16 emaitza agor bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

agor
1 adj. Iturriez, errekez, putzuez, lurrez eta kidekoez mintzatuz, urik ez duena. Ik. idor; lehor; siku; ihar. Putzu zulo agor bat. Tokirik agorrenean ere aurkitzen da inaurkina.
2 adj. Landareez mintzatuz, fruiturik ematen ez duena. Zuhaitz idorra eta agorra, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.
3 adj. Eman behar lukeen fruiturik ematen ez duena, ezer sortzen ez duena. Euskara hitzetan agorra dela diote. Filosofiaren gailur agorrak utzi.
4 adj. Sorgorra, inongo sentimenek eragiten ez diona. Hain epela mezan, hain agorra jaunartzean. Bihotz agorra.
5 adj. Emakumeez mintzatuz, haurrik izan ezin duena. Ik. antzu. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Isabel. Ama agor eta aita zahar baten semea.
6 iz. Batez ere gip. g. g. er. Iraila. Agorraren hogeita zazpian.
7 iz. g. er. Agortea. Aspaldian agorra dugu alde honetatik.

Aztergaia: agor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatu-azaltzeko eskatuz: 1 izond. 2 iz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agorra egin, agorrean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 lehortea. 2 h. iraila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori, lehenengo eta behin, izenondo izan daiteke (1. izond.). Horren adibide gisa, 'emakume agor' jar daiteke, hala egiten baitute hainbat hiztegik'.

 - [E123]: 'Konforme. Beraz, agor-1 1 izond.: Emakume agorra. 2 iz. 'lehortea''.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'izenondoa eta izena bereiztea onartu da. Horrenbestez, 1 izond. Iturri agorra; 2 iz. 'lehortea' ezartzea onartu da'.

agor liho, agor-liho
iz. Irailaren azken aldean ereiten den liho mota.
agora
iz. Antzinako Grezian, hirietako plaza publikoa, hiritarren batzarrak eta salerosketak egiteko gunea zena. Ulises txunditurik zihoan, alde guztietara begira; miretsi zituen kaiak, itsasontzi neurri-neurrian eginak, agorak, harresi ikusgarriak. Ez dute batzarrak egiteko agorarik, ez legerik, eta mendi handietako leizeetan bizi dira.

Aztergaia: agora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): agora 7: Berria (“Behiala, Antzinako Grezian-eta, literatura funtsean ahozkoa zenean, taldean egiten zen, lagunartean: agorara joan eta jardun, rapsodarengana joan eta hari entzun”; “Alexandria zaharrean herritarrak Agorara joaten ziren filosofoen arteko eztabaidak entzun eta beren gogoetarekin gozatzera”; “hitzaren bitartez zizelkatzen du poetak bere errealitatea, polisean, agoran, hiriko plazan”; “Birtualtasunaren ezbai berri honetan, baina, mugatu egiten zaio espazioa gizakiari. ‘Agoraz beste’ egin duela esan daiteke. Beharbada, hutsune horren karietara, agora hartu dute berriz haserretuek. Agora eta hitza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: agora 4: Juan Kruz Igerabide (“Hiriaren bi aldetara kai eder bat dago, sarrera estukoa; tenplu eder bat ere badago, Poseidon jainkoari eskainia, eta agora bat, non biltzen diren feaziarrak itsas tresnak prestatzeko, itsasgizon trebeak baitira”), Jose Angel Irigaray (“Ez dakit, agora zeharkatu baino ez dut egin-eta”), Andoni Egaña (“Etxekoak ez du balio izaten adin horietan, eta Joxerrari deituko diot azal diezaion zer zen garai bateko Atenasen "agora"”), Josetxo Azkona (“antzokia eta agora bisitatu ondoren”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ágora / fr agora: Elhuyar: agora / Nolaerran: - / Zehazki: agora / Labayru: agora / Adorez5000: agora.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Greziako plaza publikoa.

agorafobia
iz. psikol. Leku irekietan egoteko beldur patologikoa. Isabelek agorafobia du, eta hiru urte daramatza etxetik atera gabe.

