Euskaltzaindiaren Hiztegia

16 emaitza ut bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

ut
interj. bizk. Utikan! Ut hortik! Ut, ut, ut!

Aztergaia: ut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'utikan': ut hortik!; ut, ut, ut.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

utikan (zerbait baztertzeko hitza).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ut hortik!; ut, ut, ut.

utergar
1 adj. Utergakoa, Utergari dagokiona.
2 iz. Utergako herritarra.
utero
iz. Umetokia. Emakumearen uteroan txertatu aurretik, diagnostiko genetikoa egingo zaie enbrioiei.

Aztergaia: utero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

utero 5: UZEI ("Barne-ernalkuntza burutzen dute eta arrautzak denboraldi batean uteroan gelditzen dira, ostalariaren arnas bideetako jariakinekin kanporatzen direlarik"), S. Ott 4 (adib.: "Uteroko odola, hilekoaren odola eta zainetan dabilen odola hiru odol-mota dira", "Uteroko odol gorria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

utero : HiztEn, Euskalterm 4 (2 umetoki sinonimoarekin); uteru : DFrec 2 (Saioka 5) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

utero : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal útero / utérus formen ordainak: emasabel : HiruMila (eta sabel), Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV (ema-sabel); umetoki : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB - PMuj DCV (ume-toki); umontzi : HiruMila, Casve FE (hümuntzi), HaizeG FB (umuntzi), PMuj DCV (ume-ontzi); utero : HiztHand, ElhHizt; haur-untzi : Casve FE (haurruntzi), HaizeG FB, PMuj DCV (aur-ontzi) // Eta Casve FE: haurrohe, hümoi // HaizeG FB: ama-sabel // PMuj DCV: 1 aurroe, aur-toki, ama-sabel; 2 umoi, urdail.

Erdaretako formak

fr (DLLF): utérus; en (Collins): wombs, uterus; it (S. Carbonell): utero; de (Langenscheidts): Gebärmutter, Uterus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: latinetikoa den arren, -o amaitua proposatzen da, hori jaso baita testuetan, eta hori ageri baita hiztegi-entziklopedietan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

umetokia.

utikan
interj. Norbait edo zerbait arbuiatzen dela, edo norbaitek alde egin dezala adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ut. Joan hortik!; utikan! Utikan, asto nardagarria! Utikan hemendik!

Esaera zaharrak

Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.

Aztergaia: utikan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
utikar
1 adj. Utikakoa, Utikari dagokiona.
2 iz. Utikako herritarra.

Aztergaia: utikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Utika / utikar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

utilitarismo
1 iz. Gauzen erabilgarritasuna lehenesteko joera. Gure konpromiso etikoa utilitarismo politikoaren gainetik dagoela esan nahi du horrek.
2 iz. Filosofia-doktrina, erabilgarritasuna balore guztien oinarritzat hartzen duena. XX. mendea arte utilitarismoa jaun eta jabe izan da etikaren ikuspegi filosofikoan.

Aztergaia: utilitarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
utilitarista
iz. Utilitarismoarena, utilitarismoari dagokiona. Iaztik immigrazioari buruzko jarrera utilitarista hazi egin dela nabarmendu dute ikerketaren egileek.

Aztergaia: utilitarista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 61, ETC: 341.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: utilitarista iz./izond. utilitarista; Adorez: utilitarista: iz eta izond. utilitarista; Labayru: 0, NolaErran: 0 / Euskalterm: moral utilitarista, sozialismo utilitarista (Fil., Pol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

utopia
iz. Errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte edo politika xedea; ezin gauzatuzkoa dirudien asmoa edo ideia. Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara. Ilargira bidaiatzeko ametsa gehienontzat oraindik utopia hutsa da.

Aztergaia: utopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: société ou gouvernement idéal || Utopia || pays imaginaire d'un ouvrage de Thomas More.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

utopiko
adj. Utopiarena, utopiari dagokiona. Euskal Herri utopiko baten gainean eraikitako mitoak. Sozialismo utopikoa.

Aztergaia: utopiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

utzarazi, utzaraz, utzarazten
du ad. Uztera behartu. Neure beldurrak utzarazten dizkit karguak eta konpainiak. Horra zerk utzarazi dion herria Ameriketara doan euskaldunari.

Aztergaia: utzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-tza- osaerakoak 22 dira (G 6, IE 15, EB 1); -tzi-a- osaerakoak: 16 (B 1, G 14, IE 0, EB 1): a) utz arazi 3 (Ax 2, SP Imit); utz-arazi IE 6 (He Gudu 3, Lg I, Gy, HU Zez); utz-erazi G 3 (Mb IArg); utzarazi 9: G 2 (Or Aitork), IE 6 (Gç, Ch, Hb Egia, HU Zez, JE Bur), EB 1 (Osk Kurl); utzerazi G 1 (Or Aitork); b) uzta- osaerakorik ez dugu aurkitu; c) itxi erazo B 1 (Astar II); utzi azi G 1 (Etxde JJ); utzi erazi G 1 (AA); utzi-arazi G 1 (Alz Ram); utzi-erazi 3: G 2 (Ub, Berron Kijote), EB 1 (MEIG); utzi-erazo G 1 (Aran SIgn); utziarazi G 1 (Ir YKBiz); utzierazi G 3 (AA 2, Berron Kijote); utziazi G 1 (Berron Kijote); utzirazi G 2 (Ub); utzierazo G 1 (Cb Eg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-tza- osaerakoak 6 dira (G 2, IE 1, EB 3); -tzi-a- osaerakoak 4 (B 1, G 2, EB 1): a) utz erazi EB 1 (X. Amuriza); utz-arazi IE 1 (Otoizlari 1971); utzarazi G 2 (Txill, Or); utzerazi EB 2 (L. Fernandez, A, gorrotxategi); c) utzi arazi EB 1 (M. Irazgoiti); utzi erazi G 1 (J.M. Arzallus); utzi azi G 1 (R. Murua); itxi-azo B 1 (S. Onandia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

utzarazi : Euskalterm 5; utzarazpen : Euskalterm 4; utzierazi : DFrec 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. DRA: utzarazi (JE Bur eta Prop 1894); utzerazi (Mb-ren 2 aip.); utzierazi (2 aip.: J.C. Etxeberria, G. Arrue); utzirazi (Mb-ren aip. 1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

utzarazi, utzaraz, utzarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

utzarazi, utzaraz, utzarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(i)+a- aditzoin laburretan.

utzi1, utz, uzten
1 du ad. Nolabait loturik gauden norbaitengandik, zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi, berehala ez itzultzekotan aldendu. Utzi dituzu leku zabalak, utzi dituzu mendiak, utzi dituzu Espainiako anaia eta lagun handiak. Aspaldi utzi zuen jaioterrira itzuli denean. Jainkoak utzi nau eta ez dit aditu nahi izan. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ez du inork arrazoi larririk gabe bere ohitura utziko. Behin utzi zuen bekatura berriz bihurtzen dena.
2 du ad. (Norbait edo zerbait toki jakin batean gelditzen dela). Harrokerian zebiltzan denak utzi dituzu atzean. Babarrunak sutan utzi ditut. Aterkia tabernan utzi dut. Utzi zuen kutxa Aminadab zeritzan gizon baten etxean. Bezperan utzi genuen tokian, han zegoen.
3 du ad. (Norbait edo zerbait egoera jakin batean gelditzen dela). Ik. bertan behera utzi; bazterrera utzi; alde batera utzi. Zenbait egunen buruan umezurtz ninduen utzi. Eta etsaien menera ez zuen utziko. Aho bete haginekin utzi nau. Izotzak utzi gaitu oso kuzkurtuta. Txunditurik utzi ninduen, lehen aldiz ikusi nuenean. Zenbait gai utzi ditu bazterrean egileak. Nola bizirik utzi? Argi utzi nahi dudana hauxe da. Noiz kendu behar diren atzizki horiek eta noiz utzi dauden-daudenean. Erantzunik gabe utziko dut galdera.
4 du ad. Atzeratu. Utz ezazu biharko edo beste baterako. Geroko utzi. Ez zuela egundaino, egunean egin ahal zezan gauzarik biharamuneko utzi.
5 du ad. Zerbait toki batean jarri eta askatu. Utz denak mahai gainean. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neronentzat nahi ez dudan lana. Izena utzi eta barrengo izanari begira dagoen egiazko jakitea.
6 du ad. Zerbait egiten ez jarraitu, zerbait egitetik gelditu. Artzaingoa utzi. Utz ditzagun itxurakeriak lagunartean behintzat. Gerotik gerora ibiltzea utzi. Lan hasia ezin utz. Hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea. Ezin utzizko eginkizunen batek behartzen ez banau. || dio ad. (nor osagarririk gabe). Edateari eta erretzeari utzi dio. Bazterrak nahasteari utz diezaiogun behin betiko. Lanari utzi dio. Utzi, utzi berriketa horiei.
7 du ad. Ez eragotzi. (Dagokion aditz izena -tzen edo -tzera eran joan daiteke). Irabaziak galtzen utzi ditugu. Abarra erortzen utzi zuen neskak.
8 (Pertsona bati dagokiola). du (Ipar. eta naf.) /dio (bizk. eta gip.) ad. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Zure lorategian jostatzen utzi zenidan behin. Ez zion inori laguntzen utzi. Besotik heltzen utziko didazu? Eta ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. Mintzatzen uzten dio Inaziok. Mintzatzera uzten du Inaziok. Aska ezazue eta joatera utzi. Itotzera utzi zuen etsaia. Utz nazazu, zure bularrean burua pausa dezadan.
9 du ad. Oinordekotzan eman. Bere ondasun guztiak utzi dizkio. Obra mardula utzi digu Orixek.
10 du ad. Norbaitek beste norbaiti zerbait eman, gero berriz itzultzekotan. Deus ez eman, ez deus utz, oro ken, oro ebats. Nork utzi dizu automobila?
11 du ad. Irauten duten seinaleez mintzatuz, egin, izan. Han ere ondorio hitsak utzi ditu lurrikarak.

Esaera zaharrak

Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena.
utzi2
adj. Bere egitekoez arduratzen ez dena. Utzia eta baldana, bai, gure Martin! Zabar samarra dela, zabarra eta utzia, bere teatro lanak inprimategira eramaten.
utzialdi
iz. Zerbait uzten den denbora, zerbait egiteari uzten zaion denbora; zerbait uztea, zerbait egiteari utzi. Seme-alabek 8 urte bete arte lan utzialdirako baimena izango dute gurasoek.

Aztergaia: utzialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2002-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan utzialdi sarreran itxi-aldi eta utz aldi bana: Añ EL ("Eta ekin gau eta egun bein arturiko lanari, bapere itxi-aldirik egin bagarik arik eta gauz orren ekandu ona zeugan gogortu artean"), Mb IArg ("Zeruko sariari dagokan bizitz on bat guri ar-erazteko Apostol S. Pabloren egungo Epistolan esaten digu Jesus maitagarriak: Jaiki-garai ta bekatuko loaren utz aldia etorri da"); eta utzimen 1, Lard ("Lenengo kristauen biziera eta lurreko gauzaen utzimena"); ez dugu utzikeria formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itxikeri 2: Onaind ("Itxikeri au bertsolariengan be ikusten zan, damurik; ez eben bear bestean berezko jarioa ugaldu ta eztitzen"), K. Gallastegi ("Esate baterako, Begoña'n, euskeraz bakarrik ekiana, euskera aztuta, askoren erruz eta itxikeriz"); utzikeria 12: Punto y Hora 1976 ("Hiri buruko jauntxoen utzikeriak sortu bazion giro txarra baserritarren artean, hiritarren euskaltzaletasunak itzul lezaioke herrietan galdutako atxikimendua"), Elhuyar ("Utzikeria pertsonala"), A. Sarriegi ("azken hamarkada hauetan jasandako erakundeengandiko utzikeriak, munduko beste alderdietan lortutako aurrerapenetatik geroz eta gehiago urruntzea ekarri du"), Zerbitzuan 1986 ("Orain, dirudienez, Administrazioak bere utzikeria alde batera utzi nahi du eta horren ondorioz krisialditxo bat sortu da, bakoitzak dagokion lekua berraurkitu nahi bait du"), M. Etxezarreta ("Autobusaren geltokiko emakumeek ematen diotela beldurrik gehien mihi zorrotza dutelako, baina gainontzekoek aitona zaharren utzikeriaz hartuko dutela praketan putzua eta ez direla berarekin sartuko"), Habe 1990 ("Publizitatearen erasoa, eta guraso askoren utzikeria dira errudunak, baita informaziorik eza ere"), G. Bilbao ("utzikeriarengatik indarrak, denbora eta ulerpidea xahutu direnean, izaeraren makaltasuna salatzen da"), J. Agirre ("Gaur egun ermita aurrizko egoeran aurkitzen da, utzikeria eta emandako tratu txarra direla medio"), X. Mendiguren B. ("Pertsona alferrek zabarkeriaz egiten dituzte eginbehar guztiak. Utzikeria"), MAtx ("Noizpehinkako jaialdi batek ezin ditu euskararen kontrako zabarkeria eta utzikeria barkatu"), Egin 1993 2 ("Madrilen utzikeria", "Madrilen utzikeriaren aurrean ez duelako inolako prebentzio neurririk aurrikusten"); utzialdi 3, EHAA 1982 ("borondatezko lan-utzialdi" — ter); ez dugu utzimen formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

utzialdi : AB50 (lan-utzialdi 3 'excedencia'), Euskalterm 2 (lan-utzialdi 1 'excedencia'); utzikeria : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

utzialdi : PMuj DVC; utzikeria : ElhHizt (dejadez, negligencia), HiruMila (dejadez, abulia, holgazanería, abandono), Lur EG/CE (abandono, dejadez), Lur EF/FE (abandon, négligence, laisser-aller), PMuj DVC (1 dejadez, abandono, negligencia; 2 mimo, condescendencia excesiva; 3 descuido, olvido; 4 preterición, omisión, pretermisión); utzimen : EuskHizt (1855 G.er. uztea) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

utzaldi litzateke forma erregularra, aditzoinaren gain egiten direnez elkartuok (cf. utzarazi arautua); baina aditzoin laburrekin salbuespenak ere egiten dira (cf. utziezin orobat arautua).

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(i)+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: utzialdi.

utzietsi, utziets, utziesten
du ad. Ipar. Bertan behera utzi, bazterrera utzi. Bere emazte eta haurrek utziesten dute, ez nahiz den gutienik kutsatu. Badirudi Eliza Ama Saindua infernuaren menera utziesten duela. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haur utzietsiak biltzea eta altxatzea.

Aztergaia: utzietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

utzietsi : LurE (eta 3000 Hiztegia, Elhuyar Hiztegia); utzieste : LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: utzetsi (2 aip. ap. DRA: Prop 1897, 1898); utzieste (aip. 1 ap. DRA: Prop 1900); utzietsi (3 aip. ap. DRA: Prop. 1897, 1899, 1908).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

utzietsi, utziets, utziesten. Ipar. du ad. 'bertan behera utzi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

utzietsi, utziets, utziesten.

utziezin
adj. Ezin utzizkoa. Eginbehar utziezina.

Aztergaia: utziezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu ixtezin , itx(i)ezin formarik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu (utzi + ezineko osaerakoak dira G 4: Arr GB, Aran SIgn, A Ardi, And AUzta).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-tze- osaerako (aditzoinaren gain eraturiko) 1 (G), -zte- osaerako 1 (EB), -tzie- osaerako 3 (G 1, EB 2): a) utz-eziñ G 1 (Karmel 1970); b) uztezin EB 1 (J.I. Hartsuaga); c) utziezin 3, EB (J. Lekuona; J. Zulaika, Salbamena eta Kristau bizitza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

utzi ezin : AB38 1; utziezin : HiztEn-LurE, Euskalterm 3 (eta 3000 Hiztegia, Elhuyar Hiztegia); utziezintasun : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: utzi ezineko (aip. 1 ap. DRA: J.B. Etxarren Huarte).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(i)+e- aditzoin laburretan.

utzikeria
iz. Utzia den pertsonaren jokabide edo nolakotasun gaitzesgarria; zerbait alde batera edo geroko uztea eta hartaz ez arduratzea. Beren utzikeriagatik eta axolagabekeriagatik, inoiz ere ez zirela jaikiko egoera makur hartatik. Alderdien utzikeria erabatekoa izan da. Eskubide horietako asko utzikeriaz galdu dituzte.

Aztergaia: utzikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus