1 emaitza atzamar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:08 | 1993-11-11 | Bigarren mailan onartzekoa |
atzamar 1 h. atzapar. 2 Bizk. 'hatza'.
AS gisa gehituz: atzamar-oskol .
ik. atzapar.
batez ere Bizk.
- [E208]: zerrendan Bizk. h. atzapar. Ez da zuzena: Bizkaian atzapar hitzaren sinonimoa erpe da; atzamar euskara batuko hatz da, Bizkaian ere erabilia
- [I102]: "(2003-07-16) nire ustez hemen frogaturik ez dagoen baieztapen bat egiten da, alegia, atzamar eta atzapar berba bera direla. Berdinketa hori, antza, Gipuzkoako zenbait tokitan hatza esateko atzapar erabiltzen delako egin da. Baina hori ez dago bat ere argi hala denik. Are gehiago, Bizkaian hamarratz erabiltzen da olagarroa izendatzeko, beraz seguru asko hamarratz eta (h)atzamar berba beraren aldagarriak dira. Hori alde batetik, erran nahi baita, hitzak H-a behar dukeela: hatzamar. Baina horretaz gain nahikoa desegoki deritzot atzapar hitzari zentzu horretan ere nagusitasuna ematea, batez ere Bizkaieraren eremu osoan berba bakarra delako, eta bestea ostera Gipuzkoako zati baten bakarrik erabiltzen delako. Baina ez hori bakarrik, gure artean (h)atzamarrak eta atzaparrak gauza desberdinak dira. Lehenengoak gizakien eskuetako hatzak dira, eta bigarrenak animalien hanketakoak. Hori guzti hiori esanda, (h)atzamar hitzari sarrera eman behar zaio alde batetik eta hatza eta erhi hitzekin definitu. Era berean beraz (h)atzamarka, (h)atzamarkatu ere ontzat jo behar dira. Aurreko irakurralditik datorren atzapar eta ondokoak dauden bezala utzi beharko lirateke, jakina".
- [E116]: "Eztabaida hau lehenbiziko itzulian izan genuen, eta ez da kontua berriz ere errepikatzen hastea. Hola ezin gara ibili. Lekukotasunak, ongi dokumentatuak, OEHn daude (hamarratz-enak ere). Beraz, AS-ri buruz (hau da proposamenean dagoen kontu berria) inork ere oharrik egin ez duenez, uste dut besterik gabe onartu behar dela lantaldearen proposamena".
- [I102]: Ez nator bat. Ez dut berdinketa horretarako arrazoirik. Ez da nire ustez ontzat jo behar. Bestetik berbari h-a dagokio. Ezin ibili gaitezke euskaldun jendeari esaten hatza eta hatzamar berbak familia desberdinekoak direnik, ez baitira. Ezin dugu ertzaintza-rekin egin zen astakeria errepikatu".
- Erabakia: BAgiria (2000-02-25): 'hatza' azalpena emango da, besterik gabe. // Batzordea (JAA, M.A, I.S): atzamar 1 h. atzapar. 2 Bizk. 'hatza' emango da // Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK". // PS (2004ko otsaila, kontsulta bati erantzunez): atzamarka egin, atzamarka, atzamarkada, atzamarkatu "apropos kenduak dira, eta "atzamar egin*..." hori ere kendu behar da. Nik proposatu nuen hori nire oharretan, kentzea, hala adostu baikenuen Ibonek, Jose Antoniok eta hirurok. Nire oharrei ez zien inork ere erantzun eta holakoetan besterik gabe onartzen dira. Sentitzen dut".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.