Euskaltzaindiaren Hiztegia

7 emaitza tapa bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

tapa
iz. Ontzi, kutxa eta kidekoak estaltzeko erabiltzen den gaineko zatia. Ik. estalki 1. Azukre-ontziaren tapa altxatzean, gozotan bapo horditutako eulia aurkitu zuen.

Aztergaia: tapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
tapa-tapa
1 adb. Urrats aski labur eta lasterrez. Ik. tipi-tapa. Kalean behera jo genuen tapa-tapa.
2 adb. Taupada azkarrez. Bihotza tapa-tapa hasi zitzaion.

Aztergaia: tapa-tapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Tapa-tapa eginda ohean" (2009-10-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kategoria gramatikala ere eman: onomat. 2- Adibidea ere eman: "tapa-tapa lanak egin". || 2- Mesedegarria delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-19) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia(adibideak-eta landuak ditu H1.1 lantaldeak).

tapa-tapa egin
ad.-lok. Erabat tapatu. Han zegoen, ohean, tapa-tapa eginda.
tapagailu
iz. g. er. Tapa, estalkia.

Aztergaia: tapagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tapagailu 1, Larz Iru ("Zeren eta, nahi badiat izan laguntzaile, ez baitiat nahi izan hire ibilpide makurren tapagailu"); eta ap. DRA thapallu : Herr 1958 ("Lau depütatu nahianten paperak ber thapalluan igorri ditaziet. Eta, nik laüak thapallu urdiñan ezar eta sakatü dütüt delako galtxagorriaren etxanoan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tapagailu : AB38 3 (hauetan 1 'tapa, chapa' itzulia, eta besteak 'tapa'), LurE; tapailu : AB38 1 ('tapa') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tapagailu : EuskHizt, HiruMila (tapón: por ej. de botellas, tapadera), EskolaHE, HaizeG BF (bouchon, couvercle), Lh DBF (bouchon, couvercle), DRA (1 tapón, corcho, cubierta; 2 tapagailiak: tejas, pizarras; eta tapagaillu: tapa, p.ej. de botellas; lit., objeto de tapar), PMuj DVC (1 aparato obturador; 2 tapa, tapadera, cubierta, opérculo; 3 tapón de: corcho, espita, cánula); tapagailiak : Lh DBF (tuiles, ardoises); tapailu : HiruMila (1 remiendo, petacho; 2 ik. tapagailu), Casve EF (tapailü: bouchon, couvercle), DRA (tapaillu: 1 remiendo; 2 tapa, p. ej. de botellas, pucheros: contr. de tapagaillu; tapallu: sobre: cubierta de las cartas), PMuj DVC (1 remiendo, refuerzo, retazo, retal, pedazo; 2 tapa, tapadera, cubierta; 3 paliativo, paliatorio, disimulo) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tapa, estalkia.

tapaki
iz. Ehun sendo eta tapituz egina den estalkia, formaz laukia, bereziki ohean berogarri gisa erabiltzen dena. Ik. burusi; manta. Ekar ditzatela lastaira bat eta bi tapaki. Tapaki bat hartu eta idazmahaira etorri naiz, une batez irakurri edo idazteko. Marra gris eta arrosekiko tapaki batean indiar baten modura bildurik.

Aztergaia: tapaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki izengilea.

tapatu, tapa/tapatu, tapatzen
1 da/du ad. Estali. Zuloa tapatzen dute estalki batez. Bere kapaz zaldiari musua tapaturik. Zure okerrak tapatu nahirik eman dituzu pausoak. "Erdara" hitz estalkiak hizkuntza bat baino gehiago tapatzen dituela.
2 du ad. Ahoaz, sudurraz, belarriez eta kidekoez mintzatuz, irekidura itxi. Idazterakoan errealitatea saihesten saiatzen zela esaten zuen; begiak estaltzen zituen, bihotza uzkurtzen eta belarriak tapatzen. Baby Suggsek eskuarekin tapatu zuen ahoa.

Aztergaia: tapatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tapatu, tapa(tu), tapatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tapatu. tapa(tu), tapatzen.

tapauka
iz. bizk. g. er. Lepokoa (berogarria). Ik. bufanda.

Aztergaia: tapauka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "tapauka = bufanda".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Beh.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bufanda.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Behe-mailakoa (Beh.) erabilera-marka kendu. || 1- Nahikoa da gutxi erabilia (g.er.) erabilera-marka egonda.

 - [E208]: Hitz honi Beh. kenduko nioke. || Gernika aldean behintzat normalean erabiltzen da, eta erabiltzaileek ez dute susmatu ere egiten erdarazko tapaboca-tik datorrenik. Ez dut uste, beraz, guardasola baino Beheragokoa denik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-19) "Beh." marka kendurik onartu da lantaldeak proposatua: "tapauka iz. Bizk. g.er. 'bufanda'".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.