hamaika
1 zenbtz. Hamar eta bat, 11. Hamaika urte zituela. Bere lau emazteetatik hamaika seme eta alaba bat izan zituen. Hamaika urteko haur bat. Duela hamaika egun. Hirurogeita hamaika hizkuntza haiek. Hamaikaren artean jasoa.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamaikagarrena. Lau eta zazpi hamaika dira. Hamaika zenbakia.
3 (Data adierazteko). Ekainaren hamaika da gaur. Bihar, uztailak hamaika, igandea. Datorren hilaren hamaikan.
4 (Orduak adierazteko). Goizeko hamarretatik hamaiketara. Hamaikak aldean. Hamaika eta erdiak. Hamaika eta laurdenetan. Hamaikak eta laurdenetan. Hamaikak jo zutenean.
5 zenbtz. Oso altutzat jotzen den zenbaki mugagabe bat adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion sintagma beti mugagabean, eta aditza batez ere singularrean). Ik. hamaikatxo; bost 5; makina bat; hamarretan. Hamaika gizon galdu da itsasoan! Guztiok hamaika aldiz entzun dugun hitza. Hamaika emakume eta gizonezkok negar samurra egin zuten egun hartan. Seme bat nahi zuen nire emazteak, hamaika lan alferrik egin du tristeak. Hamaika amaren seme sartu da itsasoaren azpian. Mutilzahartuta ezkondu nintzen, hori hamaikak esan du. Hamaikari burua berotu zaiela.