3 emaitza abolizio bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z5:EEBS:38 | 1997-03-11 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -
ez dakigu beharrezkoa den; litekeena da legelarien artean hala izatea (eta abolitu aditza ere bai); berei galdetuko zaie eta, baiezkoan, "1 Tekn. Zuz. [eta defini, adib.: 'ohitura, lege edo arau bat indargabetzea']. 2 bestetan erabil baliogabetze , ezeztatze , indargabetze , etab."
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E210]: 'Zuzenbidearen ikusmiratik, "abolizio" hitza ez da besterik ohitura, lege edo arau bat (adibidez, esklabotasuna, heriotza-zigorra, edota foruak) indarrik gabe uztea baino. Gainera, hitz berri hori latin-hizkuntzetan eta inglesean bakarrik erabiltzen da. Hortaz, horrek ez du betetzen mailegua onartzeko minimoa. Gainera, "abolizionismoa" eta "abolizionista" hitzak itzulinguruen bitartez adieraz daitezke euskaraz' (2001-03-26).
- [E123]: 'Mailegua onartzeko gutxieneko baldintza, espainolez eta frantsesez berdin izatea da. Beraz, kasu honetan abolizio izenak betetzen du gutxieneko hori. Euskara Batuko batzordearen proposamena hauxe izan zen: sarrera eman, eta sinonimotzat ezeztatze eskaintzea. Besterik da Euskaltzaindiak ezeztatze bakarrik eskaintzea erabakitzen badu'.
- Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Abolizio hitza sartzea onartu da, sinonimotzat ezeztatze emanaz. Abolitu hitzarentzat ere gauza bera onartu da'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:IrEm | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
- [E306]: "Sartzea proposatzen dugu (ez dakigu hau nola eman litekeen 'indargabetze' edo 'ezeztatze' erabiliz). Nazioartekoa da" (2001-01-23)