21 emaitza apal bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

apal1
1 adj. Garaitasun gabea; beherea. Zuhaitz apalak. Zumitzezko jarleku apalak. Boz apala.
2 (Adizlagun gisa). Begiak apal eduki. || Belarriak apal-apal eginda.
3 adj. Garrantzi, gorabehera edo maila txikikoa, xumea. Jatorri apalekoa. Asmo apalak. Haragiaren grina apalak. Lanik apalenak egiten dituzte. Nire uste apalean. Bizitza gorde eta apala eraman ezazu.
4 adj. Bere burua handiesten ez duena, harrokeriarik gabea. Ik. umil. Pertsona apala. Gizon apala, ezerk harrotzen ez duena. Zaldi harroa eta asto apala. Bihotz otzan eta apala.
apal2
iz. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. Apal berriak jarri ditugu paretan. Zurezko apalak. Liburuz betetako apalak.
apal-apalik
adb. Guztiz apal. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino.

Aztergaia: apal-apalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: APAL-APALIK. Humildemente. v. APAL-APALKI (s.v. apalki). Aita, esan omen zion apal-apalik: erriak berori sinestegabetzat du. A Ardi 103. Ak beti alde egiten eutsen apal-apalik, irribarre bat eginda. Kk Ab II 61s. Apal-apalik ittaundu eutsan ia bere emaztia dandarrez erabiltteko aginddurik Bertoldineri emon ete eutsanentz. Otx 149. Ta apal-apalik, Mikaela gixajeari bere erruak autortuaz, parka eskatu bear izan eutson. Bilbao IpuiB 169. Eta katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eroan eban etxeraiño. Ib. 204.

adib: txaka-txaka adb. Astiro-astiro, pauso txikiak emanez. Ik. taka-taka. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zen aita lanean zegoen tokira. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino.

apal-apalik 1, Jakin (“Azkenik, linguista baten arrazoiak linguistiko izan behar direla uste dugu, apal apalik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apal-apalik 3: Herria (“Eta hil-herriko ixiltasunean, gure lore sortak apal apalik aipatuko du maitasunak segitzen duela gure etxean”), Itxaro Borda (“Laser irakurgailuan Jean Jacques Goldmanen KDa jarri nuen, apal-apalik, auzoak ez iratzarrarazteko gisan”), Patxi Zubizarreta (“Joan aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke - eskatu zuen apal-apalik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasoa dago. Baina komeni da apalik sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa

Adibide gisa jasotzekoa apalik sarreran.

apalaldi
1 iz. Beheraldia. Ardoaren salmentan nabaritu dute batez ere apalaldia, % 27,29 gutxiago saldu baitute.
2 iz. Makalaldia. Susperraldi hauen ondoren, apalaldia, erorialdia etortzen da, eta berehala heriotza.

Aztergaia: apalaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

apalarazi, apalaraz, apalarazten
du ad. Apaltzera behartu. Aita ankerra, horrela apalarazten nauzu? Jaunak haien bihotzak apalaraziko dituela. Prezioak apalarazi.

Aztergaia: apalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apalarazi, apalaraz, apalarazten. du ad.

apalategi
iz. Apalak dituen altzaria. Ik. arasa. Hautsez beteriko apalategietako liburuak.

Aztergaia: apalategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apaltegi 1 (Etxde JJ: "Eskubitan alasa bat ontziak kokatzeko apaltegi batekin eta ezkerretara berriz, ormazuloan pegartegia"); OEH argitaratuan, gainera, apalategi 1 (Anab Eusk: "Mai gañetik argi-ontzi potxolo ederra sabaiatik beera; orain "buffet" deritzaioten apalategia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apalategi EB 8 (T. Castresana 2, Euskaltzaindia 4, A. Juaristi 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apalategi : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 4. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apalategi forma jaso duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, Casve EF; apalategi eta apaltegi : DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu hauetan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

Lantaldearen bi irizpide daude hemen aurrez aurre: a) eratorri erregularra apaltegi -a mugatzailerik gabearen gain moldatua da; eta hori da hobestekoa, tradizioak bestelakorik agintzen ez duenez (Cf. 31.43 irizpidea, eta gorago aipaturiko abartegi); b) oraingo testuetan jaso dena, berriz, -a-duna da, eta hori ageri da hiztegi berrietan (Cf. 31.3 irizpidea). Euskaltzaindiaren esku utzi da, horregatik, erabakia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea proposatzen dugu (ondo jakin arren 'apaltegi' behar lukeela berez)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'apalategi utziko nuke duda gabe, hori baita gaur erabiltzen dena, lan taldeak bere zalantzak erakusten baditu ere. EBBSn, adibidez, ez da apaltegi-ren errestorik ere. Azken orduko ohar egile batek (E306) gauza bera proposatzen du. Beraz, apalategi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

apaldu, apal/apaldu, apaltzen
1 da/du ad. Beheratu. Eguzkia apaltzen hasia zen. Kristo gizon egiteraino apaldu zen. Urak apaltzen eta jausten hasi zirenean eta lurra lehortzen eta xukatzen. Tontor bat apaldu eta laua utzi. Begiak apaldu. Deus esan gabe burua apaltzen zuen.
2 da/du ad. Apal, umil bihurtu. Harroak apaltzeko. Bere burua haurtxo honen antzera apaltzen duena.
3 da/du ad. Lasaitu, baretu. Desira apaldu. Gose-egarria apaldu.
Azpisarrerak

Aztergaia: apaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apaldu, apal(du), apaltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

apaldu, apal(du), apaltzen

apalesgarri
adj. Apalgarria.

Aztergaia: apalesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ts(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

apalgarria.

apaletsi, apalets, apalesten
du ad. Gutxietsi. Jesu Kristok goretsi duen bertute bat ez ezazu zuk apalets. Bere burua apaletsi zuen.

Aztergaia: apaletsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

apalets, apalesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

gutxietsi.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bere burua apaletsi zuen zergalariak.

apalgarri
adj. Norbait edo zerbait apaltzen duena. Tratu ankerrak eta apalgarriak debekatu dituzte (Ik. umiliagarri). Bat eder bezain bestea itsusi; bat altxagarri bezain bestea apalgarri.

Aztergaia: apalgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(norbait edo zerbait) apaltzen duena.

apalgune
iz. Gauza batean, bereziki lurrazalean, ingurukoa baino beherago dagoen zatia. Ik. sakonune. Bideak apalgune bat zeharkatzen zuen. Gurpil honek apalgunea du.

Aztergaia: apalgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apalune 2 (Ip Dante: "aphalüne"; Etxba Eib) eta apalgune 1 (JE Ber).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira apalgune EB (Bizia lurrean: "Aldi hartan bihurtu ziren idoiaga handi lurreko apalguneak, hau da, ibar eta leizeak") eta apalgune IE (SoEg: "Bide ederra dabila itzul eta mitzul, zaldarestatu mandoa bezain erne, mendiaren apal guneak, ezin hobeki ezagunki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apalgune : AB38 1; apalune : HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apalgune : EuskHizt, HiruMila ("ik. apalune"), Lur EF/FB, HaizeG BF, Lh DBF ("aphalgune"), DRA, PMuj DVC; apalune : HLEH, EuskHizt ("† ik. apalgune"), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; ap(h)alüne: Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: apalune / LurE: apalune / ElhHizt: apalune / EskolaHE: apalune.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. apalune.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "apalgune / apalune: 'apalgune' grafia proposatzen dugu; Ibon Sarasolak Euskal Hiztegian egindakoa aintzat hartuz, 'apalgune' grafia hobetsi dugu Elhuyarren hiztegietan, 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko (hori bat letorke '-gune/-une' atzizkien espezializazioarekin)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ni ez nago konforme honekin. Lehenbiziko itzulian gune-ren aldeko apustua egin genuen: hirigune, mehargune, mendigune, zabalgune, sakangune, etab. Salbuespena koloretan bakarrik egin genuen: gorriune, zuriune, etab. OEHn biak ageri dira, berdintsu erabiliak. Horregatik uste dut koherenteagoa dela apalgune bultzatzea'.

 - [I102]: 'Une hitza denbora adierazteko erabiltzen delarik, eta gune, aldiz, tokia adierazteko, ez litzateke komeniko diferentzia egiteko tokia uztea, alegia, apalgune 'beherago dagoen gunea edo tokia', eta apalune, ostera, 'norbait apal izateko denbora'? Aitortu behar dut, horregatio, ez nagoela seguru horrenbesterako eskubiderik daukagunik'.

 - [E116]: 'Goiko hori idatzi ondoren, azkeneko beste ohar hau eskuratu dut: Azken oharrak: E306: 'apalgune / apalune: 'apalgune' grafia proposatzen dugu; Ibon Sarasolak Euskal Hiztegian egindakoa aintzat hartuz, 'apalgune' grafia hobetsi dugu Elhuyarren hiztegietan, 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko (hori bat letorke '-gune/-une' atzizkien espezializazioarekin)' (2002-09-02).

 - [E116]: 'beraz, hor beste argumentu bat ematen da, 'gune' hori 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko erabiltzen dela proposatuz. Ez dut ikusten batere argi argumentua, 'zati beheratu' hori 'apala'rekin lotzen delako, ez 'gune'rekin, baina, zernahi gisaz, ohar egile hau ere bat dator nire proposamenarekin. Uste dut koherenteago dela orain arte hartutako erabakiekin, eta aise sinpleagoa jendeak ikasteko ere, salbuespen bakarra koloreena izango bailitzateke. Ez nintzateke AE bezain urrun joango kontu hauetan. Beraz, hau da proposamena: apalune* e. apalgune / apalgune'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apalgune bakarrik sartu, bere adibidearekin: bideak apalgune bat zeharkatzen zuen'.

apalgura
adj. Ipar. Apala, umila.

Aztergaia: apalgura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

apala.

apalik
1 adb. Apalki. Haren mendean jar zaitez apalik.
2 adb. Behean, beherantz. Lurra bezain apalik, hor bainauzu utzi. Belarriak apalik zihoan (Ik. makur1 3).
Azpisarrerak

Aztergaia: apalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

apalkeria
1 iz. Itxurazko apaltasuna. Gehiegizko apalkeria, gehiegizko harrokeriaren agerbidea da.
2 iz. Umiliazioa. Apalkeria handia izango zen hori beren handikerientzat!

Aztergaia: apalkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apalki
adb. Apaltasunez. Apalki entzun behar izan zituen. Apalki aitortu.

Aztergaia: apalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apalkiro
adb. Apalki. Apalkiro entzun ohi zituen semeak gurasoaren patxadazko erakuste zuzenak.

Aztergaia: apalkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH (Ag, SMitx, Erkiag, Gand, Izeta).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

apalkuntza
iz. Umiliazioa, apaltzea.

Aztergaia: apalkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-mendu/-tze.

apalmendu
1 iz. Ipar. zah. Umiltasuna, apaltasuna. Jainko Salbatzailea apalmendu handienean agertu zen mundura.
2 iz. Ipar. zah. Umiliazioa. Hori zuen Jesus Jaunak bilatzen bere apalmendu eta pairamen ikaragarrien bidez.

Aztergaia: apalmendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

apaltasun
1 iz. Apalaren, beherearen nolakotasuna edo egoera. Jainkoak atera zaitu apaltasunetik, altxatu zaitu erregetasunera. Gure apaltasuna eta gaizkirako joera. Aurkeztu ziren lanen zientzia mailaren apaltasuna.
2 iz. Norbait bere burua ez handiestera bultzatzen duen bertutea. Ik. umiltasun. Harrokeriaren kontra apaltasuna. Gizon harroei apaltasuna erakutsi nahian.

Aztergaia: apaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaltze
iz. apaldu aditzari dagokion ekintza. Jesus Jaunaren apaltze eta umiliatze hark halako atsegina egin zion Aita Eternalari. Gutunei arretaz erreparatuz gero, apurka-apurka suaren apaltze moduko bat sumatzen da. Egundaino Ameriketan izan den zerga-apaltze handienetarikoa.

Aztergaia: apaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-kuntza/-mendu.

apalxko
adj./adb. adkor. Apala. Haren eskeak apalxkoak ziren.

Aztergaia: apalxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-lxk-.

Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta adlag.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper