Euskaltzaindiaren Hiztegia

21 emaitza hortz bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

hortz
1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin1; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Bere hortz ustelak erakutsiaz. Kontuan izan behar da hortz-inplanteak jartzeko hezur-egitura egokia behar dugula, etxe bat egitean lur finkoa behar den bezala. Beldurraren eraginez hortzak karraskatuz. Han dira betiko negarra, hortz karraskotsak eta kontzientziako harra. Herio gogorraren hortzetatik libratzeko.
2 iz. Zerraren eta kidekoen ahoaren edo ertzaren irtengune bakoitza. Zerraren hortzak. Hortzak dituen gurpila.
3 iz. Hainbat gauzakiren zati edo atal puntaduna eta irtena. Ik. horzbiko. Harrapagailuaren hortzak. Sardeari hortzak berritu. Goldearen hortza. Arearen hortzak.

Esaera zaharrak

Begia begi ordain, hortza hortz ordain.

Aztergaia: hortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hortzetako eskuila, hortzetako pasta, hitzetik hortzera.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hortzak erakutsi, hortz-hagin, hortz-karraska .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hortzetako eskuila, hortzetako pasta; hitzetik hortzera, horzbiko.

hortz artean
adb. Ahopean. "Galduko nuke nik hori bidean" zioen hortz artean Fortunek. Zerbait murmurikatu zuen hortz artean. Marinari iruditu zaio amonak zerbait esan duela hortz artean.

Aztergaia: hortz artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORTZ ARTEAN (Lar, H). a) (Con vbs. como esan, mintzatu...). (Decir...) entre dientes. "Entre dientes, ortzartean" Lar. "Hortz, ortz artean mintzatzea, parler entre ses dents" H. "Galduko neuke nik ori bidean" ziñuan ortz artean Portunek, baiña ez iatorkit ondo. Ag AL 99. "Ortzen artean yardun, refunfuñar; litm., ocuparse entre dientes (voc. inédito del s. XVIII)" A EY III 331. Bere hortzen artian zuten / erraiten: / "Oillar debria!". "Entre leurs dents". Arch Fab 163 b) Entre los dientes. Jaten hari dela gelditzen zaizka ortz artean zenbait aragi zati. Mb IArg I 278. Geldi geldi atera / auntz amaren soñuaz / dator, adi gaistoaz / ortz artean artzera. Zav Fab RIEV 1909, 33. Ortz-tartean il-bear au gogorra da. Anab Poli 64. Beste piztirik aurkituten baioat aurkitu, orratiño, beingoan yoat ba neure ortz-artean. Bilbao IpuiB 130.

hortz artean 21: Elkar (“Hondarganeko kalerako bidea hartuta, hortz artean zioela:”), Berria 7 (“filma amerikarretan bezala, kazeta plegatua zakurrak hortz artean ekarririk”), EiTB 7 (“Brotxa hortz artean heldu eta kuboa eskuan hartuta eskaileran gora doa”), Jakin (“Qué pena hacerte esto, con lo bonita que eres —esan zidan nire aurrean makurtu zen erreketeak, irribarretxoa hortz artean, eta besteek, bitartean, atzetik hasteko agindu zioten Martiñaren aitari”), Karmel (“Eta hortz artean sostengatzearekin batera karraska egin zezaten uzten zien”), Argia (“Tipoak ez zekien baloia biribila zenik ere!”, azaldu digu, txotxa hortz artean, Txomin Atotxaberri realzaleak”), Erlea 2 (“—Ostia puta! –esan zuen hortz artean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hortz artean 66: Berria 3 (“Errautsezko irribarrea zeukan neska txekiarrak, ile horiaren sustraiak hortz artean elikatuko bailitzaizkion”), Joanes Urkixo 7 (“Zein izango eta Bran, txakur leiala, ihesi joan zen ezpata hortz artean zekarrela”), Patxi Zubizarreta 4 (“Kirxak, atsekabeturik, kopeta ilundu, eta hortz artean bere baitan egin zuen: "Zuri zer axola ene jokabidea? "”), Juan Kruz Igerabide 3 (“Putakumea! - esan nuen hortz artean, baina denek en-tzuteko moduan, isilune zorrotz haren erdian; ez nekien ondo ni neu ari ote nintzen hizketan ala beste ahots bat ari ote zitzaidan barrutik”), Pello Lizarralde 3 (“Abelek behin eta berriz erreparatu dio Joxeren soslai ilunari, eta esanen luke belar idor bat darabilela hortz artean”), Iñaki Mendiguren 2 (“Harryk luma hortz artean hartu eta burkoaren azpitik tintontzia eta pergamino-biribilkia atera zituen”), Koldo Izagirre 2 (“eskaini dit hortz artean Thomasek”), Juan Martin Elexpuru 2 (“Haren titiburuetara jaitsi nintzen eta bat hartu nuen nire hortz artean, mutilak bultza eta bultza jarraitzen zuen, nire maitearen larruazalean zehar orgasmoa hedatzen ikusi nuen”), Anje Lertxundi 2 (“Geratzen zen opil-puska jarri zuen berriro mutilak Noraren hortz artean”), Harkaitz Cano 2 (“Sorbaldatik sortu, sortzen baitzen eskuin eskuari zegokion mugimendua, mugimendu gauza ezin hura, hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin osatu beste erremediorik ez nuena”), Joxe Austin Arrieta 2 (“Gako-orratz bat zeukan hortz artean”), Koldo Biguri 2 (“Elkar joka hasten bagara gu, sutan jarriko dituk bazterrak - esan zuen On Camillok hortz artean”), Itziar Otegi, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko mintzatu falta da) (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz sarreran.

hortz karraska, hortz-karraska
iz. Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.
hortz karraskots, hortz-karraskots
iz. Hortz-haginek elkarren kontra jotzean ateratzen duten hotsa. Ik. hortz karraska. Esku eta oinak lotuta, bota ezazue kanpoko ilunetara, non negarra eta hortz-karraskotsa baizik ez den izango.
Loturak

Aztergaia: hortz-karraskots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORTZ-KARRASKOTS (H (L, BN, S); karrazkotz SP; orz-garraskots Lar, Añ (G)). Crugir de dientes. "Hortz karrazkotza, grincement de dents" SP. "Cruxido de dientes, orz garraskots" Lar (v. tbn. Añ, s.v. crugido). Han izanen da nigar eta hortz garraskots. Lç Mt 8, 12 (TB hortz karraska). Han izanen dela nigar eta hortz karrask-hots. Ax 585 (V 376). An dira betiko negarra, ortz-karrask-otsak ta konzienziaren arra. Ub 156. Morroi alper au bota ezazute [...] orz-karraskots-lekura. Lard 434. Kanpoko illunetara, non negarra eta orz-karraskotsak baizik izango ez dan. Ib. 433 Leher egiten zuten bere bihotzetan eta hortz garraskotsez zeuden haren kontra. Lç Act 7, 54 (He hortzea karraskatzen, TB hortzak karraskatzen, Dv hortzez karraskaka, Ol, BiblE hortzak karraska, Ker agiñak karraskaz)

adib: karraskots iz. Karraska, karraskatze hotsa. (Batez ere hortz karraskotsa edo hortzen karraskotsa bezalako esapideetan erabiltzen da). Ik. hortz karraska. Han izango da negarra eta hortzen karraskotsa

LB: 0; EPG: “Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz-haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi-bizia...” (Joan Mari Irigoien); ETC: “Eta esaten badu ere gure Salbatzaileak, infernuaz mintzo dela, Ibi erit fletus et stridor dentium (Mt 13: 42), han izango dela negar eta hortz-karraskots, ez da, ez, aditzen hortz-karraskots hura hotzetik datorrela eta ez hotzak eragiten duela.” (Patxi Salaberri)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu hortz(-)karraskots formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: hagin-karraskots 1 iz. crujido de dientes. Mamuaren hagin-karraskotsak bildurra emoten euskun txikitan.

