Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jestu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jestu
1 iz. Batez ere Ipar. Keinua, imintzioa. Eskuaren jestu nagi batekin. Egiten dituela pozaren jestuak.
2 iz. Batez ere Ipar. Borondate oneko ekintza.

Aztergaia: jestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2000-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jestu (eta yestu 2) 18: Lç Ins ("Eta garen kaste, ez eginez solament, baina desirez, hitzez, eta jestuz"); AA ("egiten dituela pozaren jestuak, eta iduripenak"); Elsb Fram ("Han arizan zitzun luzaz ez dezakezit zer yestu egiten, zer mezu elgarri beharrira adi-arazten"); Zby ("itsusten eta mendratzen beizik ez du bere burua heien jestu, moda, mintzaia eta berrikeriak ederragotzat hartuz"); Zub ("Zirkoaren ate aitzinian bazen zimino bat, eta ze irriak egin zituzten debru apo xar haren itzulipurdiak eta bere begitarte biziaren keinu eta yestuak ikusirik"); Ox 6 (adib.: "Jestu berak, orro berak", "Lauak igaiten dira, hasarre, dena jestu, oihuka, orroaz"); JEtchep 2 ("Eta ez nuen gero berriz gibelerat behatu, hea amak zer jestu atxikiko zuen", "Ez detzazke gazte tzar hoien olas eta jestu larriak jasan"); Larz Senper ("Deneri gerta zukek aphur bat burua galtzea, eta behar ez diren jestuen, orduan ibiltzea"); Casve SGrazi 2 (Lf in Casve: "Gorri batek emaiten dio errefera jestu basa batzuekin"; "hitz eta jestu arruntez itsustu"); Xa 2 ("Zonbaitek berdin erranen dute gu ez garela perestu, erabiltzen ditugulakotz hal-hulako zonbait jestu"); jesto 4: Egiat ("Saulek galtho egin zereioan sorgiñari zianian jesto zonbait egin, heia zerbait ikhusten zianez?"); JJMg BasEsc 3 ("Onelako neskatilla askok, eureen arrotasun, apaindurija, jesto, ibillera, ta lotsarik ezagaz, arima geijago daruee Infernura", "Igaroten dira ugari esku estutute, txitximur, mokorkada, jesto, ta begirakune amorezko, geijeenez lujurijaz betiak", "Ze errespeto ta itzal gura dabee euki mutill, alako imenzinoe, jesto, ta zorakerijarik andijeenak egiten ditubeenak plaza agirijetan emakume argal batsubeen oiñetan?"); yusta 1, Gy ("Arliñek nihoiz eztu Haiñbertze deustu, ez yusta egiñ izatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jestu (eta gestu 3) 29: A. Hillau ("Zuek segituko duzue jestuetarik, ederrak egiten omen tik!"); D. Dufau ("Ez zuten aski irri eta jestu"); Larz ("gerritik hartzeko jestua eginez"); J. Gorostiza ("arpegiko jestu izugarria aldatu gabe"); J.M. Kortazar ("militarren jestuak gero eta zoroagoak, bortitatzagoak, biolentoagoak dira"); Lab ("Teatroa ez omen da literatura, iminzio, jestu, keñu, zimiko ez ezik"); Lf 2 (adib.: "oro oihu, oro jestu"); Otoizlari 1981 ("Gainerateko jestuak , komedia baten pare dauzkatzu"); P. Mac Orlan 2 ("bere babesleak jestu hasarretu handi batez", "jestu hortaz urgulu handi bat izan zuen"); L. Etxezaharreta 2 (adib: "Etzuen jestu gaixtorik"); B. Mendisco ("erhi bat kaxketa hegirat heltzeko jestua eginik, letra jabearen ondotik zabilan"); I. Borda ("gestu mekanikoaz, prestuki, altxatzen zituen"); J.M. Irigoien 2 (adib.: "gestu noble hura bere oroimenean betirako zizelkatuz"); M. Dupac ("obedientzi jestua aurkitzen zuten"); Lantziri ("Errepublikatiarren ideiak ordea, ez zitezken jestu batez osoki bazter"); B. Oihartzabal ("jokalarien jestu eta mugimendu guztiak"); J. Landa ("Konplizitateko jestu bat egin diok oso disimulo txarraz"); BAtx Obab 3 (adib.: "behin sinu edo jestu bat egiteko mugitzen zirenean kostata bihurtuko zirela beren lekuetara"); Herr 1987 ("Berriz ere hiru iheslari arrastatuak eta jestu gutiz kanporatuak"); HerrizH 1988 2 (adib.: "ene ahalen ez deusa erakusten ziatan jestu mugatu bat"); J.A. Sagastizabal ("Eskua eskaini zidan, eskalearen jestuan"); Bertsolari 1992 ("oso irizpide zabalekoak direla bertsolarien protesta eta jestuak interpretatzeko orduan"); jestual 1, Egin 1986: "lan arras desberdinak ezarri ditu Zarauzko Teilatupen 'Eskultura jestualak' izenburu jenerikoaren pean"; jestuno 1, HerrizH 1988: "Euskal Herria eta Parisen artean ararteko sozialista bat beharrezkoa zela, jestuno batzu izan balira, ararteko horren balioa erakusteko!"; jesto (eta gesto 2) 4: Azurm ("PNV ez dadila gera gesto testimonial hutsetan"); Zehar 1993 ("Gorputzaren espresiozko keinua edo gestoa adierazteko erabiltzen den kontzeptu generikoa"); Egin 1986 ("Lan horietan guztietan edozein jesto kreatiboa izan daitekeela, frogatu nahi izan du Txarik"); Bertsolari 1992 ("Badauka tik bat edo jesto bat neri asko gustatzen zaidana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jestu : DFrec 5, AB50 1; gesto : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jestu : Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

keinua, imintzioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: borondade ona edo disposizio ona erakusten duen ekintza. || jestu ez da arras ‘keinua’. Norbait, hegoaldean portatu dela esaten delarik, ‘jestua izan du’ erabiltzen da Iparraldean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Definitzaile biak isilduz aipatuko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus