irakatsi1, irakats, irakasten
1 du ad. Zerbaiten ezaguera eman, bereziki irakaspenen edo ikasgaien azalpenaren bidez. Ik. erakutsi1 3. Euskaraz ikasten eta irakasten dutenak. Matematika irakatsi. Unibertsitatean irakasten diren gaiak. Hobe genuke Hegelek irakasten zuen Aufhebung hura zer den irakastea. Kristautasunak mendetasuna onartzen irakasten du. 2 dio ad. Antzinako hizkuntza beren umeei irakasten. Hori irakatsi ziguten etxean, umetan. Eta zergatik sinesten duzu Elizak irakasten digun guztia? Maitasunari buruz, bihotz barrengo gertakaria den aldetik, ez digu deus berririk irakatsi. Idazten irakatsi zigun maisua. || (nor osagarririk gabe). Hik irakasten diguk. Lehenengoa, ez dakienari irakastea.