Bestelakoak

karraskots iz. Karraska, karraskatze hotsa. (Batez ere hortz karraskotsa edo hortzen karraskotsa bezalako esapideetan erabiltzen da). Ik. hortz karraska. Han izango da negarra eta hortzen karraskotsa. hortz 1 iz. Gizakiarengan eta animalia askotan, goiko eta beheko masailezurren ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza; bereziki, letaginen aurrean daudenetako bakoitza. Ik. letagin; hagin1; esneko hortz. Gizakiaren hogeita hamabi hortzak. Goiko, beheko hortzak. Hortzaren erroa, muina. Hortz sarkorrak. Hortzak garbitu. Bere hortz ustelak erakutsiaz. Kontuan izan behar da hortz-inplanteak jartzeko hezur-egitura egokia behar dugula, etxe bat egitean lur finkoa behar den bezala. Beldurraren eraginez hortzak karraskatuz. Han dira betiko negarra, hortz karraskotsak eta kontzientziako harra. [hortz] hortz karraska, hortz-karraska iz. Hortz-haginek elkarren kontra jotzea. Ik. karraskots. Negarra eta hortz karraska izango dira han. Amorruak hortz karraska eragiten zidan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, ohar eta guzti. Aski izan liteke. Baina komeni da hortz sarreran ere jasotzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, hortz(-)karraska formarekin egin den bezala. karraskots sarrerako oharra kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa hots sarreran ere.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz eta karraskots sarreretan.

hortz-hagin
iz. pl. Hortzak eta haginak. Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.

Aztergaia: hortz-hagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hortz-hagin (eta bestelako grafiaz; horietan ortzagin 1) 13: Ax 3 (adib.: "Nola ez iateak galtzen baititu hortz-haginak, hala behar eztenetik iateak ere, hortzkitzeintu"); Tt Onsa ("Bena egun hura jin artino otso haren hortz haginetan trebes igaren date, eta igarenen bizi, sortu oro"); AstLas/XVIII ("Soizie hantxeko hari nula daguen begia urraturik ene bereki eremaiteko hortz haginak iskinaturik"); Zav Fab ("Beste gabean dago zorotziten ta dantzu artoak lurrera giten belarri bakotxtoa marra marra, zelan zaldi-mandoak garagarra: eta apurtuten ortz-aginetan biurtu-giñokoan urunetan"); It Fab ("Aoak zion berriz: Nere ortz-agiñak kamusturik daukatzi lan asko egiñak"); Izt C ("beraren ortz agiñak, sudurmintzetako bizar lodi gogorrak, eta azkazal luze kakotu zorrotzak ikusi ta beste bage, ezurretarañoko ikara sartu zekiokean edozeñi"); Ur Dial ("Beste ainbeste diñot ortzagiñetan ta albagiñetan egiten dan loikerijagaitik"); Erkiag BatB ("Erabagi gogor eta errea zan: ortz agiñak, guztiak tutarrez atara, bat bakarra bere, oietan egonean utzi barik"); Arti MaldanB ("Badirudi hortz-agin gabe ema-galdu bat, zaharra"); Berron Kijote 2 (adib.: "begira idazu zenbat ortz-agiñ falta zaizkidan, ba nago-ta ez ote zaidan bat bakarrik aoan gelditu"); MEIG IX ("Guztia erretzen eta suntsitzen duen errekaia da: ilea, hortz-haginak, azala..."); ortz-aginka Zav Fab ("Batak gogor gogor ta gogor besteak erpaka bat onek, besteak erpaka: biak ortz-aginka, indar-putzak biak alkar apurtu guraka"); ortzaginlari Zait Plat ("Erodotok zionez, an batzu begi-sendatzaile, bestetzu ortzaginlari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hortz-hagin (eta h- gabeak) 9: Zubk ("Ortz-agiñak, leen-gizonaren oiturak ainbatzeko giltza"); I. Goikoetxea 2 (adib.: "Txegosketa ontan alkar lan egiten dute: agoko ortz-agiñak, urdaillak, gibelak, beazunak eta esteak"); I. Alkain ("Neri, beintzat, nere ortz-agin ederrak laister ondatzen asi zitzaizkidan ango putzuetako urarekin"); Arti Dekam ("Maisu Simonek berriz aha-beteka barre egiten zuen, bere hortz-agin guztiak erakusten zituelarik"); Natur/6 ("Eta jakina, horretarako hortz-hagin guzti-guztiek sano egon behar dute"); J. Agirre ("Elikadurarekin zerikusia duten eginkizunen garapena, h. d. liseriketa, hortz-haginak, etab."); I. Mendiguren ("Aurpegian, masaila-hezurrak daude, eta berauetan, hortz-haginak"); M.E. Ituarte ("Biak batera aritzen ziren ehizean: Etiopiarra bere arku eta geziekin eta lehoinabarra bere hortz-hagin eta erpeekin"); hortzagin 4: I. Urbieta ("Ijitoaren hortzagin zorrotzek ez dutela puska lehor hura apurtuko"); EMBOroi 2 (adib.: "Eta azkenik, azpimarratu da aho-hortzen osasunean eta bereziki hortzen txantxarrean uren fluorazioak duen garrantzia, hala nola hortzaginen higiene-prozesu egokiak"); A. Perez ("Orojaleek, gizakiek eta basurdeek adibidez, edozein eratako janariak jateko moduko hortzaginak dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hortz-hagin : DFrec 3 ("zenbat hortz-hagin ditu hagindura bakoitzak?", "zenbat hortz-hagin dituzu?", "badu gatz haina pozoin hitz haina hortz-hagin sugea basurdeaz enamora dadin"); AB38 2 (hortz-haginak: dientes y muelas); AB50 1 (hortz-agin); Euskalterm 6 (hortz-haginak: dentadura, hortzak, hortzeria sinonimoekin; eta hauetan hortz-haginen osasun — salud dental, hortz-haginak ateratze — extracción dental, hortz-hagin indartsu — fuerte dentición, hortz-haginen klinika — clínica dental); hortzagin : HiztEn (1 letagina 2 pl. hortzeria) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hortz-hagin : EuskHizt (adib.); Lur EF/FE (hortz-haginak: AS: dentition, denture) eta EG/CE (hortz-haginak: AS: dentadura); PMuj DVC (ortz-agin: diente canino, canil, colmillo; ortz-agiñak: dentadura); hortzagin : ElhHizt (1 colmillo 2 pl. dentadura); HiruMila (1 colmillo 2 pl. dentadura); DRA (ortzagin: 1 colmillo 2 dientes y muelas - Ol aipatuz: Apoc 9,8) // PMuj DVC gainera: ortzagin-aundi (colmilludo); ortzagin-ezur (hueso maxilar); ortzaginkada (colmillada, colmillazo) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: hortzagin / LurE: - / ElhHizt: hortzagin / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hortz sarrerari dagokion azpisarrera.

hortz-ore
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, hortz-ore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hortzetako pasta].

Aztergaia: hortz-ore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-02-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hortz-ore, dentifriko.

Euskaltzaindiaren Arauak

hortz-ore* e. hortzetako pasta.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. hortzetako pasta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-04-18)

 - [K201]: [ik. oharra, s.u. dentifriko:] "hortzetako pasta: Nik hortzore bultzatuko nuke, horrelaxe idatzita" (1994-10-20)

hortza atera
1 da ad.-lok. Batez ere pl. Haurrez mintzatuz, esneko hortza sortu. Haurrei sei hilabeterekin hasten zaizkie hortzak ateratzen. Lehen hortza atera zaio.
2 du ad.-lok. Hortz bat ezarrita dagoen hezurretik erauzi. Hortza aterako dizu, eta ezin badu atera, emango dizu zerbait mina arintzeko. Dentista batek hortz guztiak atera dizkio.
hortzak berdindu
ad.-lok. Heldutasuna iritsi, zentzua izatera heldu. Ik. haginak berdindu. Hortzak berdindua naiz zuek bezalaxe.

Aztergaia: hortzak berdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HORTZAK BERDINDU "Ha entrado en juicio [...], ortzak berdindu (G-azp)" A EY III 307. * Goguan-biarrak artu bada-re egin bear lituzke, beste usteduneko guziak inozotzat ezpadauzkite beinepein, bat edo bat, ortzak berdindua izan ditekiela ta nola nai ere, urteak beti zerbait erakusten dutela. Ezale 1897, 59b.

LB: 0 / EPG: 0/ ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hortzak berdindu madurar, llegar a tener juicio; Adorez: hortzak berdindu: igualar los dientes / llegar a la madurez; Labayru: hortzak bardindu/berdindu 1ad. lok., ad. jako (irud.) hacerse mayor, madurar;

Bestelakoak

hortz 3 iz. (Esapideetan). Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Hortzak berdindu: heldutasunera iritsi. [hagin1] haginak berdindu Heldutasuna iritsi, zentzua izatera heldu. Aspaldi berdindu zitzaizkidan niri haginak, gauza horiek sinesteko. Haginak berdinduta dauzkat.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz eta berdindu sarreretan.

hortzak erakutsi
dio ad.-lok. Norbaitek, erasotzen dionari, aurre egiteko prest dagoela adierazi. Ik. haginak erakutsi. Ikazkinak keinu adeitsua egin zion, baina zakurrak hortzak erakutsiz erantzun zion. Inork hortzak erakutsiz gero, agudo ihes egin ohi zuen.

Aztergaia: hortzak erakutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erakutsi: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hortz sarrerari dagokion azpisarrera.

hortzak estutu
1 du ad.-lok. Beheko hortzak eta goikoak elkarrengana hurbildu eta gogor sakatu. Hortzak estututa denbora luzez indarra eginez gero, barailaren giltzadura kaltetu egiten da.
2 du ad.-lok. Egoera zail edo gogor bat gainditzeko edo haserreari edo amorruari eusteko ahalegin handia egin. Hortzak estututa, bizikletatik altxatuta, lehertu beharrean egin zituen azken 200 metroak. Hortzak estutu zituen gehiegikeriaren bat ez botatzeko.

Aztergaia: hortzak estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa haginak estutu formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz sarreran.

hortzak galdu
1 du ad.-lok. Gaitzen baten edo kolperen baten ondorioz, hortz-haginik gabe gelditu. Ik. horzgabetu. Jakina da, hala ere, adin handia duten pertsonek arrisku gehiago dutela hortzak galtzeko. Sifilitiko guztiek bezalaxe, hortzak galdu zituen.
2 du ad.-lok. (Animalia-familia bat edo bestelako kategoria bat) eboluzioaren eraginez hortz-haginik gabe gelditu. Ik. horzgabetu. Cyprinidae familiako arrainek duela 50 milioi urte galdu zituzten hortzak, baina Danionella dracula espezieak berreskuratu egin ditu.

Aztergaia: hortzak galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereizi ahal izateko.

hortzak garbitu
du ad.-lok. Jantzi da, gosaldu du, garbitu ditu hortzak; ez du presa berezirik. Tori, baina gero hortzak ondo garbitu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hortzak garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef+adib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 10 lek. (B 9 / G 1).

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

hortzak irten
da ad.-lok. Gero haurra hasiko da katamarka ibiltzen eta hortzak irteten hasiko zaizkio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hortzak irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

hortzaz gora
adb. Ahoz gora.

Aztergaia: hortzaz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

lantaldeak ezin erabaki dezake hortzaz ala hortzez dagokion (eta Euskaltzaindiak erabakitzeko utzi du); ez da askotan erabili, baina testuetan ikusi direnak hortzaz formakoak dira.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-z gora: cf. lehen itzulian arautuak: ahoz gora (eta ahoz behera), azpikoz g., buruz g., erroz g., hankaz g., ipurdiz g. Ik. oharra s.u. goikoz behera. Erabakitzen dena, hortz sarrerako azpisarrera gisa ematekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) hortzaz gora formakoa hobetsi da (hori ageri baita testuetan), eta hortz sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

hortzeria
iz. Pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. Ik. hortz-hagin. Hortzeria zuri-zuria zuen. Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik. Aitaren hortzeria daukan edalontzia.

Aztergaia: hortzeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hortzeria EB 3: M. Aramendi ("Hortzeria alferrikaldu egiten da"); Gizakia 2 ("hortzeria aztertuta, zuntz-landareak [...] eta inoiz harrapakin txiki batzuk ere jaten zituela ondorioztatu da", "Fosildutako hortzeriak aztertuta, gizaki-tximino haien batezbesteko bizitza hogeita bi urtekoa zela kalkulatu da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hortzeria : HiztEn (eta AS: behin-betiko h., esne-h.), Euskalterm 4 (dentadura, dentición) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hortzeria : ElhHizt (dentadura, dentición, dientes) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

hortzetako eskuila
iz. Hortzak garbitzeko eskuila txikia.

Aztergaia: hortzetako eskuila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hortzetako pasta
iz. Hortzak garbitzeko erabiltzen den ore modukoa. Hortzetako pastaren zipriztinak.

Aztergaia: hortzetako pasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Araua: Z3:EArau97

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hortz sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pasta 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

hortzez eta haginez
adb. Eginahalean, eginahal guztian. Aufa gazteak!, ez lotsaz egon eta berma zuen ahal guztiez, hortzez eta haginez.

Aztergaia: hortzez eta haginez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORTZEZ ETA HAGINEZ "Hortzez eta haginez lotzea, se prendre, se mettre à un ouvrage, à une action de toutes ses forces, des pieds et des poings" H. Behar dut ogia orai jan / Hortzez eta haginez. Mustafa 188 (ap. DRA). Yudak ortzez eta agiñez esetzi zitun; gaiztagin aiek yo ta yo. Ol 2 Mach 12, 23 (Dv muthiriki, Ker gogotsu, BiblE kemen handiz). Aufa gazteak! Ez lotsaz eon eta berma zuen ahal guziez, hortzez eta haginez. Herr 8-10-1959, 2. Egungo misionestak ere direlakotz ahal duten bezala ari hortzez eta haginez, gogoz eta bihotzez. Ardoy SFran 326. Aspaldiko mendetan, hortzez eta haginez arizan balitz bezala [Irati ibaiak] zer lur eta harri aldea ez ditu moztu eta jan. "Il a dû en tailler et dévorer". Ib. 62.

hortzez eta haginez 2: Berria (“Eskuin muturreko Lega Nord alderdiak, ordea, hortzez eta haginez aldeztu du zerga hori”), Jakin (“Baina aberri nagusia, eta hortzez eta haginez defendatu behar zena, Frantzia zen”); Ez dugu aurkitu hortzez edo haginez formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hortzez eta haginez 6: Herria 4 (“Bere Mexiko kapitala esperantzaren hiria egiteko nahikundean ari da hortzez eta haginez”), Itxaro Borda (“Egunak joan ahala bakartuago nabilen arren, zenbaitek diote, beldur izpia ezpainetan, gehiegi open-minded bilakatzen ari naizela, hau da ez hain aspaldi neure jendetasunaren aurka ere, hortzez eta haginez, defendatuko nuenaren alde borrokatzeko grina abandonatzen ari naizela! Suharki, aberri-zale agertzen direnen diskurtsoen muina sinesgaitzago zait, manipulazio hutsa irizteraino batzuetan”), Koldo Izagirre (“Eldarnio batean hasi naiz hortzez eta haginez eta atzaparrez eta izerdiz eta negarrez eta odolez eta ikaraz eta gorrotoz eta amorruz eta itsuz eta okerrez eta itzuliz eta nekez eta suminez eta etsipenez eta gogoz eta asmoz eta gaiztoz eta zulatuz eta urratuz eta ukatuz irekiko dudan buldara berrira buruz”); hortzez edo haginez 1, Herria (“Eskasia gauza iluna eta beharrak jotzen duelarik hortzez edo haginez, buru egin behar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hortz sarreran.

hortzikatu, hortzika, hortzikatzen
du ad. Marraskatu, karraskatu. Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.

Aztergaia: hortzikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hortzika, hortzikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

hortzoi
iz. Hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. Ik. oi2. Hariak ongi tenkatuta egon behar du, eta goxo-goxo mugitu behar da, hortzoietan zauririk ez egiteko.

Aztergaia: hortzoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HORTZ-OI. Encía. v. oi. Ortz-oeak utsak eta ezpain biak barruratxo bilduak. Mok 4.

hortzoi 56: Argia 2 (“Itxura batean, ez hortzoietan bakarrik, gorputz osoan gertatzen den inflamazioa izango litzateke tumorea jasateko arriskua dakarrena”), Berria 2 (“hortzoietako gaixotasunak”), Deia (“Duela berrehun urte Amerikako portuetan saltzen ziren esklaboen antzekoak dira liburuak: bezeroek planta begiratzen diete, hortzak eta hortzoiak, mihia, eskuak, hankak, eta haragi saldo haren erdian baten bat hautatzen dute, zergatik oso ongi jakin gabe, apeta hutsez”), EiTB 9 (“Bi hortz eta sudurra apurtuta ditu eta bi zauri sakon ditu aurpegian, ezpainean bata eta hortzoian bestea”), Elhuyar 2 (“Gure hortzoietako mukosatan, adibidez, hortzoien azalean baino 40 aldiz birus gehiago dago”), Elkar 6 (“Hala ere, gazte baten hortzeria zeukan, hortzoi ilunegikoa, akaso”), Consumer 28 (“Egunean behin erabili behar da, ahal dela oheratu aurretik, eta oso garrantzitsua da egoki erabiltzen jakitea, hortzoiei kalterik egin gabe”), Laneki 5 (“Erabiltzaileak hortzorde (hortz protesia) ez finkoa badu, kendu hortzordea, egin partikulak arrastatzeko garbiketa eta eskuilatu hortzoiak”), Uztarria (“Nonbait irakurri dut jaioberriok beste ezeren gainetik ahoa duzuela ingurua ikertzeko bide; mihi eta hortzoiekin hartzen diozuela itxura inguratzen gaituenari”); hortz-oi 8: Elkar 1, Consumer 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hortzoi 5: Jon Alonso (“Gazteak bere opila bukatu du, orain esnea mazel-barnetatik pasarazten du, disimuloz, hortzetan eta hortzoietan erantsirik gelditu zaizkion hondakinak askatzeko, aprobetxatzen den oro irabazia da”), Fernando Rey (“Tersilla zutitu egiten zen, hortzoiak agerian utziz irribarre egin, eta Paolari seme-alabez galdetzen zion: Lidiaz, Anaz eta Robertoz”), Gotzon Garate (“Betel mastekatu eta ahoa, mihia eta hortzoiak gorri--gorri jartzen dira.”), Harkaitz Cano (“umea ere amaren iguala zen behin esnatu eta ahoa irekiz gero, hesola okertu eta altuera ezberdinetan landatuak ziruditen hortzoiak doi zulatzen zituzten bere hortzek.”), Joxe Austin Arrieta (“hortzoien arrosa kolorea”); hortz-oi 1 (Ibon Uribarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: oi (4), hortzoi (3).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es encía / fr gencive: Adorez: (Anat) oi / Elhuyar: (Anat) hortzoi, oi, hobi / Labayru: (Anat) oi, hobi, hortzoi, hortzerro, krosko / Zehazki: oi / NolaErran: hortz hobi, oi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

oi formaren sinonimoa da, baina sarrera gisa jasotzekoa da.

hortzorde
iz. Ordezko hortza. Urrezko antiojo parea eta urrezko hortzorde berriak. Baietz esan du Agatek buruarekin, eta amonak irribarre antzeko bat egin du hortzorderik gabeko aho horrekin.

Aztergaia: hortzorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berria da, eta ongi eratua

onartzekoa da, ongi eratua dagoenez eta ordezko hoberik ez dugunez.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus