Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza ttak bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

ttak
1 onomat. Kolpe txiki edo arin baten onomatopeia. Ik. tak. Ttak eman eta ttak hartu, ez ziren gaizki jostatu.
2 onomat. Gertaera edo ekintza baten bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. Agertuko balitzait hegazti beltzen bat, uxatuko nuke eta urrunarazi, ttak!
3 onomat. Urrats aski labur eta lasterren onomatopeia. Ttak, ttak, horra heldu zozoa; ari da hurbiltzen.

Aztergaia: ttak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TTAK, TXAK (V ap. A). (Formas con palat.). a) "Txak, onomat. del paso menudo" A. Ttak, ttak, horra heldu [zozoa], ari da hurbiltzen; horra non duzun aihen batean edo mahats hesolaren gainean. Eskual 10-9-1909, 2. Beste askon arten txepetxa berriz / sasin ttak-ttak ziburuan. Insausti 67. b) (Onomat. de una acción rápida y repentina). Agertuko balitzait / egazti beltzen bat / uxatuko nuke ta / urrundarazi, txak! EA OlBe 96. c) (Onomat. de pequeños golpes). Joan dan yai arratsian / Miarritzen etxe batian / neskato bat lo egon da / bost mutillen artian / ttak eman ta ttak artu / eziran gaizki jostatu. Canc. manuscrita (ap. DRA).

ttak 61: Aizu 2 (“Zer eskatzen diozue antolakuntzari kontzertu baten aurretik? Ura, garagardo batzuk eta ron botila bat, tapoitik ttak! tragotxo batekin berotzeko irten aurretik”), Elkar 3 (“Aurrenekoari hatzarekin, ttak, egiten zioten bultza, eta guztiak filan-filan jausten ziren”), Berria 8 (“Oso bizkorrak izan gara oraingoan, eta berehala ohartu gara futbolarekin egin nahi izan digun jukutriaz: Eurokopa eta La Roja -rekin lokarrarazita gaudela, ttak, orduantxe erreskatearen iragarpena”), EiTB 46 (“Aingerua azaldu zaidak! Hi hago adi, ze gutxien espero duanean, ttak! azalduko duk hire maitagarria”), Jakin (“Hartzen ditut 1808tik, 1808an ezkondua baitzen, eta hara! 1824an, ttak, Etxahun!”), Argia (“Benetako suizidak teilatura igotzen dira, salto txiki bat, tirabuzoi bikoitza jauzi karpatuarekin, eta ttak, bozgorailurik gabe hiltzen dira, 0tik 10era bitarteko puntuaziorik espero gabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ttak 6: Jon Alonso (“Hik jarriok sai bati ardi gaixo bat ondoan, lotuta, eta hortxe hasiko duk poliki, mokoarekin, ttak-ttak, behin eta berriz; ikusten badu inork ez duela molestatzen, ardiak ezin duela ihes egin, edo defenditu, segi egingo dik, ttak-ttak, zauria egin arte”), Xabier Olarra (“Eta ttak.”), Daniel Landart (“Potta bat, ttak, ezpain saihetsean”), Anton Garikano (“Hogeita bost urte eta ttak!”), Iñigo Aranbarri (“Maite dugu euskaldunok, jende artean gaudelarik, geure hizkuntzarekin egin diren astakerien antologia txikitxo bat eskuera eduki eta, egokierarik txikienean, ttak, lagun artera ateratzea”), Patziku Perurena (“Niri holakotan eranzten zaizkit lagunak, eta ttak, momentutxo batez larrugorritan jartzen, eta, nahiz beren jantzi jator eta sentzilloekin, zeremoniarik ez dutela batere gogoko disimulatu nahi izaten duten, inork baino itsuago bizitzen dute zeremonia, eta beren onetatik aterata sumatzen ditut, gaixoak, zeremoniarik ergelenean ere beren burua nola jatorragotu ezin asmatuz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa, sarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

Onomat.

ttaka-ttaka
adb. adkor. Urrats aski labur eta lasterrez. Ik. tapa-tapa. Ama-alabak ttaka-ttaka bazihoazen eguneko lehen kafea hurrupatzera.

Aztergaia: ttaka-ttaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ttapa(-)ttapa 5: Barb Sup ("Oihanxka batean sartzera zoalarik, ttapa, ttapa atheratzen baitzaio"), Ox ("Eta bidetik, / Sabelean hotz, / Begiak zorrotz, / Ttapa ttapa ttik!"), Alz Ram ("Aurrak ttapa-ttapa amaren magalera joaten diran bezela"), Ardoy SFran 2 ("Hantxet, hari buruz karamar beltxaran bat ttapa-ttapa heldu [...] Gure karamarra itsasorat berriz badoa, ttapa-ttapa") // Ez dugu aurkitu ap. ttaka-ttaka, ttiki-ttaka, ttipi-ttapa, ttirriki-ttarraka formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ttaka(-)ttaka 5: Junior 1927 (""Etxezuri" aurretik ttaka-ttaka igaro zan"), Jaukol ("Erromatar-zubiaren zear, ttaka-ttaka geldi-xamar batean goazela"), SoEg ("Beti irria begietan, ttaka ttaka zabilan"), P. Mac Orlan ("Lagunen gibeletik ttaka ttaka ibiltzen zen"), J.K. Igerabide ("Amak zioenez, mahai gainean ttaka-ttaka eginez, hatzetatik irtenarazten omen dira bizitzak ematen dizkigun kolpeak"); ttapa(-)ttapa 3: Eskual 1905 (erabilera markatuan: "Zer nahi izanik, oihanxka batean sartzera zoalarik, ttapa, ttapa, hor heldu zaio hamar hurratsetan aintzinerat"), Argia 1986 ("Hantxe hasi zaigu berriz ere ttapa-ttapa pauso bat bestea baino azkarrago eman gabe"), Ibiltzen 1997 ("Egunen batean oinetakoz jantziko dira eta ttapa ttapa abiatuko dira errealitate bihurtuz"); ttiki-ttaka 3: J.A. Ormazabal 2 ("Orain txiki, / jaio zenean / txikiago, / ttiki-ttaka / ttiki-ttaka / oinez ibiltzen / hasita dago"), Xirrixta 1996 ("Elixa ttiki-ttaka dabil, agerian diren betaurrekoen parean geldituz"); ttipi-ttapa 2, P. Zubizarreta ("Goikoen oinotsak sumatzen ditugu, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa"); ttirriki-ttarraka 3: Junior 1927 ("Ia or ttirriki-ttarraka datorren auzoko amonatxoak eta biek nolako alkar-izketa egiten duten!"), MAtx ("Astean bi ostiral eta ttirriki-ttarraka lan egiteko urteak heldu zitzaizkionean damutu zen"), A. Kazabon ("Ezinean dabil, ttirriki-ttarraka amona xaharren modura aritzen da orain").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ttapa-ttapa : AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ttaka-ttaka : Casve EF (ttakattaka: à petits pas), HaizeG BF - Lh DBF (à petits pas), DRA (pian piano, a paso corto), PMuj DVC (1 pasito, paso corto; 2 pasito a paso, a pasitos...; 3 trote cochinero, pasitrote...; eta taka-ttakari: pisacorto, de paso corto); ttapa-ttapa : HiruMila (a paso corto, despacito, bonitamente), HaizeG BF (à petits pas), Lh DBF ([marcher] à petits pas), DRA ([andar] a paso corto), PMuj DVC (1 pasito a paso, a pasitos...; 2 portanillo, pasito apresurado...; eta ttapa-ttapari: pisacorto, de paso corto); ttiki-ttaka : DRA (paso a paso), PMuj DVC (golpecito, prueba); ttipi-ttapa : DRA (pian piano, paso a paso; 2 ¡zis zas!), PMuj DVC (ttipittapa: a pasitos); ttirriki-ttarraka : DRA (a duras penas, arrastrándose), PMuj DVC (onom. de andar con dificultad y lentitud); ttirriko-ttarrako : PMuj DVC (pasito a paso, despacito, lentamente) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia bikoitzak

busti libretzat eman liteke, baina jasotzea erabaki da, erabili izan diren besteak bezala (cf. ttapa-ttapa, ttiki-ttaka, ttirriki-ttarraka).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Iruditzen zait hauen adiera argitu beharko litzatekeela. Badaezpada ere, nireak (herrikoak) aipatuko nituzke: Ttaka-ttaka… Haur hizkeran, oinez ibiltzea Ttiki-ttaka…. Antzera, baina ez nahitaez haur hizkera Ttirriki-ttarraka… (gurean normalago ‘xirriki-xarraka’ edo ‘zirriki-zarraka’) Gaztelaniazko ‘a trancas y barrancas’ esamoldetik hurbil (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kategoria gramatikala ere eman: onomat. || 1- Mesedegarria delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Bere horretan onartu da forma, eta oraingoz bere soilean eskainiko da.

ttakun
1 onomat. Txalaparta jotzean ateratzen den hotsaren onomatopeia. Txalaparta sagardoa egiteko dolareko lan guztiak amaitzean jotzen da, ttakun-ttan-ttakun.
2 iz. Txalaparta joaldiaren oinarrizko erritmoa. Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen: ttakuna.

Aztergaia: ttakun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ttakun 33: Berria 2 (adib.: “Horixe da, txalapartaren ttakunaren gisara, Fertxo Izquierdo olerkariak 1978ko sanferminetako gertakariei buruz egindako poema ederrean agertzen den bertsoa”), Argia 31 (adib.: “Baina ez dakit zertan ari naizen, zeren ttakunak antinostalgikoa izan behar zuen eta horrela bide aski okerretik bainabil“, “Salbuespen modura ttakun (h)errenka hau aipatu daiteke, non, gure aurretik datorrenaren amua harrapatu behar dugun”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ttakun 5: Berria 2 (adib.: “Barañaingo Udal plazan eginiko ekitaldian, txalapartaren ttakunak eman zion ongietorria manifestazioari”), Juan Kruz Igerabide 2 (adib.: “Bestalde, nire harridurarako, txalaparta, hain zuzen, herrenen musika zela jabetu nintzen; hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia”), Anjel Lertxundi (“Hanka puntetan jarri, eta ttikun-ttakun, erdi kantuan hasi da neska eta pauso airoso batzuk ematen kamerinoaren erdian”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

Onomat.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus