Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza adimena argitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

adimena argitu
ad.-lok. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna handitu. Ik. adimena ilundu. Eskolara zerbait ikastera joan, eta adimena argitu beharrean ate eta leihoak ixten zizkiguten, euskara galaraziz.

Aztergaia: adimena argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ADIMENA ARGITU Iluminar(se), aclarar(se) la mente. Neuk bere zerbait entzun dot, eta ezteutsat iaramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena. Ag AL 80. Nire burua lausoturik egon bear izan dau, ta Josetxoren irazkia irakurri dodanean, argittu jat neure adimena. Echta Jos 301. Eskolara zerbait ikastera joan, ta adimena argitu bearrean ate ta leioak itxitzen zizkiguten euskera galeraziaz. Lab EEguna 102. Ordun [Yesuk] adimena argitu zien, Idaztiak ulertzeko. Ol Lc 24, 45 (Lç adimendua ireki). Jauregi-gixonokaz egunian-egunian jardutiaz beraz, berakotan lez etorriko da senera ta laster argittuko yako adimena. Otx 123. Itz onek adimena / argitu baitzizun. Or BM 112. Vodkak adimena argitzen dion araura. Mde HaurB 82. Ez al zitzaien iñoiz etorriko, illunpetan zetzaten beren adimenak argitzera? Etxde JJ 216. Zure aginduen zuzentasuna betikoa da, / argitu egidazu adimena ta bizi izango naz. Ker Ps 119, 144 (Dv emadazu adimendua, Ol ezi nazazu, Or argitu nazazu, BiblE ulertarazi haiek niri). Gurasuak ein leiken / lanik ederrena. / Umiai argitzia / kistar adimena. Enb 112

adib.: adimen iz. Ulertzeko edo ikasteko gaitasuna; pentsamenduaren bidez norbaitek bere buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea. Adimen laburra, argia. Adimen kamutsa dudalako edo. Adimenik gabeko izakiak. Adimena argitu. Adimena zorrozteko sortua zen josteta. Adimen test bat. Adimen artifiziala. Hitzek badute beste zerbait, adimenez nolabait besarka daitekeen adieraz gainera, adimenak ikusten ez badu ere bihotzak uki dezakeena.

Ez dugu aurkitu adimena argitu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: adimena argitu 7: Jenaro Garate (“Zentzumenak zorroztu, adimena argitu, oroimena zabaldu eta nahimena indartu ahala, zentzumenak eta adimena eta nahimena eta oroimena erabiliko dituen gogoa argitzea eta indartzea da”), Xabier Olarra (“Metal puska kirastunak, zibilizaziorako eta adimena argitzeko kaltegarriak omen direnak, nahiz eta hiztegi paregabe hau osatzeko, bistan denez, baliagarriak izan”), Patxi Altuna (“Jainkoaren indarrak adimena argitzen diolako”), Elizen arteko Biblia (“Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten”), Aingeru Epaltza (“Maite, burua lehertu beharrean lan egin ostean, adimena argitzen laguntzen duten garagardoak”), Imanol Unzurrunzaga (“ez daukate inongo zer ikusirik gure adimena argitzen duen argiarekin”), Asisko Frantzizko (“Kapitulu honetan zen anai Antonio ere; honi Jaunak adimena argitu zion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Cf beherago adimendua argitu forma baztertua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.