Aztergaia: agorafobia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh68 2022-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 68, ETC: 139

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: agorafobia iz. (Psikol.) agorafobia; Adorez: 0, Labayru: agorafobia iz. Psikol. agorafobia; NolaErran: 0; Euskalterm: agorafobia (Med. Psikol.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Psikologia arlokoa dela adieraziko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Psikol.

agorkor
adj. Agortzeko joera duena, erraz agortzen dena. Lur planetan ura baliabide eskasa eta agorkorra da.

Aztergaia: agorkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agorkor 5, beti ap. F.M. Ugarte (Kobie 1980, adib.: "Ikusten den bezela, lerroak ertzari paraleloki jarraituaz jarri behar dira edo bestela azalera guztia margotu; agorkorra baldin bada ertzak lerro iraunkaitzakin jarri", "Leize bertikala urobi edo urzulo agorkaitzakin, [...] leize bertikala, urzulo agorkorrakin [...], leize bertikala, urgaltze agorkaitz bezela jokatzen duana, [...] leize bertikala, urgaltze agorkor bezela jokatzen duana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agorkortasun : Euskalterm 1 (exhaustividad; exhaustibotasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agorkor : PMuj DVC (agostizo, propenso a secarse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

agorra egin
ad.-lok. g. er. Putzu bat-edo hustu, urik gabe utzi.

Aztergaia: agorra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

agor 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(putzua) hustu, urik gabe utzi.

agorraldi
1 iz. Agortea. Zenbateraino izan da agorraldi luze hori klima aldaketaren ondorio?, adituak ez datoz bat.
2 iz. Ibai eta iturrien emaria gutxitzen den urteko garaia. Lurralde askotan ibaiak idortu egiten dira agorraldian.

Aztergaia: agorraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agorraldi Sin. agorte

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

agorte

agorrarazi, agorraraz, agorrarazten
du ad. Agortzera behartu. Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak, zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.

Aztergaia: agorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: agor erazi / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

agorraraz, agorrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

agorreria
iz. g. er. Agortea, gabezia.

Aztergaia: agorreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

agortea, gabezia.

agorrezin
adj. Ezin agortuzkoa. Zorion agorrezinaren iturria. Koplariak, godaleta eskuan, etorri agorrezinean ari dira elkarri gogo-borrokan.

Aztergaia: agorrezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:39 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agor-ezin 1, MEIG-NEtx (elkarlaneko itzulpenean: "Hala, bide batez, erabakia gelditu arren, bere bukaeran agor-ezina eta bukatugabea dirudi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agortezin 7: A. Otxoa ("Gure denbora-biltegiak, Jaunok [...] ez dira agortezinak"); Tx. Uriarte ("Ehunekoen katalogoak iturri agortezina suposatzen du bildumetarako"); J.K. Igerabide ("Amandre ipuinen fantasia miresgarriak haurraren ni-ari iturri agortezinak eskaintzen dizkio"); A. Perez ("Ura ez da agortezina"); Elhuyar ("Berauek irakasleen esku jartzeak sortzen dituen arazoak konpontzen direnean, dokumentu pedagogikoen iturri ia-ia agortezina izango dugu"); Mega gaztetxo ("Ez da agortezina: babestu beharra dago"); N. Beristain ("Ez zuten ulertzen nolatan dirua izan zitekeen amaierarik gabeko putzu agortezina"); agortezinezko 2: Agenda 1990 ("Hortik dator agortezinezkoa den ahozko literatura"); G. Nazabal ("Bere edo beren ideiak agortzen ari zaizkienak argazkilariak dira argazkiarekiko, baina inola ere ez errealitatea, hau agortezinezkoa eta mugagabea da eta"); agorrezin 1, X. Azurmendi ("Mundu oso zabal baten aurrean gaudela, haseran uste daitekeen baino agorrezinagoa"); agor ezinezko 1, J. Arostegi ("Agor ezinezkoa izanik Jainkoa, era berean da Jainkoaren Egia gizonaren adimenaren kaskarrarentzat"); agortuezin 1, J.M. Lekuona ("Agortuezina da biren edota gehiagoren arteko dema").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agortezin : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agorrezin : EuskHizt (*1965, agortezin *1977); Lur EF/FE; PMuj DVC agorr-ezin; agortezin : ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE; PMuj DVC agort-ezin // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: agortezin / EuskHizt: + / HiztEn: agortezin / LurE: agortezin / ElhHizt: agortezin / EskolaHE: agortezin.

Ongi eratua da

forma berria, eta ongi eratua (aditzoin + -ezin osaerako berrien mailan, alegia).

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Esapideei dagokien sistematika

ezin + aditzoin + -zko osaerakoak (ezin agortuzko bezalakoak) noiz eta nola jaso erabakitzeko dago (dagokien aditzaren AS gisa eskain litezke), baldin hiztegian jasotzekoak badira, eta ez eraikuntza morfo-sintaktiko libreak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin agortuzkoa.

agorril
iz. Abuztua. Agorrileko udatiarrak jin dira burrustan.

Aztergaia: agorril

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agorril h. abuztu

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. abuztu

agorrola
iz. Antzinako ola, mendian egoten zena eta urik gabe ibiltzen zena. Ik. zeharrola; haizeola.

Aztergaia: agorrola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adiera ezartzea iradokiko nuke' (2001-05).

 - [E123]: 'eta nola formulatuko genuke? 'urik gabe zebilen ola'?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Bozkatu ondoren, definizioa behar dela diotenak lau izan dira. Horrelakorik behar ez dela, zazpi. Beraz, dagoen bezala uztea erabaki da'.

agortasun
1 iz. Lurra agortzen duen urik eza. Agortasunak eta goseteak hiru urte iraun zuten.
2 iz. Dagokion fruiturik ematen ez duenaren egoera, ezer sortzen ez duenaren egoera. Iluntasunean eta agortasunean kausitzen zarenean. Gehienon gaitza agortasuna, elkortasuna, izan ohi da; egilearena, berriz, ugaritasuna eta etorria.
3 iz. Sorgortasuna, inongo sentimenek eragiten ez dionaren nolakotasuna. Ez dute sentitzen bihotzeko agortasunik baizen.
4 iz. Antzutasuna. Urte asko bere agortasunean egin arren, Rakelek ez zuen noizbait ama izateko ustea galtzen.

Aztergaia: agortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agorte
iz. Euririk gabeko aldi luzea. Ik. agorraldi; idorte; lehorte. Agorte handietan lurra uraren eske dago. Agorteak aurten kalte ekarriko dio laborantzari. Agorte luze bat.

Aztergaia: agorte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

agorte, agorraldi

Euskaltzaindiaren Arauak

agorte Sin. agorraldi

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

agorraldi

agortu, agor/agortu, agortzen
1 da/du ad. Iturriez, errekez, putzuez, lurrez eta kidekoez mintzatuz, urik gabe gelditu edo utzi. Iturria agortu egin da. Txori batek lehenago agortuko luke itsasoa. Agortuko dira zeruko hodeiak eta ez dute ur tanta bat ere botako. Populuaren gaiztakeriek agortu dute haren samurtasunaren iturburua. Erreka agortua zen kasik. Bertsolaritzaren iturria agor ez dadin. Eltzea agortu da. Arestian erran dizut mendi arbolez gabetuak agortzen direla. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Iturri agortua.
2 da/du ad. Odola, negarra eta abar ahitu. Eta bertan agortu zen haren odoljarioa. Ama koitadua, ume handi hark zeharo agortu zuen. Ugatzak agortu.
3 da/du ad. Zerbaitetatik batere gabe geratu, zerbait erabat bukatu edo hustu. Gainerako jakintasunek bihotza agortzeko baizik ez dute balio. Lanean iraun zuen kemenak agortu arte. Ez dela gaia agortu. Aski murriztua eta erdi agorturik guregana heldu den hizkuntza. Sormena agortu zaio. Legezko bideak agortu. Ondasunak agortu. Diruak agortu zitzaizkionean, laster etorri zen etxera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haur-gazteen bizimodua errotik irauli delako, gizarte-eredu agortuan ardatz izaera zuten gizartekotze-mekanismoak eraldatu egin dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: agortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agortu, agor(tu), agortzen da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: ezin agortuzko .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agortu, agor(tu), agortzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

agortzaile
adj./iz. Agortzen duena. Eguzki agortzailea. Jainkoa, itsasoen agortzailea.

Aztergaia: agortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper