49470 emaitza bilaketarentzat - [101 - 150] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z5:EEBS:36 | 1997-02-25 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
-tza/-tasun.
1 monasterioko buruaren kargua eta egitekoa. 2 Bizk. apaizgoa.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Bigarren mailan onartzekoa |
ik. OEH argitaratua: abadot(a) 2 (SP Phil: "Erlei lakhetzen zaie bere eztiaren ingurunean, eta abadotei usain gaixtoen aldean"; He Phil "Abadotei edo uli beltz lodiei berriz, usaiñ gaxtoetan").
Ez dugu gure corpusean aurkitu.
abadot(a) : HiztEn-LurE.
Beste hiztegietan: abadot(a) : ElhHizt; abadota : HiruMila, DRA, PMuj DVC; abadote : DRA, PMuj DVC.
ezin erabaki daiteke, tradizioaren arabera, -a organikoa duen, eta a) bigarren mailakoa izanik, ez du hainbesteko garrantzirik forma bakar-batua erabakitzeak; b) Euskaltzaindiak, berriz, aurrerago jo dezake eta forma bakarra eskaini.
Zah. g.er. Ik. liztor.
- [E302]: "Badirudi abadot(a) hitzaren esanahia zentzu zehatz-zehatzik gabekoa dela, intsektu handi samarra adierazten duena. (Horrelako hiztegi batean sartu behar al da?). Kontuak kontu, herriak bereizten ditu (zituen) bi liztor-mota euren tamainarengatik: bat txikia da eta heldu mingarrikoa eta bestea handia (heldua are mingarriagoa duena baina bakanagoa dena). Irizpide zabalegia, beraz, bien arteko muga non dagoen (ezartzen zuten) ezagutu ahal izateko gaur egun. Gure amona zena lizta, liztabera (edo lista, listabera) eta liztor intsektuak bereizteko gai zen, guk ez genuen ikasi. OEHnlistame etalistafin aipatzen dira zentzu berarekin, tamaina txikikoa adierazteko, alegia, (Vespula generoa ote da?) eta liztor hitza erabiltzen da handia adierazteko (Vespa generoa?); abadota liztor horren sinoninoa al da? Bietatik bakar batena bakarrik? Nik uste hedadura semantiko handiagoko hitza dela: liztorra, erlasterra, euli beltz handia... ezkutatzen direla abadota hitzaren azpian" (2000-11-08)
- [A105]: "Bigarren mailakoa izanik, ez deritzot egoki Euskaltzaindiak forma bakarra EZ eskaintzeari" (2001-03)
- Erabakia: EBB (2000-11-09): OEHren arabera, gaskoinetik hartutako hitza da, abadot da jatorrizkoa. Beraz, EB batzordeak -a gabe ematea erabaki du.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
- [I102]: "Argi eta garbi dago forma hori abagadune-tik datorrela, alegia, bigarrena ezin daitekeela lehenengotik atera, iruntziz baizik. Hori dela eta batetik, eta literatur-hizkuntzaz ari garela bestetik ez diot inongo zentzurik aurkitzen forma laburtu bat proposatzeari. Aspaldi honetan euskal agerkarietan agertzen ohi den akatu hori bezala akabatu unibertsalaren ordez" (1995-01-10)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
abiadura, lastertasuna.
- [E109]: "Komeni da, nire ustez, hitz hau eta abiadura direla eta, lastertasun hitzari lehentasuna ematea" (2001-01).
- [E123]: "Neurri batean ematen zaio lehentasuna, definitzailea baita lastertasuna. abaila iz. 'abiadura, lastertasuna' eta abiadura 1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna'". MAk erantzun dio esanaz zerrenda dagoen bezala, lehentasun hori nolabait ziurtatuta dagoela, adiera azaltzeko lastertasuna ematen baita.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "Luze joan da hitz honen adierari buruzko eztabaida. Honela aldatua gertatu da sarrera hori azkenean: abaila iz. 'abiada, oldarra'. Adibide egokia bilatzen saiatuko dira hurrengo bilerarako. Batez ere 'ímpetu' adiera argitzen lagunduko duen adibidea bilatu nahi da".
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
abaildu, abail, abailtzen. da/du ad.
adiera argitzeko eskatuz: 1 leher egin, nekatu. 2 pisuaz makurtu.
abaildu, abail, abailtzen
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
abakando Homarus gammarus.
Homarus gammarus
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm |
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
adierak emanez: 1 ariketa aritmetikoak egiteko taula boladuna. 2 kapitelaren goialdea.
-ako: -u amaiera ote dagokion aipatu da, latinetikoa denez; baina -ako/-aku ez dago Maileg-ean arautua, eta hau -ako forman ageri da hiztegietan.
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:29 | 1997-02-25 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, premiazkoa den eremu-adieretan.
abala eman, abal-emaile.
1 Merkataritzan, 'zordun nagusiak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea'. 2 bestetan erabil berme .
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E210]: 'Horren aldamenean, Merkataritza jarri da. Agidanez, hobe da Zuz. jasotzea, Zuzenbide zibilean ere abalak berezko arauketa duelako. "Abal" hitzaren azpisarrera gisa, abal(-)emaile jaso da eta, horren definizio moduan, honako hau jarri da: "abala sinatu duena". Egia da abal-emaileak abala sinatu behar duela; baina kontuan izan behar da abalean beste sinadura batzuk ere ager daitezkeela. Hortaz, hobe da definizio hau jartzea: "abala eman duena". Gainera, "abal" hitzaren familia osoa ohiko egoerekin osatu nahi izanez gero, orduan abalkidetza eta abal(-)emailekide sartu beharko lirateke' (2000-12-20).
- [E123]: 'Eta Merk. eta Zuz. jarriko balitz? Niregatik konforme definizioa horrela aldatzearekin, baita familia osatzeko proposamenekin ere. Hiztegi Batuko lantaldeak proposatuak dira orain ditugun azpisarrerak ere'.
- [E113]: ' Abalkidetza hitza sartzen bada, ez ote litzateke halaber abalkide ere sartu behar? Zertan ote datza orduan abalkide eta abal(-)emailekide hitzen arteko aldea? Oinarria lexikalak onartu ondoan (kasu horretan izen eta aditz formak), handik sortzen diren eratorriak hiztegi berezietan bereziki tratatzekoak dira menturaz, adituen aukeren arabera. Nire aburuz, abalkidetza eta abal(-)emailekide hitzak zuzenbideko edo merkataritzako hitzak ikusterakoan aztertu behar lirateke'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'E210ek k Zuz. marka jarriko lioke. Onartu da eta 'bermea' adiera duela esango da. Abal(-)emaile hitzari, berriz,'bermea ematen duena' adiera erantsiko zaio. Abalkide ere sartzea onartu da'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
eman: -a.
abal sarrerari dagokion azpisarrera.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
-dun.
Merkataritza. abala eman zaion pertsona.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:08 | 1993-09-29 | Bigarren mailan onartzekoa |
abandonatu, abandona, abandonatzen. du ad. h. utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi
bigarren mailakotzat onartzekoa da (haur abandonatuak bezalakoak adierazteko beharrezko izan daiteke), eta hobestekoak dira: utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi
abandonatu, abandona, abandonatzen
- [A104]: ""utzi" aditzaz moldaturiko hainbat lokuzio aipatzen da, baina ez "bazter utzi"; oso erabilia denez, merezi du aipatzea" (1994-05-18)
- [A107]: [cf.] EOH m 1363 [maiztasun zerrendako 1363. hitza]. Zergatik bigarren mailako? Aplikazio edo ausentzia onartzen dira ba!" (1994-05-24)
- [E109]: 'Utzi-ren alde erabaki genuen osoki. Baina abandonatu aditzak ez du txoko bat izango alor batzuetan, goi-literaturan?' (2001-01).
- [E116]: 'EB proposamena: du ad. 1 Zuz. 2 h. (lehen bezala)'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'EBen proposamena onartzea eta adiera erantsiko zaio. AU arduratuko da adiera proposatzeaz'. Erabakia (2001-02-23): 'Abandonu dagoen bezala utziko da. Abandonatu hitza, berriz, honela emango da: 1 Zuz. 'pertsonak, gauzak edo ekintzak utzi, babesik gabe jarri'. Eta bigarren sarrera dagoen bezala laga. / "Abandonuak egin" ere esaten omen da Zuberoan. Hau, hala ere, aurrerago aztertzeko utzi da'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:29 | 1997-02-25 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ez dugu aurkitu; abandonamendu agertu da behin (JesBih: "Onhesten ditut orozko abandonamendua, ene bihotz khirestasunak, ene langidurak, ene penak, ene tentazione eta ene gaitz guzien enbrazuak, zure iustiziari satisfatzeko").
EB dira guztiak eta erabileremu orokorrekoak zazpitik bost behintzat: abandono 2 (Hemen 1987-10-23: "Euskal Herrian diren poliziak ez dituztela bertakoek bakarrik baztertzen (...) eta Madrilgo agintariei abandono hori leporatzen diete"; J. Azurmendi: "jarrera klasikoen abandonoa..."); abandonu 4 (ESB: "jasaten duten abandonu eta pobretasuna", C. Bueno: "Sendotza sakramentuan ixiltasunaz, itsutasunaz, kultur ezaz, abandonuaz, jakinezaz, edonolako gabeziaz, ahuleziaz etsitakoentzat"; L.M. Mujika: "soro askoren abandonua ekarri baitu"; S. Goñi: "bere erantzukizuna muga dezake abandonu-akzioaren bidez, hau da, untziaren balioa eta pleitagatik jasotako dirua abandonatuko du kaltetuen onerako"); abandonatze 1 (J.M. Torrealdai: "Pontu hau zehazki aztertu behar litzake, gaurko "erorketa", "abandonatze" eta "galera" anitz fede gabeziari edo ahuleziari, besterik gabe, itsasi aurretik").
abandono : AB50 1; HiztEn ("iz. 1. Abandonatzearen ekintza eta ondorioa. 2. KIR. Proba edo lehiaketa bat uztea"); abandonu : LurE ("iz. Zuz. Pertsona, gauza edo eskubideak, onuradunik gabe uztea. // Gauzak, berorien jabegoa galduz uztea, era horretara nullius ondasun bezala geratzen direlarik"); Euskalterm 17; abandonatze : Euskalterm 19. // Euskaltermekoak, arloka banatuak: a) Zuzenbide eta administrazioan: abandonu eta abandonatze sinonimo gisa ageri dira 10 lexiatan (eskubide-abandonu; eskubideak abandonatze abandono de derechos; abandonu; abandonatze abandono; animali abandonu; animaliak abandonatze; animalien abandonatze abandono de animales; famili abandonu; familia abandonatze; familiaren abandonatze abandono de familia; ondasunen abandonu; ondasun-abandonu; ondasun-abandonatze abandono de bienes; seme-alaben abandonu; umeak abandonatze abandono de hijos; lan-abandonu; lana abandonatze abandono del trabajo; funtzio publikoak abandonatze; funtzio publikoen abandonatze; funtzio publikoen abandonu abandono de funciones publicas; ezkontegoitzaren abandonatze; ezkontegoitza-abandonatze; ezkontegoitzaren abandonu abandono del domicilio familiar; lanpostu abandonu; postu-abandonatze abandono del destino); abandonu bakarrik 6 lexiatan (erakunde-abandonu abandono institucional; abandonu-egoerako finka finca en estado de abandono; abandonu-egoera estado de abandono; lanpostu-abandonu; lanpostuaren abandonu abandono del puesto de trabajo; akzioaren abandonu abandono de la acción; delitu-abandonu desistimiendo del delito); abandonatze bakarrik 3 lexiatan (amaren etxea abandonatze abandono del hogar materno; aitaren etxea abandonatze; gurasoen etxea abandonatze abandono del hogar paterno; instantzi abandonatze abandono de la instancia); b) Erlijioan: -k eskutik uzte (Jainkoak eskutik uzte abandono de Dios) eta -ren eskuetan jartze bana (Jainkoaren eskuetan jartze abandono en Dios); c) Nekazaritzan bakarra agertu da: esnegintza uzteko plan plan de abandono del sector lácteo; d) Kiroletan: utzi (atea utzi abandonar la portería; jokalekua utzi abandonar el terreno de juego); -t(z)eari utzi (kirola egiteari utzi abandonar la práctica del deporte); utzi / erretiratu (erretiratu, proba utzi abandonar la prueba, retirarse); utzi / aldendu (kiroletik aldendu, kirola utzi abandonar el deporte).
'abandono' itzulitako besteak: ajolagabekeria : AB50 1; utzikeria : AB38 1; uzte : Euskalterm 2.
Beste hiztegi batzuetako informazioa, abandon(o) erdarazkoen ordainez: ElhHizt: "s.m.1. Uzte, bertan behera uzte. 2. Utzikeria". // HiruMila: "m. 1. abandonu, trakeskeria, zirtzilkeria, zabarkeria. 2. renuncia: utziera, uzte, uzketa. 3. uztasun, lasaikeria". // Lur EF/FE: "1. Utzikeria, baldankeria, laxokeria, zabarkeria. 2. Babesgabetasun". // Lur EG/CE: "Zabarkeria, utzikeria, narraskeria". // Casve FE: "bileizte, üzte; (à l'abandon) auher, ützi, lantügabe; nahas-mahas". // Haize Garbia: "bazterrerat uzte". // T-L LFB: ø. // PMuj DCV: "1. dejación, dimision =uzte, utziera, lagatze 2. Dejadez, negligencia = zabarkeria, lazokeria, ajola-gabekeria 3. repudio = zaputzaldi, zaputz4. Desaliño = narraskeria, arloteria" // Azkue Aurkibidea: "ardura-bagatasun (b); ardura-bagetasun (b); ardura-bakotasun (b); bandil (bc, g); dilingankeria (bn); egabera (b). Egaberan itxi; errezkeri (g); esmoilkeria (bn, l); etxipen (b); iskera (b); itxitasun (bc); lazokeri (bn, lc, r, sc); totalkeria (l). Ondikozko totalkeria; utziera (an, g); uzte (an, g)". // Agintaritza-aldizkarietatikako hitz-bilduma: "utzikeria; alde egitea". // Administrazio hiztegia: "abandono del servicio: zerbitzua abandonatze". // Ez da agertu, ez hitza ezta kontzeptua ere Europako Ituneen Hiztegia-n, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea liburuan, Elhuyarren Zuzenbide zibileko hastapenak liburuan.
Beste hizkuntzetako informazioa: es abandono; fr (DLLF): abandon, abandonnement // FIG abandon, négligence // abandon (deportes) // abandon, confiance, franchise; en (DEIL): abandon, abandonment; de (Slaby-Grossmann): Verlassen, Aufgeben // (Jur) Abandon m, Verlassen n, Verlassung f; ca (DCC): abandó.
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: abandono / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -
argitzeko dago a) -o/-u amaieraren auzia (ez da latinetikoa); eta b) zein eremutan izan daitekeen egoki edo beharrezko (Zuzenbidea eta Kirolak, aipatu dira).
- [E301]: "hitzaren forma hau hobetsiko nuke" (2000-10-09)
- [E410T]: UZEIn abandonu erabili izan dugu inolako arazorik gabe, abandonatze-rekin batera, Zuzenbidean, Kirolean, Aseguruetan eta baita Politikan ere. Beste era batzuetara ere egin izan dugu, baina abandonu beharrezkoa gertatu zaigu hainbat kasutan" (J. Agirre, 2000-11-07)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:IrEm | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
- [E301]: "hitz hau sartu egingo nuke, behar izaten dugulako" (2000-10-09)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z5:EEBS:36 | 1997-02-25 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
G ager. banakoak dira: banguardia (Izt C); banguardismo (NEtx LBB); vanguardismo (Ldi IL).
abangoardia 25: Azurm ("Ezker berria opozizio radikalenari lotzen zaio beti, haren helburuak bere-gain hartzen ditu, eta opozizio honen barnean abangoardia bihurtzen saiatzen da"); J.M. Torrealdai ("Bere lanean, literatura soziala maiteago du abangoardia baino"); D. Amundarain ("Lehen belaunaldiko pintore askok herriari arnasa hartu zioten, beren garaiaz ohartu izan ziren eta europar abangoardian berrikuntza-forma egokiak bilatu zituzten"); A. Azkargorta 3 (adib.: "Oraindik, langileria kontsideratu zen herri batasun zabal horren etorkizuneko abangoardia"); Meteorologia ("Aire hotzaren abangoardia eta epelaren atzegoardia"); UnescoAlb 1990 ("Abangoardia mugimendua ere bada, beste alde batetik, Art Nouveau, bere garaiko materialeak bere irudimenerako egokituz nola erabili ederki asmatzen duena"); F.J. San Martin 6 ("Abangoardiaz aritzen garenean arte eta moral burgesaren aurkako jarrera espezifikoaz ari gara"); ELA/STV 1992 ("Burruka armatuak abangoardia ttiki batengan jartzen du erabaki politikoaren eremua"); J. Gabilondo ("Baina modernismo klasikoak eta abangoardiak #mdash# futurismoa, surrealismoa, Nouveau Roman-a"); I. Murua ("Eskudero musika abangoardian"); Arte modernoa 5 ("Lehen abangoardia 1874an sortu zen Inpresionismoaren aldeko taldea Parisen eratu zenean"); Jorge de Oteiza 3 (adib.: "Abangoardien gailurra eta krisia"); vanguardia 4: J.M. Torrealdai (adib.: "Hoiek dira ere vanguardiaren betiko etsaiak", "Halere, vanguardia, baztertua bai, baiña menderatua ez da izan"); banguardia 1, Zabal 1975 ("Euskal langileriaren banguardia"); abangoardismo 1, J.M. Torrealdai ("Purismo eta abangoardismo guztien gainetik, bai, gure ustetan, arrisku eta guzti"); vanguardismo 1, Lab ("Auek ez bait dira berrikeriaz, vanguardismo dalakoaz geiegi arduratzen"); abangoardista (eta antiabangoardista, abanguardista, banguardista) 11: X. Iruretagoiena ("Baina erakunde abangoardista hauek, klase borrokan erroturik, Ekialde Erdian munduko inperialismoaren agerkai den gaurko Erresuma desegiten lehiatuko diren beldurrik ez dagoela esan dezakegu"); M. Ugalde ("Berau dugu 1935 urte bitarteko euskal pinturaren aldian pintatzailerik banguardistenetakoa"); E. Zabala ("Batzuek antzerki experimental edo abanguardista bidetik doaz"); T. Madinabeitia ("Erakusketa abanguardista Legazpin"); F.J. San Martin 3 (adib.: Egintza konkretuek beste herrietako giro abangoardistetan eragin zezaketen bultzada eta ereduaren ikuspegia", "Aurriritzi antiabangoardistak eta antifaxistak"); Egan 1994 ("Literatura pluralista bat agertzen zaigu Egan-en orrietan, klasikoetatik abanguardisteraino"); J. Gabilondo 2 (adib.: "Proposamen honen asmoa ez da beste literatur korronte berri baterako manifestua aldarrikatzea, literatur kritika propedeutiko eta abangoardisten maneran"); Artistas 1995 ("Luxenburgo aretoa abangoardistek inbaditu dute aurten"); -(z)ko osaerako 6 izlag.: abangoardiako 3: Hemen 1988 ("Diskusio tekniko hauen atzetik inmunologiaz dauden eztabaidak daude, abangoardiako ikerketa zientifikoek gaur egun eskuartean duten gairik sofistikatuenetakoa"); K. Izagirre ("Abangoardiako poema bat"); J. Arretxe ("Lehenengoa hurrengo borrokan abangoardiako kokagunea eskaintzea zen"); abangoardiazko 2, F.J. San Martin (adib.: "Abangoardiazko proiektu marinettiarrak ez zuen eremu estetikora mugatzeko asmorik"); vanguardiazko 1, J.M. Torrealdai ("Mende honen hasieran, vanguardiazko mogimendu bat nabaitu zan"); vanguardiagille 1, J.M. Torrealdai ("Iritzi honen arabera, teatro-modu zahartu honen aurka jarri beharko du vanguardiagilleak beti"); abangoardia zale 1, Arte modernoa ("Abangoardia zaleek nazioarteko taldeen aldizkarietan sortzen ziren azalpenak erabili zituzten beren lanak sortzeko").
abangoardia : DFrec 18, AB50 4, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; abanguardia : DFrec 2, AB50 1; banguardia : DFrec 2; abangoardismo : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardismo : AB50 1; abangoardista : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardista : AB50 1; banguardista : DFrec 1; abangoardiako : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38.
abangoardia : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; abangoardismo , abangoardista : ElhHizt, HiruMila; abangoardiako : HiruMila (adib.) // Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
erabili da, eta onartzekoa dirudi, nahiz abangoardia- / abangoardiako (artea), abangoardiazale bezalakoak ere badauden.
-ista izond. erref.
- [E301]: "hitzaren forma hau hobetsiko nuke" (2000-10-09)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:25 | 1997-02-25 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ikus haizemaile txostena.
ez dugu abaniko formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan 'abaniko' adierakook: aizegille (Ill Pill), aizemale (Ag G); eta Lar: aitzekiña, aizegillea, aize-emallea, aizekin.
abaniko 10: G 1 (L. Dorronsoro: "abaniko itxura"); EB 9 (M. Ausin, F.M. Ugarte, F. Juaristi, X. Mendiguren Bereziartu, Hemen; eta K. Altonaga: "abaniko-itxura"; M. Ausin: "abaniko-modu"; A. Lertxundi: "kultur abaniko"); abaniku EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); ik. 'bentiladore' adierako haizagailu , haizagailutxo , haizegailu , haizemaile formak; eta adiera erabakigaitzeko haize emaile haizemaile txostenean.
abaniko : DFrec 1, AB38 2, AB50 1, HiztEn (eta "abaniko-formako"), LurE ("ik. haizemaile"), Euskalterm 11; abaniku : AB50 1; aizegarri : AB50 1; haizemaile : AB38 2, LurE, Euskalterm 3; haize-babes : Euskalterm 1 ('abanico'); eta 'ventilador' itzulitakoak: aireagailu : AB38 1; haizagailu : AB38 1, Euskalterm 6; haizegailu : AB38 1.
Beste hiztegietakoak: a) 'abanico': ElhHizt: haizemaile. // HiruMila: abaniko, haizemaile. // Casve FE: aizestatzeko, aide emaiteko. // PMuj DCV: aizeki, aiz-emaile, aizagailu; aizekile ('abaniquero'); b) 'ventilador': ElhHizt: haizagailu. // HiruMila: aireztailu, haizagailu. // Casve FE: haizemaile. // PMuj DCV: aizeztari, aiz-emaile, aiz-egille, aize-artzaile, egurastailu.
Erdarazko formak: a) 'abanico' gaztelaniazkoaren ordainak: fr (DLLF): éventail; it (Paravia): ventaglio, parafuoco, ventola, paralume; ca (DCC): ventall; en (DEIL): fan; de (Slaby-Grossmann): Fächer; b) 'ventilador' gaztelaniazkoarenak: fr (DLLF): ventilateur; it (Paravia): ventilatore; ca (DCC): ventilador; en (DEIL): fan; de (Slaby-Grossmann): Ventilator.
HLEH: - / EuskHizt: Ik. haizemaile / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. haizemaile
ez du baldintza minimoa betetzen, baina erabili-hedatua da; baina adierak argitu-zehaztu beharko dira: 1 haizemailea (eta ikus erdaretan bereizten diren es abanico / ventilador, abanicar(se) / ventilar). 2 Ziklismoan, 'haizetik babesteko formazio-mota'.
-iko/-iku
- [E301]: "hitz hau haizemaile eta haizagailu erabili ezin direnerako utziko nuke" (2000-10-09)
- [E410T]: Adierak argitu/zehaztu beharko dira... Txirrindularitzan, frantsesez éventail esaten zaio, gaztelaniaz abanico eta euskaraz haize-babes emateaz gain, abaniko ere proposatu genuen. Arrazoia? Ebentaila baino identifikatzen errazagoa izatea Hegoaldekoontzat" (J. Agirre, 2000-11-07)
- [A105]: "abanico / ventilador: gaztelaniaz eta frantsesez bereizten dira, ingelesez ez. Bereiztearen alde (Ikus Morris)" (2001-03)
- [E306]: "'abanico/éventail' adierazteko, 'haizemaile' eman dugu gure hiztegietan; 'haizagailu', berriz, 'ventilador/ventilateur'-en ordaina da gurean. Baldintza minimoa betetzen ez zuelako eta 'haizemaile' aukera zegoelako kendu genuen 'abaniko' mailegua. Hala ere, arrazoiren batengatik Euskaltzaindiak bigarren mailan 'abaniko' onartuko balu (txostenean esaten den bezala, 'erabili-hedatua' delako), kontuan izan Hegoalderako balio duela; beraz, Iparralderako zer? Xarritonen hiztegian 'haizemaile, espantila' dago, baina OEHn 'espantila = espartina'. // Bestetik, ziklismoko adierarako 'haize-babes' proposatu dugu gure hiztegian (ondo jakin arren UZEIren Txirrindularitza Hiztegian 'abaniko' proposatzen dela eta, egia esan, irrati-telebistetako emanaldietan 'abaniko' erabiltzen dela). // Oro har, ez dugu gaizki ikusten 'abaniko' mailegua. Izan ere, guk garai batean erabiltzen genuen eta baldintza minimoaren printzipioagatik kendu genuen. Dena den, Iparraldean denek 'haizemaile' erabiltzen duten argitu behar da eta, bestela, zein hitz erabiltzen den jakin" (2001-01-23)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS
egin.
abant sarrerari dagokion azpisarrera.
'arraunean aurrera egin'
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-25 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
bultzada, abiada (eta, beharbada, "2 keinua": ahozkoan ezaguna du ASk).
- [E302]: "[gehitzekoa] abantadan joan, ibili. Azkar, abiadan joan, ibili" (2000-11-08)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:04 |
Zub. abantaila / L abantail
abantail(a)
AS: abantaila eraman Zah. 'aldea atera'
eratorri-esapideetan -a eta guzti erabiltzen denez (cf. abantaila eraman, abantailatsu, abantailatu), abantaila -a organikoduna hobetsi da, paradigmaren erregulartasunak eskatzen duena
abantaila eraman
- [E109]: "Ezin daiteke usadioren bat aipa, demagun, tenisa? (Samprasek abantaila, adibidez)" (2001-01).
- [E123]: "Hau da orain duguna: abantaila hitzak badu lekua dagoeneko Hiztegi Batuan".
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "eskaria [...] ez da onartu, jadanik ohar hori nolabait jasoa dagoelakoan".
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 |
AS: Zah. 'aldea atera'.
- [K201]: "Adierazpide hori hartu behar baduzue, arrazoi handiagoz hartu behar zenukete aldea atera, dagokion lekuan" (2000-10-04)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z5:EEBS:38 | 1997-02-26 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
abantailos.
-tsu/-os: abantailos zaharra(goa) da, eta abantailatsu berria(goa): osaera erregular-egoki eta emankorrekoa da -tsu atzizkiaren bidezkoa; -os amaiera, berriz, mailegu batzuen egokitzapenari dagokio. Bat hobestekotan, -tsu formakoa hobetsiko litzatekeela aipatu da; gero, ordea, banaketa dialektaleko sinonimo gisa eskaintzea erabaki da: Heg. abantailatsu Sin. Ipar. abantailos.
Heg.
- [A105]: "hobetsiko litzatekeela? Zertarako da ba hiztegi batua? Honelako kasuetan (lexiko sarrera bera denetan) iruditzen zait batuak ez duela irabazten 'Heg. abantailatsu Sin. Ipar. abantailos' moduko 'erabakiak' hartuta. Berdintsu pentsatzen dut beste euskalkien aipamenez. Besterik da bi adieraren ordainak eman behar direnean. Honetarako baliatu behar lirateke banaketa dialektalak, herrikoi gisa markatu direnak etab." (2001-03)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ik. OEH.
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
abantaila(tu), abantailatzen.
Ipar.
Zah.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
abantailatsu.
-os/-tsu.
Ipar.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z5:EEBS:36 | 1997-02-26 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
herritar-izenak Onomastika batzordeak lantzekoak dira. Landu dituenak eta Euskaltzaindiaren Arauak sailean argitaratuak, berriz, aztergaian txertatuko dira.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | 2001-01-26 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | EOh |
- [E210]: '"Arraunlari" hitzaren sinonimo gisa barnera daiteke hori, eta hala egiten dute hainbat hiztegik (Elhuyar, 3000 Hiztegia, Mujika zaharra, Azkueren Hiztegia…)' (2000-12-20).
- [E123]: 'Abant, abant egin eta abantean zerrendan ditugunez, sar daiteke hau ere. Parnasorako Bidea-ko adibide pare bat badatoz OEHn'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abantari sartzea onartu da'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS
-n: -an.
abant sarreraren azpisarrera.
arraunean aurrera eginez.
- [E302]: "[gehitzekoa] abantean erein. Ereiteko modu berezia, oinez aurrera joatean hazia barreiatuz egiten dena. Erein behar den alorrean, hosto, makilatxo edo beste edozein eraz zuna edo zuina egiten da (erein behar duenak erein-mugak non dituen jakin dezan) eta alorra horrela banatuta, ereiten ari denak aurrerantz egiten du esku batez haziak (otarrean edo altzoan dituenak) alde batera eta bestera zabalduz" (2000-11-08)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:29 | 1997-02-26 | Bigarren mailan onartzekoa |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
abantza, abantzatzen.
Ipar. Beh. Ik. aitzinatu, aurreratu.
Behe-mailakoa (Beh. aurrerantzean) marka berriak esan nahi du, maila apalagokoa dela ondoan proposatzen denaren aldean; hemengo abantzatu hau oso bizirik dago Iparraldeko ahozkoan, eta, adibide bat ipintzeko, inolako arazorik gabe erabiliko luke J.L. Davantek Herria-ko idazlan batean, baina ez Euskaldunon Egunkaria-ko edo Argia-ko batean.
- [A105]: "Behe-mailakoa (Beh. aurrerantzean) marka atzerapausoa iruditzen zait; 'aitzinatu' hor dugularik, eta J.L. Davantek "Herria-ko idazlan batean 'abantzatu' inolako arazorik gabe erabiliko lukeela, baina ez Euskaldunon Egunkaria-ko edo Argia-ko batean" badio, ez al dago argi ez dela hiztegi batukoa?" (2001-03)
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS
izan.
abantzu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
-ño.
ia-ia.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
abao Sin. abaraska
aberaska
- [A107]: "Ez ote litzateke komenigarria horrelakoak oraingoz alde batera uztea...?" (1994-05-24)
- [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)
- [E109]: 'Bide batez, abao sarrera dela eta, hurrengo itzulirako Bizk. marka emango zaio' (2001-01).
- Erabakia: EArau : 'abao iz. Bizk. Sin. abaraska'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
abar 'adar txikia' / AS: eta abar (eta abar luze bat joskera desegokia da).
Euskaltzaindiak arautu berriez aipatu da: a) formak bere horretan onartu behar dira; b) izatekotan, azalpena aldatzeko eskabidea egin dezake lantaldeak; c) ez, ordea, esan duenaren kontrakoa esanaraziz. Kasu honetan, "eta abar luze bat eraikuntza desegokia da" oharra kentzeko eskatuko da.
eta abar
badu ohizko laburdura: etab.; honen parekoa da etc.
eta abar luze bat eraikuntza desegokia da
adar txikia
- [E208]: "Adar forma hedatuagoa den arren, mendebaldeko abarra ere kontutan hartu beharrekoa da. Alde batetik, abar hitza hegoaldetik gutxienez Lizarraraino heltzen zen, eta gaurko erdaraz ir a por abarras ere esaten omen da, eta bestetik anbiguotasunezko kasu batzu garbitzeko ezin hobeki dator. Nola bereiztu, adibidez, Istanbul ondoko "El cuerno de oro" eta Frazer-en "La rama dorada", batari "Urrezko adarra" eta besteari "Urrezko abarra" esan gabe?. Bestalde, Kiriki-oren garaitik abarra hitzak sarrera handia izan du literaturan besterik gabe baztertzeko" (1993-01-18)
- [A104]: ""etab." laburdura aipatzen da, baina ez "e.a.". Ez ote onargarria?" (1994-05-18)
- [E114]: XK-k proposaturik, ABAR hitza eskaintzen duzue ADAR 'rama'ren sinonimo bezala. Baina gauza jakina da berba horrek arrama ihartuak adierazten dituela/zituela. | Gero eskainiko duzue beharbada, autore berak proposaturik, URDE ZERRIren sinonimo bezala. Baina ez dut uste gauza bera direnik, ez nire ama zenarendako. Entzun elkarrizketa hau, nik berarekin Bakaikun gure etxean izan genuena (1969, irailean): | Amak: "Lau urde dekatzau". | Nik: "Eta ura?" | Amak: "Ura ezta urdiá, ura txerri gaztiá da". | Beharrezkoa bada, errepikatuko dut hau bere garaian" (1994-07-28)
- [E109]: 'Eta abar luze bat horren gainean kalkoa dela esaten bada, baina hori bakarrik, orduan jendeak uler dezake zilegi dela' (2001-01).
- [E123]: 'Bada tartean Hiztegi Batuko lantaldearen eskaera ohar hori kentzeko eskatuaz'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Kalko desegokia dela esatea aski dela esan da. Horren ordez erabil eta abar, eta abar. Hala onartu da'.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB |
abaraska Sin. abao.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
abaritz Quercus coccifera
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
Bazt. Ik. zikoiztasun, zikoizkeria; zekentasun, zekenkeria.
- [E208]: "Guztiok ezagutzen eta askok behintzat erabili ere egiten ditugun hitz "zahar" hauen esanahien hedadura, ene irudiko, ez da zikoiztasun-zikoizkeria, zekentasun-zekenkeria, zikoitz, zeken hitzekin estaltzen. Izan ere, euskaraz zeken eta zikoitz 'bererik eman nahi ez duena'ri dagozkio, erdarazko 'avaro, tacaño, mezquino, ruin' kontzeptuari alegia, baina ez 'ondasunak neurrigabe bildu eta metatzeko joera duena'ri, euskaraz 'abarizios, diruzale, ondasunzale, -gose, -gura..', erdarazko 'avaricioso, acaparador' bezalatsu. Uste dut abarizia-k esangura zabalagoa duela zekentasun-zikoiztasun hitzek baino, hauek erdarazko 'tacañería, cicatería'-ri baitagozkie gehiago, eta, beraz, bada bientzako tokia. Adibidez, bertuteen abarizia edo, zeruetako ondasunen abarizios gisako esaldietan ezingo genituzke zeken(tasun) edo zikoitz(tasun) hitzak erabili. Badira, jakina, gutizia, gutizios hitzak ere, kasuren batean abarizia-abarizios-en ordain izan daitezkeenak, baina adiera ahulagoa dute, abarizia-k aldean bekatu buru izateko marka nabarmena darama eta. Hortaz, hitz hauek ere beren horretan errespeta daitezela eskatuko nuke".
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "Zah. marka ez du gustuko ohargileak [...] Azkenean bozkatu da eta honako emaitza izan du bozketak: 9 "Zah."-en alde. Kontra inor ez. Hortaz, "Zah." markarekin utziko da".
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
ik. OEH.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
Bazt. Ik. zikoitz, zeken.
-os
- [E208]: "Guztiok ezagutzen eta askok behintzat erabili ere egiten ditugun hitz "zahar" hauen esanahien hedadura, ene irudiko, ez da zikoiztasun-zikoizkeria, zekentasun-zekenkeria, zikoitz, zeken hitzekin estaltzen. Izan ere, euskaraz zeken eta zikoitz 'bererik eman nahi ez duena'ri dagozkio, erdarazko 'avaro, tacaño, mezquino, ruin' kontzeptuari alegia, baina ez 'ondasunak neurrigabe bildu eta metatzeko joera duena'ri, euskaraz 'abarizios, diruzale, ondasunzale, -gose, -gura..', erdarazko 'avaricioso, acaparador' bezalatsu. Uste dut abarizia-k esangura zabalagoa duela zekentasun-zikoiztasun hitzek baino, hauek erdarazko 'tacañería, cicatería'-ri baitagozkie gehiago, eta, beraz, bada bientzako tokia. Adibidez, bertuteen abarizia edo, zeruetako ondasunen abarizios gisako esaldietan ezingo genituzke zeken(tasun) edo zikoitz(tasun) hitzak erabili. Badira, jakina, gutizia, gutizios hitzak ere, kasuren batean abarizia-abarizios-en ordain izan daitezkeenak, baina adiera ahulagoa dute, abarizia-k aldean bekatu buru izateko marka nabarmena darama eta. Hortaz, hitz hauek ere beren horretan errespeta daitezela eskatuko nuke".
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "honako emaitza izan du bozketak: 9 "Zah."-en alde. Kontra inor ez. Hortaz, "Zah." markarekin utziko da".
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:24 | 1997-02-26 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +
-di.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-08-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
abarkadun 'baserritarra'
-dun
'baserritarra'
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-02-26 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
-gile/-gin.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.