banatu, bana/banatu, banatzen
1 da/du ad. Barreiatu, zabaldu, sakabanatu. Haren izena munduan banatzeko mandatua. Jainkoaren legea banatzen. Gaiztakeria banatzen eta ereiten. Banatu ez zenuen tokian biltzen duzula. Ospea banatu. Usain txarra banatu. Kea bezala banatu. Lurreko egitekoek aise banatzen dute bihotza. Hegazkinaren zatiak hara eta hona banatu dira.
2 da ad. Bereizi. Lau aldratan banatu ziren. Arnasestuka banatu ziren beren etxeetara. Bere emazteagandik banatua.
3 da/du ad. Banakoetan zatitu. Gatza hiruna kiloko zorroetan banatu. Bat bitan banatu. Bi partetan banatua. Bi klasetan banatu zituen euskalkiak: ahozkoak eta idatziak. Hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banatuak. Ez baita aski hitzak lerro-lerro banatzea.
4 du ad. Zerbaiten zati bana zenbait laguni eman edo zenbait tokitan ezarri. Bere ondasunak behartsuen artean banatuz. Ez dut esango aberastasun horiek ongi banatuak daudenik. Hirugarren saria bost talderen artean banatu zen. Kostaldeko portuen artean ontziak banatuz. Lana banatu.
5 du ad. Desegin, hautsi; gogorki jo. Zuzitu, banatu, birrindu eta itsasora jaurtiko nituzke nik hirurok. Txakur horrek, makilaka banatu arren ugazabak, ez du haginik erakutsiko.