Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza huts egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

huts egin
1 du ad.-lok. Lege, arau edo eginbide bat ez bete. Aita, huts egin dut zeruaren kontra. Zertan egin dut huts? Huts egitea erraz da. Nork egiten du huts lehen agintearen kontra?
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez eman. Erdiz erdi huts egin dute askotan gizonik jakintsuenek. Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts hartu nuen bidean. Etorriko zela agindu, eta gero huts egin. Ez dio huts egingo bere hitzari. Bere usteak huts egin dio. Batak besteari zerbaitetan huts eginagatik, elkarri barkatzen diote.
3 du ad.-lok. Eginbehar, betebehar edo kideko bat ez bete. (nor osagarria hartzen duela). Meza behin ere huts egin gabe. Eskola huts egitea. Ez du jai bat huts egiten. || (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Lanera huts egitearen arrazoia. Eskolara huts egin.
4 du ad.-lok. Nolabaiteko zehaztasuna eskatzen duen zerbaitetan ez asmatu. (nor osagarria hartzen duela). Ik. erratu. Tiroa huts egin. Aurrelariak huts egin zuen pilota, eta tantoa galdu zuten.
5 du ad.-lok. Garraiobideez mintzatuz, hartzeko garaiz ez iritsi. (nor osagarria hartzen duela). Ik. ihes egin 2. Trena huts egin nuelako.
6 du ad.-lok. Aukerez eta kidekoez mintzatuz, galdu, ez baliatu. (nor osagarria hartzen duela). Hainbat aukera huts egin izan ditugu, puntuek ihes egin dute. Herritarrak erabiltzen ditu sektore publikoaren kontra, ez du aukera bakarra huts egiten. Abagune argia huts egin zuen Levanteko jokalariak.

Esaera zaharrak

Huts eginean tink egotea da birritan huts egitea.

Aztergaia: huts egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) aditza (aldi eta alde guztietakoa da, 538 ager.): huts egin (+ huts egiñ, huts in, uts egin, uts egiñ, uts ein, uts in) bereiz idatzia 411 aldiz azaldu da: B-G-IE-ZuAm; EB 18 (MEIG, Mde HaurB, Osk Kurl); huts-egin (+ huts-egiñ, uts-egin, uts-egiñ) marratxoz lotuak 26 ager. ditu, B-G-IE; (h)utsegin 101 aldiz ageri da: B 4, G 92, IE 4, EB 1 (MEIG); b) izena (ZuAm izan ezik, beste euskalki guztietan azaldu da); 41 ager.tatik 23 (h)utsegin formakoak dira, B-G-IE eta EB 1 (MEIG); 16 (h)uts egin formakoak, B-IE <1900 epean; huts-egin , uts-egiñ formek ager. bana dute, IE-B; c) aditz-izena: (h)uts egite 57 aldiz azaldu da, B 52, G 2, IE 2; hutsegite 3 aldiz: IE 1 (SP Imit) eta EB 2 (MEIG); d) eratorriak: huts egile: IE 1; huts-egile: IE 2; hutsegile, utsegille bana, IE-B; hutsegingaitz G 1.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) aditza: huts egin (hux egin, uts egin, uts ein, utz egin...) 108 aldiz azaldu da: B 13, G 18, IE 8, EB 42 eta EgAs 26; (h)uts-egin 5 aldiz: B 3, IE 1, EgAs 1; utsegin 2 aldiz, G; b) izena: (h)utsegin 7 aldiz agertu da: G 6, EB 1; huts egin (uts-eiñ) 2 aldiz: B, EgAs; c) aditz-izena: huts egite (uts egite, utz egite) 6 aldiz azaldu da: G 2, EB 1, EgAs 3; huts-egite behin, EB; (h)utsegite (utseite...) 78 aldiz: B 10, G 20, IE 2, EB 28, EgAs 18.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

huts egin (AB38 8; AB50 17; Euskalterm 10; HiztEn, LurE); huts egite (Euskalterm 1); huts-egin (Euskalterm 2); huts-egite (AB38 1); huts-egite (Euskalterm 2); hutsegin (DFrec 8; AB38 1; AB50 7; Euskalterm 15; HiztEn, LurE); hutsegile (HiztEn, LurE); hutseginkor (Euskalterm 1; HiztEn); hutseginkortasun (Euskalterm 1, HiztEn); hutsegintxo (DFrec 1); hutsegite (DFrec 9; AB38 3; AB50 12; Euskalterm 63; HiztEn, LurE).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

egin.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.