1 emaitza abarizia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
Bazt. Ik. zikoiztasun, zikoizkeria; zekentasun, zekenkeria.
- [E208]: "Guztiok ezagutzen eta askok behintzat erabili ere egiten ditugun hitz "zahar" hauen esanahien hedadura, ene irudiko, ez da zikoiztasun-zikoizkeria, zekentasun-zekenkeria, zikoitz, zeken hitzekin estaltzen. Izan ere, euskaraz zeken eta zikoitz 'bererik eman nahi ez duena'ri dagozkio, erdarazko 'avaro, tacaño, mezquino, ruin' kontzeptuari alegia, baina ez 'ondasunak neurrigabe bildu eta metatzeko joera duena'ri, euskaraz 'abarizios, diruzale, ondasunzale, -gose, -gura..', erdarazko 'avaricioso, acaparador' bezalatsu. Uste dut abarizia-k esangura zabalagoa duela zekentasun-zikoiztasun hitzek baino, hauek erdarazko 'tacañería, cicatería'-ri baitagozkie gehiago, eta, beraz, bada bientzako tokia. Adibidez, bertuteen abarizia edo, zeruetako ondasunen abarizios gisako esaldietan ezingo genituzke zeken(tasun) edo zikoitz(tasun) hitzak erabili. Badira, jakina, gutizia, gutizios hitzak ere, kasuren batean abarizia-abarizios-en ordain izan daitezkeenak, baina adiera ahulagoa dute, abarizia-k aldean bekatu buru izateko marka nabarmena darama eta. Hortaz, hitz hauek ere beren horretan errespeta daitezela eskatuko nuke".
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "Zah. marka ez du gustuko ohargileak [...] Azkenean bozkatu da eta honako emaitza izan du bozketak: 9 "Zah."-en alde. Kontra inor ez. Hortaz, "Zah." markarekin utziko da".