Euskaltzaindiaren Hiztegia

25 emaitza hotz bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

hotz
1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Azken urteetako hotz bolada gogorrena du Europak. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. hotzak). Hotza kentzeko edan.
2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.
3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen.
4 adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.
5 adb. Hunkitu gabe. Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

Esaera zaharrak

Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz. Maiatz hotzak dakartza pozak. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.

Aztergaia: hotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

klima hotz.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond. / AS: hotz-hotzean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hotzaren hotzez, hotz izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hotz-hotzean.

hotz egin
ad.-lok. (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.
hotz egon
ad.-lok. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.
hotz eta motz
adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

Aztergaia: hotz eta motz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

motz sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotz izan
1 da ad.-lok. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.
2 da ad.-lok. bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

Aztergaia: hotz izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "hotz (izan) = (tener) frío".

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezagun-erabilia da Bizkaian, hotz naiz, hotz gara perpausetan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hotz naiz; hotz gara.

hotz kate, hotz-kate
iz. Salgaiak, bereziki janari-edariak eta botikak, ekoizten direnetik kontsumitzen diren unea arte, hotzean gordetzea, garraiatzea eta saltzea bermatzen duen prozesua. Surimia elikagai izoztua denez, egoera horretan mantendu behar da kontsumitu baino lehentxeago arte, hotz katea eten gabe. Halere, txertoen erdiak inguru zaborretan bukatzen du, hotz katea hautsi eta iraungitze data gainditu ondoren.

Aztergaia: hotz-kate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): hotz(-)kate 47: Consumer 41, Berria, EiTB 2, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hotz(-)kate 2, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hotz-kate (es cadena de frío; fr chaîne frigorifique, chaîne du froid; en refrigeration chain , cold chain).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu hotz(-)kate formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa hotz zein kate sarreretan.

hotz-hotzean
adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.
Loturak

Aztergaia: hotz-hotzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hotzak
1 adb. Hotzez. Ik. hotzik. Gau osoa auzitegiko kalabozoetan eman nuen, bakarrik, hotzak.
2 (hotzak hiltzen, hotzak akabatzen eta kideko esapideetan). Hotzak hiltzen nago. Bera hor barruan, ondo babestuta, eta gu, berriz, hemen, hotzak akabatzen. Hotzak ikaraz dago.
Loturak

Aztergaia: hotzak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HOTZAK EGON (V-gip, G-azp, AN-larr). Ref.: Asp Leiz2 (aierrak egon); Elexp Berg. Tener frío. * Ume gaxua otzak dago! Ill Testim 26. Gizona dalakoz negarrez dago otzak. Inza Azalp 59. Otzak dagonarentzat etxean su aundia pizten duna. Or Mi 125. Bustia baizagon eta gañera otzak. FIr 150. Aulkiyan iserita / otzak nenguala. MendaroTx 45. Bero sentitzeagatik ere, otzak nago batera. Txill Let 141. Antxen egon giñan [...] euditan, otzak, logaleak eta batere lorik egin gabe. Salav 92. Hotzak badago edo badago goseak. Xa Odol 299. Manta kendu zidaten [asto] ari jartzeko ta ni emen otzak nago oso. BAyerbe 125. -- (Con el vb. elidido) * Gu erosteagatik Jesustxo otzak... Jesustxo bulusik. Inza Azalp 62. Otzak esnatu zan alako batean. NEtx LBB 16. Maiz baraurik; hotzak, eta jantziz urri. IBe 2 Cor 11, 27 (Lç hotzean).

LB: hotzak egon 77; EPG: hotzak egon 51, ETC: hotzak egon 293, hotzak gelditu 1.

Bestelakoak

hotzak adb. (egon, gelditu eta kideko aditzekin). Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago. [s.u. hotz]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

hotzak egon eta hotzak gelditu azpisarrera egitea proposatu da. Beraz, aditzik gabeko adibide bat jasotzea komeni da hotzak azpisarreran. Horrekin batera, azpiadiera adiera egin: 2 (hotzak akabatzen, hiltzen eta kideko aditzekin) oharra gehituta. (2021-11-23).

hotzak egon
da ad.-lok. Hotzez, hozturik egon. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak; logaleak eta lorik egin gabe.
Loturak

Aztergaia: hotzak egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOTZAK EGON (V-gip, G-azp, AN-larr). Ref.: Asp Leiz2 (aierrak egon); Elexp Berg. Tener frío. Ume gaxua otzak dago! Ill Testim 26. Gizona dalakoz negarrez dago otzak. Inza Azalp 59. Otzak dagonarentzat etxean su aundia pizten duna. Or Mi 125. Bustia baizagon eta gañera otzak. FIr 150. Aulkiyan iserita / otzak nenguala. MendaroTx 45. Bero sentitzeagatik ere, otzak nago batera. Txill Let 141. Antxen egon giñan [...] euditan, otzak, logaleak eta batere lorik egin gabe. Salav 92. Hotzak badago edo badago goseak. Xa Odol 299. Manta kendu zidaten [asto] ari jartzeko ta ni emen otzak nago oso. BAyerbe 125 (Con el vb. elidido). Gu erosteagatik Jesustxo otzak... Jesustxo bulusik. Inza Azalp 62. Otzak esnatu zan alako batean. NEtx LBB 16. Maiz baraurik; hotzak, eta jantziz urri. IBe 2 Cor 11, 27 (Lç hotzean).

adib: hotzak adb. Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago.

hotzak egon 43: ElCorreo (“neskak hotzak daude”), Consumer (“Haurra hotzak badago,…”), Berria 12 (“Hura ere hotzak egongo da”), EiTB 26 (“Hotzak daude oraindik”), Argia 2 (“Duela urtebetetik hona udaletxean goxo-goxo egoteak ez du esan nahi lehen hotzak zeudenik, jakina, baina zergatik gasolioa alboratu eta biomasari heldu?”), Erlea (“mendiaren magalean hotzak zeuden txantxangorriak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hotzak egon 51: Berria, Rafa Egiguren, Koro Navarro, Eskarne Mujika, Xabier Olarra, Asisko Frantzizko, Jokin Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

goseak egon aztertu genuenean goseak AS gisa jasotzea erabaki zen, eta haren barruan ohiko aditzekin konbinatutako adibideak ematea. Komeni da hotzak azpisarrerarekin ere beste horrenbeste egitea. Hortaz, hotzak egon adibide gisa jasotzea aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. adibideak hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa uztekoa hotzak azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hotz eta egon sarreretan.

hotzak gelditu
da ad.-lok. Hotzez, hozturik gelditu. Arroila oso estuetan, lagun talde oso handian joateak arazo bat baino gehiago sor dezake: oso poliki jaistea, banan bana pasatu beharreko lekuetan hotzak gelditzea, beste taldeak oztopatzea...
Loturak

Aztergaia: hotzak gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hotz eta gelditu sarreretan.

hotzak hartu
ad.-lok. Izaki bizidunez mintzatuz, hoztu; hotza pasatu. Etxetik irteten naiz jantzi arinekin; hotzak hartzen nau eta horra nire osasuna galdua. Hotzak hartuta eta indarrak ahituta, hantxe eman zituzten azkeneko egunak.

Aztergaia: hotzak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOTZAK HARTU Pasar frío; enfriarse. "Pasau zaittie barrura or otzak artzen egon barik" Elexp Berg. Bainan horra nun, ez dakit nola, hotzak harturik, bulharretarik galtzen den. Ez diteke lanean ar gehiago. Emaiten dugu erien herrunkan. Prop 1889, 37.Gau guztia otzak artuta pasa bearko bailuke. Etxde JJ 32. Etxetik irteten naiz jantzi ariñekin. Otzak artzen nau eta orra nere osasuna galdua. Vill Jaink 104

hotzak hartu 5: Berria 4 (“elikagaiak giroko tenperaturan edo hotzak hartuz gero, botagalea murriztu egiten da”), Argia (“Hotzak hartuta, kikilduta eta uzkurtuta, lurpean bizi zen jendea; berariaz egindako kobazuloetan motelduta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hotzak hartu 12: Herria (“Negua hor dugu, sobera gaixtoa izan gabe gure tokietan, hotzak hartuko du gaina”), Berria (“Hotzak hartu zuen atzo Ipurua, eta ziurrenik, baita bi taldeetako atezainak ere”), Josu Zabaleta 2 (“Eta elurretan egongo zen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik, gogoa larriturik, oihuka, galdurik, laguntza eske agian, bere eztarriko indar guztiaz gaueko isiltasunean deika eta deika”), Txillardegi 2 (“Berotasuna joan orduan, eta oinazea azkartzen zela nabaritu nuen, eta hotzak hartzen zituela zangoa eta oina”), Txillardegi (“Hotzak hartu nau”), Marzel Etxehandi (“Hotzak hartzen ari ninduen”), Luis Elberdin (“Bainua hartzea, burua garbitzea, edari hotzak hartzea edo harreman sexualak izatea txarra zela zioten tabuak atzean geratu dira”), Ramon Saizarbitoria (“bat-batean, izerdia lehortu eta hotzak hartu baininduen”), Piarres Aintziart (“Baina laster hotzak hartu nau eta, aspaldiko partez, zeruan hodei beltz eta tinkoak ikusten ditut”), Julen Gabiria (“Eta orduan ekaitz ikaragarri bat sortu zen eta urak orroa egiten zuen, eta Peterrek sekula ez zuen halakorik lehenago entzun, eta ekaitzak honantz eta horrantz astindu zuen, eta ezin zituen eskuak itxi, hain zeuzkan hotzak hartuta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hotz sarreran.

hotzaldi
1 iz. Eguraldi hotzeko aldia. Anton. beroaldi. Udazkeneko lehenengo hotzaldiak. Neguko hotzaldietan.
2 iz. Bihotz hoztasunezko aldia. Gainez egin behar du pozez; laster dator, ordea, hotzaldia.

Aztergaia: hotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten
du ad. Hoztera behartu. Ia fusio punturaino berriro berotu eta bat-batean hotzarazten den beira suberatua.

Aztergaia: hotzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHan ager, banarekin jasoak: hotz erazi (Balad) eta hotzarazi (Laph); EEBSn ez da agertu; LurE: hotzarazi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten.

Lexemen erregulartasuna

-tz(tu)+a-.

hotzaren hotzez
adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.
Loturak

Aztergaia: hotzaren hotzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beroaren beroz B-G 3: Or 2 ("Argizari apurra urtuten zan beroaren beroz", "Mirei bakar gelditu zen eta burtzoraturik zabaldi artako beroaren beroz"); TAg Uzt ("Ixil dago, bitarte ontan, basoaldea beroaren beroz lurrun-jario"); otzaren otzak G 1: NEtx LBB ("Oi, aurtxuon oin txikiok, otzaren otzak ain more!"); otzaren otzaz B 1: Kk Ab I ("musturrak gorri-gorri otzaren otzaz"); otzaren otzez G 1: NEtx LBB ("Urrengo egunean, ibaia otzaren otzez izoztua zegoen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beroaren beroa B 1: Larrak ("Ala, irudimen utsak sorturiko sastakaia ete az, guzur utsa, garaunen beroaren beroak asmaua?"); hotzaren hotzez EB 1: M. Altuna ("Hotzaren hotzez, dardarka joan zen neskato errukarria eta etxola batetan hiru gizon aurkitu zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beroaren beroz : DFrec 1 (Egin: "Jendea beroaren beroz zegoen"); hotzaren hotzez : DFrec 1 (Patxi Zabaleta) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beroaren beroz : Mok 57464 (Otx); otzaren otzaz : Mok 48552 (Kk); 57740 (Otx Euzkadi); otzaren otzak : Mok 5010 (Euzkadi: "o.o. dar-dar gabiz").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beroaren beroz ito : PMuj DVC ('abochornar, causar bochorno'; s.v. bero, adibideen artean); beroaren beroaz : EuskHizt (s.v. bero adibideen artean), DRA ('de puro calor'; s.v. bero adibideen artean); beroen beroaz : PMuj DVC ('de tanto calor, de puro calor'; s.v. bero adibideen artean) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hotz sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: [hotzaren hotzaz] ik. oharra s.u. poz (1996-07-30)

hotzean
1 adb. Tenperatura hotzean, hotza dagoenean. Ik. hotzetan. Horrela esanez ur irakinak egiten zuen negarra: "ongi miatzen baldin banauzu, hotzean badut indarra". Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.
2 adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Hotzean gorde behar da lagina laborategira eraman arte.
3 adb. Sentimenen edo beroaldiaren eraginik gabe. Ik. odol hotzean; hotz-hotzean. Eskarmentuak egoerak hotzean aztertzen irakatsi dio. Hotzean pentsatuta, mutilak inozo samar jokatu duela uste dut.
4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo berotu gabe. Sorbalda ondo berotzen dut, bolea hotzean joz gero zaintiratu txikiren bat egin dezakezulako.
5 adb. Ipar. (izan aditzarekin, harremanen hoztasuna adieraziz). Martine Aubry eta Ségolène Royal alde bat eskuz esku, kasik ezin bereziak, denbora batez arras hotzean zirelarik.
Loturak
hotzepel
1 adj. Epela, ez hotza eta ez beroa. Ik. hotzil. Sargoria hotzepel bihurtu da.
2 adj. Epela, kartsua edo sutsua ez dena. Bihotz hotzepela da zurea. || Jainkoaren gauzetan hotzepel.

Aztergaia: hotzepel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hotzeri
iz. Hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna, neurriz gaineko muki jarioa dakarrena. Ik. marranta 2. Hotzeria du. Hotzeriaren aurkako sendagaiak.

Aztergaia: hotzeri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

katarro (+ katarru, katarrotu, katarratu) da formarik erabiliena 13 ager.kin: B 6 (Añ, Azc PB, Ur, Etxba); G 6 (It, Zab, Iraola, A Ardi, Vill, Uzt); IE 1 (Izeta); mafrundi 5, L (Elzb, Gy, Barb); eta marfundi 1 (Mong); marranta , 2 ager.: B 1 (Enb) eta IE 1 (Zub); kostoma (+ kostuma) G 3 (It, Vill); otzeri-belar (+ otzerri berar) G 2 (Izt, Zait); bularrestu G 2 (A Ardi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

katarro da erabiliena, 14 ager.: EB 10 (M. Aurrekoetxea, E. J. Hezkuntza Saila, M. Aldasoro, K. Bizkarra, U. Larramendi, Gabai: gure herriaren historia 8), B 2 (S. Onaindia, A. Arruza), G 1 (M. Manzisidor), EgAs. 1 (El Dia); burutik beherako (+ burutik-beherako) 2 ager.: G 1 (M. Manzisidor), EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); marfundi EB 1 (J. Etchepare).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: katarro 5; marrantatu 1; AB38: katarro 4; sudur-katarro 1; marranta 'costipado' 1; AB50: katarro 4; HiztEn: hotzeri; katarro; mafrudi; mafrudi(tu); LurE: mafrundi; mafrunditu; mafrunditze; katarro; marrantatu; marrantatze; bular estu: marranta; hotzeri: iz. hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna (...) ik. marranta; marranta: iz. (...) eztarriko edo arnasbideetako hotzeria. ik. mafrundi; Euskalterm: katarro 1; marfundi 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Aranburu-Bago Agirrek, 6. argibidean (240-250 or.), katarro bakarrik darabil (12 ager., eta "eztarriko katarroa" eta "petxuko katarroa edo eztul katarroa" bereiziz); Etxepare (12. or.): "Zenbeit ardura marranta dira, marfundi, Getariako aldean dioten bezala"

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) gaixotasun-izenetan.

hotzetan
adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Ik. hotzean. Gorbeian gaueko ordu batean, hotzetan eta haizetearen erdian zeuden ikusleei, eskerrik asko. Hotzetan gorde.
Loturak
hotzete
iz. Hotz egiten duen denbora. Euskalduna da, guztien artean, ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzutua.

Aztergaia: hotzete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hotzez
adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.
Loturak

Esaera zaharrak

Sukaldera hotzez hiltzera.
hotzik
1 adb. Hotzez. Hotzik nago. Maiz baraurik, hotzik eta soinekoz urri.
2 adb. Karrik gabe. Ikusirik hain hotzik heldu naizela zeure aldarera.

Aztergaia: hotzik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

hotzikara
iz. Hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroa hozteak eragina. Heltzeko bezperan hotzikarek hartu zuten Inazio, eta gero sukarrak. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. Badirudi udazkeneko hotzikara sentitzen dugula gorputzean. Hotzikara bat, hezurretaraino sartu zitzaiona.

Aztergaia: hotzikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hotzikaratu, hotzikara/hotzikaratu, hotzikaratzen
da/du ad. Hotzikara izan edo eragin. Gorputz guztia hotzikaratu zitzaion. Mundua zirraratzen eta hotzikaratzen duten gerra eta gatazkak.

Aztergaia: hotzikaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hotzikara(tu), hotzikaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

hotzil
1 adj. Epela baino zerbait hotzagoa. Ik. hotzepel. Hotzila dago esnea. Hori beroa?; ezta hotzila ere.
2 adj. Epela, kartsua ez dena. Ene fede hotzila pizteko.

Aztergaia: hotzil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'epela baino zerbait hotzagoa'.

hotzildu, hotzil/hotzildu, hotziltzen
da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; epeldu zen poliki-poliki, hotzildu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. || Hiru gazteei sugarra hotzildu zenien Jainkoa, iguzu, arren, ez gaitzala gu grina tzarren sugarrak kiskal.

Aztergaia: hotzildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hotzildu, hotzil(du), hotziltzen. da/du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus