Euskaltzaindiaren Hiztegia

11 emaitza tratu bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

tratu
1 iz. Saleroste jarduna, saleroste egiunea; salerostea. Tratua merkeago eragiteko. || Nazioarteko tratu hizkuntza. Gaueko tratuetan bazara ibiltzen, ez duzu erraz izango tratu ona egiten.
2 iz. Nekazariak azokara eramaten dituen salgaiak. Urteko pitarra izanez gero, eta esne eta tratu pixka bat plazarako, ez gara haserre.
3 iz. Norbaitekin izaten den harreman edo erlazioa. Ik. tratabide. Karitatea baita jendarteko tratuaren zimenduetarik bat. Bere jabearekin eduki zuen tratu kutuna eta adiskidetza gozoa.
4 iz. Tratatzea, tratatzeko edo erabiltzeko era. Jaurlaritzak tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko jarri duen doako telefono publikoan dei ugari jasotzen dira.
5 iz. Neke handia eragiten duen lana. Horrelako tratua hartu behar zuela jakin izan balu!
6 iz. Hitzarmena. Alemaniak tratua hautsi eta herrialde horiek bereganatu zituen. Tratua tratu ohi duk, eta nik nirea horrelaxe egina diat.

Aztergaia: tratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: tratuan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: tratu egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tratuan.

tratu egin
du ad.-lok. Egiune bat egin; bereziki, saleroste egiune bat egin. Igeltsero eta arotzekin tratu egin dute. || Tira, tratua egingo dugu, zuk patatak eta xerra... eta nik entsalada, ados? Gizonen arteko azokako tratuak toka egiten ziren. Gure gizonak, tratu eder bat egin ondoren, sartzen dira ostatuan. Hiri hartan egiten zen inguru haietako traturik gehiena.

Aztergaia: tratu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2002-02-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tratu egin 2: Ox ("Sarriko baitu Judas lagunak tratu egina itsuski"); NEtx LBB ("Ba... tratu egiña").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tratu egin 4: Zubk ("Terranoba aldetik arrantzan batzuk eta ara joan ezin eben asko, Ego aldera tratu eginda joan ziran"); Zipristin/1 ("pakean bizitzeko / egin dute tratu"); Ataño MLanak ("Tratu egin bezela, papera ta selloa erosi zituen"); K. Alkorta ("igeltzari eta arotzekin, tratu egingo dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tratu egin : HiruMila (hacer un trato), Lur EG/CE (AS: negociar, regatear); Casve EF (tratüegin: s'entendre; traiter), HaizeG BF (traiter), Lh DBF (traiter; s'entendre) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tratu sarrerari dagokion azpisarrera.

tratu txarrak eman
du ad.-lok. Pertsona bat edo animalia bat ankerkeriaz eta gogorkeriaz tratatu. Arazoa da tratu txarrak ematen dizkieten emakumeen % 73 ez direla ausartzen salaketa jartzera. Familian adinekoei tratu txarrak ematen dizkietenak seme-alabak dira kasuen erdian. || Hainbeste kolpe eta tratu txar eman zizkiona.

Aztergaia: tratu txarrak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

tratu txarrak jaso
du ad.-lok. Ankerkeriaz eta gogorkeriaz tratatua izan. Torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Emaitzak argiak dira: tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen ehunekoak gizonen ehunekoa bikoizten du.

Aztergaia: tratu txarrak jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

tratua itxi
ad.-lok. Tratua egin. Asko kostata, baina, azkenean behintzat, lortu genuen berarekin tratua ixtea. Eskua eman zidan, tratua ixteko.

Aztergaia: tratua itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 itxi 4. Cerrar (un trato, etc.), acordar. * Biyar bertan kontratuba itxitzeko. Moc Damu 24. Tratua itxi. Anab Poli 133. v. tbn. Zab EEs 1918, 37. Albeniz 226. Cf. ejs. de tratua(k), egiunea(k), ituna(k) etc. egin s.v. tratu, egiune, 1 itun, etc.

LB: 49 “Atzo zabaldu zenez, tratua ixtear daukate jokalariak eta klubak” (Berria) / EPG: 12 “Zorte pixka batekin, tratua itxita eta izenpetua izango dut Hamarretako Albistegia baino lehen.” (Iñaki Mendiguren) / ETC: 131 “Bigarren proba irabazi egin zuen senarrak eta tratua itxi zuen idia saltzeko.” (Jon Artano)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: tratua itxi: cerrar un trato ; Adorez: 0; Labayru: Atoan itxi genduan tratua;

Bestelakoak

itxi1 8 da/du ad. Muga jarri, amaia eman. Uztailaren bukaeran itxiko da harpidea. Parentesia itxi. Tratua itxi: tratua egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tratu eta itxi sarreretan.

tratua izan
du ad.-lok. Norbaitekin harremana izan. Ez zuten traturik harekin. || Tratu handia genuen elkarrekin. Horrekin ez dut inolako traturik izan.
tratuan
adb. Saltzen eta erosten. Ik. salerosketan. Batetik bestera bere gauzak saltzen edo tratuan zebilen. Behiarekin tratuan ez nuke nahi galdu. Andrea dabil tratuan, emanean eta hartuan, lehorrean eta portuan. Ingelesa erabili ohi da tratuan eta merkatari askok ez dakite galesez.
Loturak

Aztergaia: tratuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

tratu sarrerari dagokion azpisarrera.

tratugile
iz. Tratularia.

