8 emaitza antzara bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

antzara
iz. Ahatearen antzeko hegaztia, lumak arreak, mokoa laranja kolorekoa eta hankak gorrixkak dituena (Anser sp. ). Han ere antzara bere mokoz alha da. Antzarak karrankaz doaz. Badira bost antzara mota behintzat.

Aztergaia: antzara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: antzara: Anser sp.; antzara hankagorrizta: Anser anser; antzara hankahori: Anser fabalis; antzara mokolabur: Anser brachyrhynchus; antzara muturzuri: Anser albifrons; antzara nano: Anser erythropus; elur-antzara: Anser caerulescens.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

antzara, -era

Euskaltzaindiaren Arauak

antzara Anser sp.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

sartua dago antzara Iparraldean; hau da formarik hedatuena; bakarra aski denez, antzara hobesten du batzordeak, eta antzera baztertu

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: antzara ferratzera , antzara-joko , antzara-xori .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Naski antzara hobetsi behar dela, antzera 'gisara' baita" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Oso oker ez banago, euskalkietako hitz arruntek batasunerako sarbidea izateko, forma arautuaren bide-saria ordaindu behar zutela erabaki genuen. Hortaz, antzara-xori barik, antzara-txori beharko genuke'.

 - [E116]: 'ez dut hain argi ikusten hau, hemen berean 'andrakila' edo 'andra maestra' eztabaidatu ditugu Bizk markarekin. Egunen izenak ('domeka') eta hilabeteenak ere eman ditugu marka horrekin, eta badirudi da 'antzara-txori' ez dela inon ere esaten. Batasunak ez luke holako ordain-saririk ordainarazi behar. Batasuna da gehien erabiltzen den hitzaren aldaera bultzatzea, ez esaten ez den zerbait hobestea, hori batasunaren kontrako politika egitea baita. Bestetik, oso arrunta da hizkuntzetan 'salbuespenak' (salbuespentzat har badaiteke hau) agertzea. Beraz, nik uste dut bere horretan utzi behar dela proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK'.

antzara joko, antzara-joko
iz. Haga batetik zintzilik dagoen antzara bati lepoa moztean datzan jokoa.

Aztergaia: antzara-joko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: Ik. ahate(-joko) / LurE: AS: antzara jokoa / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: antzara joko.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

antzara sarrerari dagokion azpisarrera.

antzara-xori
iz. Ipar. Antzandobia.
Loturak

Aztergaia: antzara-xori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: Ik. antzandobi / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-xori.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

antzara sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

antzandobia.

antzarak ferratzera bidali
ad.-lok. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Antzarak ferratzera bidali zuen.

Aztergaia: antzarak ferratzera bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ANTZARA FERRATU, ANTZARAK FERRATU Hacer puñetas (usado en imperativo o con joan, igorri, etc.). "Antzarak perratzik (AN-gip)" Inza Eusk 1928 (II), 94 ( A EY III 270). "Envoyer promener, antzara ferratzerat igorri" T-L (s.v. promenade). "Airez aire antzarra ferratzerat igorri zuen (BN-lab), zoaz antzarra ferratzera (BN-lab-arb)" Gte Erd 303. * Antzara perratzerat, zuen sainga, lausengu ta gezur guziekin! Eskual 10-3-1925 (ap. Inza Eusk 1928 (II), 94). Bera balinbada, igortzen dut ba airez aire antzara ferratzerat. Larz Senper 40. Hots, laborariak eta laborarien aldeko deputatuak antzar ferratzerat igorri ditu. Herr 24-3-1960 (ap. DRA ). Eta jaun horiek aldiz joanen zirela... antzara ferratzerat! "Qu'ils iraient... ferrer les oies!" . Ardoy SFran 210. "Para decir de alguno que se ha muerto [...]: Antzarak perratzea jon da (AN-gip)" Lek AEF 1923, 86.

LB: 36 “Talde batekin bereziki denbora anitz galdu nuen, hau eta hori erran, eta azkenean antzarak ferratzera bidali ninduten » dio Peiok, oroitzapen txarreko taldearen izenik eman gabe” (Berria); EPG: 18 “Trebetasun handia agertzen dute denbora horretaz baliatzean, pazienteari bi minutu baizik ez baitiote hitz egiten uzten eta gero antzarak ferratzera bidaltzen dute, nobizio gehiago hartzeko.” (Karlos Zabala);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: antzara(k) ferratzera bidali/igorri/joan (lgart.) mandar a freír espárragos; Labayru: antzarak ferratzera bidali ad. lok., ad. dau (col.), (zakar.), (kolok.), (eufem.), (zakar.) mandar al cuerno, mandar a freír espárragos, mandar a hacer puñetas ; Adorez: antzara(k) ferratzera bidali/igorri/joan: mandar/enviar/ir a freír espárragos.

Bestelakoak

bidali1 2 du ad. (Esapideetan). Antzarak ferratzera bidali, zakurraren ipurdira bidali, pikutara bidali (norbait): modu txarrean joanarazi. [antzara] antzarak ferratzera bidali Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Antzarak ferratzera bidali zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera baita antzara sarreran. Horrez gain, txakurraren ipurdira bidali eta pikutara bidali ere txakur eta pikutara sarreretan azpisarrera direnez, bidali1 sarrerako 2. adiera osoa da ezabatzekoa.

antzarak ferratzera igorri
ad.-lok. Antzarak ferratzera bidali.
antzarak ferratzera joan
ad.-lok. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Hoa antzarak ferratzera!
antzarakume
iz. Antzararen umea.

Aztergaia: antzarakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

antzarazain
iz. Antzarak zaintzen dituen pertsona.

Aztergaia: antzarazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Lcc, Lrq; eta testu-ager. 1 (Gy).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper