adierazi1, adieraz, adierazten
1 du ad. Aditzera eman, jakinarazi. Ederki, garbi adierazi. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ezin adierazi den poza. Ezin adierazizko etsipen eta larritasuna. Zer adierazi nahi duzu horren bitartez?
2 du ad. Zerbaitek halako esanahia izan, zerbaiten seinale edo ikur izan. Onetsi euskal hitza da, baina ez du 'bedeinkatu' adierazten, 'maitatu' baizik. Batuketa adierazteko "+" ikurra erabiltzen da.