ehuneko
1 iz. Ehunek osaturiko gauza; ehun unitate dituen multzoa. Hamarrekoak eta ehunekoak.
2 iz. (Zenbatzaile baten ezkerrean). Ehuneko hamar ematen dio. Ehuneko hainbestean mailegatu. Ehuneko hogeita bosten irabaziarekin. Ehuneko hirurogeita hamarrek baino gehiagok badakite galesez.
3 iz. Ehun zenbakia erreferentziatzat hartzen duen proportzioa. Heriotzen ehunekoa. Ehuneko hori ez da beti berdina. Ehunekoa kalkulatu.