1 emaitza kokorreraino bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-12-18 | Adibide gisa onartzekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z11:EHL | 2021-10-19 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: KOKORRERAINO (A). (Lleno) hasta la garganta (sentidos prop. y fig.). Yadanik sobera yan eta edan ondoan kokorreraino aseak direnez. Elsb Fram 76. Kokorreraino asea denean gizon bat. JE Med 49. Kokorreraino asez geroz, maiz azkar eta alegera da gizona. Gazte sept. 1958 (ap. DRA). Algeriako hameka batasunek izkiriatu dute letra bat deputatu-zenatorreri, baizik-eta aseak direla kokorreraino Pariseko buruzagien manerez. Herr 8-10-1959, 1. (Por ext.). "Neurria kokorreraino bethea du, il a la mesure pleine jusqu'à le haut" Dv. "Esta frase [kokorreraino beterik] se dice también de los árboles cuajados de fruta" A. "Eliza kokorreraino betea zen (BN-arb)" Gte Erd 288. Pilota plaza kokorreraino bethea da. Herr 10-8-1961, 2. Eliza kokorreraino betea eta hura bai Bestaburu ederra! Larre ArtzainE 82
adib.: kokor iz. Ipar. Eztarria. (kokorreraino asea, kokorreraino betea esapideetan erabiltzen da batez ere). Ik. leporaino. Sobera jan eta edan ondoan kokorreraino aseak dira. Aseak dira kokorreraino, Pariseko buruzagien manerez. Eliza kokorreraino betea zen.
kokorreraino 2: Jakin (Antolaketa ederki eramana izan da eta saio bakoitzak bildu du jendea, finalak Jai-Alai frontoia kokorreraino betetzen zuela), Argia (Anekdota gisa esango dizut liburuan bi giro eta gertaleku nagusi daudela, Saharako basamortua eta Marseilla, hots, biluztasun material guztizko bazterra eta gizarte industrial moderno batek ekoiztutako objektu infinizioarekin kokorreraino betetako espazioa).
kokorreraino 16: Herria 11 (Alta han ere presondegiak kokorreraino beteak omen dira), Daniel Landart 2 (Alta lehen, bat baldin bazen rugby munduan kokorreraino sartua, hura zen), Elena Touyarou ("herri zitalak" deitzen zituztenetako biztanlez kokorreraino bete orgak etorri zirela eta jende anitzek sekulako pena ukan zuela haiek hain egoera laidogarrian ikusiz, eta gero Baionarantz abiatu zirela), Gotzon Garate (Ez ditut sekula ahaztuko Indiako zinemak, kokorreraino jende behartsuz, erdi larrugorri doazen ikusliarrez beteak), Eneko Bidegain (Oren laurden bat lehenago hilez kokorreraino betea zen kamioian sartu ziren).
Elhuyar: 0; Adorez: kokorreraino betea / kokorreraino asea: harto hasta las narices, hasta la coronilla; Labayru: kokor 2. garganta; Kokorreraino beterik dago.
Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski izan liteke.
kokorreraino azpisarrera gisa jasotzekoa da (cf. leporaino) eta kokor sarrerako kokorreraino ase, kokorreraino bete oharrean aipatutakoak adibide gisa jasotzekoak izango dira, azpisarrera berrian, sarreratik kenduta.
Adibide gisa mantentzekoa kokor sarreran.
Azpisarrera gisa jasotzekoa da kokor sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.