4 emaitza adabaki bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

adabaki
1 iz. Saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal zatia. Ik. petatxu. Jantzi mehe urratuari, adabaki lodiak josi zizkioten barrengo aldetik. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Zarpail eta zikin jantzia, adabaki bat hemen, adabaki bat han. Adabakiz jositako kanpadenda. Adabaki batzuk konpontzen.
2 iz. Zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duen zerbaiti jartzen zaion zati berria, gehienetan behin-behineko konponketa izaten dena. Jauregi antzeko etxe lasai bat, zaharra, adabakiz betea.
3 iz. Arazo bat nola edo hala konpontzeko erabiltzen den gauza. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Gatazka ez da adabakiekin konponduko. Neurri hori adabaki bat baino ez dela salatu dute sindikatuek.

Aztergaia: adabaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adabakia ipini
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Ontziari adabaki bat ipini. || Ehunean egindako urratuei neurriko adabakiak ipinita.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazoari benetako erantzuna eman beharrean, adabakia ipini zitzaion. || Orain arte, adabakiak ipini besterik ez du egin Europak.

Aztergaia: adabakia ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakia jarri
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Galtzak belaunetan puskatzen genituenean, adabakia jartzea zen orduko ohitura. || Sareei adabakiak jartzen ari ziren bi emakume.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazo horri adabakia jarri nahian dabiltza orain. || Nekazarien arazoei adabakiak jartzen. Ez gaude hemen iraganeko politikei adabakiak jartzeko.

Aztergaia: adabakia jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakitu, adabaki/adabakitu, adabakitzen
du ad. Adabatu.

Aztergaia: adabakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilia izan denez #mdash#OEHan 7 ager.ditu: adabakitu (Asp Leiz); adobakitu (Echag); arabakindu (Ag Kr: 3); arabakitu (Ag G; Alz Txib)#mdash#, hiztegian aipatu beharrekoa da, irizpideekiko leialtasunez, eta hobestekora bidaliz (erabiliagoa eta arautua den adabatu formara, kasu honetan).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adabaki(tu), adabakitzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. adabatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'egiten den oharra ontzat eman da. Beraz, adabatu forma hobetsira bidaliko da'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper