1 emaitza alegia deus ez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Lantaldearen proposamena: | Z9:OEH-AS | 2017-09-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ALEGIA DEUS EZ. Como si nada. "Alegia deus-ez, comme si de rien n'était" Lf Gram 344. Gure zuzenak oro, alegia deus ez, / Moztu darozkigute ixilka, gezurrez. Zby RIEV 1909, 233. [Framazon madarikatu horiek] galdatu dituztela tropetako jeneral eta buruzagi handiei, zenbeit soldado, alegia deus ez, elizen inguruan larderia izpi baten atxikitzeko. HU Zez 134. Egiazko egia dena da, gezur hori derasatenek luketela nahi eskuara izilka, gordeka urkatu, alegia deus ez, gero Eskualdunak [...] lehertzeko. HU Aurp 213. Jaun bikarioa jiten zakon egun gehienez ikhustera eta, alegia deus ez, kantuen ikhastera. In Ox 194n. Itzuli zen etxerat, eta gosturik handienean erran zion emazteari, alegia deus ez: [...]. Lf Murtuts 42 (v. tbn. 21). Egia esateko, aren [Sokrateren] biziko iardunean irakasle-ikaslerik etzan izan, bestela-baitakoan, alegia deus ez, ari izan zan. Zait Plat 102. (alegia deusik ez). Eta alegia deusik ez hedaturik zangarra / Mediku yaunak hurbilldu dueneko sudurra, / Uztarko sendo batez du hedatzen atzez gora. Gy 74
alegia deus ez 10: Berria 7 (adib.: Ipar hemisferoko gobernariak oro pozik zeuden unearen historikotasuna espantuz azpimarratzean, beraien herritarrei bezala, globoko pobreenei iruzur ederra egitea lortu zutelako, alegia deus ez), Argia 3 (adib.: Tortura erregularki eta bortizki praktikatu baduzu, edo Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibil bat bazara eta hogei urte pasa badituzu auto azpira begiratzen nehorekin fidatu gabe, ezin zara alegia deus ez jalgi).
alegia deus ez 30: Herria 4 (adib.: Alegia deus ez, berrehun bat kide gurutzatzen da elkarte horretan), Berria 3 (adib.: Alegia deus ez, kanpotik heldu den kamaraduna nor den jakin nahi dute), Daniel Landart 5 (adib.: Ni zutitu nintzen eta, alegia deus ez, arditegira abiatu), Aingeru Epaltza 7 (adib.: Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez), Eneko Bidegain 2 (adib.: Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu, parekoa ez gehiegi harritzeko moduan), Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Elena Touyarou, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Luis Zabala, Juan Garzia
Esapide egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
azpisarrera gisa jasotzekoa alegia eta deus sarreretan.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.