irudi1
1 iz. Izaki edo gauzaki bat adierazten edo gogorarazten duten lerroen, koloreen edo formen multzoa. Ik. iduri1. Santimamiñeko hartzuloan dauden irudiak. Oteizaren irudiak. Esku trebez margoturiko irudia. Harrizko irudiak. Gehienak abere irudiak dira. Ama Birjinaren irudi bat (Ik. imajina). Zertarako daude aldarean irudiak? Irudi batek mila hitzek beste balio du. || Orixek bere idazlanetan eman digun euskal bizitzaren irudi garbia. 2 iz. Idazlan batean testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazkia. Hirugarren irudian ikus daitekeenez. Irudiz apainduriko liburua. Irudi liburua.
3 iz. Gauza edo ideia bat gogorarazten edo iradokitzen duen gauza. Egun bateko lorea, giza bizitzaren laburtasunaren irudi bezala. Gurutzea Jesus gurutziltzatuaren irudia delako. Ogi eta ardoaren irudien azpian. Etxe hori infernuaren irudi benetakoa da. Lizardiren olerki biribilena eta irudiz aberatsena. Gure irudi bat ikusi dugu irudi samin horretan.
4 iz. Itxura. Hartu zuen aingeru hark gizon baten irudia. Lehoi irudia hartuz.
5 iz. Objektu batetik irteten diren argi izpiak optika-sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa. Zinema-irudi soila. || Telebista-irudiak.
6 iz. mat. Irudi geometrikoa. Poligonoak eta irudi lauak.