9 emaitza abiadura bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

abiadura
1 iz. Korritzen den distantziaren eta horretan ematen den denboraren arteko zatidura. Ik. lastertasun. Abiadura handiko trenaren inguruko jardunaldiak. Argiaren abiadura.
2 iz. Abiada, abaila. Txalogarria da benetan Auspoa bildumak hartu duen joera eta abiadura.
3 iz. Ibilgailuetan, abiadura-aldagailuaren engranaje-konbinazio bakoitzari dagokion higidura modua. Ik. martxa 2. Sei abiadurako motorra.
4 iz. Ipar. eta naf. Hastapena. Tentaldiaren abiaduran. Erromatarren garaian, Elizaren lehen abiaduran.

Aztergaia: abiadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadura-kaxa, abiadura-neurgailu, abiadura-palanka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "vitesse hegoaldean, hemen = hastapena" (1995-01-13)

 - [A105]: "1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna' / Horrela ez da hiztegi batua. Busti eta proposatu, otoi, beti alde batera egin gabe. Ez bustitzearen ondorioak ikusi dira ITZUL itzultzaileen eztabaida foroan, Forondako aireportuan salidas = abiadurak jartzea egokia den ala ez den. Behar balitz, erraz lortu daitezke eztabaidan parte hartu dutenen iritziak" (2001-03)

 - [E306]: "abiadura-kaxa azpisarreraren oharrak dioena kontuan izanik (gu horrekin ados gaude, gainera), badirudi berrikusi egin behar litzatekeela 'abiadura' hitzari ezarri zaion 'Heg.' marka. Bestela, askok uler lezakete fisikan eta teknologian 'lastertasun' hitza dela hobestekoa, eta hori ez da aipatu oharrean esaten denarekin koherentea. Ikuspegi horretatik, 'Heg.' kendu egin behar litzateke. Beste zerbait ere egin liteke: Hiztegi Batuaren lehen itzulian onartu zena bere horretan utzi (adiera 'arruntak') eta zientzia eta teknologiako adiera erantsi; horretarako, guk 'abiadura' onartzea proposatzen dugu eredu estandarrerako. // abiadura handiko tren azpisarrera eranstea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bi gauza: 1. Euskalkia. "Hastapena" adierarekin Ipar. eta Naf. soilik? Duda egiten dut. Cf., besteak beste, "San Andresko elurra, neguaren abiadura" (Arantzazuko egutegia, 30.XI.1995). 2. Abiadura-palanka eta abar ez dira egokiak, ez baita hori abiadura-rentzat mugatzen den adiera. Eta horrelakoetan, agian hobe joanera, cf. gazt. marcha, fr. marche, alem. Gang'.

 - [E123]: 'Lehen oharra dagoeneko arautua dagoenari dagokio, argitaratua dugun Hiztegi Batuan ageri baita 'hastapena' Ipar eta Naf dela; Bigarrenari dagokionez, Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena ontzat eman zuen Euskara Batuko batzordeak, Iparraldekoek ere onartzen zutelakoan'.

 - [E113]: 'Ez dakit horretan sartzerik ote dagoen, baina 'hastapena' ez da sinonimo zehatza (ezin erran dezakegu *liburuaren abiaduran, non ez den idazketaren prozesua aipatzen), beharbada prozesu edo mugimendu hastapena zehaztu behar litzateke? Frantsesez 'marche' hitza ez dagokio batere adiera horri. PXrekin bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Euskara Batuko batzordeak Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena bere egiten duela adierazi du MAk, zerrendatik abiadura-kaxa kenduz. Bozkatu da eta Euskara Batuko batzordearen oharra onartu da, 15 botorekin. HK jaunarena, beraz, ez da ontzat eman'.

abiadura aldagailu, abiadura-aldagailu
iz. Ibilgailuetan, abiadura edo martxa aldatzeko erabiltzen den tresna. Motorra eta abiadura aldagailua Ferrarirenak dira.
abiadura angeluar
iz. Errotazio mugimenduetan, biratutako angelua denbora-unitateko. Eguzkia ekliptikan zehar abiadura angeluar konstantean mugitzen da.
abiadura azkartu
da/du ad.-lok. Aurreko autoek ere abiadura azkartu zuten errepide zuzena ikustean. Narrazioaren abiadura azkartzearekin batera tentsioa ere areagotuz doa.

Aztergaia: abiadura azkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura handitu
da/du ad.-lok. Trenak abiadura handitu zuenean, bagoiak dardarka hasi ziren. Abiadura handituz esprintean hasi zen. Hodi horretan fluidoaren abiadura handitzen da eta presioa txikiagotzen.

Aztergaia: abiadura handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura moteldu
da/du ad.-lok. Gidariak abiadura moteldu zuen. Harriak jarri dira uraren abiadura moteltzeko. Egia da hazkundearen abiadura moteldu egin dela azkeneko urteetan.

Aztergaia: abiadura moteldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

abiadura muga, abiadura-muga
iz. Legeak errepideetan ibilgailuentzat ezartzen duen gehieneko zirkulazio abiadura. Espainiako Gobernuak orduko 110 kilometrora jaitsi du berriki autobide eta autobietako abiadura muga. Argi uzten du horrek, inork ez dituela abiadura mugak errespetatzen.

Aztergaia: abiadura-muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): abiadura(-)muga 107: Laneki 2 (adib.: “egun eta ordu desberdinetan abiadura-muga desberdinak jarrita”), Elhuyar 2 (adib.: “Dena den, gehienezko abiadura-muga bat ere badute meteoroideek Lurraren grabitateak haietan eragina izateko”), Eroski 9 (adib.: “Ezarritako abiadura muga orduko 40 kilometrotik gora gainditzeagatik“), Berria 49 (adib.: “Abiadura mugak zorroztu egin ditu sistema berriak”), EiTB 35 (adib.: “Abiadura muga udaberrian murriztuko dute”), Jakin 3 (adib.: “abiadura mugak erabat gaindituta”), Argia 6 (adib.: “Abiadura mugak izugarri murriztu zituzten”, “fisikaren oinarriak goitik behera aldatuko liratekeelako, urrutiko izarren distantziak birkalkulatu beharko liratekeelako, argiaren teknologia menperatzeak ez lukeelako abiadura-mugak menperatzea ekarriko”), DiarioVasco (“legeak ezartzen duen abiadura muga gainditu gabe”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abiadura muga 8: Berria 7 (adib.: “Hego Euskal Herriko gidarien % 36,7k ez dituzte abiadura mugak aintzat hartzen”), Patxi Zubizarreta (“Abiadura muga nomás gainditzen duzunean, ezkutuan dauden poliziak sirena hots betean agertuko zaizkizu”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: límite de velocidad: abiadura-muga; límite máximo de velocidad: gehieneko abiadura-muga; límite mínimo de velocidad: gutxieneko abiadura-muga; respete el límite de velocidad: errespetatu abiadura-muga; velocidad limitada: abiadura mugatua; velocidad controlada por radar: abiadura radarrez kontrolatua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es límite de velocidad / fr limitation de vitesse: Elhuyar: - / NolaErran: abiadura-muga / Zehazki: lastertasun muga / Labayru: - / Adorez5000: abiadura-muga; límite mínimo de velocidad: gutxieneko abiadura-muga; límite máximo de velocidad: gehieneko abiadura-muga; velocidad límite: muga-abiadura.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abiadura sarrerari dagokion azpisarrera.

abiadura neurgailu, abiadura-neurgailu
iz. Ibilgailu baten abiadura neurtzen duen tresna.
abiadura palanka, abiadura-palanka
iz. Abiadura aldagailuari eragiten dion palanka.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper