ihaurri1, ihaur, ihaurtzen
1 du ad. Ipar. Lurra estali, bertan zerbait hedatuz edo zabalduz; zerbaiten gainaldea bete. Lurbira baketua arbasoengandiko bertutez ihaurriko du. Soineko guztia izar urrezko batzuez ihaurria. Eta bidean zihoala, osteek bidea ihaurtzen zioten bere soinekoez. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Ezkaratz guztia zaku ogiz eta barrika ardoz ihaurria.
2 du ad. Ipar. Azpiak egin. Behiak ihaurtzeko hosto idorra biltzen ari da. Heia ihaurri behar da.
3 du ad. Ipar. Hedatu. Ihaur itzazu gure arimetara zure argiaren leinuruak.