10 emaitza aingura bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

aingura
iz. Burdinazko atal aski handia, bi besoz hornitua, kate batetik zintzilik uraren hondora egozten dena, han finkaturik ontzia higitzea eragotz dezan. Aingura(k) egotzi. Aingura kateari lotu. Aingura askatu.

Aztergaia: aingura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
aingura altxatu
1 du ad.-lok. Aingura itsas hondoan finkaturik dagoen tokitik jaso. Ik. aingura jaso. Igerian itzuli ziren ontzira; aingura altxatzen ari zela harrapatu zuten mutikoa.
2 du ad.-lok. pl. Ontziez mintzatuz, itsasoratu, itsasora irten. Aingurak altxa eta itsasorantz jotzea beste grinarik ez zutela.
aingura goratu
1 du ad.-lok. Aingura itsas hondoan finkaturik dagoen tokitik jaso. Ik. aingura jaso. Katea motz jasoa egoteko agindu nuen; hartara, prest egon zedin aingura goratu eta baporea berehala abiatzeko.
2 du ad.-lok. pl. Ontziez mintzatuz, itsasoratu, itsasora irten. Aingurak goratu genituenean (...).
aingura jaso
1 du ad.-lok. Aingura itsas hondoan finkaturik dagoen tokitik altxatu. Ik. aingura altxatu; aingura goratu. Aingura jaso ondoren, haizea aldeko nuelarik, bezperako norabide berari jarraitu nion.
2 du ad.-lok. pl. Ontziez mintzatuz, itsasoratu, itsasora irten. Aingurak jasotzeko prest daude.
aingura(k) bota
ad.-lok. Aingura (edo aingurak) uraren hondora bota, ontzia ez higitzeko. Ik. ainguratu. Irlan aingura bota dut. Hiriko portu parean bota zituen aingurak.
ainguragile
iz. Aingurak egitea ogibide duen pertsona. Arrantzari eta merkataritzari eusteko ikaragarrizko jendetzak lan egiten zuen: ontzigileak, ainguragileak, iltzegileak, sagardogileak (...).

Aztergaia: ainguragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

ainguragintza
iz. Aingurak egiteko lanbidea edo jarduera. Inaziok ez darama urte asko ainguragintzan.

Aztergaia: ainguragintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

ainguraketa
iz. Zerbait lurrera edo beste leku batera irmoki finkatzea. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, hormigoia eta altzairuzko ainguraketa erabili dituzte.

Aztergaia: ainguraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 51; ETC: 83.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ainguraketa; Adorez: 0; Labayru: ainguraketa; NolaErran: 0; Euskalterm: ainguraketa, ainguraketa-buloi, ainguraketa-hanka, ainguraketa-plaka, ainguraketa-torloju… (anclaje; Eraik. Industr. Arkit.)

Bestelakoak

aingura iz. Burdinazko atal aski handia, bi besoz hornitua, kate batetik zintzilik uraren hondora egozten dena, han finkaturik ontzia higitzea eragotz dezan. // ainguratu, aingura/ainguratu, ainguratzen du ad. Ontzia aingura bidez finkatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, ainguratu sarreran beste adiera bat gehitzea komeni da, eraikuntzakoa, alegia.

ainguratoki
iz. Ontzia ainguratzeko behar den sakontasuna duen lekua. Handik gertu nekropoli bat aurkitu dute, baita ainguratoki bat ere, Higerko lurmuturrean.

Aztergaia: ainguratoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau119
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori zerrendaratzea egoki izan daiteke, Azkuek berak emandako definizioaren ildotik: 'Ainguratoki: ontzia lotzeko toki egokia. Kai barrua. Fondeadero'. Badira lekukotasunak ere (esaterako, Agustin Zubikarai)'.

 - [E116]: '(2002-04) Hori da aurkitu ahal izan dudan adibide bakarra, bai OEHn bai EEBSn. Merezi du sartzea? (Kontuan izan bigarren buelta honen prozedura bere osotasunean erabiltzen dugunean ezingo dela hitz berririk sartu)'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ainguratoki'.

ainguratu, aingura/ainguratu, ainguratzen
1 du ad. Ontzia aingura bidez finkatu. Ik. aingurak bota. Ontzia leize batean ainguratu genuen.
2 du ad. Zerbait lurrera edo beste leku batera irmoki finkatu. Ekipoa ez da urez bete behar harik eta zuloan behar bezala jarrita eta ainguratuta egon arte.
3 da ad. Iraganeko iritzi, egoera edo jarrera batean, bereziki zaharkitua gelditu den batean, irmo iraun. XX. mende joanean ainguratutako euskal burgesia dekadentea.

Aztergaia: ainguratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aingura(tu), ainguratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

ontzia aingura bidez finkatu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper