Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza huts1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

huts1
1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. hutsegite. Zure hutsa izan da. Euskaraz mintzo ziren huts bat egin gabe. Laborariak huts handia egiten du belarra usteltzera utziz. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Badakit nire lanak huts handiak izango dituela. Beteko ahal dute lerro hauek nire hutsa! Beti huts berean erortzen da.
2 iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pilotari horrek. Huts bat ere egin gabe erantzun zituen galdera guztiak.
3 iz. Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia eta ausardia gutxikoa agertzen zaigu. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela.
4 iz. Materia-gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Ik. ezerez. Izadiak berak hutsera bultzatzen ote gaitu? Ez ikusi, ez entzun, ez sumatu, hutsa, hutsa, hondorik gabeko zulo handi bat. Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure inguruan. Hutsetik sortu zituen gauza guztiak. || Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zitzaizkion. Hutsera bihurtu eta ezereztu. Gizonik handienen izen eta entzutea laster asko hutsera etortzen den era berean.
5 iz. Gauza gutxi, ezer gutxi, ezer ez. Ik. hutsa izan. Hutsa behar izaten zuten haserretzeko. Hutsagatik ostikoka erabiltzen ninduen. Lana franko egin eta hutsa irabazi. Honelako arrazoibideek hutsa balio dute. Zer doakit Euskal Herrira bihurtzeaz edo ez bihurtzeaz?, hutsa; ez dit axola hemen edo han bizi.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.