Aztergaia: tratugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. tratulari.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. tratulari.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-lari.

tratulant
iz. Ipar. Tratularia.

Aztergaia: tratulant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. tratulari.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. tratulari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[kentzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

tratulari
iz. Tratuan aritzen den pertsona. Ik. merkatari. Portuges tratulari baten itsasontzian. Gogorki hartu baitzituen tenpluko tratulariak. Zenbat tratulari, gutxika lapurreta zitalak egin dituztenak! Sagardo-tratulariak nor dira nahi duten prezioa jartzeko, niri esan gabe. Esklabo-tratulariak. Idi probalari eta ganadu tratulari izan da urte luzeetan.

Aztergaia: tratulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tratalari 20: B 3 (fB Ic II); G 16 (Lar Cor 5, JanEd I, Ill Testim, EusJok, JanEd II, Alz Burr; esne-tratalari 1: EusJok II; sagar-tratalari 2: JanEd I); sagardo tratalari 1: Iraola); EB 1 (MEIG); tratante 15: B 4 (Balad, BEnb NereA 3); G 9 (Uzt Sas); IE 2 (Gy, Hb Esk); tratugille G 1 (AA III); tratulant IE-Zu 7 (Zub, Zerb; Arch Fab); tratulari 51: B 9 (Mg CO 6, Erkiag Arran, Erkiag BatB, SM Zirik); G 5 (Mg CC, Bv AsL, Vill Jaink); IE 34 (Lg II, Gy, Dv Lab, Hb Egia, Elzb Po, Elsb Fram, Jnn SBi, Barb Sup, Ox, Ardoy SFran; arno tratulari 1: Elsb Fram; biskotx tratulari 1; Elsb Fram; esklabo-tratulari 1: Ardoy SFran).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tratalari 4: G 1 (A. Albisu Ayerdi); EB 3 (Irakasle Elkartea); tratante EB 1 (Irakasle Elkartea); tratulant IE 1 (Herria); tratulari 7: B 3 (A. Zubikarai, I. Zubiri); G 1 (J.M. Torrealdai); IE 1 (Herria); EB 1 (Oihenart Taldea); EB-EgAs 1 (Azkue); tratugile formarik ez da aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tratalari : DFrec 2, AB38 5, AB50 1 (eta ganadu-tratalari), Euskalterm 1; LurE ("ik. tratulari"); tratante : AB38 1, AB50 1; tratulari : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

tratura
adb. Merkatuan tratua saltzera. Ama kalera jaitsia zen, tratura. || Txerri-tratura etorri ziren.
Loturak

Aztergaia: tratura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TRATURA A comerciar. Batari emoten deutsa ordikerijak aserrera, bestiari lujurijara, bestiari jokora, tratura alperrerijara. JJMg BasEsc 206. Tratura etorri zala / beren alabia. FEtxeb 184. (Tras tema nominal nudo). Beste ordu bian ez zan geldituko Mariyan iturria, bezero bat etorri ez balitza arrautz tratura. Apaol 111. Txerri-tratura etorri izan ziran gizon bapoak. Zendoia 29.

tratura 3: Elkar (“Ez dira hara tratura sartu diren bakarrak”), Argia (“Hamahiru urte zitueneko kontuak berritu zizkigun, duela 69, tratura jaisten hasi zenean emakumeek buruan, sorkiaren gainean, edozer gauza nola garraiatzen zuten, otzara bezala pegarra, gerriaren hara-honako graziaren zipitzik ere galdu gabe, marinelen bat begira izanda ere...”), DiarioVasco (“Arakiña, ganadua ikustera etortzeko abisatua izango zan, aurreko feria-egunean. Baiña baserritarrak ondo kalkulatua izango zuen ganadua, arakiña tratura etortzerako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tratura 3: Jon Alonso (“mairuek berekin eraman dute arte honetaz zekiten guztia, asko omen zena, eta pailarda hauetako bat, kasualitateak edo bizitzaren halabeharrak nazioarteko tratura ekarria, jatorriz mairua bada, bere arrazakoaren trebetasunak isilduko ditu, berrikuntzak salneurri hobean saltzen hasten ahal den arte.”), Matias Mugica (“Eta agian ez nintzen Lakatos jaun harekin aurreragoko tratura pasatuko hark, bat-batean, zerbait harrigarria egin ez balu, niretzat ezin esan ahala txundigarria: atera zuen bere jaka-laurden listatu hartako ezker sakelatik botilatxo zapal bat eta zipriztindu zituen hartaz bere jipoiko hegalak, eskuak eta gorbata zabal, urdin, pinta zuriduna”), Patziku Perurena (“Baina, nere ordez, beste norbaitek egin nahiko balu, mesedez dei dezala (510435) eta hagitz abudo bidaliko dut Albertogana tratura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea, tratuan formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tratu sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus