38 emaitza aurrera bilaketarentzat - [1 - 38] bistaratzen.

aurrera
1 adb. Aurrean den tokira. Bi pauso eman zituen aurrera. Etxe aurrera joan zen. Badaezpada ez nintzen aurreraegi sartu.
2 adb. Norbait dagoen tokira. Epailearen aurrera eraman zuten.
3 adb. Aurrerantzean. Utzi zituen lagun gaiztoak eta aurrera bizi izan zen Jaunaren beldur santuan. || (-tik atzizkiaren eskuinean). Ik. hemendik aurrera. Gauak askoz ere luzeagoak izango dira gaurtik aurrera. Bihartik aurrera, okindegiak ere itxita.
4 adb. (Denboraren iragatea adieraziz). Bizi zaitezen zedroen antzera milaka urtetan aurrera.
5 interj. Adorea emateko hitza. Aurrera, mutilak!

Aztergaia: aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurrerako 1 izlag.: hogei urtetik aurrerako gizonak. 2 adlag.: oraindainokoaz damutzea eta aurrerako asmo onak egitea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurrera egin , aurrera egon , aurrerakoan ; eta, onartuz gero, aurrera atera, aurrera eraman, aurrera jo .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aurrera atera
1 du ad.-lok. Egiteko zailez, proiektuez, helburuez eta kidekoez mintzatuz, nahi edo espero zena lortu. Egiteko latz bat aurrera atera nahi duenak hura jadanik burutua duela imajinatu behar du. Lana gogor egin nuen, lantegia aurrera ateratzeko. Jendearen ustekabe honetaz baliaturik, errazago aterako zituen aurrera bere asmo doilorrak. Etxekoak aurrera atera ahal izateko, Mundakako portuan arraina harturik, herriz herri ibiltzen zen.
2 da ad.-lok. Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Egunkari batean lan egiten zuen, gauaz ikasten zuen kazetaria izateko... aurrera aterako ziren, bai horixe. Iruditzen zaik Lillian aurrera aterako dela?

Aztergaia: aurrera atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira (eta Mde, Izeta, MEIG) aurrera atera 12: Kk Ab II; Alz Burr; ABar Goi; TAg Uzt; Etxde JJ 6; JAIraz Bizia; NEtx LBB; aurrera egin 24: Echta Jos; Or Tormes; Kk Ab II; Otx; Erkiag BatB 2; Alzola Atalak; Or Eus; Or BM; Ldi IL; Etxde AlosT; Etxde JJ 4; Or QA 2; Basarri; Salav; NEtx LBB 4; Berron Kijote; aurrera ekin 1: Ldi IL; aurrera eragin 4: fB Ic II 2; NEtx LBB; MEIG I; aurrera eraman 28: Mg CC; VMg; Lard 2; Aran SIgn; Lab EEguna; Ldi IL; Ir YKBiz; ABar Goi; TAg Uzt; Mde HaurB; Etxde JJ 4; Vill Jaink 2; NEtx LBB 6; Berron Kijote; MEIG 4; aurrera eroan 21: Mg CO 4; JJMg BasEsc; Astar II 4; Añ EL2; CatLlo; Azc PB; Ag AL; Enb; Eguzk GizAuz 4; Erkiag Arran; Etxba Ibilt 2; aurrera ibili 2: MEIG; aurrera igaro 4: Añ GGero 2; Gco II; AA III; aurrera irten , urten 4: TAg Uzt; SM Zirik; Basarri; Etxba Ibilt; aurrera jarraitu 10: Izt C; AB AmaE 2; Or Tormes; Etxde JJ; Uzt BT2; Erkiag BatB; MAtx Gazt; BEnb NereA; Uzt LEG II; aurrera jo 14: Echta Jos; Erkiag Arran 2; Ldi IL 2; Anab Aprika; NEtx LBB), MEIG 7; aurrera joan 98: Añ GGero 2; Mg CO 2; Astar II 5; AB AmaE 3; Echta Jos 2; Kk Ab I; Kk Ab II; Enb 2; Erkiag Arran 2; Erkiag BatB 4; Akes Ipiña; Bilbao IpuiB; SM Zirik 2; BEnb NereA; Mg CC; AA III 7; Lard 6; PE 2; Bv AsL; Arr May; Moc Damu; Ag G 3; Muj PAm; Or Eus; Or Aitork; Or QA; Tx B III; Alz Ram 2; Lab EEguna 2; Etxde AlosT; JAIraz Bizia 2; NEtx Nola; NEtx Antz; NEtx LBB 6; Munita; Anab Poli; Anab Aprika; Basarri 2; Uzt Sas; Zait Plat; Vill Jaink 3; Gazt MusIx 2; Mde Pr; Izeta DirG; Mde HaurB 4; Arti Ipuin; MEIG 8; aurrera segitu 2: Aran SIgn; MAtx Gazt.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrera atera 62: Zubk (atara); El Día 1933 2; El Día 1936; NEtx; Muxika; Lab; J. Gaztañaga; B. Latiegi 2; A. Sagarna; G. Knorr; M. Irazgoiti; K. Mujika; I. Fernandez; J. Azurmendi; E. Zabala 2; P. Zabaleta; Baietz/2; L. Artola; Hizkuntza/7; EEM HizkLiter; Kuxkux/5; UZEI 2; Bizi araua; Euskal Herria. Diapositiba bilduma; M. Iturbe; G. Ansola; M.A. Barcenilla; EKUrtek 1984; J.A. Agirre; J. Iturralde; A. Eguzkitza; A. Arana; M. Etxezarreta; Mintzo eta kantu; J. Kalzada; Egin 1982; Egin 1987; VozEusk 1984 2; Egin 1988; Egin 1989; R. Zapirain; Herr 1987 2; Zer 1977; J. Agirre; Argia 1989; J. Zumalabe; X. Letona; Eguna 1990 3; Habe 1988; I. Arozena 2; L. Goienetxe; Euskadi Obrera 1978; Aizu! 1988; aurrera bultzatu 1: J. Intxausti; aurrera egin 108: Ldi IL; K. Eleizegi; J.A. Etxebarria; G. Ansola; S. Muniategi 2; M. Amundarain; A. Albisu; Ataño MLanak; K. Navarro; E. Etxezarreta; Zabal 1976; J. Bergara; P. Uribarren; K. Zuazo; N. Azurmendi; A. Urretavizcaya; J.M. Beltran; J.M. Urkia; Jakin 1981; HezkSaila 1984/85; Casve Amikuze; M. Murua 2; Baietz/2; J. Setien; K. Igea; Euskara mailaka; J.R. Etxebarria 2; Zientzia eta teknika; Kimika; A. Sarriegi; X. Gardner; J. Olazabal; A. Biteri; E. Zabala; HezkSaila; Jesusek 1986 2; I. Uria; Salbamena eta Kristau bizitza; EGA 1984; F. Arbizu; J.M. Torrealdai 2; SM Landuz; UZEI 2; KultUrtekaria 1989; I. Tapia; K. Alkorta 2; Osabide Hezkuntza; Zeu zeutara 2; X. Kintana 2; EMB Oroi 3; I. Iñurrieta; J.M. Mendizabal; A. Urretavizcaya 2; X. Gereño 7; A Eguzkitza; J.L. Egireun; J. Lasa; J. Arkotxa; I. Urbieta 2; X. Mendiguren B.; J.M. Irigoien 3; X. Mendiguren E.; K. Aldalur; M. Zuazabeitia 2; Egin 1983; VozEusk 1984; Gaur Express 1989; X. Zorroza; J.A. Etxebarria; J. Mimentza; Habe 1982; J. Zulaika; M. Olazar; Zer 1986 3; X. Peña; ZArg 1974; A. Lertxundi; I. Arozena; Boletin Ob. SS 1971; L. Unzueta; Urraspide; UnescoAlb 1990 2; aurrera-eragile : EHAA 1988; aurrera eragin : B. Larrakoetxea; aurrera eraman 131: T. Izagirre (eman); J.A. Ugarte; El Día 1934; El Pueblo Vasco 1935; Argia 1931; Lab 2; ZArg 1929; R. Irizar; SMitx Ama-semeak; J. Gaztañaga; A. Zavala; Akes; M. Oñatibia; Onaind; Garm Bidasoa; Garm Inauteria; B. Latiegi; J.M. Torrealdai 2; M. Ugalde; J.L. Davant; Jaunaren Deia 1973; P. Uribarren 2; M.A. Elkoroberezibar; I. Aizpuru; K. Zuazo; I. Zuazo 2; A. Azkargorta; Jakin 1981; E. Zabala; HezkSaila 1984/85; Soin-hezkuntza; J.M. Goñi; Baga-biga; Kuxkux/3; I. Añon; P. Alkain; K. Igea; EEM HizkLiter; F. Rodriguez; B. Astobiza; S. Goñi; M. Ausin; Euskara mailaka; I. Antiguedad; I. Irazabalbeitia; F. Garitano; Lan Kide Aurrezkia; J. Agirre; A. Biteri 2; Euskadi jaietan/90; X. Mendiguren B. 2; J. Urrutikoetxea; E. Aseginolaza 4; I. Uria 2; EGA 1984; HezkSaila 3; M. Etxeberria; X. Kintana; L.M. Mujika 2; Legazpi; X. Gereño 2; M. Iturbe; Nazio Arazoa 2; J. Erzibengoa; Elhuyar 2; F. Olariaga; I.A. Berriotxoa; F. Ugarte; Osabide Hezkuntza 2; Kristau Bidea; EMBOroi; Jon Casenave; A. Valdes; R. Egiguren; X. Mendiguren E. 2; I. Urbieta; J. Ormazabal; Agur 1973; Goiz-Argi 1974; Egin 1977 2; J. Jauregi; Euskadi Obrera 1978; EHAA 1984; Baliourritu 1984; Egin 1986; Basarri; A. Arozena; Hemen 1987; P. Zelaia 3; Herr 1987; DV Zabalik 1987; Egin 1988; X. Aramendi 3; EHAA 1988 5; J. Landa; E. Larrañaga; R. Zapirain 3; I. Orbea; J.J. Goenaga; J. Elustondo; X. Lete; J. Lezamiz; aurrera eroan , eruan 14: Eguz GizAuz; Euzko Deya 1921; Euzkadi 1933; Euzkadi 1936 2; X. Gereño 2; C. Jemein; SM; B. Aurre-Apraiz; Anait 1970; Kardaberaz 1976; J. Urkiza; Zeu zeutara; aurrera hartu 1: Jaunaren Deia 1969; aurrera urten 1: G. Nazabal; aurrera jardun 1: I. Olaberria; aurrera jarraitu 17: J.M. Arratia; Argia 1931; Basarri; Biologia; B. Latiegi; J. Lekuona; M.A. Elkoroberezibar; M.E. Laboa; G. Nazabal; ZArg 1974; A. Erkizia; Goiz-Argi 1983; Punto y Hora 1985; Deia 1986; DV 1990; Z. Andonegi; Eguna 1990; aurrera jo 38: P. Iztueta; Jaukol; K. Gallastegi; Onaind 3; J. Garitaonaindia; Basarri; B. Latiegi; P. Arregi 2; J.A. Arana Martija; OinBizk; Gizartea/OHO; Saioka/6; J. Agirre; J.M. Lekuona; J. Sudupe; G. Garate; Fisikaren historia; J. Iturralde 2; T. Irastortza 2; J. Lizarralde; G. Etxeberria; ZArg 1974 2; Argia 1983; VozEusk 1984; Egin 1987 2; I. Garate; J.A. Arrieta; J.J. Goenaga; J. Elustondo; Hemen 1989; Herria 2000 Eliza; aurrera joan 70: Muj; I. Albisu; Eliz-Cantachoac; Gipuzkoarra 1910; Euzkadi 1918 eta 1936; Euskadi Obrera 1978; I. Aranburu; Alzola; J. Kerexeta; SM Eztenk; J.A. Goiria; J.A. Etxebarria; Txill 2; Enb; P. Iztueta 2; F. Mendizabal 2; NEtx Nola; Kandida Amaren bizitza; A. Sorarrain; B. Larrakoetxea; F. Zubiaga; M. Iturbe; Ataño Zigor; Y. Oñatibia; B. Albizu; J.L. Goikoetxea; E. Etxezarreta; J.M. Satrustegi; HezkSaila 1984/85; EHAA 1985; Zer 1986; Hemen 1987; Egin 1988 eta 1989; T. Castresana; X. Gardner; I. Laspiur; I. Uria; Agenda 1990; A. Urcelay 3; Salbamena eta Kristau bizitza; Kondairan zehar; M. Aramendi; UZEI; X. Gereño 2; J.A. Agirre; OñatiLib; E. Knorr; J. Agirre; M. de Lezea; X. Galarreta; X. Monasterio; M. Escribano; I. Tapia; J.L. Lekunberri; Basarri; Lab; A. Pagola; J.R. Zabala; J.M. Etxaburu; J.J. Goenaga; Eguna 1990; Urraspide; aurrera segitu 3: UZEI; Izeta; M. Manterola.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurrera atera : DFrec 34; AB50 8; Euskalterm 1; aurrera bota : DFrec 2; AB50 1; aurrera bultzatu : DFrec 1; aurrera egin : DFrec 20; AB38 2 (horietan aurrerat egin 1); AB50 3; HiztEn (1 aurrerantz joan edo segi; 2 aurrerapenak egin, hobetu); aurrera eraman : DFrec 65; AB50 6 (horietan aurrera eman 1); Euskalterm 1; aurrera eroan : DFrec 1; AB50 1; aurrera ibili : DFrec 1; aurrera jarraitu : DFrec 23; aurrera jo : DFrec 13; AB38 4; AB50 2; aurrera joan : DFrec 46; AB50 1; Euskalterm 1; aurrera segitu : DFrec 7. Ez dugu aurkitu bestetan: LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: aurrera egin : EuskHizt (AS); ElhHizt (AS: 1 avanzar; seguir adelante; 2 progresar; mejorar); HiruMila (avanzar, tirar para adelante); Casve EF (poursuivre); PMuj DVC (adib.: avanzar, ganar terreno, ascender; G progresar, aprovechar, florecer, brillar; seguir, proseguir, continuar); aurrera etorri : DRA (avanzado, precoz); aurrera jo : HiruMila (seguir para adelante, avanzar); PMuj DVC (adib.: pasarse de largo, batir la marcha); // Eta gainera PMuj DVC (adib.): aurrera erein B: volear, sembrar a voleo, a pulso; aurrera irten: salir al encuentro, anticiparse; aurrera joan: progresar, avanzar, adelantar; aurrera ekin: forzarse para proseguir; aurrera eragin: hacer progresar, hacer avanzar; propulsar, impeler, empujar hacia adelante; aurrera atera G (intr.): prevalecer, predominar, aventajar; aurrera atera (tr.): poner en cobro, a buen recaudo, asegurar; (tr.) sacar a pulso (venciendo dificultades) // Ez ditugu aurkitu besteotan: EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + s.u. atera / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Kalko-itxura handi samarrekoak dira a. atera hau eta ondoko a. eraman (aurrera jo, berriz, libreagoa ote den aipatu da); baina erabili-hedatuak, Hegoaldean; Euskaltzaindiak erabakitzekoak dira. onartzekotan:

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atera: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

onartzekotan, aurrera sarreran eman liteke azpisarrera gisa.

Erabileremu dialektala

Heg.

aurrera begiratu
1 du ad.-lok. Begiak aurrean den tokira zuzendu. Eskua bisera moduan jarririk, aurrera begiratzen du beti. Une batez aurrera begiratzeari uzten dio eta beste auto batekin egiten du talka.
2 du ad.-lok. Iraganean gertatutakoa albo batera utzita, etorkizunari arreta jarri. Nik beti aurrera begiratzen dut, eta orain pozik nago. Hamar urte dira ama galdu zutela eta badute aurrera begiratzeko garaia. Aurrera begiratu behar dugu eta aterako gara nola edo hala.

Aztergaia: aurrera begiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa adierak bereiziz: 1 fisikoa; 2 etorkizunera begiratzea.

aurrera egin
1 ad.-lok. Aurrerantz joan. Toni atean dago, aurrera egiten ausartu gabe. Ukondoka aurrera egin zuten. Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.
2 ad.-lok. (Denborazko testuinguruetan). Denborak aurrera egin zuen, eta 1421a iritsi zen. Urteek aurrera egiteak ez ditu gauzak aldatu. Auzoko kide gehienek adinean oso aurrera egin dute.
3 ad.-lok. Egoera hobe batera igaro, goragoko maila batera igaro. Gol hark UEFAn aurrera egiteko aukera eman zion taldeari. Horrek ere laguntzen dio zientziari aurrera egiten.
4 ad.-lok. Asmo bati edo bide bati eutsi. Kolpe gogorra izan da baina aurrera egin beharra daukagu. Baina eragozpen horiek beste baliabide batzuk ematen dizkizute, eta aurrera egiteko indarra. Esan ziguten aurrera egitekotan 130 langilerekin izango zela, eta ez 160rekin. Epaileak aurrera egitea erabaki zuen, baina herri akusazioarekin bakarrik.

Aztergaia: aurrera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurrera sarrerari dagokion azpisarrera.

aurrera egon
ad.-lok. Aurreko lekuetan egon. Oso aurrera dago hori bere lantegian.

Aztergaia: aurrera egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezaguna da, testuetako lekukotasunik izan ez arren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurrera sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

oso aurrera dago hori bere lantegian.

aurrera eraman
ad.-lok. Asmo, helburu edo lan bat gauzatzeko bidean aurrera egin; gauzatu, burutu. Proiektu berri hori aurrera eraman ahal izateko. Ez zuen dirurik lortu, asmo hori aurrera eramateko. Damurik, ez zuen aurrera eraman euskal literatura biribil zezakeen obra.

Aztergaia: aurrera eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. aurrera atera.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oh. s.u. aurrera atera. Onartzekotan:

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eraman: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

onartzekotan, aurrera sarreran eman liteke azpisarrera gisa.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraman sarreran eman liteke azpisarrera gisa.

Erabileremu dialektala

Heg.

aurrera irten
ad.-lok. Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Ik. aurrera atera 2. Naturak besteen adimenaz baliatzen erakusten dio gizonari, aurrera irteteko berea aski ez duenean.

Aztergaia: aurrera irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AURRERA IRTEN. Salir adelante. Arteztasunak eta Eleizeak urten dagien aurrera eta ez daitezen egon azpiraturik eta goiturik. Itz Azald 54. Bere burukeriakin aurrera irtetzeko zein bidetatik jo zezaken asmatu eziñik. TAg Uzt 199. Biargiñik geienak biar barik gelditu ziran [...] ta [...] al zeben moduan aurrera urten biar izan zeben estuasun aretatik. SM Zirik 48. Jaungoikoaren begirapenez irtengo degu aurrera. Basarri 104. Ez zetsan utsuna onek gitxitu ez ofiziuan albidaderik eta ez ostiango gauzetan aurrera urtetzeko eban altasun zorrotza. Etxba Ibilt 469

aurrera irten 26: Deia, Berria 12, EiTB 10, Argia, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurrera irten 15: Berria 3, Iñaki Mendiguren 2, Jon Alonso, Jon Arretxe, Josu Zabaleta 2, Filosofia apaingelan, Patxi Zubizarreta, Juan Martin Elexpuru, Juan Kruz Igerabide, Pako Aristi, Joxe Austin Arrieta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aurrera sarreran.

aurrera jarraitu
1 du ad.-lok. Aurrerako bideari jarraitu. Etenaldiaren ostean, aurrera jarraitu zuen manifestaldiak.
2 du ad.-lok. Asmo bati edo bide bati eutsi. Gure helburuarekin aurrera jarraitzeko asmoa dugu. Txapelak eman didan autoestimuak laguntzen dit aurrera jarraitzen.

Aztergaia: aurrera jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:055 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, adierak bereiziz: 1 fisikoa; 2 denboran aurrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurrera jo
ad.-lok. Aurrera egin. Plaza hartatik atera eta aurrera jo zuen. Baina aurrera jo beharra dago. Marxek, halere, ez zuen etsi, eta eragozpen guztiak gaindituz, aurrera jo zuen bere lanean.

Aztergaia: aurrera jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. aurrera atera.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oh. s.u. aurrera atera. Onartzekotan:

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

onartzekotan, aurrera sarreran jaso liteke azpisarrera gisa.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'atzera jo' azpisarreratzat ez baizik adibidetzat sartzea proposatu bada... zergatik 'aurrera jo' azpisarrera?; ez lukete biek berdin behar?" (2002-09-02)

aurrera joan
1 da ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek bere bidean aurrera egin. AEBko mendebaldean, errepidean aurrera goaz. Astiro, baina aurrera doaz. Ekimena aurrera doa. Etengabe aurrera doan Europa garaikidean.
2 da ad.-lok. Denboran aurrera egin. Urteak igarri gabe doaz aurrera. Arratsaldea aurrera zihoan. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen eta. Adinean ere aurrera goaz eta, horra: ezkontzeko asmoa hartu dut.

Aztergaia: aurrera joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:087 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa adierak bereiziz: 1 fisikoa; 2 denboran aurrera joan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurrerabide
1 iz. Aurrera egiteko eragingarria. Ik. aurrerabidea eman.
2 iz. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena. Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara. Biologiaren aurrerabideak ekarri dituen ondorioak. Hogeita hamar urte hauetan zinemak egin duen aurrerabidea. Aurrerabideak dakartzan aldakuntzak. Aurrerabidean aurreratuak.
3 iz. Aurrera egiteko modua edo aukera. Zerbait aldatu beharra dago, bestela hemen ez dago aurrerabiderik.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurrerabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aurrerabide. Horren azpisarrera moduan aurrerabidea eman gehi daiteke, horrek hainbat lekukotasun dituelako, besteak beste, jarraikoak: #mdash#Ezpaduaz danza naastu edo peligrosuetara, gaztiai emongo deutsee aurrerabidia juan ditezen (Juan Antonio Mogel, Confesiño ona, 113s). #mdash#Guraso askok, […] emoten deutse umiai gastetxu dirianetik, donga izateko aurrerapidia (Pedro de Astarloa, Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, II. liburukia, 98). #mdash#Euren berbaldiakaz, billostasunakaz eta edergarri eta apaingarriakaz, pekaturako aurrerabidea emoten dabeenak (Andres Iturzaeta, Aita Gaspar Astete-ren icasbide cristinaucorraren azalduera laburrac, 103). #mdash#Ez artu, ez uka. Ez aurrerapiderik emon, eta ezta treotzararik ere, erdeiñu ta ezetzik ere (Eusebio Erkiaga, Arranegi, 64)'.

 - [E116]: 'ez dut inolako eragozpenik'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'ok'.

aurrerabidea eman
ad.-lok. Bide eman. Seigarren aginduaren kontra bekatu egiten dute euren berbaldiekin eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenek. Akusatuek salatu dute Auzitegi Nazionalak jarraitzen duela Guardia Zibilak eginiko instrukzio bati aurrerabidea ematen.
aurreragarri
adj. g. er. Aurrera eginarazten duena.

Aztergaia: aurreragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurreragarri izond. g.er.

aurrerago
1 adb. Hortxe, zerbait aurrerago, daukazu lokatza. Ez naiz, ordea, sail honetan aurrerago sartuko. Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan hainbat handiagoa izango da zauri hau.
2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Aurrerago ez zen ausartu neskatila horri ezer esaten. Aurrerago adierazi dugunez (...).
Loturak

Aztergaia: aurrerago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aurreragoko
adj. Lehentasuna duena. Badugu aurreragoko lanik! Eskerrak eman nahi dizkiogu bihotz-bihotzez aita Mujikari gure galdera ugariei, aurreragoko egitekoak utzirik, erantzuteko astia aurkitu duelako.

Aztergaia: aurreragoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ago-ko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. aurrekoak. 2 izlag. garrantzitsuagoa: badugu aurreragoko lanik!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'lehenbiziko esanahiarekin gutxi erabilia izan da (Iztueta, Akesolo, Zaitegi), eta 'arbaso'tik hasirik, baditugu aski hitz euskaraz hor adierazi nahi dena adierazteko. Ez du, gainera, inork ere erabiltzen. Bigarren esanahia pixka bat bitxia egiten zait. Nik kentzea proposatzen dut, eta nahi duenak erabil dezala bestela ere'.

 - [E208]: 'Aurreragoko: Egia da baditugula beste sinonimo batzuk ere, baina ene ustez ez du kalterik egiten, eta bigarren adieran, gainera, hitz interesgarria da, beti ere adibide egokiekin jarriz gero'.

 - [E116]: 'uste dut egokiena dela aipatu gabe uztea, nahi duenak rehábil baitezake'.

 - [E123]: 'ez dut eskatzen aipatzerik, baina guretako guztiz etxekoa da bigarren adiera, badauka aurreragokorik! oso esapide arrunta da. Ez dakit zer esango duten bizkaitarrek.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'aurreragoko izond. 'garrantzitsuagoa': badugu aurreragoko lanik!'.

aurreraka
adb. Aurrerantz. Edozein bertutetan beti behar da ibili aurreraka, eta ez behin ere gelditu.

Aztergaia: aurreraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -ra-ka.

aurrerakada
iz. Aurrerapena, aurreranzko pausoa. Anton. atzerakada. Ez ditugu, izan ere, aurrerakada makalak egin hogeita hamar urte hauetan.

Aztergaia: aurrerakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrerakarga
iz. Aurrerantz higituriko karga. Ik. atzerakarga. Gurdi horrek aurrerakarga du.

Aztergaia: aurrerakarga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
aurrerakin
iz. Dagokion garaia baino lehen ordaintzen edo jasotzen den diru kopurua. Soldataren parte bat eskatu zuen aurrerakin gisa.

Aztergaia: aurrerakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBB 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan EEs 1914ko oharra; testuetan, aurrerapen G 1 (NEtx Nola: "Aurrerapen onen babes edo garantitzat...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrekin EB 3 (LKA, G. Nazabal, RIEV 1983: "txosten aurrekin"); aurrerakin EB 6 (Elhuyar, Ondare eskualdaketa..., Oinarrizko legeria Bizkaian, II. Euskal Mundu Biltzarra; Hezkuntza Saila: "hezkuntz aurrerakin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aintzin-ordainketa : AB50 2; aintzinordainketa : AB50 3; aurrekin : HiztEn; aurrerakin : HiztEn, Euskalterm 31 (adib. diru-aurrerakin, lansari-aurrerakin, mailegu gisako aurrerakin, eskudiruzko aurrerakin); aurrerapen 'anticipo': AB38 1, AB50 1; diru-aurrerapen : AB50 1.

Adiera bereko beste formen erabilerak

Cf. Koperatibak (Jakin sorta 7: langile aurrerapena forma erabili da 'anticipo (laboral)' itzultzeko: "Bi sumagarrik osatzen dute ordainketa ekonomiko hau: langile-aurrerapena ... aurrerapenaren proporzioz izan ohi da banaketa hau").

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BEZ: Kontsumo aurrerakinak (gordinak): Anticipos de consumo (brutos) / HezkAdmin: anticipo adelanto.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EBB (1995-10): ez da onartu.

aurrerako
1 adj. Hogei urtetik aurrerako gizonak.
2 adb. Oraindainokoaz damutzea eta asmo onak egitea aurrerako.
Loturak

Aztergaia: aurrerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurrerako 1 izlag.: hogei urtetik aurrerako gizonak. 2 adlag.: oraindainokoaz damutzea eta aurrerako asmo onak egitea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurrerakoan .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aurrerakoan
adb. Aurrerantzean. Agindu behar du hobeto biziko dela aurrerakoan, eta gordeko dituela Jainkoaren Mandamentuak. Ez naiz aurrerakoan zugandik aldenduko.
Loturak

Aztergaia: aurrerakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurrera sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aurrerantzean.

aurrerakoi
adj./iz. Egitez eta pentsamoldez, eta bereziki gizarte gaietan, aurrerabidearen aldekoa dena. Anton. atzerakoi. Ideia aurrerakoiak. Araudi aurrerakoia. Aurrerakoien eta demokraten artean.

Aztergaia: aurrerakoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrerakoitasun
iz. Aurrerakoia denaren nolakotasuna. Gure aurrerakoitasuna itxura hutsa da askotan, hitzontzikeria besterik ez.

Aztergaia: aurrerakoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aurrerakuntza
iz. Aurrerapena. Teknikaren aurrerakuntza guztiez baliaturik ateratako egunkaria. Ikasle horrek ez du inolako aurrerakuntzarik egin.

Aztergaia: aurrerakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrerantzean
adb. Hitz egiten edo aipatzen den unetik aurrera. Ik. handik aurrera. Nik ez dakit zer egin aurrerantzean. Oraindaino bezala, aurrerantzean ere gorde ezazu. Hartu neurri onak aurrerantzean kontuzago bizitzeko. Zin egin zion zintzoa izango zela aurrerantzean.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurrerantzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurrerantzeko .

aurrerantzeko
adj. Sendatuko da jarraigarri onak emanaz aurrerantzeko bizitza guztian. Lehengo gaitzetatik sendatu, eta aurrerantzekoetatik gorde.

Aztergaia: aurrerantzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurrerantzean sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehengo gaitzetatik sendatu, eta aurrerantzekoetatik gorde.

aurrerapauso
iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.

Aztergaia: aurrerapauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. atzerapauso.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "aurrerapasu / aurrerapaso".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K201]: "anglizismotzat joa. Euskal Hiztegian hauxe irakurtzen dugu: Aurrerakada: aurreranzko pausoa. Nahikoa dugu, beraz, hitz honekin" (2001-11-02)

aurrerapausoak eman
du ad.-lok. Garrantzitsua izango litzateke orain arte lankidetzarako, partaidetzarako eta adostasunerako egin diren ahalegin horietan aurrerapausoak ematea.

Aztergaia: aurrerapausoak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Orain autoedizio sarreran dago adibidea.

aurrerapen
1 iz. Aurreranzko, egoera hobe bateranzko edo maila gorago bateranzko urratsa. Bizimoduaren aurrerapen handiak. Aurrerapen teknikoak. Non-nahi ageri da aurrerapena; gure gurasoak baino jolas gehiago dugu, lasterrago gabiltza. Aurrerapenak ekarritako zorabioak hartuak gaude.
2 iz. Aurreratzen den tartea edo denbora-hedadura. Hamar minutuko aurrerapenarekin heldu dira.
3 iz. Egingo den lan bat nolakoa izango den aurrez adierazten duen gauza. Hirigintza Plan Orokorraren aurrerapena. Prestatzen ari diren lanaren aurrerapena erakutsiko dute. Kartzelan nintzen Radio Ulsterko albiste-aurrerapen batek IRAren su-etena iragarri zuenean.

Aztergaia: aurrerapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrerapenak egin
du ad.-lok. Garai horretan aurrerapenak egin nituen premiak esku artean jarri zizkidan jarduera mekaniko guztietan. Jakintzak XX. mendean egin dituen aurrerapen handiak. Eriak ez du aurrerapenik egin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurrerapenak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aurrerapenak ekarri
du ad.-lok. Nazioarteko zuzenbideak aurrerapenak ekarri ditu alor horretan. Atomoaren aurkikuntzak, adibidez, aurrerapen handiak ekar ditzake.

Aztergaia: aurrerapenak ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aurrerarazi, aurreraraz, aurrerarazten
du ad. Aurrera eginarazi. Bi gauza dira jakintza irakastea eta jakintza aurreraraztea, edo aurrerarazi nahian ibiltzea.

Aztergaia: aurrerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: aurrerazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurreraraz, aurrerarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

aurreratu1, aurrera/aurreratu, aurreratzen
1 da/du ad. Aurrera egin, aurrera joan; aurrerago jarri. Ibairaino aurreratu ziren. Aurrera ezazu mahaia. Apur bat aurreratzen bazara, hobeto ikusiko dut. Eskua aurreratuz. Zahartzaroan aurreratua.
2 zaio/du ad. Aurrea hartu. Aurren bukatu nahi zuen, baina auzo bat aurreratu zitzaion.
3 du ad. Aurrerapenak egin. (nor osagarririk gabe). Esauk hogei urte haietan bere ondasunean asko aurreratu zuen. Gramatika lanetan aurreratu duguna. Jakintzak aurreratzen duen eran.
4 du ad. Aurrerapenen bat lortu. Hori baztertuz, ez dugu deus aurreratzen.
5 da/du ad. Zerbait seinalatua zegoen baino lehen gertatu, egin edo egingo dela adierazi. Etorrera aurreratu behar izan du. Jaialdia 9tik 2ra aurreratu dute. Aurten udaberria ia hilabete aurreratu da. Lana oso aurreratua dago, aurreratua du. Garia aurreratua dator aurten. Aurreratua dabil eskolan.
6 du ad. Diruaz mintzatuz, aurrez ordaindu edo eman. Ik. aurrerakin. Soldataren erdia aurreratu diote. Amak aurreratu zion apusturako dirua.
7 du ad. Aurreztu. Hilero, irabazten duenaren laurdena aurreratzen du. Umeei laguntzeko aurreratzen ditugun diruak. Diru puska bat aurreratu du.
8 du ad. Zerbait aurrez adierazi. Gobernuko bozeramaileak ez zuen lege berriaz ezer aurreratu.

Aztergaia: aurreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurreratu, aurrera(tu), aurreratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurreratu, aurrera, aurreratzen

aurreratu2
1 adj. Zerbaitetan bere kidekoak baino aurrerago dagoena, garatuagoa dena; zerbaitetan maila oso garatua edo altua duena. Bera ere ikasle on eta aurreratua izan zen. Teknologia aurreratua. Hiru talde bereizten dira: talde aurreratua, estandarra eta oinarrizkoa. Hastapeneko maila, erdiko maila eta maila aurreratua. Bilaketa arrunta egiteko aukeraz gain, bilaketa aurreratua egiteko aukera eskaintzen zaio erabiltzaileari.
2 adj. Garaia baino lehen egiten edo gertatzen dena. Hauteskunde aurreratuak izango dituzte gaur Austrian. Udaberri aurreratua. 54 urte baino gehiago dituzten langileek erretiro aurreratua hartzea proposatu du.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, ideia oso aurrerakoiak dituena. Gauza batzuetan aurreratua, beste batzuetan tradizioari oso lotua.
4 adj. Eritasunez edo kidekoez mintzatuz, garapenean oso aurrera egin duena. Prostatako minbizi aurreratua dauka.

Aztergaia: aurreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurreratu, aurrera(tu), aurreratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurreratu, aurrera, aurreratzen

aurreratzaile
1 iz. g. er. Zerbaiti aurrera eragiten dion pertsona.
2 iz. g. er. Aurreztailea.

Aztergaia: aurreratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aurreratze
iz. aurreratu aditzari dagokion ekintza. Diru aurreratzeak (Ik. aurrerakin).

Aztergaia: aurreratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
aurreraxeago
adb. Apur bat aurrerago. Lau bat metro aurreraxeago, pago motz handi bat omen zegoen.

Aztergaia: aurreraxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh91 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AURRERAXEAGO (G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 259). a) Un poco más adelante. Baña goazen aurreraxeago, eta begira, zer egin zuen Juduak. AA I 420. Erregutu ezazute, tentazioan erori etzaitezten, Nik, aurreraxeago joanda, nere otoitz-aldia egin dezadan bitartean. Lard 442. Zerbait ere aurreraxiago sartua izan bear zuan anai Felipek egin-bide onetan. Bv AsL 205s. Aurreraxiago bi mai jostalluz betiak eta saltzalle, bi andre. Alz STFer 112. Judas beste guziak baño aurreraxago zijoan eta oraindik uste etzuanean topo egin zuan Jesusekin. Inza Azalp 66. Urrengoa aurreraxego sartu zitzaidan. "En la siguiente se me insinuaba un poco" . InOr BM 10. "Aurreraxego dago goxoa" / zeuden sinis-bearrean; / "Bertan goxoa" esanen zuten / Erasoteko ospelean. Or Eus 327. Andik aurreraxeago yoanik, ikusi zituen beste bi anai. Ir YKBiz 81. Beste asko ibiltzen diran bezela, bata aurreraxeago bestea atzeraxeago elkarri itzik esan gabe. JAIraz Bizia 101. Osagilleak, gatxa, ori baiño aurreraxeago ez ete dan bildur edo dira. Erkiag Arran 171. Pixka bat aurreraxeago, dunak azitzen asi ziranean, marabut bat ikusi genuan. Anab Aprika 37. Aurreraxeago omen zioken. Ataño TxanKan 230. Lau bat metro aurreraxeago, pago motz aundi bat omen zegoan. JAzpiroz 26. Ereñotik aurreraxeago, Murueta-gaiñeko bide gurutzean eseri. Zink 61. Literaturan uste nuen aurreraxeago nenbilela, delako "barrengo bakarrizketa" horren berri banuelako. MEIG I 107. Un poco más adelante (en el tiempo). "Atzexago edo aurrexago etorkoa (G-nav)" Gte Erd 52. Nik aurreraxeago agertuko det Aldaregiarekin jokatutako apustua. Albeniz 87. Baiña beste leku batean aurreraxeago esango det zerbait geiago gai ontaz. Insausti 25. Horren berria aurreraxeago ikus dezakezu. MIH 342. b) Poco antes. "Aurreraxeago [ezkondu zen] (G-azp-goi)" Gte Erd 259.

aurreraxeago 102: Argia 15, Berria 27, Deia, DiarioVasco 6, EiTB 15, Elkar 25, Erlea, Consumer 2, Euskaltzaindia 2, Jakin 4, Karmel, Laneki 2, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurreraxeago 86: Berria 8, Josu Zabaleta 8, Asisko Frantzizko 5, Elizen arteko Biblia 4, Txillardegi, Pako Aristi, Iñaki Zabaleta, Juan Luis Zabala, Pello Zabala, Iñigo Aranbarri, Joxemari Iturralde, Pablo Sastre, Joxe Austin Arrieta…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-xe-ago.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa beste -xeago batzuekin egin den bezala. Dena den, komeni da hiztegiratutakoak modu beretsuan jasotzea, batzuk sarrera, beste batzuk azpisarrera edo adibide baitira. Gehien erabiltzen direnak bildu eta berdin sartu beharko lirateke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurrerazale
adj. Aurrerakoia. Bazirudien ez zela posible aurrerazale eta, denbora berean, Jesusen jarraitzaile izatea.

Aztergaia: aurrerazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper