Euskaltzaindiaren Hiztegia

6 emaitza motz bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

motz
1 adj. Ohi edo behar den bezain luzea ez dena. Ik. labur. Ile motz urdindua orraztu zuen. Lepoa motza du eta bizkarra betea. Gona motz gorri batekin. Galtza motzak. Mahuka motzetan. Pipa motz bat, beltz-beltza. Biderik motzena aukeratu. Esaldi motz bezain argigarria. Gizon motz, gazte, sendokotea. Laneko idi hoberenak motz eta lodiak dira. || (Adizlagun gisa). Motz eta laburkiro esana.
2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Bertso saioa oso motza izan zen. Gure bizialdia motzegia da.
3 adj. Nolakotasunen baten urritasuna agertzen duena. Nire jakinduria motza zer da, horien artean hitz egiteko? Irabazi motza. || (Adizlagun gisa). Motz agertzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.
4 adj. Kamutsa. Ik. eskumotz; besomotz; hankamotz. Nire luma motza zorrozteko.
5 adj. Abereez mintzatuz, adarmotza; landareez mintzatuz, adarrak moztu zaizkiona. Bestela zabiltza Hernio aldeko ahari motzen antzera. Ahuntz motza. Zuhaitz motz batzuen gerizan.
6 adj. Adimen urrikoa. Euskaldun baserritar motzenak ere badakien gauza. Ziria sartu nahi didazu, baina ez naiz hain motza.
7 adj. Lotsatia. Berez lotsatia naiz eta jendearekin aurrez aurreko tratuan nahiko motza izaten naiz. Sariak eta ohorezko karguak eman zizkioten, baina hizketan eta harremanetan nerabezaroan bezain motza izaten jarraitzen du.
8 adj. bizk. Itsusia, zatarra. Gauza ederra dela adiskidetasuna, eta motza gorrotoa.

Esaera zaharrak

Beldurti denaren ezpatak punta motz. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: motz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hotz eta motz ; eta adibidean jasoz motz gelditu esapidea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

motz egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "adierak" (1993-02-20)

motz gelditu
da ad.-lok. Espero edo behar zen neurrira ez iritsi. Eskulibururik gehienak motz gelditzen dira beren egitekoan. Lagunik gabe, motz geldituko naiz mendian.

Aztergaia: motz gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MOTZ GELDITU (V-gip ap. Elexp Berg). a) Quedarse corto, no llegar a lo esperado o lo deseable. "Eun urte dauzkala esan neban, da igual motz geldittuko nitzan" Elexp Berg. Motz geldittuko giñekela irudi zaigu Jesusen bizitzaz lau itz berenik ezpaginduzke esango. Inza Azalp 58. Emen ere, orretarako, ez aal ginake motz geldituko. Ldi, carta a EArzdi, 17-2-1930 (ap. DRA). Jan-edanean motz gelditzen zeran bakarra. Lab EEguna 64. Gure irudimena motz gelditzen zala asmaketan. NEtx LBB 12. Lagunik gabe motz geldituko naiz mendian. Ib. 22. Hizkuntza bat ikasteko [...] bide erosoa eskeintzen duten libururik gehienak motz gelditu ohi dira beren egitekoan. MEIG II 109. (Con palat. expresiva). Motx gelditu naiz esaten Ama-Semeen lana. Or Poem 551. b) "(G-to), llevarse un chasco (pop.)" A; c) Quedarse callado. "(L, BN, S), rester court, coi, en panne" Lh.

adib: motz 3 adj. Nolakotasunen baten urritasuna agertzen duena. Nire jakinduria motza zer da, horien artean hitz egiteko? Irabazi motza. || (Adizlagun gisa). Eskulibururik gehienak motz gelditzen dira beren egitekoan. Lagunik gabe, motz geldituko naiz mendian. Motz agertzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.

motz gelditu 89: Berria 45, EiTB 7, Argia 6, Jakin 6, Uztarria 6, Elhuyar 3, Euskaltzaindia 3, Elkar 3, DiarioVasco 2, Deia, Goiena, Aizu, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

motz gelditu 34: Berria 18, Herria, Patziku Perurena 4, Iñaki Segurola 2, Iñaki Arranz 2, Migel Angel Mintegi, Bernardo Atxaga, Xabier Olarra, Jon Muñoz, Alberto Labron Arana, Iñigo Aranbarri, Anjel Lerrtxundi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gelditu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, motz sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lagunik gabe motz geldituko naiz mendian.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa motz sarreran.

motz-motza
adb. Ipar. Hitz gutxitan, laburki; idorki. Hori zidan ihardetsi, motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez. Istripu latz bat; motz-motza kontatua, beste anitz izaten diren bezalakoa.
Loturak

Aztergaia: motz-motza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MOTZ-MOTZA a) "Motz motza utzi du, il l'a laissé tout court" Dv. b) Secamente. Bortz pinta ezantza baizik etzaizkit gelditzen, karatxo! daut adiarazten motz-motza ene lagunak. JE Ber 51. Le Capitole! erran zuen motz-motza emazte gazteak. JEtchep 80. Irakurle gazte batek karta bat igortzen daut motz-motza hitz hauiekin: [...]. Lf Herr 4-8-1960, 1. Concisamente. Berek ere naski pundu hortan hein batean eta moz-motza emaiten zituen xehetasunak! Etcheb MGaric 138 (ap. DRA). c) Sin más, simplemente. Zonbaitek deitzen dituzte oraino ere argi-xakurrak; milafrangar xahar batek argiak deitzen zituen motz-motza. Lf Herr 11-1-1962, 4.

Ez dugu motz-motza formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

motz-motza 15 (3 [Dirassar] adb. dira; gainerakoak adj.): Berria (“Partida bizia izanen da edo polita, luzea edo motz-motza baina ez erdibidekoa» azaltzen du.”), Janbattitt Dirassar 3 (“Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez”), Iñaki Arranz (“Luze hitza, esate baterako, motz-motza da.”), Anjel Lertxundi 2 (“Ilea motz-motza eramaten zuen beti, eta esaldiak ere laburrak, doiak, maite zituen”), Ana Urkiza (“Nik, urtetan, ile motz-motza eraman izan dut”), Migel Angel Mintegi (“Ile eta begi ilunak zeuzkan, eta eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko”), Fernando Rey 2 (“ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente”), Patxi Zubizarreta (“Orain ilea motz-motza du”), Koro Navarro (“Gure aita gizon handi, bizkar-astun bat zen, ilea motz-motza ibiltzen zuen”), Oskar Arana (“Txikia da eta mehea, ile beltz eta motz-motza du eta masailburu zabalak, ia txinatarren irudikoak”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa sartzekoa adb. eta Ipar. markekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa motz sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adb.

motzaldi
iz. Moztea; zerbait, bereziki ardiei ilea, mozten den aldia. Urteko bi motzaldietan hamahiru arroa ile kenduko dio artaldeari. Pentze honek baditu urtean hiru motzaldi.

Aztergaia: motzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

motzarazi, motzaraz, motzarazten
du ad. Moztera behartu. Motzarazi zion bizarraren erdia.

Aztergaia: motzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

motzarazi, motzaraz, motzarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "moztuarazi ere bai, "moztu- motz/moztu, mozten" onartzen denez. Bestalde ahoskatzean: motzarazi / moztarazi?" (1996-05-20)

motzondo
iz. Enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. Motzondo batean eseri eta txistuka hasi zen.

Aztergaia: motzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.