Euskaltzaindiaren Hiztegia

22 emaitza zut bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

zut
1 adj. Plomuaren norabidean doana. Ik. tente 2; bertikal 1. Lerro zuta. Landare lerden eta zuta dirudi arrantzale gazte hark. || Ehunaren hari zutak eta zeharkakoak.
2 adj. Beste lerro edo plano batekin angelu zuzena egiten duena. Ik. elkarzut; perpendikular. Beste batekiko zuta den lerro zuzena. || Zut bat marraztu.
3 adb. Plomuaren norabidean. Ik. zutik; tente 1. Haiekin nenbilen, burua zut, nire bideak maitatuz, ez zureak. Lepoa luzaturik, bi belarriak zut. || Gogoa zut egon arren, ez dago gorputza gai.

Aztergaia: zut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zuzen zut.

Jatorrizko forma

zut, bertikal

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: lerro zuta. 2 adlag.: haiekin nenbilen, burua zut. / AS: zut-zuta Ipar.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zut-zuta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond. 2 adlag.

zut-zuta
adb. Ipar. Makila handi bat eskuan zut-zuta.
Loturak

Aztergaia: zut-zuta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zut sarrerari dagokion azpisarrera.

zutabe
1 iz. Eraikin baten euskarri zuta, gehienetan zilindro eitekoa, oinarri baten gainean ezarria eta kapitel batek burutua. Ik. pilare; harroin; zutarri; koloma. Bi zutabe eta goi habe bat. Zutabeen idulkia.
2 iz. Orrialde idatzia banatzen den zerrenda zut bakoitza. Testua bi zutabetan antolaturik zegoen, tokia aurrezteko.
3 iz. Egunkari edo aldizkarietako iritzi artikulua, aldizka agertzen dena eta egile ezagun eta bakarra izan ohi duena. Egunkarian astero zutabe bat idazten dutenei.
4 iz. Taula batean, goitik behera doazen gelaxkek edo bertan dauden datuek osatzen duten segida.

Aztergaia: zutabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
zutabegile
iz. Egunkari edo aldizkari batean zutabe bat idazten duen pertsona. El País egunkariko zutabegile finkoa da Millas. Duela gutxi, zutabegile ezagun batek honela zioen, bere buruarekin haserre: (...).

Aztergaia: zutabegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): zutabegile 79: Deia (“orain, politikako lehen lerrotik urrunago eta adinean sartuago, libreago izango da nahi duena esateko, eskandaluak sortzeko, kazetari eta zutabegileoi gaiak eskaintzeko”), Berria 37 (adib.: “The Guardian eta The Independent egunkarietako ohiko zutabegilea zen”), EiTB 9 (adib.: “El Correo eta Pais egunkarietan zutabegile izan da”), Jakin 4 (adib.: “Egunkaria -ko eta Argia -ko zutabegileen marmarrak aditzen genituen”), Argia 28 (adib.: “Ezagutzen dugu errealitate hau. Zutabegile garen heinean, ahotan izan beharko genuke hau guztia etengabe?”); zutabe(-)idazle 0; kolumnista 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zutabegile 29: Berria 19 (adib.: “Egun, Berriako zutabegilea da, Zorroztarri sailean”), Hasier Etxeberria 3 (adib.: “Alabaina, aitortu behar dizut, Patri, lagun asko galdu ohi dituela zutabegileak, bere lanari zintzoki heltzen dionean”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Zergatik ez dituzue zutabe errazagoak idazten? leporatzen zaie askotan euskal prentsako zutabegileei”), Bat-bateko bertsolaritza (“egunkariko zutabegilearen eta marrazkilari satirikoaren arte”), Andoni Egaña (“kantautorea, sermoilaria, egunkarietako zutabegilea...“), Ana Urkiza (“Euskaldunon Egunkariako zutabegile izana da”), Fernando Rey 2 (adib.: “Hain gaude politikari, jakintsu, kirolari, aberaskume, artista eta zutabegileek liluratuak, ezen ez baikara ohartzen bizitza benetan bizia jende xumearena dela”); kolumnista 2, Edorta Jimenez (biak dira Mil. adierakoak); zutabe-idazle 2: Jokin Muñoz (“Orain Danik gustua hartu dio zutabe-idazle lanari”), Iñaki Heras (“l Mundoko zutabe-idazle donostiar kementsua”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: (azalpen batean) “Kolaboratzaile, zutabegile, blogari eta, oro har, BERRIAn idazten duten guztien iritziak bere hartan errespetatuko dira”.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es columnista / fr chroniqueur: Elhuyar: zutabegile (prentsan) / Nolaerran: kronikari, zutabegile (prentsa idatzian bakarrik) / Zehazki: zutabe idazle; zutabekide [Mil.] / Labayru: zutabegile / Adorez5000: zutabegile (de prensa).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta oso erabilia.

zutabegintza
iz. Egunkari edo aldizkarietako zutabeak idaztea; zutabegilearen lanbidea. Zutabegintzak gauzak azkar egiten erakutsi dit, epe baten barruan lan egiten.

Aztergaia: zutabegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Itzuli honetan zutabegile onartua.

LBeh (2016-10-26): zutabegintza 22: Deia 2, Berria 5, Argia 14, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zutabegintza 3: Berria, Ana Urkiza 2.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, automatikoa izan badaiteke ere, baina dezente erabilia da.

zutaratu, zutara/zutaratu, zutaratzen
da/du ad. Ipar. g. er. Zureganatu.

Aztergaia: zutaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zutara, zutaratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ganatu/-taratu (batera ikusi beharko dira).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zuganatu.

zutarri
iz. Harroina. Prentsa askatasuna funtsezkoa da, demokraziaren zutarrietako bat da.

Aztergaia: zutarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

zutiarazi, zutiaraz, zutiarazten
du ad. Zutitzera behartu. Besotik hartu eta zutiarazi zuen.

Aztergaia: zutiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zutiarazi, zutiaraz, zutiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zutiarazi, zutiaraz, zutiarazten.

zutiarazle
adj. Zutiarazten duena. Gihar zutiarazleak.

Aztergaia: zutiarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zutik
1 adb. Oinen edo oinarrien gainean zuzen, ez eseririk, ez eroririk, ez etzanik. Ik. tente. Esan zion jaiki eta zutik jartzeko. Zutik eta makilak eskuan dituzuela egon behar duzue. Nekatuko zara zutik. Han zeuden, bada, eliz atarian zutik, Oteizaren apostoluak. Auzi nahasiak bideratzen, etxeak zutik edukitzen bezain trebea zen. || Zuhaitza zutik dagoenean, makurtua dagoen aldera erortzen baita. || Gogoko dute sinagoga eta plazetan zut-zutik otoitz egitea.
2 adb. Martxan, bizirik, indarrean; suntsitu edo desagertu gabe. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ez diot ezer Oñatiko Unibertsitateaz, eroria baikeneukan zutik zegoelako itxuran. Argitasun huts horiek, ordea, teoriaren hezurrak behar dituzte, zutik egongo badira. Ea gizartea zutik egon daitekeen Jainkorik gabe. Zutik gelditzen zitzaizkigun mito apurrak ere deseginik ikusi behar orain.
Azpisarrerak

Aztergaia: zutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zutikako .

zutikai
iz. g. er. Euskarria.

Aztergaia: zutikai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'euskarria'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

zutikako
adj. Zutik dagoena. Bi kana-erdiko, bata zutikakoa eta etzana bestea. Zutikako erloju handia. Zutikako euskarriak.
Loturak

Aztergaia: zutikako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2002-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zutikako 6: a) iz. 3: Ldi BB ("Azkenik, beartu duk zuaitz zaarraz ere, yauregi bat eraikitzeko zutikako ta abe..."); Vill Jaink ("Kant-en lege morala, zutikako gabe, aidean zintzilika, ori da txorakeriarik aundiena"), NEtx LBB ("Aurrekaldean, pixka bat albora, mikrosoiñu bat dago zutikako baten muturrean"); b) izlag. 3: JMB ELG ("Sortaldetik daukan zutikako arria besteak baño laburxeagoa izaten da"), MEIG-NEtx ("Bere zutikako eta saiheskako jokoen bitartez, iraupen neurrigabea iristen dute sail luze, sakon eta itzaltsuetan"), NEtx LBB ("Zutikako mikrosoiñu aurrean izketan: Egun on, jaun-andreok!"); xutikako 1, izlag., StPierre ("Jendea trumilka zabilan treinetan alde orotara, gehienak xutik laugarren klasan ezen badituzte guk bezala hirur klasa jartokiekin, laugarren bat ere xutikakoa") // Ik. ap. DRA, gainera: EgutAr 1956 ("Azitako dauden porru, azenaio ta tipulak lurrera erori ez ditezen zutikako batzuekin gogortu"); A (AN-b: "Zutikako bat eman bearko diogu petral orri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zutikako 12: a) iz. 2: Argia 1923 ("Lurrean sartzen diran zurak, baldoak, zutikakoak edo tutoreak, eta abar, gertu gabe, soil-soil sartu ezkero, busti-legorrean errex eta laxter usteltzen dira"), NEtx LBB (OEHko agerraldia); b) izlag. dira besteak: Basarri ("Biña kana-erdiko aizkolari bakoitzeko, bat zutikakoa ta bestea etzandakakoa"), Akes ("erakustokia, zutikako nai etzanezko marraz, nai bezela zabalago nai estuago, mearrago egiten da"), EtxegintzaOztopoak 1984 ("Zuhaitz-landaketa eta zutikako gaiak ezartzea, hoiek edo zuhaitzen adar edo enbor okerrek bide eta zidorren gaina 2,10 metro baino hurbilago hartu ez dezaten moduan egingo dira"), E. Berazubi ("Eta hegoak itxita goitik behera erortzeak ematen duen kilikadura sentitzea erabaki zuen, zutikako izaki hura begien bistatik galdu gabe"), Gizakia ("Oso forma egokia da errai guztiak edukitzeko, zutikako posturan nahitaez beheraka zintzilikatzen hasi zirelako"), Harluxet HE ("Txondorra egiterakoan, egurrak pilatzeko erdian jartzen den zutikako makila luzea"), Betiko loa ("Zutikako lanpara batera hurbildu nintzen eta lokarritik tiratu nuen pizteko"), G. Markuleta 2 ("Zutikako emakume bat irudikatzen du", "Gelditu eta zutikako erlojuari erreparatu zion"), Garuna ("Zutikako lerroak pultsazioak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zutikako : DFrec 3, AB38 2, AB50 3, HiztEn (1 zutik dagoena; 2 zutikoa), Euskalterm 15 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zutikako : EuskHizt (adib. gisa: zutikako euskarriak), ElhHizt (1 vertical, erguido, derecho; 2 Eraik. pie derecho), HiruMila (1 vertical; 2 tentemozo, puntal), HaizeG BF (soutien, pieds droits de cloison, tuteur), Lh DBF (1 soutien, pieds-droits de cloison; 2 vertical; 3 tuteur, soutien des branches), DRA (1 poste, puntal, sostén; 2 vertical), PMuj DVC (1 vertical, perpendicular; 2 puntal, sostén, estaca, apoyo, tentemozo; 3 támbara, rodrigón, tutor de plantas, puntal de ramas abatidas; 4 asnado, asnilla; 5 tornapunta, machón, macho, pilar de fábrica, puntal del edificio; 6 carretilla, andaderas de niños, carretón, castillejo, andaniño) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tik+-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zutik sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

zutik dagoena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bi kana-erdiko, bat zutikakoa eta etzana bestea.

zutiko
iz. Euskarri zuta. Gure etxeak bazituen behean zutiko lodiak.

Aztergaia: zutiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'euskarri zuta'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ik-ko.

zutikor
adj. Zutitzeko gai dena, zutitzeko joera duena. Atal zutikorra.

Aztergaia: zutikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

zutikortasun
iz. Zutikorra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: zutikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zutitasun
iz. Zuta denaren nolakotasuna.

Aztergaia: zutitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zutitu, zuti, zutitzen
da/du ad. Zutik jarri. Elbarriari esan zion zutitzeko. Gero, zutitu eta jende guztia bedeinkatu zuen. Belaunikatzera doala, bat-batean zutitu eta atzeratzen da. Erortzen naizenean zutitzeko. Azkenekoz, paldoa zutitzen da eta lurrean landatzen. || Nire aurka nire gaiztakeriak zutitu ninduen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gauza jakina da belarri txiki zutituak dituen txerria ez dela izango lodi eta handia. Orduko lotsa poz bihurtu zaio, orain zutik du burua; ekaitz ondoko eguzkipetik, hala lore zutitua.

Aztergaia: zutitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zutitu, zuti, zutitzen. da/du ad.: nire aurka nire gaiztakeriak zutitu ninduen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zutitu, zuti, zutitzen.

zutitze
iz. Zutik jartzea. Zakilaren erekzio edo zutitze arazoak lotsaz bizi izaten dira.

Aztergaia: zutitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

zutoihal
iz. Estandartea. Zalditeria kapitainaren zutoihalaren ondoan bilduta.

Aztergaia: zutoihal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

jatorri-osaerak gorabehera (Orixek erabili du, 'bela, haize-oihala' adiera duela), gaurko hiztegiek proposatzen dutena onar litekeela uste du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

estandartea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zutoin
iz. Euskarri edo seinale gisa ezartzen den zutikako haga modukoa. Bikendi zutoina bezain zurrun gelditu zen ikaraz. Telegrafo zutoinak.

Aztergaia: zutoin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
zutundu, zutun, zutuntzen
da/du ad. bizk. Zutitu. Zutundu nintzenean, mundua bueltaka hasi zitzaidan. Izan ere, pieza gehienak zutundu egiten ditu menhirrak balira bezala.

Aztergaia: zutundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zutundu, zutun, zutuntzen. Bizk. da/du ad. 'zutitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zutundu, zutun, zutuntzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zutitu.

zutunik
adb. bizk. Zutik. Zutunik egoteko ere ez zen gauza ia.

Aztergaia: zutunik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'zutik'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zutik.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus