Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza osasunez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

osasunez
adb. Osasun onean. Ik. osasunarekin; osasunean. Osasunez al zarete? Osasunez bizi nahi badu.
Loturak

Aztergaia: osasunez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNEZ (Estar, etc.) sano, con buena salud, en plena forma. "Osasunez al zerate?, ¿tenéis salud? (G-goi)" A EY III 334. Itxasotar guztiak osasunez etxeratu eizala eskatuten. Ag Kr 16. Bearrekoa du animak ere bere janaria, indartsu ta osasunez iraungo badu. ArgiDL 42. Osasunez juan ta / Zorunez etorri. Enb 98. Abere ta kristauak gaude osasunez. "Estamos de buena salud". Or Eus 130. Ezer ezpaitu yasango, osasunez erritik irtetzea baño. 'Sano y salvo'. Zait Sof 63. Neska osasunez ludiratu zan. Etxde AlosT 19. Arrantzale lerdena, osasunez etorren arren, aren izen ona guztia bearrean egoan jaioterri laztanean. Erkiag Arran 186. Irurak osasunez, irurak mendiko aidez indartuak. NEtx LBB 95. Osasunez bizi nai badu. Ostolaiz 20. Eta etxera, bakez da osasunez. Gerrika 257.

def.: galdu 8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria. // mejoratu da/du ad. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Heg. Beh. Osasunez hobera egin; itxuraz hobetu (zenbaitetan, gizentzearekin loturik). Mejoraturik zaude zu aspaldian, gaztetu egin zara. Ospitalean ere egon zen hilabete pasa, baina ez zuen ezertxo mejoratu. Denbora gutxian izugarri mejoratu zen. // osasuntsu 2 adj. Osasunez betea. Gazte sendo osasuntsua. || Osasuntsu nauka ni haize garbiak. // sendorik adb. Osasunez. Ediren zuten zerbitzari eri izana sendorik. Semea sendorik etxeratu zaiolako. Zeren anitz joaten baita arratsean sendorik ohera eta, gero, ez baita goizean bizirik jaikitzen. Bizirik eta sendorik. // adib.: osasun 1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean. Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez al zarete? Osasunez ongi ibiliz gero. Oraindik bizi da, eta osasunean dago. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.

osasunez 175: HABE (“Etsita, Pétain mariskalari idatzi zion esanez Irène pattal zebilela osasunez, eta uste baitzuen lan behartuetara eramana izan zela, bere burua eskaini zuen emaztea ordezkatzeko”), Aizu 3 (“Izan ere, 65 urteko emakumea heriotzaren atarian da, osasunez oso makal eta zurrutari eta tabakoari emana”), Consumer 16 (“Egoitzen erdietan, egoiliarrek euren gelan bertan har ditzakete bisitariak, intimitate gehiago edukitzeko, eta % 70etan aukera dute egoiliarrarekin geratzeko, haiek osasunez larri badabiltza”), Berria 70 (“Osasunez ere ondo dago. Nik baino emaitza hobeak ditu analisietan”), Karmel 5 (“baina buruz eta osasunez ongi dabilenez gero”), Argia 8 (“modu horretan osasunez ere hobeki nengoke”), DiarioVasco 3 (“nahiz eta osasunez ehuneko ehun ez izan”), Elkar, Deia, Elhuyar…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasunez 72: Berria 23 (“Ibilbide txarra eta osasunez ere pattal, sukarrarekin”), Asisko Frantzizko 5 (“Jainkoaren aginduz, zuei gomendatu zitzaizuen Jonas profeta zaintzea eta, hiru egun igarota, osasunez eta onik lehorrera jaurtitzea”), Elizen arteko Biblia 3 (“Zuek ongi izatea nahi nuke; ni ere ongi nabil osasunez”), Jose Morales 3 (“Berrogei urte eta gehiago ditu orain, baina, Jainkoari eskerrak, ezin hobeto dabil osasunez”), Xabier Olarra 2 (“Aita ordurako oso gaizki zebilen osasunez, eta beldur zen, gehiago itxaronez gero, seme "galdua" berriro ikusi gabe geldituko ote zen”), Lopez de Arana 2 (“Azken urteotan emaztea ez da osasunez ondo ibili”), Pello Zabala 2 (“Osasunez eta bakez ospatu zenutenok, badakizue, eta halaxe beizue, osasunez eta bakez.”), Urtzi Urrutikoetxea, Edorta Jimenez, Jenaro Garate, Koldo Izagirre, Xabier Amuriza, Koldo Zuazo, Txillardegi,…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.