1 emaitza haizetan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-06-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: HAIZETAN a) En el aire; por el aire. v. HAIZEAN, AIRETAN. Aizetan gelditzen den kea. Mb IArg I 320. Aizetan trillariak darabillen lasto zatikatu agotza bezala. Ib. 204. Ikhusten dudala zait iduritzen / espantotx bat zoinen erranak / hanitz beitu hitzemaiten, / eta zoinen lan eginak / aizetan beitira joaiten. Arch Fab 173. Au gaitik Jaunak gero zugatzai [...] bialtzen deutse / Iparrik eztitsuena; / Bere arnasa me ta leunean / ze poza orritxoena! [...] pozgarri ez da euren zarata / aixetan eiten dabena? AB AmaE 466. Amaika torre aizetan / egiten ebazan. Azc PB 155. Keiaren agiri ugariak dagoz aizetan. Erkiag BatB 119. Kanta zoliak ta deadar entzungarriak aizetan. Ib. 146. Ikurrin gorri aundiak aizetan zabal erakusten ditue. Ib. 145. Lañoak aizetan dabiltz bide luzeak egiten. NEtx LBB 383. Egun hona bihar hara ibiliko gara, horbela haizetan bezala. MIH 321. v. tbn. Gand Elorri 106.
adib: hona 1 adb. Toki honetara. Ik. hemen. Zatoz hona. Erdu hona, laztana! Parisetik hona. Egun hona, bihar hara ibiliko gara, orbela haizetan bezala.
haizetan 9: Berria (Haizetan jarri du Murrek eztabaidaren lehen harria), Karmel 3 (Norbait ikusi dut brankan, haizetan), Argia 5 (Hemengo eta hango hiriburuek moderno, anitz eta dinamiko itxura eman nahi dute baina horrelako kontzeptuak kea haizetan bezala desagertzen dira helduleku zehatzagorik eman ezean).
haizetan 27: Anton Garikano 3 (Alferrik zenez jarraitzea, haizetan zutik geratu eta laguntza eskatu zuen), Eskarne Mujika 3 (Haizetan nindoan, pauso bizian, bizkor, goizero bezala), Josu Zabaleta 2 (Aitak aspaldi igaroa zuen gaztaroa, eta bere idealak haizetan joanak ziren), Elizen arteko Biblia 2 (kea haizetan bezala desagertzen da), Patxi Ezkiaga 2, Hasier Etxeberria 2
Mugagabean (haizetan) eta singularrean (haizean) erabiltzen da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.