Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erori1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erori1, eror, erortzen
1 da ad. Zerbait, bere pisuak eraginik, beherantz joan; lurrera erakarria gertatu, oreka edo euskarria galduz. Ik. jausi. Behaztoparik gabe erortzen den harria. Behaztopatu eta erori. Erori eta jaiki. Lurrera erori. Atzerantz erori. Ahuspez erori zen. Belauniko erori. Amilka erori ziren zaldizkoak eta zaldiak. Korde gabe erori. Zerraldo erori zen. Maldan behera erori. Hilda erori. Harresiak erori ziren. Putzura erori. Zalditik ez erortzeko. Hegazkin bat erori zenean.
2 da ad. Zerbait itsatsirik dagoen lekutik askatu. Hortzen erdiak erori zaizkio. Egunean 100 bat ile erortzen zaizkigu. Hostoak zuhaitzetatik erortzen hasi dira.
3 da ad. Zerbait leku batetik beheragoko leku edo maila batera igaro. Oinaztarriak erori. Eguzkia zerbait erori artean.
4 da ad. Zigorrez eta kidekoez mintzatuz, gainera etorri. Zure zigorra eror bedi gure eta gure umeen gainera.
5 da ad. Hitz barneko edo hitz arteko bokalez eta kontsonanteez mintzatuz, desagertu, galdu. Ondoko bokala erortzen denean.
6 da ad. Nahigaberen batek eraginda, goibeldu. Bihotza, gogoa erori. Eroria egon.
7 da ad. Egoera oker edo gaizto batera erakarria gertatu. Gatibu, preso erori. Ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. Bekatu itsusi batean erori zen.
8 da ad. Herri batez mintzatuz, garaitua gertatu. Presoen zerrendan, Zornotza erori zen egunean agertzen da, 37ko maiatzean.
9 da ad. Zoriaz-eta mintzatuz, egokitu. Zortea erori zen Matiasen gainera. Loteria erori zaio.
10 da ad. Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Zure nahira erortzen naiz. Baina, azkenean, erregeren otoitzetara erori zen. Orok behar genuke horretara erori, orok bat eginez.
11 Lerratua, makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Gizon ona eta ontasunera eroria. Zein bekatutara garen erorienik.

Esaera zaharrak

Otsoari erortzen zaio kalparra, baina ez larrua.

Aztergaia: erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

erori, eror, erortzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erortzeko min .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

erori, eror, erortzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Axularren erortzenago-ta gramatikarako bakarrik utzita hobe?" (2005-07-19)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.