17 emaitza arin bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

arin
1 adj. Pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena. Luma bat bezain arina. Airea baino arinagoa. Zama hain arina. Pisuagoak beherantz eta arinagoak gorantz doazelako. Pisatu zaitu, eta arin aurkitu zaitu. Jantzi arinak.
2 adj. Larria ez dena. Borondate pixka bat eta egun gutxiko neke arin bat.
3 adj. Loaz mintzatuz, astuna edo pisua ez dena. Hain lo arina nuen, non sinetsita bainengoen gaua esna ematen nuela.
4 adj. Otorduez mintzatuz, urria, gutxi betetzen duena. Ibilaldia arratsaldez egin behar baldin bada, bazkari arina egitea komeni da, koipe askorik gabea. Pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion.
5 adj. Erraz eta bizkor higitzen dena. Hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka. Eskuin kolpe freskoa, ezker esku arina ditu pilotari horrek.
6 adj. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, erraz eta bizi irakurtzen dena. Idazkera arina, erritmo bizia, suspensearen erabilera bikaina. Irakurketa arina da, eta, aldi berean, ondo osatua. Euskaltegietan eta institutuetan berritu beharra dago, noizean behin, testu literario erraz, arin eta laburren hornikuntza. Nobelaren estiloa arina eta dotorea da.
7 adj. Heldutasunik gabea, zentzu gutxikoa. Hankak arinak eta burua arinagoa. Ez fidatu horrekin, arina da eta.
8 adj. Behar den ardura gabe egina. Zin arina.
9 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, balio semantiko arina duena, egoera edo gertaera bat adierazten duen osagarria behar duena predikatu sendoak osatzeko. begira-k egon aditz arinarekin edota bestelakoekin predikatu konplexua sor dezake batzuetan.
10 adj. zuz. Arau-hausteez edo horiei dagozkien zigorrez mintzatuz, handia ez dena, larria ez dena. Askatuko dituzten preso gehienak delitu arinak egiteagatik kartzelatu zituzten. Gipuzkoa ordaindu gabe gurutzatuko luketenei arau hauste arina egotziko liekete. Zigor arinak epaia eman eta urtebetera iraungitzen dira.
11 adb. Laster. Arin ibili. Ezpainak arin higituz. Goizean, jaikitzen zaren bezain arin. Arinegi ahaztu. || Baserrira arin-arin doa nagusia.
12 adb. Behar den ardura gabe. Erakusketak bururik gabe egina dirudi, oso arin moldatua.

Esaera zaharrak

Irabaziak oinak arin.

Aztergaia: arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erre-arin, jan-arin(ean).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erre-arin, jan-arin(ean)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera moduan ageri dira erre-arin eta jan-arin. Baina, hurrenkera alfabetikoaren arabera, ez litateke hor jarri behar, 'e' eta 'j' letretan baino'.

 - [E116]: 'Ez dakit ongi ulertzen diodan AUri. Nik uste bere tokian daudela azpisarrera horiek, 'arin'en azpian ez baitago besterik. Nire proposamena da bere horretan uztea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'kendu osorik eta arin bakarrik utzi (Hala ere, onartzen da azken errepasoa egitean azpisarrera hauek sistematikoki bi tokietan jarri beharko liratekeela, nahiz eta errepikatuak eman)'.

arin egin
ad.-lok. bizk. Laster egin. Bidexka bihurritik gora arin eginez.

Aztergaia: arin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIN EGIN. Correr. Austen deutsa [basaurdeari] aurreko besua, geratuten da mankauta arinik ezin eginda. Mg CO 45. Egizue oi dabena basauntzak, zeñek ikusten danean eriotzturik ta zaoriturik, bertati arin egiten dau iturriko urera, anditu eztidin geiago zaoria. Añ LoraS 115. Bertati arin egingo dot Konfesorearen oñetara. Ib. 155. Astoak pentsa arren dala zamaria, / Eta ariñ egiten bera nagusia. AB AmaE 409. Ez dabe ariñ egiñ al eben lekuruntz. Ib. 260. "Ene kaderaak ariñ egizu" esanda, arrapataka iges egin eban. A BGuzur 111. Arinik ezin doanean / asmadu dok ire egarria / eta azala errukarria. Zav Fab RIEV 1907, 534.

arin egin 34 [ez dira OEHko adierakoak gaurko erabilerak]: Deia 4 (adib.: “aitaren batean esaten zaio zerbait arin egiteari”), Elhuyar (“Horri esker, informazio asko gorde dezake, informazioa azkar bilatu, eta kalkuluak oso arin egin”), Consumer 2 (“Erraz eta arin egiten da, baina ez da komeni arinkeriaz jokatzea”), Berria 8 (adib.: “Urtebete itxoin behar izan dute gasteiztarrek irudi berria ikusteko, baina arin egin dute lana, adituen esanetan”), EiTB 8 (adib.: “epaiketa arin egingo dute”), Jakin 3 (adib.: “teknologiak aurrera arin egin duen bitartean, gure jarrera morala ez da horrenbeste aurreratu”), Karmel (“gauzak arin egiteko bidea”), Argia 6 (adib.: “Zenbait afixa, adibidez, arin egin behar dira, denbora gutxi duzulako”), DiarioVasco (“Ez du, ordea, ariman pisu hori eraman nahi, arin egin nahi du hegan zerura”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arin egin 22 [ez dira OEHko adierakoak gaurko erabilerak]: Agustin Otsoa 3 (adib.: “Iruditzen zaidak, Frodo, ez duala hona itzuli beharko, oso arin egiten ez baduk behintzat”), Unai Elorriaga 3 (adib.: “Arin egiten zuen korrika, totela izan arren”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “arin egin nuen jauzi bazterrera”), Josu Zabaleta, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Urtzi Urrutikoetxea, Luis Elberdin, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Agirre, Sonia Gonzalez, Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi, Anton Garikano, Joxemari Urteaga, Alberto Ladron Arana, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arin sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

arin-arin
iz. Euskal fandango mota. Arin-arinak dantzatzen.

Aztergaia: arin-arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "dantza bat" (1995-01-13)

arin-arinka
adb. Arin-arinka atera zen etxetik. Arin-arinka apainduriko lihoak.

Aztergaia: arin-arinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

arinarazi, arinaraz, arinarazten
du ad. Arintzera behartu.

Aztergaia: arinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arinarazi, arinaraz, arinarazten. du ad.

arindu, arin/arindu, arintzen
1 da/du ad. Pisua edo zama kendu. Zamaren zati bat bota ontzia arintzeko. Zama arindu. Sakela arindu.
2 du ad. Zentzua gutxitu. Ardoak burua arinduta etorri zen.
3 da/du ad. Bizkortu, azkartu. Zangoak dira arintzen eta hezurrak biguntzen. Oinak arindu zitzaizkien bigarren danbateko hura entzun zutenean. Martxa arindu zuen parera heldu zitzaion arte.
4 du ad. Larritasuna kendu, eramangarriago bihurtu. Nekeak, oinazeak arindu. Gizonaren zigorra arindu egin dute poliziarengana bere kabuz joateagatik. Loak buruko mina arindu dit.
5 da/du ad. Norbait atsekabetik atera; norbait ardura batetik askatu. Ik. kontsolatu. Nik barkazioa eman eta arindu eta kontsolatuko zaitut. Ez duzu erremediorik, ez kontsolaziorik zu libraturen edo arinduren ahal zaituenik. Arindu naiz ardura handi batetik.

Aztergaia: arindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arindu, arin(du), arintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arindu, arin(du), arintzen

arineketa
iz. Lasterketa. Goitik beherantz arineketari eman zion gizagaixoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arineketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lasterketa.

arineketan
adb. Lasterka. Zoaz arineketan. Arineketan irten zen. Autobuserainoko azkeneko zatia arineketan egin genuen.
Loturak

Aztergaia: arineketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arineketan adlag.

aringarri
1 iz./adj. Nekeak eta kidekoak eramangarriago egiten dituena. Izan zuen Jesu Kristok bere tormentu harrigarrien artean aringarririk? Kausitzen dute aringarri handi bat Jainkoa baitan. Lanaldian atseden, nekean aringarri, malkoetan pozgarri. Gure lege santuaren karga arin da, eta are aringarri da. Eriari hitz on aringarriak esan.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bere nahigabearen aringarri gertatu zaizkion hitzak. Ogi zatia eta gazta apurra irentsiko ditu gosearen aringarri.

Aztergaia: aringarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aringarri iz. eta izond.

arinka
adb. Lasterka. Arinka joan. Arinka eta presaka errezatu. Arinka badabil konfesorea, ez badu aztertzen nondik datorren bekatua.
Azpisarrerak

Aztergaia: arinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arin-arinka

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arin-arinka

arinkeria
1 iz. Behar adina pentsatu gabeko esana edo egina. Haren arinkeriak ezin eramanik.
2 iz. Gauzetan behar adinako arreta edo zentzua jartzen ez duenaren jokaera. Ez du egin gaiztakeriaz, arinkeriaz baizik. Ken diezaiola zure alabari bere arinkeria.

Aztergaia: arinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arinki
1 adb. Lasterka, arintasunez. Harengandik arinki aldaratuz. Ahalik eta arinkiena uzten zuela.
2 adb. Arinkeriaz. Ez diezaiola arinki hitzeman inori. Arinki sinetsi baituk entzun guztia. Arinki arbuia ezin daitekeena. Besteren sufrikarioaz ez dugula arinki mintzatu behar.

Aztergaia: arinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arintasun
1 iz. Pisu gutxiko denaren, arina denaren nolakotasuna. Hidrogenoaren arintasuna. Gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatu arte astundu zion.
2 iz. Lastertasuna. Ikusgarria da pilotariek plazan darabilten arintasuna.
3 iz. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, arina, bizia denaren nolakotasuna. Kontaketaren arintasun eta bizitasuna. Elkarrizketa jenialen oinarri sendoa, batetik, idazkeraren arintasuna, bestetik.
4 iz. Arinkeria. Haien ahotan ez da arintasuna baizen.

Aztergaia: arintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arintxo
adj./adb. adkor. Arina. Ipintzen da labean, su arintxoan. Pinu luzeak badira, esku eskailera arintxoak ez dira gaizki etortzen. Ondo da, noiz edo behin gai arintxoak, barregarriak erabiltzea.

Aztergaia: arintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran arinegia.

arintzaile
iz./adj. Zerbait arintzen duena. Ik. aringarri. Zein zoriontsu zareten, nahigabe guztien arintzailea hor daukazue Arraten.

Aztergaia: arintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arintze
iz. arindu aditzari dagokion ekintza. Urriaren 13an lege horren arintze bat bozkatua izan da. Laborariek galdatzen dute zerga-arintze bat. Zigor-arintzea.

Aztergaia: arintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): "zigor / gaztigu arintze: remise de peine".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zerga-arintze; zigor-arintze.

arinxko
adj./adb. Ipar. eta naf. adkor. Arina. Baina nola baitzen kaskoz arinxkoa, mundua ikusteko hartzen du gogoa.

Aztergaia: arinxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+-xk.

Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper