8 emaitza atera bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

atera, atera, ateratzen
1 du ad. Zerbait edo norbait dagoen tokitik at ezarri, barnetik kanpora eraman. Kanpora atera. Kutxako gauza guztiak atera zituenean. Jendartera atera. Geure bihotzetatik atera dezagun. Hagin bat atera diote. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Espetxetik atera zutenean. Umea paseatzera atera. Harrika atera zuten hiritik. Beren lurraldetik atereak izan ziren arte.
2 da ad. Irten (adiera guztietan). Ik. ilki; jalgi. Gauez atera behar izan zuen. Etxetik atera zenean. Bihar aterako dira. Ezin atera naitekeen oihanean. Zer ordutan aterako da trena? Eta garaile aterako da handik. Baina askotan gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Sekulako inbertsioa izan zen, baina azkenean ongi atera zen. Esaten dizuet nik gaiztoa ez dela behin ere ongi ateratzen. Estatistika bat egin zen, eta begira zer atera zen. Ikaragarrizko pilotariak atera ziren horiek biak.
3 du ad. Janariez edo edariez mintzatuz, mahaira ekarri. Ik. zerbitzatu 3. Atera ardoa denentzat, dirua badago eta! Intxaurrak eta gazta atera dizkit.
4 du ad. Lortu. Salamancan titulua atera zuen edozein paperjalek. Ez zuten ondore zuzenik atera. Harri horietatik aluminioa ateratzen dute. Azken hauteskundeetan diputatu gehien atera duen alderdia.
5 du ad. Ondorioztatu. Ik. deduzitu. Hortik ateratzen dut egia dela. Atera hortik nolakoa izango zen piztitzar hau. Ez beza inork hartatik atera gure adiskide handiaz ahaztu garenik.
6 du ad. Ezagutarazi, jendartera agertu; plazaratu, argitaratu. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Saritutako lanekin, gainera, liburua atera du Hezkuntza Sailak. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera. Kontuz gero!, berori ere bertsoetan ateratzeko esan didate eta.
7 du ad. Zenbait kiroletan, baloia edo pilota jokoan jarri. Bederatzi korner atera zituzten zuri-urdinek. Lehen tantoan, sakea atera eta lesionatu egin nintzen.

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du.

Aztergaia: atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) atera

Euskaltzaindiaren Arauak

atera, ateratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bere onetik atera.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atera, atera, ateratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'bere onetik atera': horrelakoen forma kanonikoa horrelakoa izango da beti? ('bere...'); aski arazo zaila da hori erabakitzea, baina paradigmaren adierazgarri den forma kanoniko egokirik ezean, ez dugu uste paradigmako forma bakarra jartzea on denik, hobe litzateke 'neure, zeure, bere...' eran antolatzea (lantaldearen txostenean bertan, 52.50 atalean, horren antzeko forma ageri da); bestetik, ez gaude ados esapide hori 'atera' aditzean sartzearekin; azpisarrera 'on' sarreran sartzea proposatzen dugu (Ik. OEH, Euskal Hiztegia, Elhuyarren hiztegiak...)" (2002-09-02)

aterabide
iz. Irtenbidea. Aterabiderik ez duen leize izugarri bat. Paper fabriketako ke aterabideak. Arazo nagusiak aterabiderik gabe gelditu dira. Aterabide bila dabil.

Aztergaia: aterabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ateragailu
iz. Zerbait, dagoen tokitik ateratzeko erabiltzen den tresna. Ateratako esnea gordetzeko ontzia eta esne ateragailua arretaz garbitu urarekin eta xaboiarekin.

Aztergaia: ateragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu, zerbait dagoen tokitik ateratzeko erabiltzen den tresna adierazteko (es: 'extractor'; fr: 'extracteur'; en: 'puller, extractor'); 'erauzgailu' hitza ere erabiltzen da horretarako (batez ere, 'ke-erauzgailu' terminoan, baina HAEEren Zirkulazio Hiztegian 'lokatz-erauzgailu' terminoa ere badago)" (2002-09-02)

aterakin
iz. Prozesu fisiko edo kimiko baten bitartez gauza batetik ateratzen den gaia. Koka-hostoen aterakinez indartutako ardo bat.

Aztergaia: aterakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: aterakin lehor gihar (es extracto seco magro).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ateraldi
1 iz. Zerbait edo norbait ateratzen den aldia; ateratzea, irtetea. Asteburuko ateraldietan. Ateraldi bat egin behar dugu bihar, Hernio aldera.
2 iz. Ustekabeko esaldi edo erantzuna, gehienetan bitxia edo barregarria. Alde batetik hainbeste solas gozo, bestetik hainbeste ateraldi idor. Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Aitortzen dut harritu ninduela jaun arrotz haren ateraldiak.

Aztergaia: ateraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aterarazi, ateraraz, aterarazten
1 du ad. Zerbait edo norbait ateratzera behartu. Hilotzak tabernakulutik kanpora aterarazi zituen. Bihar goizean ateraraziko diogu San Nikolaseko apaizari meza bat Jainkoaren nahia ezagutzeko.
2 du ad. Irtenarazi, ilkiarazi. Aterarazi zuen San Antonio bere mendi zulotik. Aterarazi du ura arroka gogorretarik.

Aztergaia: aterarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aterarazi, ateraraz, aterarazten. du ad.

ateratzaile
iz. Aipatzen dena ateratzen duen pertsona. Hagin ateratzailea. Baduzu sinesterik karta ateratzaileetan?

Aztergaia: ateratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

ateratze
iz. atera aditzari dagokion ekintza. Harrobietan egin behar den ateratze lana.

Aztergaia: ateratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper