16 emaitza azkar bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

azkar1
1 adj. Indartsua, sendoa. Igor ezazu haize azkarra. Hesi azkar bat. Soka azkar batez estekatua. Etxe azkarra. Gogoa azkarra bada ere, haragia argala da. Azkarrak flakatzen. Antso Azkarra.
2 adb. Bizkor, sendo. Gure amodioa beti azkar egonen da. Bere fedean azkar dagoena.

Esaera zaharrak

Ezina azkarrago da ezen ez zina.
azkar2
1 adj. Buru-ernaia, adimen argikoa. Rebeka azkarrak, Jainkoaren argiaz zegoenak. Mutil azkarra, eskolan beti aurrena. Buruz azkarra, bihotzez ona.
2 adj. Nagia ez dena, ernaia. Izan gaitezen azkarrak arimaren gauzetan. Gure guraso ernai azkarrek itsasoz eta lehorrez egindako egite gogoangarriak.
3 adj. Lasterra. Mandatariari zaldirik azkarrena eman.
4 adb. Laster, arin. Tximista bezain azkar joan. Azkar etor zaitez. || Azkar-azkar jaitsi zen asto gainetik.

Esaera zaharrak

Azkar eta ondo, usoak hegan. Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen.
azkaratear
1 adj. Azkaratekoa, Azkarateri dagokiona.
2 iz. Azkarateko herritarra.
azkargailu
iz. Ipar. Azkartzen, sendotzen duen gauza. Gure gorputz ahulentzat igandeko pausua baino azkargailu hoberik ba ote da!

Aztergaia: azkargailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu/-garri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ipar marka behar du, eta definizioa: 'sendotzen duena'. Gainera, adibideetan ikusten denez, beti 'izond' da, eta ez 'iz''.

 - [E210]: 'azkargailu. Txostengileak dio adibideetan ikusten dela hitz hori izenondoa dela, eta ez izena. Ez da hori, ordea, OEH-ko lekukotasun batzuek erakusten dutena. Ikus, bestela, honako adibide hauek: #mdash#Gure gorphutz ahulentzat igandeko pausua baino azkargailu hoberik ba ote da! (Egunaria edo almanaka, 1961-1-12). #mdash#Elhorriak eta hausinak sorthuko dira hango etxeetan, laharrak hango hazkargailuetan, eta hura izanen da erainsugeen etzan-lekhu eta ostruken alhapide (Jean Duvoisin, Is 34, 13). Ondorenez, hitz horren aldamenean, laburdura biak agertu beharko lirateke: "izond." eta "iz.". Eta, zehatzago jokatu nahi izanez gero, hauxe jarri beharko litzateke: 'azkargailu 1 Sin. azkargarri izond. iz. 2 'harresi, gotorleku' iz.' (nire oharra: bigarren adiera hau berria da, lantaldeak ez zekarren)'.

 - [E116]: 'Beraz, hau proposatzen dut: azkargailu iz. eta izond. Ipar 'sendotzen duena'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'OK'.

azkargarri
iz./adj. Ipar. Azkartzen, sendotzen duena. Memento horietan, ekar burura zerbait gogoeta argi eta azkargarri, jabaltzen lagunduko zaituena.

Aztergaia: azkargarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ipar marka behar du, eta definizioa: 'sendotzen duena'. Gainera, adibideetan ikusten denez, beti 'izond' da, eta ez 'iz''.

 - [E210]: 'azkargarri. Aurreko oharraren bidetik, hau ere izenondo eta izen izan daiteke kasuan-kasuan'.

 - [E116]: 'uste dut, hala ere, hau beti izond. dela. Beraz, hau da nire proposamena: azkargarri iz. eta izond Ipar 'sendotzen duena''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'OK'.

azkarkeria
iz. Maltzurkeria. Nirekin egin duen azkarkeria ez du lehenengo eta bakarra.

Aztergaia: azkarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkarki
adb. Bortizki, sendo, kemenez. Azkarki aritu zen lanean aste guztia. Aldapan azkarki jarria. Azkarki sinesten dut. Azkarki finkatua. Esku ezkerraz azkarki atxikiz buztana. Fedearen alde azkarki mintzatzen.

Aztergaia: azkarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkartasun1
iz. Kemena, indarra, bizkortasuna. Gazteen indar eta azkartasuna.

Aztergaia: azkartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkartasun2
1 iz. Prestasuna, lastertasuna. Azkartasunaz obra onak egiteko. Hirugarren kapitulua: nagitasunaren eta azkartasunaren gainean.
2 iz. Arintasuna, bizkortasuna. Haren eskuen azkartasuna.
3 iz. Adimen argitasuna. Bere semearen adimen eta azkartasuna zioten bezain handia ote zen.

Aztergaia: azkartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkartu1, azkar/azkartu, azkartzen
da/du ad. Indartu, bizkortu, sendotu. Amodioa bere erroetan beti azkartzen ari da. Beldurtiak azkarturik. Harremanak azkartzeko.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen.

Aztergaia: azkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkartu, azkar(tu), azkartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azkartu, azkar(tu), azkartzen

azkartu2, azkar/azkartu, azkartzen
1 da/du ad. Zerbaitetarako gogoa bizkortu, arindu. Gutxi dira ondasun horiek hartzeko azkartzen direnak. Guraso alferra ez da azkartuko nekeari ekiteko.
2 da ad. Burua, adimena argitu. Lehen ere bizkorra zinen, orain gehiago azkartu.

Aztergaia: azkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkartu, azkar(tu), azkartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azkartu, azkar(tu), azkartzen

azkartxo
1 adj. adkor. Azkarra, lasterra. Aste honetako zutabeen arakatze azkartxo bat eginez esanen nuke denetatik dagoela.
2 adb. adkor. Aukeran azkarregi, aukeran lasterregi. Ez al goaz azkartxo? Ez al zara azkartxo hasi aginduak ematen?

Aztergaia: azkartxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

azkartxo azkartxu . Deprisa. Juan, ia gurdi auek azkartxo biraltzen dituzun. Ag G 124. Ama, ama! jantzi nagizu azkartxo. Elzo EEs 1916, 159.

LB 30 (Argia 2, Berria 2, EiTB 12, Elkar 12, Jakin 1, UEU 1); ETC 68

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa, ‘azkarregi’ adiera du eta.

azkartzaile
adj./iz. Azkargarria, sendotzailea. Lurra biziaren emaile da, biziaren azkartzaile eta gizonaren ondasunen begiratzaile.

Aztergaia: azkartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

azkargarria, sendotzailea.

azkartze1
iz. azkartu1 aditzari dagokion ekintza. Maule-Gaineko gazteluan azkartze lanak hasiko dira.

Aztergaia: azkartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azkartze 3: Oihenart taldea 2 (“merkatuen azkartzea nahiz hedakuntza”, “Zergatik borbondarrek zentralismoaren azkartze bat erakutsi zuten?”), A. Prego (“XX. mendean sartzean, Gipuzkoa ekonomiaren azkartze-prozesuan abiatu zen”).

azkartze 1: Argia (“Bestalde, denborarekiko harremana izugarri aldatu da, eta denboraren azkartze zoro honek informazioaren hierarkizazioa kondenatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azkartze 5: Herria (“Frantziak baduela halako ahul aire bat eta azkartu behar duela, hori ere errepikatu du, erran gabe azkartze hori nola egin ditakeen”), Berria (“Bat-bateko azkartze eta balaztadak entzungo dituzte berriz”), Marzel Etxehandi (“Etorkizun ezezagunari buruz, indar izpiritualez azkartze handia izan zen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ez dut uste horrenbesterainokoa denik: lehendik ere, gero eta leku handiagoa hartzen ari zen eskola gure bizitzan; prozesuaren azkartze bat besterik ez zen hortaz”), Koldo Izagirre (“Azkartze bat nabaritu dut kutxa torazikoko dinamoan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

azkartze2
iz. azkartu2 aditzari dagokion ekintza. Denboraren azkartze zoroa.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper