12 emaitza alkohol bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

alkohol
1 iz. Ardoa edo zuku azukretsu hartzituak destilatzetik ateratzen den isurkari koloregabea eta sukoia. Ik. etanol; espiritu 4. Edari baten alkohol edukia.
2 iz. Edari alkoholduna. Tabakoak eta alkoholak ere eragina dute kontsumitzaileen izaeran. Alkoholak hiltzen dituenak. Alkoholaren arriskuak.
3 iz. kim. Alkoholaren tasun kimikoak dituzten gaien mota izena, -ol atzizkia ezaugarri duena. Egur alkohola.
Ohiko lexiak

Aztergaia: alkohol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alkohol, (izpiritu)

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, adieraz egokia ez den ordainaren kaltetan onartzekoa

alkohol onartu da (bere lekuan ikusiko da izpiritu, ez baitira parekoak)

alkohol metiliko
iz. Metanola. Eman arropari alkohol metilikoa eta tanta bat ozpin zuri.

Aztergaia: alkohol metiliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 5 “Ondoren, eman arropa horri alkohol metilikoa” (Consumer); EPG: “Faltsuturiko edariek alkohol metiliko kopuru handia zuten” (Berria); ETC: 3 “Faltsuturiko edariek alkohol metiliko kopuru handia zuten” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: alkohol metilikoa: alcohol metílico; Adorez: 0; Labayru: 0; Euskalterm: metanol (TN), metil alkohol (TN).

Bestelakoak

metiliko adj. Kim. Metiloarena, metiloari dagokiona; metiloa duena. Alkohol metilikoa: metanola.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa alkohol eta metiliko sarreretan.

alkohol proba, alkohol-proba
iz. Odoleko edo arnasako alkohol-tasa neurtzeko egiten den testa. Ertzaintzak 17 auto-gidari atxilotu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, alkohol-proban positibo emateagatik. Foruzaingoak 48.000 alkohol proba inguru egin ditu amaitu berri den urtean.

Aztergaia: alkohol-proba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 69 (Berria 52, EiTB 17); ETC 189

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alkohol-proba prueba de alcoholemia / Adorez: alkohol-proba: prueba de alcoholismo / Labayru: alkohol-proba 1 iz. prueba de alcoholemia. Alkohol-probea egin eutsienean, ia-ia makinea be apurtu eban: Casi rompió la máquina cuando le hicieron la prueba de alcoholemia. (bizk) / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

alkohol tasa, alkohol-tasa
iz. Norbaitek odolean edo arnasan duen alkohol-kontzentrazioa. Ik. alkoholemia. Ertzaintzak eta Nafarroako Foruzaingoak 34 gidari atxilotu dituzte azken astean, baimendutakoa baino alkohol tasa handiagoarekin gidatzeagatik.

Aztergaia: alkohol-tasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

alkohol(-)maila forma aztertzean proposatua. Termino normalizatua da Euskaltermen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da alkohol eta tasa sarreretan.

alkohola edan
du ad.-lok. Asteburuetan ateratzen diren gazteen % 87k alkohola edaten du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: alkohola edan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

alkoholdun
adj. Alkohola duena. Edari alkoholduna.

Aztergaia: alkoholdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

edari alkoholduna.

alkohole(t)an ito
1 du ad.-lok. (Arazoak eta sentimen mingarriak) edanarekin ahaztu edo ahazten saiatu. Hi, penak ez dituk alkoholetan itoko; igerian bazakitek horiek. Bere amets etsigarria alkoholean itotzeko.
2 da ad.-lok. Zeharo horditu. Baina hurrengo egunean ere berdin aurkitzen nuen, alkoholean itota. Denek edaten zuten, baita umeek ere; Europak alkoholetan itota zeramatzan hamarkada asko.
alkoholemia
iz. Odolean alkohola izatea. Ik. alkohol tasa. Alkoholemia eta droga proben emaitza positiboa izan zen. Ertzaintzak hamasei lagun atxilotu ditu baimendutako alkoholemia tasa gainditzeagatik.

Aztergaia: alkoholemia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): alkoholemia 112: Deia 2 (horietako bat alkoholemia test), Consumer 3 (alkoholemia tasa 1), Berria 20 (alkoholemia tasa 5, alkoholemia kontrol 3, alkoholemia proba 6, alkoholemia azterketa 1), EiTB 86 (alkoholemia proba, alkoholemia kontrol...), Argia (“Alkoholemia froga egin dizute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alkoholemia 40: Berria 36, Urtzi Urrutikoetxea, Iban Zaldua, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: alkoholemia kontrol* e. alkohol proba, alkohol analisi; alkoholemia tasa* e. odoleko alkohol maila.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alcoholemia / fr alcoolémie: Elhuyar: odoleko alkohol, alkoholemia / Nolaerran: alkoholemia / Zehazki: odoleko alkohol, alkoholemia / Labayru: alkoholemia / Adorez5000: alkoholemia.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Alkohol, alkoholdun, alkoholiko, alkoholismo eta alkoholizatu hitzek osatzen duten familia horretan, alkoholemia gehi daiteke'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

alkoholemia kontrol, alkoholemia-kontrol
iz. Pertsona batek odolean edo arnasan duen alkohol-tasaren neurketa. Ezbeharra 00:30ean jazo da, Ertzaintza alkoholemia-kontrol bat egiten ari zenean Sestao eta Barakaldo artean.

Aztergaia: alkoholemia-kontrol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 71 (Argia 1, Berria 12, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea 2, EiTB 47, Elkar 6, UEU 2); ETC: 181

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alkoholemia-kontrol control de alcoholemia / Adorez: 0 / Labayru: alkoholemia-kontrol 1 iz. control de alcoholemia. Astegoienetan, alkoholemia-kontrolak ugaritu egin ohi dira uriko sarrera-urteeretan: Los fines de semana suelen aumentar los controles de alcoholemia en las entradas y salidas de la ciudad / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

alkoholemia iz. Odolean alkohola izatea. Alkoholemia eta droga proben emaitza positiboa izan zen. Ertzaintzak hamasei lagun atxilotu ditu baimendutako alkoholemia tasa gainditzeagatik. Alkoholemia kontrolak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

alkoholiko
1 adj./iz. Edanari emana. Ez zakiat zer den okerrago, norbera alkoholiko izatea edo semea traidore.
2 adj. Alkohola edateak eragina; alkoholismoak eragina. Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena.
3 adj. Alkoholduna.

Aztergaia: alkoholiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: alkooldun : JE Med ("Beren hitza emanik anitzek, eta atxikiz gero, ez edateko ez aguardient ez eta bertze deus, edari xuri hoitarik, alkooldunik deusere") eta Anab Aprika ("Alkooldun edairik"); alkoolikatu : JE Med ("Bazirela Nortamerikan etxeak, zointan jakintsuek sendatzen omen baitzituzten alkoolikatuak"; "Alkoolikatzeaz aldiz, erran ditake, aitamen buru eta gogo eskasak duela ardurenean egiten familia guziko zorigaitza"); corpusean alkolizatu forma behin agertu da: Azpillaga in Mattin ("Iñok ematen dizkan guztiak berela zurrupatze'itu, alkolizatuta iya il zan nere diruak balitu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alkoholiko EB 4 (I. Irazabalbeitia "Zilar nitratoa soluzio alkoholikotan erabiltzen da", Saioka 8. Natur arloa "edari alkoholikoak"; J. Agirre eta M. Aramendi); alkoholismo EB 2 (G. Nazabal, Argia); alkohol-egarri eta alkool-gaitzdun bana (J.J. Bergaretxe: "Alkohol-egarria eta droga-mina, sarri bakartasunaren ondorio"; "Alkool-gaitzdunak eta drogatuak"); alkool-zalekeria 3 eta alkool-zaletu 1 (M. Olazar: cf. infra; "Geoffrey Firmin Consula bakartade larrian eta alkool-zaletuta bizi da"); alkoholdun edari EB 14 (BOE 10 eta M. Aurrekoetxea, J.A. Agirre, X. Kintana, P. Aristi); alkoholemia 1 (P. Aristi: "Alkoholemian positibo ematen duenari hiltzaile bati baino kondena handiagoa jarri"); alkoholkeri 1 (L. Baraiazarra: "Gaitz onen sustraiak asko izan daitekez; baiña ona emen geienetan zertatik etorten den: Geiegizko tensiñotik, indarketa gogorretatik, biotz-zarrasta (emoziño) biziegietatik, alkoholkeritik eta abar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alkoholika : DFrec 1; alkoholiko : DFrec 7; AB38 4; AB50 5 (eta edari alkoholiko 2); HiztEn; Euskalterm 7 (eta alkohol-intoxikazio; alkohol-disoluzio; alkohol-eldarnio; alkohol-gradu); alko(h)oldun : DFrec 3 (edari a.); AB38 1; AB50 1 (eta a. edari); HiztEn; Euskalterm 3 (eta edari alkoholdun 2); alkoholezko : AB38 1 (eta a. edari 1); Euskalterm 5; alkoholgabe : Euskalterm 6; alko(h)olismo : DFrec 2; AB38 1; AB50 2; HiztEn-LurE; Euskalterm 2 (eta alkohol-eritasun 1); alkoholeriadun : AB50 3; alko(h)olizatu : DFrec 3; alkoholzale : DFrec 1; alkoholomania : HiztEn; alkoholemia : HiztEn; Euskalterm 4; alkoho(lo)metria : HiztEn; alkoho(lo)metro : HiztEn; alkoholimetria : LurE; alkoholimetro : HiztEn ("ik. alkoho(lo)metro"); LurE; Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: HiruMila: alkoholki (AS), alkohol-hartzidura (AS), alkoholato, alkoholdun, alkoholdun edari (AS), alkoholemia, alkoholeri, alkoholiko, alkoholimetro, alkoholismo, alkoholkeria, alkoholkontrako, alkoholtzale. // ElhHizt: alkoholdun, alkoholemia, alkoholiko, alkoholimetria, alkoholimetro, alkoholismo, alkoholizatu. // EskolaHE: alkoholemia, alkoholimetria, alkoholimetro, alkoholismo. // EuskHizt: alkoholdun, alkoholismo. // Casve EF: alkoholeri, alkoholiko.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

alcohólico / alcoholismo / alcoholizar; eta alcoholemia; alcoholimetría; alcoholímetro: ElhHizt: alkoholdun, alkoholiko / alkoholismo / alkohola erantsi; alkoholiko bihurtu, alkoholizatu; eta alkoholemia; alkoholimetria; alkoholimetro. // HiruMila: alkoholdun, alkohol-, alkoholiko, alkoholtzale / alkoholeria, alkoholismo / ø; eta alkoholemia; alkoho(lo)metria; alkoho(lo)metro, alkoholimetro. // Casve FE: (liquide) alkoholtsü; (personne) edale, ardanoi / alkoholkeria / ø.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (Le Petit Robert): alcoolat, alcoolature, alcoolé, alcoolémie, alcoolification, alcoolique, alcoolisable, alcoolisation, alcooliser, alcoolisme, alcoolo, alcoologie, alcoomètre, alcootest; it (L. Ambruzzi): alcoolato, alcoòlico, alcoolismo, alcoolizzare, alcoolizzato, alcoolizzazione, alcoolòmetro; ca DCC: alcoholat, alcoholèmia, alcohòlic, alcoholificació, alcoholificar, alcoholímetre, alcoholimetria, alcoholisme, alcoholització, alcoholitzar, alcoholitzat, alcohòmetre; en (Webster): alcoholate, alcoholature, alcoholic, alcoholism, alcoholist, alcoholization, alcoholize, alcohol(o)meter, alcoholimeter, alcoholometry, alcoholysis, alcoholytic; de (Slaby-Grossmann): Alkoholat, alkoholisch, Alkoholometrie, Alkoholmesser, Alkoholismus, Alkoholisierung, alkoholisieren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

alkoholismo
iz. Edari alkoholdunekiko mendekotasuna; edari alkoholdunek sorturiko gaixotasuna. Erakundeak azaldu duenez, alkoholismoa eta prostituzioa ugaritu egin dira haien artean.

Aztergaia: alkoholismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alkoholizatu, alkoholiza, alkoholizatzen
da/du ad. Alkoholiko bihurtu. Alkoholizatua zegoen aspalditik.

Aztergaia: alkoholizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: ez da inon ageri, baina oso erabilia da...

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alkoholiza, alkoholizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nart. hori ez dugu ia-ia erabili. Nik kenduko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'proposamena onartzen da'

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper