baliabide
1 iz. pl. Norbaitek, eta bereziki herri batek, dituen edo erabil ditzakeen ondasun edo bide materialak. Gipuzkoako ur baliabideak. Herri baten giza baliabideak.
2 iz. Batez ere pl. Zerbait lortzeko baliagarri gerta daitekeen bidea. Ik. bitarteko 3. Teknika-baliabideak. Kontakizunean erabiltzen dituen baliabide nagusiak. Hizkuntzak berak dituen baliabideak erabiliz sorturiko hitzak. Euskararen herria berreraikitzeko tresnak eta baliabideak eskuratu behar ditugu. Enpresa handiek, Googlek batez ere, oinarrizko baliabideak jarri dituzte Interneteko erabiltzaileen eskura. Gauza bakarra genuen buruan, gertatutakoa salatzea eta euskarazko beste egunkari bat sortzeko baliabideak lortzea.