin nazazu baso, Lorian parte izateko.
Azpisarrerak
baso4
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'odola ibiltzen den hodia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hodi; odol hodi].
baso izan
da ad.-lok. Ipar. zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.

Aztergaia: baso izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. gauza izan, duin izan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E206]: Euskaltzaindiak onartu duenez baso izan (baso 3 sarrerako azpisarrera gisa), guztiz isiltzekoa da sarrera hau. ()

baso soiltze, baso-soiltze
iz. Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.
basoalde
iz. Basoa, basoz eraturiko ingurua. Amestu genezakeen ikusgarririk zoragarriena agertzen digu oraintxe basoaldeak. Eguna haizetsu jaiki zen eta basoaldean bazen orbel-dantza.
basodilatazio
iz. med., med. Odol hodiak zabaltzea. Sendagai horiek bihotz-uzkurduraren handitzea, basodilatazioa eta muskulu-erlaxazioa eragiten dituzte.

Aztergaia: basodilatazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
basoerdi
iz. Baxoerdia. Lagunartean basoerdiak edatea galtzen ari den ohitura da.

Aztergaia: basoerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. baxoerdi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez dakusat baxoerdi lagunarteko forma hipokoristiko eredu kanoniko eta bakar gisa kontsakratzeko arrazoirik".

 - [E103]: "Zer da baxoerdi?".

 - [E116]: "Mogelen adibide bat kenduta, gainerako lekukotasun guztiak 'baxoerdi' dira. EEBSn ere badira adibideak, bietatik, baino 'baxoerdi' gehiago ageri da, zalantza gabe. Badirudi guztiz lexikalizatua dela hau ('baso erdi' esan nahi du, ez besterik), batez ere gipuzkeraz. Ez dakit zertako behar dugun hau, egia esateko. Bazterrak nahasteko ('baxoerdi' onartuz gero 'baso erdi' esan daiteke?). Nik baztertzea proposatuko nuke eta hitz elkartu arrunt bezala idaztea, gero nahi duenak beti eskura baitu hitz honekin nahiz beste guztiekin forma hipokoristikoak nahi duenean erabiltzea. Nik hau proposatzen dut: baxoerdi* e. baso(-)erdi (eta hau baso hitzaren AS gisa sartu)".

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): baso erdi: baso erdi patxaran / basoerdi / baxoerdi".

basogintza
iz. Basoak landu eta zaintzea; basolanean aritzen denaren jarduera. Erregai horiek hainbat landaretatik, nekazaritzatik eta basogintzako hondakinetatik lortzen dira.

Aztergaia: basogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. silbikultura.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

basoilar
iz. Tetraonidae familiako hegazti basatia, haizemaile formako isatsa duena eta oihu bereziak egiten dituena (Tetrao urogallus). Euskal Herrian gelditzen diren basoilar bakanak Irati eta Erronkari aldean bizi dira.

Aztergaia: basoilar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Tetrao urogallus.

basoilo
iz. Oiloaren antzeko zenbait hegazti basatiri ematen zaien izena (Otis sp.); bereziki, hegazti zango-luzea eta lepo-luzea, burua eta bizkarraldea arreak, eta sabela zuria dituena (Otis tetrax). Basoiloen ekosistema babestu nahi dute.

Aztergaia: basoilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Otis sp.

basokada
iz. Baso baten edukia. Edan ezak beste basokada bat ardo. Bigarren basokada ere amaitu du.

Aztergaia: basokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

basokonstrikzio
iz. med. Odol hodiak uzkurtzea. Beroak basodilatazioa eragiten du eta hotzak basokonstrikzioa.

Aztergaia: basokonstrikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basokonstrikzio (eta baso-konstrikzio 1) 3, Letamendi ("Beroa mantentzeko basokonstrikzioa nahikoa ez denean, muskuluak uzkurtuz beroa ekoiztu", "Egokitze-puntu berri honek, nerbio-bide sinpatikoak erabiliz, gorputzaren periferiako odol-basoetan baso-konstrikzioa eraginez beroa gordetzea lortuko du", "basokonstrikzioak berarekin dakarren hotz sentsazioak pertsonaren portaeran aldaketak sortzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basokonstrikzio : HiztEn, Euskalterm 1 (baso-uzkurdura sinonimoarekin); basokonstriktore : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basokonstrikzio : ElhHizt (Med. vasoconstricción) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

basolan
iz. Basoan egiten den lana, bereziki basoko egurgintza. Gizonezkoek basolanari ekiten zioten; batzuek artzaintzan, ikazkintzan besteek; beste batzuek, berriz, ikatza oletara ekartzen. Basolanean ari zela, arbola batek azpian lehertu zuen.

Aztergaia: basolan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
basolibondo
iz. Gizakiak landu gabe hazten den olibondoa. Izan ere, basolibondoa lur horietan sortu ohi da ugari.

Aztergaia: basolibondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: basa-oliondo : Ibiñ Virgil; eta Rom 11,24 pasarteari dagozkionak: basoliondo : Ol, IBe (Lç basa zen oliba, He basa-oliba, Dv olibondo basaka); basa oliondo : IBk; basoriondo : Ker.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bas-oliondo 1 (S. Onaindia: "Ementxe zegon alabearrez osto mikatzdun bas-oliondo bat, Pauni eskeiñia, itxastarrentzat agurgarria aintziña").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basolibondo : HiztEn ("Olibondoaren barietate basatia"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. Nekazaritza Hiztegia, Botanika Hiztegia.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basolibondo : ElhHizt, HiruMila; bas-oliondo , bas-oliondoki : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

basolo
iz. Oloaren familiako belar landarea, bazkatarako erabiltzen dena (Bromus sp. ). Ik. larre olo. Erein genituen ildoetan, iraka antzu eta basolo elkorra baizik ez dira sortzen.

Aztergaia: basolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. larre-olo / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

larre-olo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Bromus sp.

basomutil
iz. Basolanean jarduten duen langilea. Basomutilak, batzuk ikazkinak, beste batzuk zerrariak.

Aztergaia: basomutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
basoratu, basora/basoratu, basoratzen
da/du ad. g. er. Basora joan; basora eraman.

Aztergaia: basoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

basora(tu), basoratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

basotar
1 adj./iz. Basokoa, basoan bizi dena. Eskerrak emanik, herri saguak jarraitu zion basotarrari.
2 adj./iz. Basatia. Jendaki barbaro eta basotarrak Italiara eta bertze anitz erresumatara etorri zirenean, bentzutuek hartu zuten garaitiarren hizkuntza.

Aztergaia: basotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basotar izond. 1, BAizk Ipuin (“Iñok ezekijan artzain basotar aren egizko ixena”, “Basotarra zan bera, arrutza estu-estuban jayua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'hau kendu'.

 - [E116]: 'ikusi zer erabaki dugun goitiago'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): basotar'.

basotu, baso/basotu, basotzen
da/du ad. Baso bihurtu. Uhartea basotu zutenez gero.

Aztergaia: basotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

basotu, baso(tu), basotzen. da/du ad. 'oihandu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

basotu, baso(tu), basotzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'oihandu, oihaneztatu'

basotxo
iz. adkor. Basoa (edukia). Gauerdi aldean etxeratu zen, bestetan baino basotxoren bat gehiago edanda.

Aztergaia: basotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh78 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

basotxo 82.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

basotxo 27.

Bestelakoak

adib: okerreko adj. Zuzena ez dena, hutsegite edo nahaste baten ondorio dena; kontrakoa. Okerreko bidea hartu zuten. Gauerdi aldean etxeratu zen, bestetan baino basotxoren bat gehiago edanda, eta okerreko etxean sartu zen. Okerreko aldera ihes zihoazkion txerriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Baina komeni da baso sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa baso sarreran.

basozain
iz. Basoak zaintzen dituen pertsona. Kanadara joan zen basozain.

Aztergaia: basozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basazain (A; Iz ArOñ; Zamac III 99s ap. DRA); basozai (Lek EunD 23; Or Eus 285); basozañ (Goen Y 1934, 92)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basozaiñ : ager. bakarra (32072)

Sektore jakin bateko informazioa

AB38: basozain (TB31, 141); AB50: basazain (C20W); basozain (E03D); DFrec: ø; Euskalterm: basazain / basozain (AB98: ager. bana); baso-zaintza (AB99)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Sin. oihantzain proposatu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez da orain sartzekoa.

basozaintza
iz. Basoak zaintzea, basozainaren lanbidea. Ik. oihanzaingo. Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz gain, basozaintza ere gainbeheran dago.

Aztergaia: basozaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper