85 emaitza argi bilaketarentzat - [1 - 85] bistaratzen.

argi
1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Argi artifiziala. Argia eta ilunpeak. Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil.
2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.
3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte. || Kriseilu baten argipean galtza zahar batzuei adabakiak jartzen ari zen. Fokuen argipetik urrun dabil aspaldian.
4 iz. Argi puntua, argi iturria. (Kontagaia). Herriko argiak itzali zirenean. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.
5 iz. fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.
6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.
7 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.
8 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.
9 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua.
10 adj. (Koloreez mintzatuz). Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.
11 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.
12 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.
13 adb. Zalantzarako biderik gabe; ongi ulertzeko edo ikusteko moduan. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela.

Aztergaia: argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argi, art-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: argi-txinta 'argi-izpia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: argi-alba , argi-belar , argi-egile , argi egin , argi-emaile , argi eman , argi-errainu , argi eta garbi , argi-ezkila , argi-haste , argi ibili , argi-iturri , argi-izpi , argi-oilar , argitan , argitan egon , argitara atera (ilki , irten) , argi-txakur , argi-urratze , argi-urte , argi-zirrinta , argi-zuzi .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. / Izond. 1. 'garbi' edo. 2. 'buruz azkar, bizkor...'" (1993-02)

 - [E306]: "automobilen argi nagusiak izendatzeko terminoak sartzea proposatzen dugu (normalean pl. direla esan daiteke): 'argi motz/labur' (es: 'luz corta/de cruce'; fr: 'feu de croisement', 'codes'); 'argi luze' ('luz larga/de carretera'; fr: 'feu de route')" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  argi eta garbi azpisarrera proposatu du.

 - [E116]: "Hemen [hots: azpisarretan], jakina, marraren erabileraren kontua zehaztu behar da, aukerakoa denean hala jarriz, baina hori gero egingo da".

 - [E103]: "sartu argia piztu / argia hil".

 - [E116]: "uste dut bi proposamen hauek guztiak onartzeko modukoak direla".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): "OK, eta sartu 'argia itzali', 'argia amatatu' ere AS gisa".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi-ilun 1 iz. 'argiantza' 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak. [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi sarreran adibideak gehitu: Argi daukat egin behar dudana. Argi utzi nahi dugun puntua.

argi alba, argi-alba
iz. Egunsentia. Argi albarekin joan zen elizara.
argi aski
adb. Oso argi. Ik. argi asko. Argi aski dago zer gertatu zaizun.

Aztergaia: argi aski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGI ASKI. Muy claramente, bastante claramente. v. ARGI ASKO. Aiako eraso ontan argi aski ageri da, Santa Kruzek etziola Lizarragari onik egiten. Or SCruz 61. Jakin nahi duguna argi aski erran dugu. FIr 185. Itz oiekin argi aski esan zien beraz Yesukristok Yuduai bera Yainko zala. Ir YKBiz 328. Nere ta gizon adituen iritzian garai artaraino argi aski nekiena ere, erabat ahantzi al izaterainoko irrika nuen. Zait Plat 87. Nere biotzak esaten zidan argi-aski zer oiñetik errenka zegien nere nagusiak. Berron Kijote 72. Mila huskeria gazigoxoren inguruak lanbrotzen dituen giro euritsu hori Ingalaterra aldetik dator, argi aski. MEIG III 9

argi aski 3: Berria 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argi aski 3: Jon Alonso, Anton Garikano, Elizen arteko Biblia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta argi asko bezala jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argi asko
adb. Oso argi. Ik. argi aski. Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenak argi asko esaten du: (...). Argi asko, denok ulertzeko moduan azaldu du bere jarrera.

Aztergaia: argi asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGI ASKO. a) Muy claramente. v. ARGI ASKI. Jesusen Lagundiko A. Gabriel Henao-k, Kantabriako Anziñatasuneen obran argi-asko adierazten duenez. Aran SIgn 2. Astoak erosi baño len, nik argi asko esan nizun alkar ezin ikusi zutela. Muj PAm 59. Langille-sailla ez da, argi asko, oraindaiño beintzat, munduko ardatz eta nagusi. Erkiag BatB 147. Bete-betan ta argi asko frogatzen digu au. Vill Jaink 133. Baiña oraindik or ikusten det / argi asko arratoia. Insausti 238. b) (Tener, etc) bastante alegre. Eta an aurkitu genuen [...], kafetxo bat artuaz, begiak argi asko zituela. Zendoia 236

argi(-)asko 53: Ortzadar, Deia 6, Elhuyar 2, Elkar, Consumer 12, Berria 43, EiTB 4, Jakin 4, Argia 7, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argi asko 47: Berria 9, Pello Zabala, Iñaki Heras, Iñaki Iñurrieta, Anton Garikano, Joxerra Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta argi aski bezala jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argi egile, argi-egile
adj./iz. Argi egiten duena. Zeruko izar argi-egileak. Jainkoak emaniko aitzindari bat, gidari bat eta argi egile bat. Leize honetan galdu beharrak ginen gu argi-egilerik ez izatera.
argi egin
1 ad.-lok. Argitasunez bete. Ik. argitu1. Eguzkia sortu zuen, lurrari argi egiteko. Betiko argiak egingo die argi.
2 ad.-lok. Zerbait argiago bihurtu. Auzi nahasi honetan argi egin diezagukeen norbait.
3 ad.-lok. Ikusmena bihurtu. Itsuei argi egiteko.

Aztergaia: argi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itsuei argi egiteko.

argi eman
ad.-lok. Argi egin. Beti argi emanaz, lehen bezain handia, egun oro ikusten dugu eguzkia.

Aztergaia: argi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

argi egin.

argi errainu, argi-errainu
iz. Argi izpia. Horra bada, doi-doi, nik behar dudan argia, argi guztien lehenik jaioa, argi errainu guztien hasiera eta jaiotza. Leihotik sartzen zen argi errainuak ezkaratza argitzen zuen.
argi eta garbi
adb. Oso garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi eta garbi hitz egin zutelako auziaz. Ni horren alde nago, argi eta garbi. Argi eta garbi ikusten dugu, halere, ezetz, ez dagoela ongi. Argi eta garbi dago zeinek duen krisiaren errua. Erantzuna argi eta garbi entzun nuen. Argi eta garbi erakutsi zuten.

Aztergaia: argi eta garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina kendu oharra eta gehitu adibide gehiago beste aditz batzuekin (egon…). (2021-10-19)

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

garbi sarrerari dagokion azpisarrera.

argi ezkila, argi-ezkila
iz. Egunsentiko kanpai-joaldia. Argi-ezkilarako elizan izango da hura egunero.
argi haste, argi-haste
iz. Ipar. eta naf. Egunsentia. Goizean, argi hasteak ez ditu kolpez hartzen zeruko eremu guztiak. Argi hastean jaikirik. Argi hasteko atera.
argi ibili
ad.-lok. Erne ibili, kontuz ibili. Argi ibili beharko dute hemendik aurrera. Argiago ibiltzen ez badira, arazoak izango dituzte.

Aztergaia: argi ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ibili.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

erne, kontuz ibili.

argi ikusi
da/du ad.-lok. Zerbait zalantzarako biderik gabe, ongi ulertzeko edo ikusteko moduan ikusi. (da aditza denean, nor osagarria 3. pertsonan). Argi ikusten da zeren bila dabilen. Azken urteotan argi ikusi da azokak beste bultzada bat behar zuela. Ondorioak argi ikusten dira. Oso argi ikusi nuen ez zuela ume honen aita izan nahi.

Aztergaia: argi ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa (adb.+aditz osaerakoa bada ere).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

argi iturri, argi-iturri
1 iz. Argiaren iturburua; argizagia. Ez zen sumatzen ez zuzirik ez bestelako argi iturri artifizialik. Eguerdi aurretxoa zen, eta argi-iturri nagusia, kiskalgarri, goi-goian zegoen, udako egunik beroenak heldu zirelako.
2 adj. Jakintsu ustekoa. Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik.
argi izpi, argi-izpi
iz. Egunaren lehen argi izpiek esnarazi ninduten. Eguzkiaren argi izpia leiarra hautsi edo zikindu gabe irten den bezala. Ez zaigu behintzat kaltegarri gertatuko bata bestearekin erkatzea, argi izpiren bat sor daitekeelakoan.
argi oilar, argi-oilar
iz. Zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). Garagarrilean, mendi hauetako baso inguruetan, argi-oilarrak ikusi ohi ditugu.
argi puntu, argi-puntu
iz. elektr. Instalazio elektriko batean etengailu batek abiarazten duen gunea, lanpara bat edo gehiago izan ditzakeena. Hurrengo irudiko planoa etxebizitza bati dagokio, eta hor kokatuko ditugu argi-puntuak, etengailuak... Zirkuitu mota honetan argi-puntu bakar batean lanpara bat baino gehiago etengailu berarekin piztu eta itzaltzen dira aldi berean.

Aztergaia: argi-puntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu argi-puntu formarik.

argi(-)puntu 67: Argia, Berria 3, DiarioVasco 2, EiTB, Elhuyar 5, Elkar 5, Erlea, Consumer 7, Jakin 2, Laneki 40.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argi(-)puntu 9: Berria, Josu Zabaleta 4, Pako Aristi 2, Karlos Zabala, Joanes Urkixo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke, elektrizitateari dagokion adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argi seinale, argi-seinale
iz. Argi bat edo gehiago erabiliz egiten den seinalea edo adierazpena. Motorraren funtzionamenduaren argi-seinalea. Soinu eta argi seinaleak eginda, galduta zeuden bikotea eta 17 hilabeteko haurra aurkitu dituzte.
Loturak

Aztergaia: argi-seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 24 (Argia 1, EiTB 3, Elkar 2, Consumer 3, Espainiako Gobernua 2, Laneki 13); ETC 119

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: argi-seinale (Lan-harremanak, Merkat TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

argi txakur, argi-txakur
iz. Lurgainean, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan, higitzen ikusten den gar txikia. Argi txakurrak haragi ustelak sortzen omen ditu. Egiazko argiak, eta ez argi-txakurrak, izan behar du ekintzaren gidari.
argi urratze, argi-urratze
iz. Egunsentia. Ik. egun-urratze. Biharamun goizean, argi urratzearekin atera zen. Hau gau luzea, gau beltz ilun izugarria, argi-urratze gabea, oilariterik izanen ez duena.
argi urte, argi-urte
iz. Luzera-unitatea, argiak urtebetean egiten duen bidearen (hots, 9,46070 x 1015 m-ren) baliokidea. Eguzki sistematik hamabi argi urtera dago izar hori.

Aztergaia: argi-urte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

A.u.: Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argi-urte: HiztEn; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: argi-urte / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-urte.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(luzera-neurria).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): argi-urte edo argi urte (luzera-unitatea). [AS s.u. argi; azalpena zuzendu]

argi zirrinta, argi-zirrinta
iz. Ipar. Egunsentia. Argi zirrintan jaiki nintzen. Txorien kantuak eta argi zirrintak seinalea goizik emanik.
argi zuzi, argi-zuzi
iz. Zuzia. Eskuan argi-zuzi irazekia. Begia da gorputzaren argi zuzia.
argi-emaile
adj. Argi-egilea. Izar iparraldeko, argi-emailea, gure zorioneko, bide erakuslea.

Aztergaia: argi-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

emaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

argi-egilea.

argi-ilun
1 iz. pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak.
2 iz. Argiantza.

Aztergaia: argi-ilun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argi ilun segidako 10: a) Or Mi ("Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea" #mdash# dins la sournuro clarinello / dans l'obscurité diaphane), Mde Pr ("So egin zion beriz ere, bere ohean zetzan emakumeari: itxusi zen benetan goizñabarreko argi ilunean, ahoa erdi zabalik, kulunka lo"), MEIG 2 ("Ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula"); b) iz. + izond.: Gç ("Nihor ezin ziaitek handi / Lekhu ttipito batean; / Argi ilhun bat baizen eztuk / Hire gloria lurrean"), Lar SAgust ("Oraindaño sortu diran argiak izan dira argi au edo ori, argi bata edo bestea, argi illunago edo arraiago, argi gutxi edo iori; baña ez argi-utsaren izena eta izana duanik; ez onena, ez arena, ez iñorena danik: ez da ori eginkizuna, ezinkizuna baizikan"), Apaol ("Ez, ikusi bear dut zer dan ori, esan zuan bere artean, eta eskopeta artuaz joan zan sukaldera, nun zegoan argi illun bat, katillu baten olioaz jartzen zuana egunero andra Josepak, Anjel eritu zan ezkero"), NEtx LBB ("Gau t'egun, argi illun baten azpian zaudela, garaia nola urtu, asma bearra dezu"); c) dvandva: Or ("Onela, etzera Zu bakarrik Zure epai izkutuan, ortzantza egin aurretik argi illunak bereizten dituzuna" #mdash# ut... dividas inter lucem et tenebras); d) '(ilunean) argi egin'?: AB AmaE ("Mari, nik ez dot gura / Argi illunean, / Egin daiden atzetik / Noiala bidean; / Izan daitezan nai dot / Oraingo limosnak, / Mundutik noianean / Aurreko farolak") // Ik. gainera, OEH argitaratuan 'linterna' adierako argi illun , JFlor ("Makill bat esku batian ta argi illun [linterna] bat bestian") // Ik. ap. DRA: argi-ilunen usaia (olor de luz y sombra; A "Bide kurtzetan sarri egun sentian ta illunkeran orio-usina lakoa, atsa, egoten da, eta Purgatorioko arimak an prikiduten egoten diralako, errezau egin bear dake. Amezketan "argi-ilunen usaia" esaten zitzaion oni").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argilun (eta argilune) 7: J. Intxausti ("Aita Sainduak erlijio-politikaren eztabaidan argiluneak azpimarkatu nahi ditu"), J.J. Uranga ("Testigoen erreakzioen deskripzio zaharrenetan argilun misteriotsu hauxe nabari da: batzutan ez dute berpiztua ezagutzen, bestetan haren zerutar dizdirak itsutu egiten ditu, mamu bat dakusten inpresioa dute..."), GaztEntz/7 2 ("Bizitzako azken urteetan, Rembrandten obrak geroz eta bisionarioagoak dira, eta teknika librea eta argilun dramatikoa azken muturreraino eraman zituen", "Urte horietan bere arteak malenkoniaren bidea hartu zuen: irudiak gorri bero dirdiratsuz jantziak daude eta argiluna nagusi da"), M.L. Odriozola ("Gorroto zion trempe-l'oeil izeneko teknikari, baina ez zen bete-betean bat etortzen inpresionismoarekin ere, bere ustez funtsezkoa zen argilunak tokirik ez zuelako"), P. Zubizarreta ("Sukaldea, izkina bateko sua izan ezik, argilunez beterik zegoen"), I. Irazabalbeitia ("Txikitan, luze egoten zen arkuen harriei begira, ormako leiho estu luzexketatik sartzen zen argi-izpien argilunetan"); argi-ilun dvandva 1, X. Kintana ("Horrek, noski, txikitandik ezagutarazi zizkion gizartearen beheko mailen egoera eta beharginen bizimodua, bere handitasun eta miserien argi-ilunekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argi-ilun : AB38 2 ('claroscuro' itzulia 1, eta argi-ilunetako jaialdi 'festival de luces y sombras'); argilun : AB38 1 (claro oscuro), HiztEn (Art. Erliebea eta sakontasuna iradokitzeko moduan, itzal-hondo batean argia banatzeko prozedura), Euskalterm 1 (claroscuro); ilun-argi : AB38 1 (claro oscuro) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argilun : ElhHizt (Pint. claroscuro), HiruMila, PMuj DVC (media luz); argi-ilun : DRA (argi-ilunen usaia: olor de luz y sombra); argilune : PMuj DVC (eta argi-ilune: claroscuro) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

LBeh (2013-11-06): argilun 12: Berria 6 (adib.: “Barruan ere argilunak dira alderdi estetikorik azpimarragarriena”), EiTB 2 (adib.: “Zuzenbide eskolak ematen ditu, irizpide moral egokiak ditu eta zurian zein beltzean ikusten ditu gauza, grisik edo argilunik gabe”), Argia 4 (adib.: “Argilunen liburua”); argi-ilun 45: Elhuyar (“oraindik argi-ilunak badauden arren”), Berria 26 (adib.: “azken hogeita bost urteotako argi-ilunak nabarmentzen dira”), EiTB 4 (adib.: “Argi-ilunez beteriko bidea”), Jakin 3 (adib.: “argi-ilun guztietatik haratago”), Argia 11 (adib.: “Arrasateko esperientziak argi-ilun asko dauzka”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: argilun 21: Berria 6 (adib.: “trazu fineko pintzelada emanez, nortasunaren argilun-jolasen bidez pertsonaiak altoerliebean sortuz”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Gero tarte batez denda argilunez eta zurrumurruz betetzen da - kontakizunen ordua da, iraganaz, etorkizunaz, askatasunaz”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “Gelak eta dendak argilun liluragarriz beteriko leizeak dira”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “larruz jantzia eta argilun arraro horretan zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela”), Fernando Morillo 2 (“Mahai azpitik, piztutako gailuek eta kanpoko farolek eratutako argilunari esker, gizon bat ikusi zuen laborategian sartzen”), Jon Alonso (“gelako argiluna ez litzateke hain trinkoa izango alpendearengatik ez balitz”), Joxean Agirre (“gizakiaren argilunak umore handiz baina gordintasunez begiratzen dituen ipuin hori bigarren aldiz irakurtzeko”), Joxerra Garzia, Josu Zabaleta (“Argiluna darabilten pintoreak, esate baterako, asko baliatu izan dira ezaugarri horretaz"), Patxi Zubizarreta (“eguzki izpiek arteketatik sartu, eta sortutako argilunak”), Pako Aristi 2 (adib.: “Pausoak sentitu ditu korridorean, eta senarraren aurpegi horia agertu da atearenargilunean”); argi-ilun 74: Berria 26 (adib.: “bere biografian agertzen diren argi-ilunak”), Herria (“gure Elizaren argi-ilunetan”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Gai honi buruz ere bada argi-ilun nabarmenik”), Pello Lizarralde 3 (adib.: “Argi ilunaren azpian, bi gizonen itzalak eskuinean den muinora abiatu dira larrarte urdinduan barrena”), Ana Urkiza 2 (adib.: “Lagun horiek ez dute inolako lotsarik esateko izaki benetan zoragarria, erliebeduna, argi-ilunak dituena”), Felipe Juaristi 2 (adib.: “argi-ilunen arteko mundu koloretsu eta usaintsua”), Juan Garzia 2 (adib.: “maite argi-ilun baten maitez”), Edorta Jimenez 2 (adib.: “Eszenatokia Munduko Hiriburua izango da, eszenatokiko atzealdeko argi-ilunetan maitasuna eta espioitza izango dira”), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: “Eta gelaren argi-ilunean amaraun handi bat ikusi nuen lehenik”), Josu Zabaleta 2, Xabier Olarra, Agustin Otsoa, Jenaro Garate, Karlos Zabala, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Aingeru Epaltza, Patxi Ezkiaga, Unai Iturriaga, Jokin Muñoz, Koro Navarro, Xabier Amuriza, Iñaki Mendiguren, Piarres Aintziart, J.M. Olaizola, Juan Kruz Igerabide, Fernando Rey, Joxean Agirre, Daniel Landart, Joanes Urkixo, Matias Mugica, Josetxo Akona, Karlos Linazasoro.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: argi-ilun (argilun*). Gai horren argi-ilunak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Ik. oharra s.u. argitzal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa argi sarreran.

Erabilera sintaktikoa argitu

1 iz. ‘argiantza’. 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi-ilun 1 iz. 'argiantza' 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak. [azpisarrera gehitu]

argi-itzal
1 iz. pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-ilun. XX. mendearen argi-itzalak.
2 iz. Argiantza. Gauetan, kaleko kriseiluen argi-itzaletan, dantzan eta txaloka hasten ziren.
argi-txinta
iz. Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.

Aztergaia: argi txinta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argi(-)txinta 'argi-izpia'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txinta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txinta 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

argia hil
da ad.-lok. Argia itzali. Aldare aitzineko argiak irudi zuen hiltzera zihoala.
argia ikusi
1 du ad.-lok. Idazlanez, diskoez eta kidekoez mintzatuz, argitara atera. Bere garaian argia ikusi ez zuen poesia mordo baten egile grinatsua. Oso gogor egin dugu lan disko berri honek argia ikus dezan.
2 du ad.-lok. Zoritxar baten edo ezbehar baten ondoren, itxaropena berreskuratu. Biziko ginenik gehiago ez nuen uste; denborarekin argia ikusten hasi ginen, baina ez berehala. Lehenago edo geroago ikusiko dugu argia, eustea da kontua.

Aztergaia: argia ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, adierak bereiziz.

argia piztu
1 da/du ad.-lok. Argi egiten duen gauza batetik argia sortu edo sorrarazi. Argia piztu gabe, etxea miatzeari ekin dio. Gernikako suarekin, argirik piztu gabe sar omen zitekeen haria jostorratzaren begian. Maindirea alboratu eta argia piztu nuen. || Horrexegatik ez dut kanpoko argia piztu, eta ahalik eta zarata gutxiena egin dut atea zabaltzerakoan. Etxeko argi guztiak piztu zituen. Argi bat piztuta utzi du komunean.
2 da/du ad.-lok. Itxaropena piztu, itxaropena sortu. Ez Dok Amairuk garai hartako Euskal Herri lokartu, beldurtu, zokoratu hartan argia piztu zuen.
3 zaio ad.-lok. Bat-batean, argi ikusten ez zen zerbait argi ikusi. Eta, jakina, hitz horiek irakurtzean, argia piztu zitzaidan. || Gerardoren izena entzun zuenean, argi bat piztu zitzaion buruan on Gervasiori.

Aztergaia: argia piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da atea ireki formarekin egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa argi eta piztu sarreretan.

argiagotu, argiago/argiagotu, argiagotzen
da/du ad. Argiago bihurtu. Eguna argiagotzen ari zen. Argirik ezak, arratsak, argiagotzen ote gaitu?

Aztergaia: argiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argiago(tu), argiagotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

argiago bihurtu.

argialdi
iz. Argitasunezko unea edo aldia. Argialdiaren ondoren goibelaldia sortu den bezalaxe, ekaitzaldiaren ondoren, eguzkialdia etorriko zaigu berriro. Zeruak bidali zizkion argialdiekin eta bere aita eta amaren ikasbideekin hasi zen Antonio hartzen bere bakardadearen neurriak. Egileak ederlana egin aurrean izaten duen aldiari argialdi esan geniezaioke. Eztanda bat, begiak erretzen zituen argialdi bat ikusi zuen.

Aztergaia: argialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

argiantz
iz. Argi guztiz ahula. Saietera estu batetik egunaz sartzen zitzaion argiantzak, leku hura zein izugarria zen ikusteko baizik ez zion balio.

Aztergaia: argiantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

argiarazi, argiaraz, argiarazten
du ad. Argitzera behartu. Argiaraz ezazu zeure begitartea zeure zerbitzarien gainean.

Aztergaia: argiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argiarazi, argiaraz, argiarazten. du ad.

argibide
1 iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duen gauza. Beti "daitekeenetik izanera" ari zara, eta hori ez da inongo filosofiatan argibide jatorra.
2 iz. Zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena. Hitz horren jatorriari buruzko argibiderik ez dugu aurkitu. Haren idazlanak biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Zenbait argitasun eta argibide. Argibide bulegoa.
3 iz. Tresna bat nola dabilen edo zerbait nola egin behar den azaltzen duen ohar multzoa. Argazki makinaren argibideak.
Azpisarrerak

Aztergaia: argibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argibideak eman
du ad.-lok. Zerbaiten berri emateko edo zerbait ulertarazteko azalpenak eman. Herri eta hiri gehienetan daude bisitariei argibideak emateko bulegoak. Bake-epaileak, berriz, hiru egun ditu argibideak emateko.

Aztergaia: argibideak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa argibide eta eman sarreretan.

argidun
adj. Argia duena. Oldar berri eta argiduna. Elizako erloju argidunera goratu zituen begiak.

Aztergaia: argidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

oldar berri eta argiduna.

argidura
iz. Ipar. g. er. Argitasuna.

Aztergaia: argidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

argitasuna.

argigarri
1 adj./iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duena. Adibide argigarri bat. Taulan aurkeztutako datuak ezin argigarriagoak dira, eta ez dute behar bestelako azalpenik. Bide batez, eta argigarri modura, 1937ko pasadizo ospetsua kontatu zioten (Ik. argibide; argitasun).
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Adibide bat jarriko dut, aditzera eman nahi dizudanaren argigarri.

Aztergaia: argigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

argigune
1 iz. Argia dagoen tokia. Ilunpeak erabatekoa badirudi ere, argigune zuriak begiztatu ditu sabaiko habeetan.
2 iz. Oihan bateko soilgunea.

Aztergaia: argigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 2 -g-dun eta 6 -g- gabe; bina ager.koak dira argi une (AA III, NEtx LBB); argi-une (Jaukol Biozk, Ibiñ Virgil); argiune (Or Aitork; Etxba Eib: "argiuna"; eta corpusean beste 2: Ibiñ Virgil, MEIG); argigune (Or Eus).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argiune 7 (E. Erkiaga; J. Oregi, J. Garate, S. Ariztondo, P. Aristi, G. Etxeberria, Hezkuntza saila); argiunetxo 1 (X. Mendiguren B.). Ez dugu argigune forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argi-une : AB38 1; argiune : AB38 1, HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: argi-une : PMuj DVC; argiune : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, DRA; argigune : DRA. // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, Lh DBF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: argiune / LurE: - / ElhHizt: argiune / EskolaHE: argiune

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. argiune.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'argigune/argiune: lehenagoko auzi bera: argigune 'argia dagoen tokia', argiune 'argialdia''.

 - [E116]: 'Lehen emandako arrazoiengatik, uste dut komeni dela sarrera bat bakarra aukeratzea. Kasu honetan, gainera, ez dakit nola izan daitekeen argiune bat argigunerik gabe, edo argigune bat argiunerik gabe. Horregatik, bat aukeratuko nuke, 'argigune''.

 - [E208]: '(EBB) Argigune/argiune: Renoiren pintura inpresionistan argiguneak non-nahi ageri dira. Oihan ilunaren erdian bazen argigune bat, zuhaitzik gabea, eta hantxe zuen amonak bere etxea / Gaixoa, sukarrak zorabiaturik, konorte gabe egon zen hiru egunetan, baina laugarrenean, hil aurretxoan, argiune bat izan zuen eta bere senideei mintzatu eta azken nahi esan zien. Geure bizitza aspergarri eta monotonoan guztiok ditugu geure argiuneak'.

 - [I102]: '(EBB) PS honako honetan XK-k proposatzen duen diferentziari eustea komeni dela uste diat, h.d., argigune "argia dagoen tokia" eta argiune: "argialdia". Edozelan ere, kontuan har, argiunerik ederrenak ere ez zaizkiola norberari zertan argigune baten gertatu behar'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'argigune 'argia dagoen tokia' / argiune Sin. argialdia'.

argiketa
iz. Batez ere Admin. Delitu, istripu edo kideko gertakari baten zertzeladak jasotzen dituen agiri ofiziala. Ik. atestatu. Atxilotu ostean polizia-etxera eraman zuten argiketa egiteko.

Aztergaia: argiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argiketa 1, SMitx Aranz ("Elizaren alde bat eta bestean / Pasio-irudiak, beren aldaretan / Ta krisallu-tzarrak aien argiketan, / leñuru orizta banatuaz ketan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argiketa (eta argiketa-maila 1, komisaldegi argiketa 1) 8: a) Urruz ("Santa Jertrudis'en argiketa edo errebelazioetan irakurtzen degu, Salbatzalleak eskeintzen duala bere burua"); b) J.M. Angulo ("Indar elektrikoaren kostua [...] zer potentzia itundu eta kontsumitzen den, zertarako erabilia den #mdash# etxerako, argiketarako, industriarako e.a."), BAO 1997 2 ("Argiketa eta haizeztatzearen baldintza orokorrak", "Kaleko argiteriaren diseinu, dimentsionamendu, argiketa-maila eta bateratasunari gagozkiela, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen #mdash#Kaleko argiteriaren sarea#mdash# 56 artikuluan zehazten dena bete beharko da"); c) AdminLan (zerrenda batean, "bidezaingo ertzaintza / komisaldegi argiketak / sos-deiak"); EHAA 1993 3 (denak antzeko testuinguruan, "Puntuak: lehergailuak dtb: 0'35; eskolten zerbitzua: 0'35; talde mugikorra: 0'35; [...] sos-deiak: 0'05; argiketak: 0'05").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argiketa : Euskalterm 1 (atestatu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argiketa : ElhHizt (atestado), HiruMila (1 atestado, información; 2 iluminación), DRA (1 haz de luz; 2 revelación; 3 información, encuesta), PMuj DVC (encuesta, averiguación, investigación, pesquisa) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

argiketa 10, EiTB (adib.: “Orotara, 160 argiketa ireki dira, 21 lagun inputatu dituzte eta 11 atxilotu. 2008ko epe berean 14 argiketa ireki ziren”, “Gertatutakoa argitzen lagun dezakeen edozein datu emateko moduan diren guztiei Ertzaintzaren Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete”, “Ertzaintzak argiketa bat ireki du zer gertatu den jakiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: argiketa 71: Mikel Lizarralde (“300 baino gehiago dira hilketen argiketarako eskabideak egin dituzten familiak”), Berria (“Argiketak abian”), Ibon Uribarri 66 (adib.: “Hala ere, argiketa-oinarriaren ilararen osotasun absolutuari dagokionez, honek ezin die oztoporik sortu munduko objektuei, zeren hauek agerpenak baino ez direnez, beraietan ezin baita inoiz itxaron baldintzen ilararen sintesian osatua den zerbait lortzea”, “Beraz, erabilera honek ematen genuen argiketa egiaztatzen du”, “Izan ere, adigaian barnebildua dagoenean geratuz gero, orduan judizioa analitikoa litzateke, hots, bertan errealki barnebildua dagoenaren araberako pentsamenduaren argiketa bat besterik ez litzateke”, “Erabil daitezke bai gauzen ahalgarritasunaren argiketarako sentsuen munduan, baina ez mundu-osokiaren ahalgarritasunaren argiketan, zeren argiketa-oinarri hau mundutik at baitago, eta beraz, esperientzia ahalgarriaren objektua ezingo bailuke izan”), Joxe Azurmendi 2 (“Herrien Psikologiak bitartean Espainian duen oihartzun zabala konstatatzen da, Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu”, “Lore Jokoetako esaldi hauen argiketa”), Iñaki Iñurrieta (“Ageriko zen dena, ezkutuko bihurtu zen; galdeketak, argiketak, frogaketak, aurrez aurrekoak, alderdi publikoaren konklusioak; eta horixe da egungo jardunbidea“).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma erabilia da, giro batzuetan "ahantzia" izan arren

forma egokia eta hedatua da; atestatu maileguarekin batera onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Batez ere Admin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Ikus 'atestatu' hitzaren oharra" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argiketa iz. Batez ere Admin.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atestatu.

argiketari
iz. Instalazio elektrikoak egiten edo konpontzen dituen langilea. Arotzak, argiketariak eta iturginak astelehenean lanera itzuliko dira.

Aztergaia: argiketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argiki
adb. Argiro, argi. Argiki eta ozenki esaten dizuet.

Aztergaia: argiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

argiro, argi (hots: -ki gabea ere bada adlag.).

argikor
adj. Gaiez mintzatuz, gori egon ez arren, argia igortzeko gaitasuna duena. Ik. lumineszente.

Aztergaia: argikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argikor 2 (K. Altonaga: "Animalia kitzikatzen denean, hodei argikor bat jaurtikitzen du"; "Argia, animaliak berak sort dezake ehun fotogenikoetan, edo bestela, bakterio sinbionte argikorren bidez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argikor : HiztEn ("ik. lumineszente"), LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argikor jaso duten hiztegiak: EuskHizt ("gori egon gabe argia igortzen duena; ik. fosforeszente"), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko fosforescente/luminescente formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: fosforeszente / argikor, lumineszente // HiruMila: fosforeszente/argikor, luminiszente // PMuj DCV: dirdaitsu, dirdaidun, dirdiratsu, dirdiradun/dirdaitsu, dirdaidun, dirdiratsu. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fosforescente/luminescente formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): phosphorescent/luminescent; it (S. Carbonell): fosforescente; ca (DCC): fosforescent; en (Collins): phosphorescent/luminescent; de (Langenscheidts): phosphoreszierend/lumineszierend.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. lumineszente / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

lumineszente.

Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'lumineszente' adierarekin erabili da, ala 'luminoso' adierazteko?; OEHn ez dago, Euskal Hiztegian ez du adibiderik, eta XX. mendeko corpuseko hiru adibideetan, gure ustez behinik behin, 'luminoso' da (argi egiten duena); nabarmendu nahi genuke Euskal Hiztegian 1916ko agerraldiari 'distiratsu' oharra erantsi zaiola, eta 'Gori egon gabe argia igortzen duena' definizioaren ondoren, 'Ik. fosforeszente' bidaltze-oharra dagoela. Argi ibili 'lumineszentzia', 'fluoreszentzia' eta 'fosforeszentzia' kontzeptuekin! (desberdinak dira!!!); gure ustez, hiru mailegu horiek beharrezkoak dira, eta 'argikor' hitza 'argitsu'-ren sinonimotzat onartzea litzateke zentzuzkoena" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hemen luminiszente, fosforeszente jarri beharko litzateke, hori delako. Hitz hauek beste hizkuntzetako hiztegietan nahiko nahasirik ageri dira'.

 - [I102]: 'Ez dut uste zientzilarien aholkurik gabe luminiszente, fosforeszente ontzat jo behar ditugunik. Hobe itxaroten badugu'.

 - [E208]: 'zergatik hitz erabili hau baztertu? Bego luminiszente hori bere tokian, baina euskal hitz jator honi kalterik egiteke. Fosforeszente esateko, fosforo-argitsu-z gainera, argi-jariotsu ere bada'.

 - [E116]: 'beraz, proposamena izango litzateke besterik gabe ontzat ematea argikor, beste azalpenik eman gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

argimutil
iz. Kandelaren edo beste edozein argiren euskarria. Argimutilari kandela berria ipini. Lau argimutiletan zeuden lau argi.

Aztergaia: argimutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Beste (edozein) iturritako erabilerak

BiblE: 71 ager.; argi-mutil 1.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

kandelaren euskarria.

argindar
iz. Elektrizitatea; korronte elektrikoa. Hainbat baserri argindarrik gabe daude gaur egun ere. Argindarra joan da. Enarak argindar harietan daude pilaturik.

Aztergaia: argindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

loturik idatzia hobetsi da, oso lexikalizatua delako.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-i+i-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-indar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

elektrizitatea.

argiontzi
iz. Erregairen bat erabiliz argi egiten duen ontzia. Argiontzia olioz bete. Kerosenozko argiontzia haga batetik zintzilik zegoen.

Aztergaia: argiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argiontzi, kriseilu, lanpa

argira atera
ad.-lok. Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. Museoak sotoaren ilunetik argira atera ditu gabonekin lotutako obra batzuk, onenak. Zaldua zelaian Aranzadi Zientzia Elkartekoek argira atera duten aztarnategia harribitxia da. Isilpeko errealitatea argira ateratzea eta emazteei hitza ematea da xedea.

Aztergaia: argira atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGIRA ATERA, ILKI, EZARRI... Sacar a la luz, publicar. v. ARGITARA ATERA, ARGITARA ILKI. Hala inprimaturik argira ilkitzeko digne dela. P. de Guilantena in Mat XX. [Antekristo] Babilonia Caldeako hirian da sorthuren / Eta Danen odoletik argira da ilkhiren. EZ Man I 65 (cf. infra ARGITARA). Hala iuiatzen dut digne dela giristinoen probetxutan argira ilkhitzeko. Harb ã 5v. Introdukzione hau ezta ilkhi argira nik neure buruz edo oldez nahirik. SP Phil 1r. Igaren urthian egin dut eta ezarri argira libruto bat euskaraz. Tt Arima 8 (90 argira ialgi). Atrebitü izan da üskarazko librü gaxoñu hunen argiala ager erazitzera. Mst XVI. Konfesino ona. [...] Ateraten dau argira Bizkaiko euskeran. Mg CO I. Urteten dau argira bigarren aldiz. CatBus 1. Bertso-sorta bat jarri / dezadan argira. Zendoia 108.

argira atera 19: Deia, Elhuyar, Berria 7, EiTB, Jakin, Karmel, Argia 6, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argira atera 14: Berria 5, Jon Alonso 2, Txiliku, Elizen arteko Biblia, Aingeru Epaltza, Matias Mujika, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Martin Elexpuru, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argiratu, argira/argiratu, argiratzen
du ad. Ezkutuan zegoena jendartean agertu. Ik. argitaratu. Ehiztari horien berriak, xeheki, nork argira ditzake nik baino hobeki?

Aztergaia: argiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argira(tu), argiratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ez da erraza hemen 'argitu', 'argiratu', 'argitaratu' eta holakoen artean bereiztea zenbait kasutan. Badirudi 'argitaratu' liburuekin-edo lotu beharko genukeela. Orduan, kasu honetan nik adbide argigarriren bat jarriko nuke. Agian honako hau: auzia argiratu zenean. Eta gero, 'argitaratu' aditzean beste adibide bat edizio kontuekin lotua'.

 - [E208]: 'hitz hau azaltzeko argitara ekarri, argitara atera, argitara irten sinonimoak ere erabil daitezke'.

 - [E116]: 'Ez dut ikusten hain argi XK-k dioena, horrek nahastea sor baitezake irakurleen artean: batetik 'argiratu' eta 'argitaratu' bereizi nahi ditugu, baina bestetik 'argitara ekarri, atera, irten' jartzen badugu 'argiratu' aditzaren esanahia argitzeko, horrek nahasketa sortzen du, nire ustez. Nik, esan bezala, adibide bat emango nuke, edo esanahia argitu nahi bada 'argira ekarri, atera' jarriko nuke, ez 'argitara atera'. Nire proposamena hau da: argiratu, argira(tu), argiratzen. du ad. auzia argiratu zenean'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'argiratu, argira(tu), argiratzen. du ad. 'ezkutuan zegoena jendartean agertu''.

argiro
adb. Argi, zalantzarako biderik gabe; ongi ulertzeko edo ikusteko moduan. Argiro ikusi. Argiroago azaltzeko. Ongi idazten zuen, argiro.

Aztergaia: argiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitaldari
1 iz. Argitaratzailea.
2 iz. Argitaletxea.

Aztergaia: argitaldari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 argitaratzailea. 2 argitaletxea.

argitaletxe
iz. Liburuak eta bestelako izkribuak inprimaturik argitaratzen dituen etxea edo enpresa. Ik. argitaldari 2; editorial 2. Gaztelaniazko itzulpena Alfaguara argitaletxeak emango du argitara.

Aztergaia: argitaletxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitalpen
1 iz. Argitaratzea. Argitalpena egiteko dirulaguntza. 15.000 aleko argitalpena. Liburu hau EHUko argitalpen zerbitzuak argitaratu zuen 2011. urtean.
2 iz. Argitaratzen den gauza. Aurrezki Kutxaren argitalpenak.

Aztergaia: argitalpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  argitarapen beharko luke.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): ez da onartu.

argitan
1 adb. Aipatzen denak argi egiten duela. (-en atzizkiaren eskuinean). Kandelaren argitan irakurri zuen. Ilargi-gaua zenean, haren argitan aritzen ziren lanean. Ilunpetan gauza gehiago esaten dira eguzkiaren argitan baino. || Sorginak zilarrezko orrazia ilargi-argitan erabiltzeko prest zeukan.
2 adb. Argiarekin, egun-argiz. Plazan, argitan egiten diren dantzak. Nik ilunpetan esaten dizuedana, zuek esazue argitan.
Loturak

Esaera zaharrak

Ilunpetako lana, argitan lotsa.

Aztergaia: argitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 '(zerbaitek) argi egiten duela': kandelaren argitan irakurri zuen. 2 'nabarmen, ikusten dela': Plazan, argitan egiten diren dantzak.

argitan egon
ad.-lok. Zerbait argi batek ikusgai egiten duela egon. Argitan daude etxeetako leihoak.

Aztergaia: argitan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argian egon IE 1 (Lç: "Bere anaierik on daritzana argian dago, eta skandalorik ezta hura baithan"); argitan egon 6: B 1 (Azc PB: "Andra bakarra dago argitan ilunik; ezpaduko munduan bizitza-lagunik"), G 4 (Ir YKBIz: "Zure gorputz osoak argia badu, alderdi bat ere illun ezpadu, guzia argitan egongo da, argi-zuzi batek bere diztiaz argitzen zaituenean bezelaxe", Ag G 2: "obe dek lur azalean arlotu, eguzkiaren argitan auala ta zeruaren edertasuna dakuskala", "Izarrik ezta / Goietan, baña / Argitan dago / Lur guztia", NEtx LBB: "Eta nere barrua, argitan dago zure ondoan"), EB 1 (Arti MaldanB: "Orain ezta problema, ezta misterio, Joanerentzako: Argitan dago oro, agiri ta klaro").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argitan egon 4: G 3 (SMitx Ama-semeak: "batezere gauez argitan dagonean, zerutik jetxitako ikuskai mirarizkoa dirudi"; Kristau-ikasbidea. 4: "Bere anaia maite duana, argitan dago"; J. Azpeitia: "andik ikusten zan Ama Birjiña'ren irudi politta, eta beti argitan egon zediñ, andik botatzen zituzten bidez zijoazenak txanpon batzuek"; M. Zarate: "Argitan dagoz etxeetako lehio guztiak ere"); ik. x-ren/-ko argitan egon osaerako beste bi (Koro Navarro: "Elkarrekin hizketan egon ziren biak, fokoen argitan zeudela ondo jakinik"; Oskillaso: "Kaleko argitan egondako begiak apur apurka ohitu ziran gelaren iluntasunean ikusten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap.: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: "1 A la luz (de) (precedido de nombre indeterminado o sintagma nominal con el sufijo -en) (...) 2 A la luz, con luz; iluminado (...) Argitan dago Lur guztia: toda la Tierra está iluminada". // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -tan.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea
Formatu erabaki gabeak

argi sarreran eman liteke azpisarrera gisa, edo argitan azpisarreraren erabilera moduan (cf. argitan ipini bezalakoak).

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

argitan daude etxeetako leihoak.

argitara atera
ad.-lok. Argitaratu. Sail honi loturik argitara atera zituen lehen lanak liburu batean bildu zituen.

Aztergaia: argitara atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara ilki, argitara irten (parean ematekoak dira)

Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Esapideei dagokien sistematika

atera: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitara ekarri
ad.-lok. Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. 36ko gerra baino lehen plazaratu zen idazle taldea argitara ekarri du Joxemiel Bidadorrek. Inkesta soziolinguistikoak argitara ekarri duen agertoki iluna.

Aztergaia: argitara ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGITARA EKARRI. a) Dar a luz. Ara, neskak sabelean seme sortu ta argitara ekarriko du. Ol Mt 1, 23. b) (V-oroz-m ap. EI 304). Sacar a la luz. [Olerki] guziak dakarzkigu argitara. Ldi IL 4. Nere ixilgordeak argitara ekartzean eta aietaz neri akar egitean, arriturik utzi nindun bere iakintasunez. Or QA 180. Benveniste-ren artikuluak ukitu ere gabe [...] uzten duena ilunbetik argitara dakar. MEIG VII 109. Auspoak argitara dakarren Senperen gertatua. MEIG III 130. Nork bere barnetik egia argitara erakar lezan. Zait Plat 84.

argitara ekarri 27: Deia 2, Consumer, Berria 13, EiTB 2, Jakin 2, Karmel, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argitara ekarri 22: Berria 7, Itziar Laka 4, Anjel Lertxundi 2, Ibon Uribarri 2, Asisko Frantzizko 2, Iñaki Segurola, Juan Garzia, Ander Irizar, Felipe Juaristi, Anton Garikano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea dirudi, edo libreagoa argitara atera (ilki, irten) baino; oraingoz hauek jasotzea aski dela uste du lantaldeak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa argitara atera, eman, ilki… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

argitara eman
1 ad.-lok. Argitaratu. Eta ezagutuko badira, argitara eman beharko ditu norbaitek. Dotrina berria, jaun apezpikuaren baimenarekin argitara emana.
2 ad.-lok. Erditu. Bazekien Andre Mariak haurra argitara emateko muga heldu zela.

Aztergaia: argitara eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
argitara ilki
ad.-lok. Argitara irten.

Aztergaia: argitara ilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: argi(ta)ra ilki / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara atera, argitara irten.

Esapideei dagokien sistematika

ilki: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitara irten
ad.-lok. Zenbait euskaltzale presturi eskerrak, poema irten zen argitara azal ederrez jantzirik. Han irteten dira argitara lagun hurkoaren hutsegite egiazko edo gezurrezkoak.

Aztergaia: argitara irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara atera, argitara ilki.

Esapideei dagokien sistematika

irten: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitaragabe
adj. Idazlanez mintzatuz, argitaratu ez dena. Gure idazle zahar eta ospetsuenen lan argitaragabeak. Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeak bildu dizkigute lau ale ederretan.

Aztergaia: argitaragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskuizkribu argitaragabeak.

argitaraldi
iz. (Izkribu bat) argitaratzen den aldia; argitaratzea. Uztaro-ren bigarren argitaraldia. Liburu honek hiru argitaraldi izan zituen XVII. mendean. Argitaraldi berria.

Aztergaia: argitaraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitararazi, argitararaz, argitararazten
du ad. Argitaratzera behartu. Bere izenpean argitararazi zuen liburua.

Aztergaia: argitararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitararazi, argitararaz, argitararazten. dio ad.

argitaratu, argitara/argitaratu, argitaratzen
1 du ad. Liburu bat edo bestelako izkriburen bat inprimatze tekniken bidez kaleratu. Orain hirugarren aldiz argitaratua. Argitaratu berria duen liburuan. Argitaratu gabe dauden oroitzapenak. Euskera aldizkarian argitaratu zuen lan batean. Mila liburutik gora argitaratu da aurten euskaraz.
2 du ad. Ageriko egin. Ik. argira atera; argitara ekarri. Gaizkileen azpikeriak argitaratzen zaildua dago. Denborak dena argitaratzen du.

Aztergaia: argitaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitaratu, argitara, argitaratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

argitaratu, argitara, argitaratzen

argitaratzaile
iz. Argitaratze lanez arduratzen den pertsona. Ik. argitaldari; editore. Argitaratzailearen oharra. Egilea bera da argitaratzailea.

Aztergaia: argitaratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitaratze
iz. argitaratu aditzari dagokion ekintza. Sarrera, argitaratze lanak eta itzulpena aita Villasanterenak dira.

Aztergaia: argitaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

argitasun
1 iz. Argia denaren nolakotasuna; argia. Ilargiaren argitasuna. Ez dut nahi egiaren argitasuna estali. Leihotik sartzen den argitasuna.
2 iz. Ongi nabaritzen denaren, erraz ulertzen denaren nolakotasuna. Liburuan gehien eskertzen dena argitasuna da.
3 iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duen gauza; zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena. Ik. argibide. Badira irakurgaiak, behar diren argitasun, azalpen eta laguntza guztiez hornituak. Miranderen bizitzaren argitasunak. Iritzi desberdin horiek ez ditu inongo eta inolako argitasun berrik bateratuko. Nahi adina argitasun emango dizu egitekoari buruz. Argitasun bat nahi zuen, bere etorkizunari buruz.
4 iz. Gauzak ulertzeko ahalmena, argia. Argitasun gutxiko jende sineskorra.

Aztergaia: argitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argiteria
iz. Kale, etxe eta herrietako argien multzoa. Eguberrietako argiteria.

Aztergaia: argiteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita
argitsu
1 adj. Argia, argiz betea, distiratsua. Ur jauste argitsuak. Argizagi argitsuak. Hodei argitsu batek estali zituen.
2 adj. Argia, adimen argikoa. Bere semerik argitsuena eta zintzoena.

Aztergaia: argitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitu1, argi/argitu, argitzen
1 du ad. Argi egin. Eguzkiak argitzen du mundua. Argi iezadazu bidea.
2 du ad. Argia, berezkoa nahiz bestetatikoa, igorri. (nor osagarririk gabe). Ilargiak zerutik argitzen du ederki. Zilarrezko ontziak eguzkiak bezala argitzen zuen. Zuzi horrek gutxi argitzen du.
3 da/du ad. Eguna zabaldu, egun-argia agertu. Oraindik ez du argitu. Argitzen duenean aterako gara. Neguan oso berandu argitzen du eguna. Eguna argitu zenean Jesus han agertu zen. Eguna argitu baino lehen.
4 da/du ad. Argiago bihurtu. Ilea argitu zaio.
5 da/du ad. Alaitu. Ik. begia(k) argitu 2. Umeen aurpegiak poztu eta argitu ziren. Bihotza oso argitu zitzaion. Ardoak argitzen dik azkarki jende sinplea!
6 da/du ad. Zalantzak edo puntu ilunak kendu. Argi nazazu nahasmenduan. Misterio bat argitu. Punturik ilunenetako eta argitu beharrenetako bat. Gertaera horren argitan dena argitzen da. Hark argitu zizkigun arazoaren gorabehera guztiak. Ulertzen ez dena argitzeko. Adimena argitzen duen argia. Amets bat egin dut eta ez da inor argi diezadakeenik.
7 du ad. Ikusmena bihurtu. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori?
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Aztergaia: argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitu, argi(tu), argitzen I ad. 1 du ad. 'argi egin': eguzkiak argitzen du mundua. 2 da eta du ad. 'eguna zabaldu'. 3 da/du ad. 'argiago bihurtu'. 4 du ad. 'ikusmena bihurtu'. II izond. '(pertsona) aditu, ikasia'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argitu, argi(tu), argitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

I. ad.: 1 'argi egin'; 2. 'eguna zabaldu'; 3. 'argiago bihurtu'; 4. 'ikusmena bihurtu'; II. izond. '(pertsona) aditu, ikasia'

argitu2
adj. Jakintsua, ikasia. Mende honetako gizon argituenetarik bat. Apaiz jakintsu eta argituak. Jakintsurik argituenak. Japonia bezalako eskualde argitu batean, nor zitekeen horrelako norbaiten ondotik abia?

Aztergaia: argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitu, argi(tu), argitzen I ad. 1 du ad. 'argi egin': eguzkiak argitzen du mundua. 2 da eta du ad. 'eguna zabaldu'. 3 da/du ad. 'argiago bihurtu'. 4 du ad. 'ikusmena bihurtu'. II izond. '(pertsona) aditu, ikasia'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argitu, argi(tu), argitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

I. ad.: 1 'argi egin'; 2. 'eguna zabaldu'; 3. 'argiago bihurtu'; 4. 'ikusmena bihurtu'; II. izond. '(pertsona) aditu, ikasia'

argitzaile
iz./adj. Argitzen duena. Ik. argigarri. Ene bizitzaren gobernaria, espirituaren gidaria, adimenaren argitzailea.

Aztergaia: argitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

argitzapen
iz. Azalpena.

Aztergaia: argitzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan 2 argitzapen jaso dira (Vill Aranzazu: "Argitzapena ematen zaion bezain laster, Mariak posible ez dirudiena sinesten eta baiezkoa ematen du"; eta Asp Leiz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argitzapen 1, EB (Argia 1983: "[GALEUSCAk argitaratutako agiriaren] lehenengo puntua honela hasten da: 'Azkeneko hogei urte honetan, argitzapenean eta eraikuntzan saiatzen diren herri-taldeak sortu direla gure herrialdeetan'").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argitzapen : DFrec 1 ('azalpena'), AB38 1 ("iluminación"), AB50 1 ("iluminación"), HiztEn ("1. Azalpena. 2. Erl. Esperientzia aszetiko eta mistikoetako argialdia, gauza izpiritualen ezagutza ituitiboa bideratzen duena"), Euskalterm 3 (erl.). Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argitzapen jaso duten beste hiztegiak: EuskHizt ("(1961). Argitzea"), HiruMila ("1 aclaración, clarificación. 2 alumbrado"), ElhHizt ("1 aclaración, clarificación. 2 (Erl.) Iluminación"), Casve EF ("illumination"), PMuj DVC ("aclaración"), DRA (aclaración: "Tolosara Eskurrabengana yoan da, baño ez omen dio argitzapenik eman" Aspiroz, Euskerea). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF eta Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

argitze
iz. Egunsentia. Eta argitzean, berriz etorri zen tenplura.

Aztergaia: argitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

egunsentia.

argiune
iz. Argitasunezko unea edo aldia. Ik. argialdi. Hiltzera doan eriak bere argiuneak izan ohi dituen eran. Argiune bakan horietako batek argitzen banau inoiz.

Aztergaia: argiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. argigune.

argixka
iz. Argi txikia. Gerora, barruan argixka mehe bat piztu zitzaidan.

Aztergaia: argixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

argizagi
1 iz. Zeruan, batez ere gauaz, begi hutsez nahiz tresnaren batez ikus daitekeen gorputz oro, bereziki distiratsu ikusten dena. Ik. astro. Eguzki, Ilargi eta beste argizagiak. Haren bisaiak izarniatzen zuen argizagi batek bezala. Ilargia, gaueko argizagi nagusia.
2 iz. zub. eta bnaf. Ilargia.

Aztergaia: argizagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

astro, (argizagi)

Euskaltzaindiaren Arauak

argizagi Sin. astro

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

maila berean onartzekoak dira argizagi eta astro

argizaiol
iz. Hilobian edo elizan, familiak bere hilei eskaintzen dien argizari bildumena biltzen den ohola, gehienetan landua.

Aztergaia: argizaiol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bildumena biltzeko ohola, gehienetan landua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Berba horrek /-a/ organikoa dauka: argizaiola'.

 - [E116]: 'ez dugu lekukotasunik 'a' organikoa duela esateko. Dauden adibide bakarrak 'a' gabekoak dira OEHn, eta EEBSn ez da ageri adibiderik. Harluxetek ere 'argizaiol' ematen du. Beraz, proposamena dagoen horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

argizari
1 iz. Erleei darien gai solido eta urtzen erraza, beren bizilekua egiteko erabiltzen dutena. Mahaia argizariz igurtzi. Argizari zati bi eguzkitan berotuta.
2 iz. Kandela. Argizaria piztu. Mezan eskaintzen dituzte olatak eta argizariak.
3 iz. Belarriek sortzen duten gaia, argizari modukoa.
4 iz. Erle argizariaren antzeko gaia, landare batzuen organoak babesten dituena.
5 iz. Erle argizariaren antzeko gai sintetikoa.

Aztergaia: argizari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
argiztapen
1 iz. Argiztatzea; horren ondorioa. Mauro Carosi eszenografia zuzendariak Otello-n argiztapenak duen garrantzia azpimarratu zuen, dramatismo handiko uneak indartzeko baliabidea baita.
2 iz. fis. Gainazal batek hartzen duen argi-fluxuaren eta haren azaleraren arteko zatidura, luxetan neurtzen dena.

Aztergaia: argiztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

argiz hornitzea.

argiztatu, argizta, argiztatzen
du ad. Etxe, kale edo hiri bat argiz hornitu. Gure auzoko kaleak argiztatu dituzte.

Aztergaia: argiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

argizta, argiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

argiz hornitu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gure auzoko kaleak argiztatu dituzte.

argiztatze
iz. Etxe, kale edo hiri bat argiz hornitzea. Kaleetako argiztatze publikoa.

Aztergaia: argiztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argiztatze 1: BAO (“Lana burutzen deneko aretoek naturazko argiztatze eta haizeztatzea izango dute, beharrezkoa izatearen kasuan argi artifizialaz lagunduta”).

argiztatze 28: Consumer (“Eta baloraziorik txarrena NGS-rentzat eta Creative-rentzat izan zen (bientzako nota "normala" izan zen), lehenengoa eszenaren argiztatze eskasagatik eta bigarrena gardentasuna txikiagatik”), Berria 27 (“Bakoitzak bere kabuz landatzeko azken argiztatze sistema ere ikus daiteke azokan, leeds argiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argiztatze 12: Berria 8 (“Dekoratu dotoreak eta argiztatze egokia prestatu zituen”), Irene Aldasoro 2 (adib.: “Sistema horretan, ikusmen-zelulen argiztatze biziak auzoko zelulen sentikortasun-galera eragiten du”), Jon Muñoz (“Telefonoa oihanaren erdi-erdian; argiztatze elektrikoa, XIX. mende amaieraz geroztik”), Josu Zabaleta (“Argiztatze-desberdintasunak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua: argiztatze iz. Kaleetako argiztatze publikoa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper