oro
1 zenbtz. Guztiak. (Mugagabean erabiltzen da; adiera honetan, aditzarekiko komunztadura, batez ere singularrean egiten da). Ik. guzti 3. Gizon orok behar du hil eta salbatu. Enetzat ardi oro onak dira, zahar eta gazteak. Giputzei eta euskaldun orori. Bedeinkatua zara emazte ororen artean. Zeruan, lurrean eta leku orotan. Aldi eta alde orotako kristauak. Mundua gaiztakeria orotara emana baita. Begira nazazu bekatu orotarik. || (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Gizon den orok badaki. 2 zenbtz. (Artikulu plurala hartzen duen izen sintagma baten eskuinean). Gizonak oro etorri ziren. Lurreko lohiez mamituak daude lurreko gauzak oro. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Gorde behar genituenak oro gorde ez ditugularik. Ikasiak oro Jainkoaren zerbitzuko eman ditu. Haurrek orok ukatzen zuten. Hori uste zutenek orok. Gauzen ororen kreatzailea.
3 zenbtz. (Erakuslearen eskuinean). Eginbide horiek oro. Hauek oro, bada, zer dira? Horiek orok ez diokete onik egin haren osasunari. Haiei orori. Izan gaitezen zorigaitz horien ororen beldur. Herri horietan orotan. Horietarik orotarik zer ikasten dugu? Horiengatik orogatik zer da zuen pagua? Indar horietaz oroz baliatzen da. Ondasun horietaz oroz betetzen gaitu.
4 (Izenordain gisa, edo dagokion izen sintagma ezabaturik dela). Etxera joan ginen oro. Oro joanak dira zerura. Izuturik zeuzkala oro. Orok dakite hori. Errege, artzain eta soldadu, oro badoaz lasterrean. Saia gaitezen oro, Azkueren lana osatzen eta hobetzen. Utz itzazu oro eta edirenen dituzu oro. Jainko maiteak orori digula gau on! Ororen adiskidea dena ez da nehoren. Bakoitza beretzat, Jainkoa ororentzat. Hirurak orotan berdin baitira. Orotarik jaten eta orok on egiten. Erdarak orotarik hertsatzen duela. Fedezko gauzez kanpo, bertze oroz.
5 (Izen baten ezkerrean, indargarri gisa). Ik. dena 3. Oro bihotz da. 6 zenbtz. Guztia, osoa. (Izen sintagmak artikulu singularra hartzen duela). Zu zara ene ontasuna oro.
7 zenbtz. Guztia. (Izen soilaren eskuinean). Jainko Aita botere oro duenaren eskuinean.