5 emaitza baietz bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

baietz
1 Perpaus osagarri baten ordaina denean, bai adberbioak hartzen duen era. Anton. ezetz. Baietz uste dut.
2 Baiezkoa berresaten denean erabiltzen den era. —Etorriko al zara? —Bai. —Zer? —Baietz. Baietz, bada, Martin, egia diodala!
3 (Apustu adierazgarri gisa). Apustu egin dio Getariatik Zumaiara joan baietz hitzik egin gabe. Donostia baietz, Getaria baietz, baietz hogeiz azpitik. Irabazi baietz. Baietz galdu. Lau baietz.
4 iz. Baiezkoa. Zer dakarzu, baietza ala ezetza? Baietza eman, hartu, eskatu. Bere baietzaren agiria.

Aztergaia: baietz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak gehitzeko eskatuz "1 adlag. 2 iz."

Beste sarrera batean argitzekoa

baietz sarreran jaso liteke iz. kategoriakoa.

baietz egin
1 du ad.-lok. Baiezko keinua egin. Telmok baietz egiten du buruarekin. Buruaz baietz egin zuen berehalaxe.
2 du ad.-lok. Gertakizun dagoenaren aurrean, baiezkoaren alde apustu egin. Baietz egingo nuke. Hartz amak esnea eman baietz egingo nuke.

Aztergaia: baietz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezetz egin lantzean baietz egin ere azpisarrera gisa jasotzea proposatua. Orain adibidea da baietz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baietz eta egin sarreretan.

baietz erantzun
du ad.-lok. Beste guztiek baietz erantzun genion. Baietz erantzun nion, itzuliko nintzela.

Aztergaia: baietz erantzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko Lexien atalean jasotzekoa da.

baietz esan
du ad.-lok. Baietz dio. Esazu baietz! Zer esaten duzun ez dakizula, baietz esaten duzu anitzetan. Finantzetan aditua ez naizen arren, baietz esango nizuke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baietz esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da ezetz esan formarekin egin bezala.

baietz eta baietz
baietz-en indargarria. Alde askotan itaundu zuen egia ote zen albistea, eta, alde guztietan, aho batez ziotsoten baietz eta baietz. Baietz eta baietz erantzun zidan.

Aztergaia: baietz eta baietz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAIETZ ETA BAIETZ. (Intens. de baietz). Onduko zara zere bizi guzirako? [...] Baietz ta baietz juramentaturik eriak esan. Mb IArg II 333. Alde askotan itandu eban egia ete zan albistea, ta alde guztietan ao batetik zirautsen baietz da baietz. Ag Kr 114. Bada ango musikero arrek itz egin ziyon amoriyo kontu eta neskak [...] abisatu ziyon baietz eta baietz. Iraola 70. Biharamunagoan bazkariterat jitea baietz eta baietz hitz-emanik, berehala utzi nuen. JE Bur 129. Iya nerekin konforme zegon / asi nazaion galdian, / baietz ta baietz erantzun ziran. Tx B I 75. "Ba, gaur norbeit loriatzekotz, hura eginen duk, puska hauk oro guk etxerat eremaitearekin". Baietz eta baietz, heltzen dire holaxet Kamieten-bordako parrera. Barb Leg 136. Baietz eta baietz, guarda-ondoa bera bidali zuten. Lf Murtuts 18. Dantzan eragiteko txilibitu bat lortu bear ebala emon eutsan buruak. Baietz eta baietz. Bilbao IpuiB 153. Ain zorrotz zion Don Kijotek baietz ta baietz gudalosteak zirala. Berron Kijote 195.

baietz eta baietz 1, Erlea (“baietz eta baietz denak elgarrekin joan ginen pilotaplazara“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baietz eta baietz 15: Herria 5 (“Berak baietz eta baietz errepikaturik ere...”), Joan Mari Irigoien 3 (“Haserretu eta koleratu nintzaioan, eta ezetz erran... baina hark baietz eta baietz”), Anjel Lertxundi (“Neskak, baietz, baietz eta baietz”), Bat-bateko bertsolaritza (“Oralistek baietz eta baietz esan arren, ezinezkoa da ia onomatopeiak inprobisatzea, aurrez formulatu eta formulen artean egokitzeko saioak egin ez badira”), Karlos Zabala (“Paulinek baietz eta baietz besterik ez zion erantzuten”), Michel Oronoz (“Eta denek baietz eta baietz”), Elizen arteko Biblia (“Haiek, ordea, baietz eta baietz ari zitzaizkionez, azkenean esan zien”), Hasier Etxeberria (“Eta Petriquilloac baietz eta baietz, bein eta berriz”), Janbattitt Dirassar (“Baietz eta baietz, ez zuela horretaz duda mikorik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia indargarri gisa, egokia eta komeni da jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bai sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper