9 emaitza aurka bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

aurka
postpos./adb. Kontra. Zuen aurka ez dagoena zuen alde dago. Zuzengabekerien aurka borrokatuz. Zein dagoen alde eta zein aurka jakiteko. Bi adibide horiek ez daude bata bestearen aurka. Ez nintzen hasi kontzientziak eskatzen zidanaren aurka.

Aztergaia: aurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurka egin, aurkako.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurka egin, aurkako

aurka egin
ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Etsaiari aurka egin.

Aztergaia: aurka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aurkako
1 adj. Kontrakoa. Elkarren aurkako diruditen gauzen elkartze miragarria. Aurkakoa izan du euskarak bakartasuna, idazketa zailtzen zion aldetik. Haien eta gure iritziak aurkakoak dira.
2 iz. Aurkaria. Etsaiak eta aurkakoak zentzatzeko.
Loturak

Aztergaia: aurkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aurkakotasun
iz. Kontrakotasuna. Zientzien eta letren arteko aurkakotasun klasikoa.

Aztergaia: aurkakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

aurkaratu, aurkara, aurkaratzen
du ad. zuz. (Ebazpen baten edo erabaki baten aurka) helegitea jarri. Auzitegi Nazionalak emandako epaiak kasazio-helegite bidez aurkaratu ahal izango dira. Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko, Prozedura Zibilaren Legean jasotako xedapenak beteko dira.

Aztergaia: aurkaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (hots, bakarrak erabilia: Otag).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "(2003-07-16) Dirudienez, aurkaratu zerrendatik kanpo geratuko da, Zuzenbidearen arloan aurkatu onartzekotan. Alabaina, alderantziz jokatu beharko litzateke, aurkaratu zerrendaratuz. Alde batetik, gaur egungo euskarazko testu juridikoek hitz hori barneratu dute; esate baterako, Foru-lege zibilak izeneko testuak horixe jasotzen du, eta bertan hartu dute parte IVAP-HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, Nafarroako Parlamentuko itzultzaileek, Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko zenbait itzultzailek eta Deustuko Unibertsitateak. Beste alde batetik, tentuz irakurri behar da Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen duena: aurkaratu. "Oponer, aurkaratu", "oponerse, aurkatu [sic], con las terminaciones de el neutro [= aux. intrans.]. En todo se le opone, guzitan aurkaratzen zaio" Lar, donde da aurkatu seguramente por error. "Opposer, sŽopposer" Dv, quien toma tbn. de Lar la forma aurkatu. Denbora asko da ziñegin dutela aldiriako mutill gazte guziak ez dituztela egiztatzen asmo aiñ gaitzesgarriak, portxaz bedeik ere aurkaratzen zaizkielarik. Otag EE 1881b, 86".

 - [E116]: "AUk arrazoia du aurkaratu aukeratu behar dela dionean, eta ez aurkatužhala ageri baita OEHn. Baina oso adibide gutxi dago (lekukotasun horien arabera bakarrik, honek ez luke tokirik hemen). Antza, zuzenbidean erabili dute. Bada inolako desberdintasunik praktikan denok ulertzen dugun "aurka egin" (hori baita "oponerse") eta zer den ongi ez dakigun "aurkaratu"-ren artean? Ez dut ulertzen zergatik egin behar ditugun gauzak diren baino zailago. Nik ez nuke ez bata ez bestea sartuko, eta zuzenbidekoek erabil dezatela gustatzen bazaie".

 - [I102]: "Aurkatu edo aurkaratu aditzek duten abantaila, abantaila baldin bada, aditz irangankorrak izatea da, eta beraz osagarri zuzen bat hartzen dutenak inongo posposiziorik behar izanik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: kendu aurkatu eta aurkaratu". // Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): aurkaratu, aurkara, aurkaratzen. du ad. Zuz.

aurkaratze
iz. zuz. (Ebazpen baten edo erabaki baten aurka) helegitea jartzea. Izendapena aurkaratu ahal izango da, eta aurkaratze hori hitzezko epaiketari dagozkion izapideen bidez gauzatuko da. Hartzekodunen zerrenda aurkaratzeko epea igaro ondoren inolako aurkaratzerik aurkeztu ez bada (...).
aurkari
1 iz. Zerbaiten aurkako den pertsona; norbaiten iritzi edo jokaerei buruz aurkako iritzi edo jokaerak dituen pertsona. Batasunaren aurkariak. Gure iritziak ez dituena aurkaritzat, eta ez etsaitzat, hartzea. Edozeinek jakin dezake ez naizela Chomskytarra; esan dezagun zale naizela aurkari baino areago.
2 iz. Norbaitentzat, berak lortu nahi duena (norgehiagoka batean, adibidez) lortu nahi duen beste edonor. Pilotariak nor bere aurkaria nekatzen saiatzen ziren.
3 adj. hizkl. Juntagailuez mintzatuz, lotzen dituen bi esaldien arteko nolabaiteko kontrakotasuna adierazten duena.

Aztergaia: aurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
aurkaritza
1 iz. Aurkakotasuna. Ik. kontrakotasun.
2 iz. hizkl. Juntagailu aurkarien bidezko elkartzea. Aurkaritza-juntagailua.

Aztergaia: aurkaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurkaritza 12: a) EHAA 1993 3 ("Gurakoen hautaketa lehiaketa-aurkaritzaren sistemaren bidez burutuko da", "aurkaritza-fasea: ondoren zehazten diren ariketak egin beharko dira", "Aurkaritza-faseko puntuazio osoa, berau osatzen duten ariketa ezberdinetan lorturikoen gehiketa izango da"); b) Eutsi/1 2 ("Perpausen arteko zein perpausen osagaien arteko nola halako aurkaritza edo kontrastea aditzera eman nahi denean aproposa gertatzen da lokailu hau", "Ordea lokailuak bi perpaus horien arteko aurkaritza aditzera ematen du"), E. Lopetegi 2 ("ordea edo ordean [lapurteraz] lokailuak bi perpausen arteko aurkaritza aditzera ematen du", "Berriz eta ordea, biak aurkaritza adierazteko lokailuak ditugu"), EGLU IV 2 ("Perpausek bestelako galdegaiak dituztenean, ordea, eta, hortaz, perpausaren baietza eta ezetza galdegai horien gainean eraikiak daudenean eta haiei dagozkienean, bestelako egitura batzuk sortzen dira eta aurkaritza-mota desberdin bat gauzatzen", "Eta egitura horixe da, hain zuzen, ondoko atalean aztertuko dugun baizik motako aurkaritza sortzen duena"), I. Sarasola ("Juntagailu adbersatiboak: aurkaritza juntagailuak"), Esaizu/DBH ("Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen dira"), Murgil/4 ("Aurkaritzak: baina, ordea, aldiz, berriz"); aurkaritzako (lokailu) 5: E. Lopetegi ("Aurkaritzakoak: ordea..."), Eutsi/1 2 (adib.: "Ordea eta Berriz aurkaritzako lokailuak ditugu"), A. Alberdi ("Aurkaritzakoak: berriz, ordea, ostera, dena den..."), Esaizu/DBH ("Aurkaritzakoak: Aurretik esandakoari aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurkaritza : HiztEn (aurkakotasuna); aurkaritzako : HiztEn (Hizkl. ik. adbertsatibo); Euskalterm 6 (adversativo; hauetan a. juntadura, proposizio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurkaritza : ElhHizt (1 oposición; confrontación; 2 Hizkl. coordinación adversativa); HiruMila (oposición, contraste); aurkaritzako : ElhHizt (Hizkl. adversativo) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt (cf. supra, lexikografoaren azalpenean erabilia, s.u. adbertsatibo), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) sartu beharko litzateke hizkuntzalaritzan barra-barra erabiltzen delako, aurkaritza fonologikoak eman liteke adibide gisa'.

 - [E208]: '(2003-07-14) aurkari-ren eratorria, erdarazko 'oposición' esanguran. Nik neuk behintzat maiz erabili dut, eta ez dut uste bakarra naizenik, eta ene ustez sartzekoa litzateke'.

 - [E116]: 'Bai, badira lekuko nahiko. Nik adibiderik gabe sartuko nuke, zuzenean'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'aurkaritza'.

aurkatasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurkatasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkakotasun].

Aztergaia: aurkatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. aurkakotasun.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper