1 emaitza benda bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau55 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | 1993-01-27 | Bigarren mailan onartzekoa |
benda, lotura
Heg. h. lotura.
forma biak dira onartzekoak: lotura formak badu adiera hori tradizioan, eta hori da indartzekoa; baina benda baztertu gabe, bere erabileremua (Heg.) aitortuz eta lotura>-rako bidalketa eginez: "benda (Heg.): ik. lotura"
- [E124]: "uste baino tradizio handiagoa du berba horrek gure artean, mendatu (< bendatu) hitz zaharrak frogatzen duenez, landareak txertatzeko bendatu egiten direlako. Nik, hegoalde osoan duen hedadura kontutan harturik, besterik gabe, A utziko nuke" (1995-01-25)
- [E410T]: "Nik uste benda hitzak B2 baino gehiago merezi duela. Bestalde, gero aditza egiteko (Vendar / Bander / Bandage...) eta ondorioa emateko (Vendaje / Bandage / Bandage...); lotura hitzetik nekez egingo ditugu horiek. LurE: Benda. Bendatu. Bendatze (eta irudia); HiztEn: Benda / Bendaje / Benda(tu) / Bendatze; UZEI: Benda. Bendaje" (J. agirre, 1995-03-21)
- [E208]: benda Heg. h. lotura. Ez du argi ikusten hobespen agindu hori. Proposamena: benda Heg. 'zauriak estaltzeko lotura'. Bide batez, bendatu sartzea eskatu du.
- Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan datorren bezala uztea erabaki da.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.