1 emaitza osasunean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OSASUNEAN (Lar, Añ, Izt 108v). Con buena salud, en buena forma. "(En sana) salud" Lar y Añ. v. OSASUN ONEAN. Bihotza deskantsuan, izpiritua errepausuan, gorphutza osasunian. Brtc 121. Osasunean zareno, egizu penitentzia. Dh 123. Gure gorphutza osasunean dugunean. JesBih 449. Arrazoinak entzuten ditu, phizatzen ditu eta osasunean bezanbat zuhurtziarekin ihardesten diote. Laph 250. Berriz osasunean eta arrosa eder batek baño ederrago ematen zuela jarri zan. Arr GB 54. Oraindi bizi da ta osasunean dago. Or SCruz 82. Zaude gurekin osasunean. Larre ArtzainE 344.
adib.: osasun 1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean. Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez al zarete? Osasunez ongi ibiliz gero. Oraindik bizi da, eta osasunean dago. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.
Ez dugu aurkitu OEHko adierako osasunean formarik.
osasunean 15: Herria 11 (Goresmen herrikoiak Mehakako eta Iturraldeko etxekoeri, eta ba Xan Mixel eta Nathalik ukan dezatela ainitz zorion, luzaz osasunean egonez, eta haurñoak etor ditela, kantatu dute bihotzez!), Patxi Zubizarreta (Um Hamida emakume mardula zen, haragitsua, hirurogei bat urtekoa eta, hala ere, osasunean zegoen; begi irtenak zituen eta aurpegian elgorriaren arrastoak ageri zitzaizkion), Ander Irizar (Izan ere, ez nago garai bateko osasunean), Marzel Etxehandi (Atera gara, bainan biziraun dugunok osasunean joak garela senditzen dugu, gero eta joagoak), Joseba Sarrionandia (Hemen jaio zineten eta beste sasoi batean, bizitza osoa eman dut nik zuek osasunean hazi eta euskal legean hezteko).
Inesiboan lexikalizaatutako adberbioa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.
Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.