komun2
1 adj. Guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei dagokiena. Ik. erkide. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra zena. Kultura hitzak ezin daitezke herrikoi izan, herri bateko edo besteko ez direlako, guztion ondare komun izaki. Iritzi komuna da gure astegun izenak zerbait itxuraldatu direla inguruko hizkuntzen eraginez. Izen berezien azpian, izan komuna datza. 2 adb. Hitz asko aurki daitezke, bi hizkuntzok komun dituztenak.
3 adj. Bizitzaz, bizimoduaz eta kidekoez mintzatuz, beste norbaitekin batera egiten dena. Denak ezkongabe zirenez, bizitza komun bat etxe berean egitea proposatu nien.
4 adj. Arrunta; maizkoa, ohikoa.